bonoBOS txartela

bonoBOS txartela Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) produktu berri gisa sortu da, eta helburu nagusi bi ditu:
•    Sarrera-sorta bat eskaintzea, sarrera solteen prezioaren %15eko deskontuarekin.
•    Erosleei BOSen kontzertuetara joateko askatasuna ematea, egun jakin batzuetarako konpromisoa hartu beharrik gabe.

Anonimoa denez eta lekua erreserbatzeko konpromisorik ez denez hartu behar, oso prezio lehiakorra eskaintzen du, eta, ondorioz, guztiz errentagarria da musika sinfonikoa maite dutenentzat.

Entzun musika nahi duzunean, nahi duzunarekin eta gogokoen duzun denboraldiko kontzertuarekin. Horretarako BOSek bonoBOSa eskaintzen dizu, 4 txartel ditu eta 4 kontzertu desberdinetara joateko aukera izango duzu, edo 3 lagun gonbidatzeko, edo bikotearekin bi kontzertuetara joateko… eta prezio ezin hobean.
Eskura ezazu BOSen bulegoetan eta aukera ezazu gustukoena musika onenen artetik.

Begiratu prezioak eta baldintzak http://www.bilbaorkestra.com/eus/abonos.php web orrian