BOS ETA MUSIKENE ERAKUNDEEN ARTEKO LANKIDETZA HITZARMENA
Ibon Aranbarri BOSeren Zuzendari orokorra eta Patricio Goialde Musikeneren (Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegia) kudeatzaile akademikoak Lankidetza Hitzarmena sinatu dute gaur goizean.
Hitzarmenak, hasieran, 4 urteko iraupena dauka, eta bere helburua da BOSen ateak irekitzea Musikeneko ikasleei, praktikak egin ditzaten eta BOSek bere programazioaren barruan antolatzen dituen jardueretan parte hartu dezaten.
Modu horretan, Musikeneko azken ikasturteetako ikasleei orkestra sinfoniko baten barruan lan egitearen benetako esperientzia bizi ahal izango dute, eta horrek ezagutza praktikoa emango die aukeratu duten jarduera profesionala garatzeko orduan, halakorik ezin baita eskoletan jaso.
Gainera, hitzarmena bera erakundeen arteko lankidetzaren adibidea da. Bi erakunde, bakoitza instituzio jakin baten menpekoa, eta egoitzak ere lurralde banatan dituztela, helburu bakarrarekin ari dira lankidetzan: gure herrialdean trebatzen diren musikari berrien prestakuntza hobetzea.
Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiko ikasleek BOSen jarduera hauetan hartu ahal izango dute parte:
a) Musikeneko ikasleek instrumentista gisa jardungo dute BOSen abonuko kontzertuetan. Ikasleen aukeraketa Musikenen egingo da, hautagai guztiek ezagutuko duten prozedura publikoaren bitartez; modu horretan, interesdun guztien lehia librea bermatuta egongo da.
b) Musikeneko Zuzendaritzako azken ikasturteetako ikasleek BOSek antolatutako “Kontzertu Pedagogikoak” ekimeneko kontzertuetako batzuk zuzenduko dituzte, eta beste zenbait lan ere egin ahal izango dituzte; esate baterako, BOSen maisu titularraren edo maisu gonbidatuen laguntzaile gisa aritu denboraldiko zenbait egitarautan. BOSek eta Musikenek erabakiko dituzte kontzertu-kopurua eta datak, bien adostasunez.
c) Musikeneko Zuzendaritzako ikasleek hiru entsegu-egun egin ahal izango dituzte denboraldi bakoitzeko, BOSen orkestrako plantillarekin. Jarduera hori Musikeneko Orkestra Zuzendaritzaren irakasle titularrak koordinatuko du, BOSen zuzendaritzarekin bat etorriz.
d) Musikeneko Pedagogia Saileko ikasleek BOSek antolatutako “Tailer Pedagogikoak” ekimenean hartuko dute parte, tailer horien arduradunarekin lankidetzan.
Ikasleen partaidetza izango duten BOSen Denboraldiko kontzertuak eta obra zehatzak, bai eta zein atriletan arituko diren ere, definituta daude jada. Egiaztatu daitekeenez, obra guztiak apartekotzat har daitezke, eta musikari profesionaletako askok urteak behar izaten dituzte bertan parte hartu ahal izateko:
BOSen Denboraldia 4.
Azaroak 14 eta 15
S. Prokofiev: 5. sinfonia, op. 100
Tchetuev, pianoa
Günter Neuhold, zuzendaria
Entseguak: azaroak 11, 12, 13 eta 14
Musikeneko ikasleak:
Klarinete 1
Perkusionista 1 edo 2
Biolin I 1
Biolin II 1
Biolontxelo 1
BOSen Denboraldia 6.
Abenduak 12 eta 13
G. Mahler: 5. sinfonia
Ana María Valderrama, biolina
Michel Tabachnik, zuzendaria
Entseguak: abenduak 9, 10, 11 eta 12
Musikeneko ikasleak:
Txirula 1
Tronpa 1
2 biolin I
2 biolin II
Biola 1
2 biolontxelo
Kontrabaxu 1
AMAKen ezohiko kontzertua
Abenduak 30
G. Verdi: Requiem
Carmen Solis, sopranoa; Mª Luisa Corbacho, mezzosopranoa;
Andeka Gorrotxategui, tenorra; Ruben Amoretti, baxua
Donostiako Orfeoia (J.A. Sainz Alfaro)
Oliver Díaz, zuzendaria
Entseguak: abenduak 27, 28 eta 30
Musikeneko ikasleak:
Tronpeta 1
BOSen Denboraldia 12.
Martxoak 27 eta 28
D. Shostakovich: 5. sinfonia, op.47
Alberto Urretxo, tronboia
Chi-YongChung, zuzendaria
Entseguak: martxoak 24, 25, 26 eta 27
Musikeneko ikasleak:
Perkusionista 1
BOSen Denboraldia 13.
Apirilak 3 eta 4
H. Berlioz: Sinfonia fantastikoa, op. 14
Soo Jung Ann, pianoa
Carlos Miguel Prieto, zuzendaria
Entseguak: martxoak 31 eta apirilak 1, 2 eta 3
Musikeneko ikasleak:
2 biolin I
2 biolin II
Biola 1
2 biolontxelo
Kontrabaxu 1
Fagot 1
Tuba 1
Harpa 1
BOSen Denboraldia 16.
Maiatzak 15 eta 16
G. Mahler: Lurraren abestia
Lilli Paasikivi, mezzosopranoa
Michael Weinius, tenorra
Günter Neuhold, zuzendaria
Entseguak: maiatzak 12, 13, 14 eta 15
Musikeneko ikasleak:
Harpa 1