Kontzertuak

Ponemos a tu disposición un completo calendario de conciertos categorizados para que te resulte más fácil tu búsqueda. Pulsa sobre la caregoría deseada para activar el filtro.

  • Denboraldia 2021-2022
    30
    Eka
    2022

    GERNIKA 85

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Gernika 85.’ Aitor Etxebarria konpositore garaikidearen proiekturik pertsonalena eta handiena da.

    Estetika minimalistak eta paisaia eszentrikoak uztartzen dituen obra sinfoniko hau ekainaren 30ean estreinatuko da Euskalduna Jauregian. Bilbao Orkestra Sinfonikoak, bi Grammy dituen Evelyn Glennie nazioarteko perkusionista bakarlariak, Gernikako Gaudeamus Koralak, eta Aitor Etxebarria berak piano eta instrumentu elektronikoetan, interpretatuko dute.

    Gainera, Gernikako Bakearen Museorako grabatutako azken lekukotzak proiektatuko dira. Gernikarraren musika eta egun tragiko hura lehen pertsonan bizi izan zuten pertsonek azaldutako hitzak Gernikako bonbardaketaren 85. urteurrenaren omenez.Iraupena: ordubete (atsedenaldirik gabe)

    % 20 BOSeko bazkideak (Txarteldegian baino ez)

    Argibide gehiago

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    06 - 07
    Urr
    2022

    Ukrainiako soinuak

    Lekua: Euskalduna Jauregia


    Abonu tematikoa:
    Musika eta kontsolamendua

    A. Isasi: Die Sünde, op. 19
    R. Glière: Concierto para arpa
    R. Glière: Sinfonía nº 2 en Do menor, op. 25

    Marie-Pierre Langlamet, harpa
    Erik Nielsen, zuzendaria

    Musikaren kontsolamendua gerraren zentzugabekeriaren aurrean. Kiev hiriak eman duen musikagilerik garrantzitsuena dugu Reinhold Glière. Ukraniarra, jatorri alemaniar-poloniarrekoa eta Moskun lurperatua, bere bizitzak agerian uzten du musikak ez daukala mugarik. Harpa-joleen kontzerturik gogokoenetako bat idatzi zuen, eta Berlingo filarmonikako solistaren eskutik entzungo dugu guk. Gainera, asko miresten dugun Andrés Isasiren poema sinfoniko bat izango dugu entzungai: Bekatua.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    13 - 14
    Urr
    2022

    Amerika zazpi haritan

    Lekua: Euskalduna Jauregia


    Abonu:
    Haztapeneko abonua

    R. Sierra: Fandangos
    Y. Costa/Elodie Boundy: Concerto de fronteira
    I. Albeniz / R.Fruhbeck: Suite española, selección
    E. Castellanos: Santa Cruz de Pacairigua

    Yamandú Costa, gitarra
    Carlos Miguel Prieto, zuzendaria

    Ozeano Atlantikoaren gainetik igarotzen den zubi musikalarenak egingo dituen programa bat izango da; bertan, zazpi hariko violao brasildarra entzuteko aukera izango dugu, besteak beste. Instrumentu hori gitarra espainolaren oinordekoa da eta Yamandú Costak, Brasilgo gitarra-jole miretsienak, erabateko birtuosismoarekin jotzen du. Antzinako dantzak gogora dakarzkiguten melodiak eta erritmoak (fandangoa, Roberto Sierra puertorricarraren bertsioan), paisaia anitzak
    (“gure” Frühbeck-ek egindako Albénizen suitearen orkestrazioa) eta Caracasko aromak, Evencio Castellanos venezuelarraren eskutik.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    17
    Urr
    2022

    Ganbara 01

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Bakarlari handiak Errezitaldian

    Yamandú Costa
    Oso pertsonala

    Yamandú Costa, gitarra

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    27 - 28
    Urr
    2022

    Nobu eta Rakhmaninov-en Bigarrena

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    A. Isasi: Zharufa, op. 12
    P. Dukas: La Peri, poème dansé
    S. Rachmaninov: Concierto para piano y orquesta nº 2 en Do menor, op. 18

    Nobuyuki Tsujii, pianoa
    Erik Nielsen, zuzendaria

    Nobuyuki Tsujik erabat txundituta uzten gaitu bere teknikarekin, sentsibilitatearekin eta, azken batean, musika egiteko daukan sekulako gaitasunarekin. Eta mirestekoa da hori guztia itsutasuna menderatuz lortu izana, Nobuyuki Tsujik beste gaitasun handi bat baitu: adorea. Berarekin batera begiak itxi eta eskerrak eman baino ez dugu egin behar, Rakhmaninoven Bigarrenaren bertsioarekin gu guztiok hunkitzeagatik. Ekialdeko exotismoaren inspirazioa Paul Dukas eta gure nazioarteko Andrés Isasiren bi poema soinudunen atzean dago, zeinak Malmöko kontserbatorioko konposizioko 2. saria irabazi zuen 1914an Zharufarekin.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    31
    Urr
    2022

    Ganbara 02

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Bakarlari handiak Errezitaldian

    L. van Beethoven: Sonata para piano en Do sostenido menor, “Claro de luna”
    F. Liszt: Consolación nº 2
    M. Ravel: Menuet sur le nom d’Haydn – Pavane pour une infante défunte – Jeux d’eau
    N. Kapustin: 8 Concert Etudes, Op. 40

    Nobuyuki Tsujii, pianoa

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    03 - 04
    Aza
    2022

    Debussy eta Txistuaren soinua

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    C. Debussy: Prelude a la apres midi d’un faune
    Tradicional: Zaharra
    Javier Martínez: Karibu Peponi
    C. Debussy: Images

    Garikoitz Mendizabal, txistularia
    Erik Nielsen, zuzendaria

    Debussyk ninfen artean txirula jotzen imajinatu zuen faunoa baliatuko dugu txistuaren antzinako soinua musika sinfonikoarekin uztartzeko. Garikoitz Mendizabalen eskutik, gure instrumentuaren alderdi tradizionalaz eta gaurko lengoaiaz gozatuko dugu, Javier Martinezen piezan, kenyarrek erabiltzen duten hiru zuloko txirulan oinarritutakoa. Berriz ere Debussy, oraingoan Images lanarekin, orkestrak bere soinu-paleta sotila erakusteko erronka gisa erabiliko duena.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    21
    Aza
    2022

    Ganbara 03

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    G. Muffat, C. P. Emanuel Bach, A. Vivaldi:, y G.P. Telemann-en obrak

    BOSen ensemble barrokoa

    Alfonso Sebastián, klabezinista eta zuzendaria

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    01 - 02
    Abe
    2022

    Eskandinaviar kartsuak

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    P.I. Tchaikovsky: Romeo y Julieta, obertura fantasía
    W. A. Mozart: Concierto para piano y orquesta nº 12 en La mayor, K. 414
    J. Sibelius: Sinfonía nº 1 en Mi menor, op. 39

    Sandro Gegechkori, pianoa
    Nuno Coelho, zuzendaria

    XIX. mendeko Errusian Shakespearek idatzitako lanek gero eta zaletu gehiago biltzen zituzten. Zaletasun horrek bultzatu zuen Txaikovski, irakurle amorratua bera, haren drama batzuen inguruan konposatzera. Romeo eta Julieta da guztietan ezagunena, beharbada musikaren historiako maitasun-istorio kartsuenetako bat kontatzen duelako. Mozart eta Sibelius, ordea, formak gordetzekoak dira, baina pasio handia nabari da haien diseinu orekatuen azpian.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    15 - 16
    Abe
    2022

    Eraztunen jauna: Eraztunaren elkartea

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    H. Shore: Eraztunen jauna: Eraztunaren elkartea

    Bilboko Koral Elkartea
    (Enrique Azurza, zuzendaria)

    Bilboko Koraleko Haurren Abesbatza
    (J.L. Ormazábal, zuzendaria)

    “Eraztun bat guztiak gobernatzeko”. Operaren, poema sinfonikoaren eta leitmotiv wagneriarraren iturrietan edanez, soinu tradizionaletatik abiatu eta sinfonismo handiaren epikaraino, ahotsen erabilera bikainarekin, Howard Shorek bere lehen Oscarra irabazi zuen Eraztunaren elkartea filmerako egindako musikagatik. Filmaren proiekzio osoarekin batera interpretatuko dugu hark egindako lana, eta Bilboko Abesbatzaren ahotsak izango ditugu lagun. Mendeurreneko hitzordu handietako bat izango da.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    22 - 23
    Abe
    2022

    Gabonetako kontzertua

    Lekua: Euskalduna Jauregia


    Abonu:
    Hastapeneko abonua

    Bilboko Udal Musika Bandarekin lankidetza

    David Moyá: Concierto para trompeta, trombón y orquesta
    Franco Cesarini: Sinfonía nº 3 “Urban landscapes”
    F. A. Barbieri: Sinfonía sobre motivos de zarzuela

    Esteban Batallán, tronpeta
    Alberto Urretxo, tronboia
    Bilboko Udal Musika Banda
    José Rafael Pascual Vilaplana, zuzendaria

    Orkestra eta Banda bi hamarkadetan bizi izan ziren batera, 1939tik 1958ra, gure historian funtsezko pertsonaia dugun Jesús Arámbarriren zuzendaritzapean. Anaitasun hori ospatzeko, programa honetan bi taldeak banaka arituko dira, eta amaieran bat egingo dute. Horrez gain, kontzertuan parte hartuko dute gure tronboi solista den Alberto Urretxok eta Chicagoko Orkestra sinfonikoko tronpeta solista den Esteban Batallánek.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    12 - 13
    Urt
    2023

    Edertasuna tempus bellian

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    A. Katchaturian: Concierto para violín y orquesta en Re menor
    R. Vaughan Williams: Sinfonía nº 5 en Re mayor

    Sergey Khachatryan, biolina
    Tarmo Peltokoski, zuzendaria

    Tarmo Peltokovsky gazteak, orkestra-zuzendaritzan etorkizun handia duten izenetako batek, Vaughan Williamsen 5. sinfonia proposatuko digu. Sinfonia hori Europa gerran murgilduta zegoenean idatzi zen, eta garai hartan esaten zenaren arabera “gure garaiko musikarik onbera eta kontsolagarriena zen”. Khachatryan kartsuak, berriz, Khachaturianen kontzertuarekin liluratuko gaitu, bere Armenia jaioterriko oroitzapenek inspiratuta.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    19 - 20
    Urt
    2023

    Chopin eta Sirenatxoa

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    F. Chopin: Concierto para piano nº 1, en Mi menor, op. 11
    A. Zemlinsky: La sirenita, fantasía sinfónica
    sobre un cuento de Andersen

    Garrick Ohlsson, pianoa
    JoAnn Falleta, zuzendaria

    Garrick Ohlssonen nagusitasuna nabaria da errepertorio handiko pieza batzuetan, hala nola Chopinen lehen kontzertuan. Eskola zaharraz gozatzeko aukera paregabea izango da, beraz. JoAnn Fallettak, orkestra-zuzendaritzan aitzindaria den emakumeak, aldarrikatu beharreko konpositorea den Zemlinskyren Sirenatxoa obra eder bezain ezohikoaren bertsio propioa eskainiko digu.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    23
    Urt
    2023

    Ganbara 04

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    G. Onslow. Quinteto para cuerdas n.8 Op. 24 en Re menor

    BOSen hari-boskotea

    B. Britten: Phantasy Quartet para oboe y trío de cuerdas op.2.

    BOSen laukotea oboearekin

    R. V. Williams: Phantasy Quintet para quinteto de cuerda

    BOSen hari-boskotea

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    02 - 03
    Ots
    2023

    Bi arima errusiar

    Lekua: Euskalduna Jauregia


    Abonu:
    Hastapeneko abonua

    D. Shostakovich: Concierto para violín y orquesta nº 2, op. 129
    S. Rachmaninov: Danzas sinfónicas, op. 45

    Fumiaki Miura, biolina
    Pablo González, zuzendaria

    Azken 150 urteetako musika-ondare errusiarra ezin neurtuzkoa da, eta arima errusiarra deritzona eratzen lagundu du.
    Xostakovitxek eta Rakhmaninovek bi nostalgia-modu irudikatu zituzten beren musikan: erbestean sentitzen den nostalgia, Dantza sinfonikoetan nabarmena (Rakhmaninoven katalogoko kultu-lan bat), eta Xostakovitxena, norberaren herrialdean atzerritar sentitzearen nostalgia behartua.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    06
    Ots
    2023

    Ganbara 5

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    A. Jolivet: Pastorales de Nöel para flauta, fagot y arpa

    BOSeko hirukotea

    C. Nielsen: Serenata in vano para clarinete, trompa, fagot, violoncello y contrabajo

    BOSeko boskotea

    P. Hindemith: Kleine Kammermusik Op.24 nº 2
    L. Farrenc: Sexteto para vientos en do menor op.40

    BOSen haize-seikotea pianoarekin

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    20
    Ots
    2023

    Ganbara 6

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    E. W. Korngold: Sexteto de cuerda en Re Mayor Op.10

    BOSen hari-seikotea

    G. Sollima: Viaggio in Italia

    BOSen hari-laukotea perkusioarekin

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    09 - 10
    Mar
    2023

    Amaitugabearen edertasuna

    Lekua: Euskalduna Jauregia


    Abonu tematikoa:
    Musika eta kontsalamendua

    G. Erkoreka: Concierto para piano y orquesta “Piscis” (Erabateko estreinaldia. SGAE Fundazioaren eta AEOS-en enkargua)
    A. Bruckner: Sinfonía nº 9 en Re menor

    Alfonso Gómez, pianoa
    Erik Nielsen, zuzendaria

    Mendeurrena hasi zenetik urtebete beteko den une zehatzean, ospakizunei amaiera emango diegu, gure nortasuna eta unibertsaltasuna irudikatzen dituen programa batekin. Bilboko konpositorea eta Musika Sari Nazionala den Gabriel Erkorekaren beste kontzertu baten estreinaldiaz gozatuko dugu, Brucknerren azken sinfoniarekin batera. Azken hori obra aparta eta bukatugabea da, ezezagunaren misterioaren aurrean kokatzen gaituena eta “nire Jainko maiteari” eskainitakoa.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    20
    Mar
    2023

    Ganbara 7

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Pietro Nardini: Cuarteto de cuerda nº 1 en La Mayor
    E. Laló: Cuarteto en Mi bemol Mayor Op 45

    BOSen hari-laukotea

    J. C. de Arriaga: Cuarteto de cuerda nº 1 en re menor

    BOSen hari-laukotea

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    23 - 24
    Mar
    2023

    El retablo de Falla con las marionetas de Per Poc

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    L. Farrenc: Sinfonía nº 3
    M. Ravel: Don Quichotte à Dulcinée, para barítono y orquesta
    M. de Falla: El retablo de maese Pedro (Estreinaldiaren mendeurrena)

    Naroa Intxausti, Trujamán
    Mikeldi Atxalandabaso, Maese Pedro
    José Antonio López, Don Quijote
    Compañía de marionetas Per Poc
    Erik Nielsen, zuzendaria

    Polignaceko printzesak Parisko bere jauregian interpreta zitekeen obra eszeniko bat eskatu zion Manuel de Fallari, eta Cadizeko konpositoreak Kixoteren pasarte batean oinarritutako maisulan txiki hau sortu zuen. Estreinaldiaren mendeurrenean, hark sortu zen bezala interpretatuko dugu, Per Poc Txotxongilo Konpainia bikainarekin eta aparteko hiru abeslarirekin batera. Aperitibo gisa, Louise Farrenc harrigarriaren katalogo sinfonikoa errepasatzen jarraituko dugu.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    24
    Api
    2023

    Ganbara 8

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    G. Crumb: Vox Balaenae for Three Masked Players

    BOSen flauta-, oboe- eta piano-hirukotea

    G. Mahler – Alfred Schnittke: Cuarteto para piano y cuerda en la menor

    BOSen laukotea pianoarekin

    F. Schubert: Quinteto para piano y cuerdas en La Mayor Op. 114 “La Trucha”

    BOSen boskotea pianoarekin

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    27 - 28
    Api
    2023

    Brass for Africa

    Lekua: Euskalduna Jauregia


    Abonu:
    Hastapeneko abonua

    S. Prokofiev: American overture, op. 42
    Brass for Africa: Música de Guy Barker y Alan Fernie
    A. Copland: Sinfonía nº 3

    Brass for Africako bakarlariak
    Erik Nielsen, zuzendaria

    Munduaren zati honetan musikak kontsolamendua ematen badigu, beste leku batzuetan musika bizirauteko tresna bat da. Brass for Africa erakundeak Ugandako, Liberiako eta Ruandako ehunka gazteren bizitza eraldatzeko lan egiten du, musikan aurkitzen baitituzte bizitza duinago bat izateko tresnak. Ohore handia da gure denboraldian programa humanitario honi esker sortutako musikari-talde bat aurkeztea eta haien bizi-esperientzietatik ikastea. Eta horiekin batera, Coplanden sinfonia monumentala izango dugu entzungai.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    04 - 05
    Mai
    2023

    Cuarteto Casals-en 25 urte

    Lekua: Euskalduna Jauregia


    Abonu tematikoa:
    Musika eta kontsolamendua

    V. Borisova-Ollas: Angelus
    J. Adams: Absolute Jest, para cuarteto de cuerda y orquesta
    R. Strauss: Muerte y transfiguración

    Cuarteto Casals
    Shiyeon Sung, zuzendaria

    Musikara eta kontsolamendura itzuliz, programa honetan eskainiko ditugun hiru obrek transzendentaltasunari buruz hausnartzen lagunduko digute: Victoria Borisova-Ollasen Angelus, Munich hiriaren 850. urteurrenerako idatzitako meditazio-pieza bat; John Adamsek Beethoveni egindako omenaldia, Cuarteto Casals bikainaren esku-hartzearekin (ez itzazue galdu ganbera-errezitaldian), eta Strauss gazte baten poema sinfonikoa, bere bizitza osoa errepasatzen duen artista bat irudikatzen duena.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    08
    Mai
    2023

    Ganbara 9

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    Bakarlari handiak Errezitaldian

    Cuarteto Casals

    J.S. Bach: El arte de la fuga

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    18 - 19
    Mai
    2023

    Lorenza Borrani, Mozart eta Schubert

    Lekua: Euskalduna Jauregia


    Abonu:
    Hastapeneko abonua

    BOSbaroque

    W.A. Mozart: Serenata notturna, K. 239
    A. Schnittke/V. Spivakov: Suite en estilo antiguo
    F. Schubert: Sinfonía nº 5 en Si bemol mayor, D. 485

    Lorenza Borrani, kontzertino zuzendaria

    BOSbaroqueren eskemaren baitan, errepertorio klasiko eta neoklasikoetan murgilduko gara Lorenza Borrani biolinista, lider eta zuzendari bikainaren eskutik. Bere karisma eta inkonformismoak bi klasiko handiren bertsio berritzaileak ekarriko dizkigu: Mozarten Gaueko serenata txikia eta Schuberten Bosgarrena, Alfred Schnittke interesgarriaren iraganaren berrikuspenaz gain.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    22
    Mai
    2023

    Ganbara 10

    Lekua: Euskalduna Jauregia

    P. Schoenfield: 4 Music Videos

    BOSen hirukotea pianoarekin

    Astor Piazzolla
    Tangoaren historia/

    BOSen “Tango maitea” ensemblea

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2022-2023
    01 - 02
    Eka
    2023

    Suzuki eta Mozarten Requiem

    Lekua: Euskalduna Jauregia


    Abonu:
    Musika eta kontsolamendua
    Hastapeneko abonua

    F.J. Haydn: Sinfonía nº 44 en Mi menor “Trauer”
    T. Takemitsu: Requiem
    W.A. Mozart: Requiem en Re menor, K. 626

    Jone Martínez, sopranoa
    Roxana Constantinescu, mezzosopranoa
    Benjamin Bruhns, tenorea
    Christian Imler, baxua
    Iruñeko Orfeoia/Orfeón Pamplonés
    (Igor Ijurra, zuzendaria)
    Masaaki Suzuki, zuzendaria

    Masaaki Suzuki errepertorio barroko eta klasikoko zuzendari prestigiotsuenetako bat da. Bach Collegium Japan sortu zuen, eta bere irakaspenak beste orkestra batzuetara zabaldu ditu zuzendari gonbidatu gisa. Bere eskutik eta Iruñeko Orfeoiaren ahotsen eta lau bakarlari bikainen eskutik, edertasun amaigabeko lan baten misterioak zeharkatuko ditugu. Jeinu batek bere azken egunetan egindako adierazpena da, eta gizateria osoari zuzendutako kontsolamendu-mezua.

    Gehiago ikusi