Kontzertuak

Zure esku jartzen dugu kontzertuen egutegi osoa, kategorizatuta, zure bilaketa errazagoa izan dadin. Sakatu nahi duzun kategoriaren gainean iragazkia aktibatzeko

  • Denboraldia 2026-2027
    01 - 02
    Urr
    2026

    Basoko murmurioak

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Richard Wagner
    Siegfried, Waldweben

    Richard Strauss
    Vier letzte Lieder

    Sergei Prokofiev
    7. sinfonia do sostenitu minorrean Op. 131
    Sinfonía n.º 7 en do sostenido menor Op. 131


    Vanessa Goikoetxea, sopranoa
    Eduardo Strausser, zuzendaria


    Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean. Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    08 - 09
    Urr
    2026

    Natura abesten

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Antonin Dvorak
    Elezaharrak, hautaketa Op. 59
    Leyendas, selección Op. 59

    Johann Nepomuk Hummel
    Sarrera, tema eta bariazioak oboerentzat Op. 102
    Introducción, tema y variaciones para oboe Op. 102

    Ludwig Van Beethoven
    6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 «Pastorala»
    Sinfonía n.º 6 en Fa Mayor Op. 68 «Pastoral»


    Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria


    Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala. Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    15 - 16
    Urr
    2026

    Berriro elkartzea

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Jesús Guridi
    El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa / preludio del acto II

    Joaquín Rodrigo
    Concierto in modo galante

    Wolfgang Amadeus Mozart
    40. sinfonia sol minorrean K. 550
    Sinfonía n.º 40 en sol menor K. 550


    Asier Polo, biolontxeloa
    Juanjo Mena, zuzendaria


    Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute. Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    19
    Urr
    2026

    French jolies

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Ludwig Thuille
    Seikotea piano eta haize boskoterako
    Si bemol Maiorrean Op. 6

    Albert Roussel
    Divertissement Op. 6

    Francis Poulenc
    Seikotea piano eta haize boskoterako

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    29 - 30
    Urr
    2026

    Arimaren sakontasunak

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Wolfgang Amadeus Mozart
    Le nozze di Figaro, obertura K. 492

    24. kontzertua piano eta orkestrarako do minorrean K. 491
    Concierto n.º 24 para piano y orquesta en do menor K. 491

    Sergei Rachmaninoff
    Dantza sinfonikoak Op. 45
    Danzas sinfónicas Op. 45


    Claire Huangci, pianoa
    Nicoló Umberto Forón, zuzendaria


    Rachmaninoff piano-jole trebatua zen eta Mozarten musikaren sakontasuna zehatz eta mehatz esploratu zuen; beraz, oso litekeena da berarentzat naturala izatea emozionalki hain intentsuak diren bere Dantza Sinfonikoak eta 24. kontzertua do minorrean obrak gau-ekitaldi berean jotzea. Eta horrela gozatuko ditugu, gure denboraldian aurkeztuko diren bi gazte talenturen eskutik.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    05 - 06
    Aza
    2026

    Prokofiev eta Veronako maitaleak

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Sergei Prokofiev
    Sinfonia kontzertantea biolontxelo eta orkestrarako Op. 125
    Sinfonía concertante para violonchelo y orquesta Op. 125

    Romeo and Juliet, suite


    Nicolas Altstaedt, biolontxeloa
    Markus Stenz, zuzendaria


    Shakespearren Veronako maitaleei buruzko istorioaren potentziak konpositore ugariren arreta bereganatu du, baina beharbada inork ez du Prokofievek bere ballet ospetsuarekin eman zion bezainbesteko energiarekin eta dramatismoarekin islatu. Eta bere bizi bukaeran, Rostropovichekin izan zuen topaketak markatu zuen sinfonia kontzertanterako inspirazioa, Nicolas Altstaedet bikainak biolontxeloa joz eskaintzen duguna.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    16
    Aza
    2026

    Souvenir de Florence

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Gorka Hermosa
    Dwarves’ tales
    Amore
    Anantango
    Meditatio
    Danzas de Iberia

    Piotr Ilyich Tchaikovsky
    Souvenir de Florence Op. 70

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    03 - 04
    Abe
    2026

    Konpositoreak eta organo-joleak

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Wolfgang Amadeus Mozart
    15. sonata organo eta orkestrarako Do Maiorrean K. 336
    Sonata n.º 15 para órgano y orquesta en Do Mayor K. 336

    18. kontzertua piano eta orkestrarako Si bemol Maiorrean K. 456
    Concierto n.º 18 para piano y orquesta en Si bemol Mayor K. 456

    César Franck
    Pièce héroïque

    Sinfonia re minorrean
    Sinfonía en re menor


    Curtis Phil Hsu, pianoa
    Mikel Ansola, organoa
    Chloé van Soeterstède, zuzendaria


    Mozartek eta Franckek jenio sortzaileak izatea partekatzeaz gain, biak ere organo-jole bikainak izan ziren. Euskaldunako organo handia preludio gisa entzungo dugu kontzertuaren bi ataletan, hau da, Mozarten 18. kontzertua pianorako zoragarriaren aurretik (Curtis Phil Hsu-ren esku), eta César Francken sinfonia monumentala eta organistikoa re minorrean (bere idazkeran) baino lehen.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    14
    Abe
    2026

    Bakarlari handiak errezitaldian: Claire Huangci

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Frederic Chopin, Fanny Mendelssohn, Florence Price & George Gershwin

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    17 - 18
    Abe
    2026

    Sonetoak

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Jeanne-Louise Farrenc
    1. obertura mi minorrean Op. 23
    Obertura n.º 1 en mi menor Op. 23

    Franz Liszt / Marco de Prosperis
    3 Sonetti del Petrarca

    Johannes Brahms
    2. sinfonia Re Maiorrean Op. 73
    Sinfonía n.º 2 en Re Mayor Op. 73


    Xabier Anduaga, tenorra
    Markus Stenz, zuzendaria


    Nazioarteko solista bat bere karrerako unerik gorenean, Xabier Anduaga tenorea izango da topaketa honen protagonista handia. Erromantizismoak argi-ilunez betetzen du programa interesgarri hau Farrencekin, Liszten 3 Sonetti del Petrarcarekin (Marco de Prosperisen orkestrarako bertsioan) eta Brahmsen ezinbesteko bigarren sinfoniarekin.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    11
    Urt
    2027

    Hari laukotea eta piano erromantikoa

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Robert Schumann
    Laukotea Mi bemol Maiorrean Op. 47

    Johannes Brahms
    1. laukotea sol minorrean Op. 25

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    04 - 05
    Ots
    2027

    Biondi + BOS

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    08
    Ots
    2027

    Beethoven 200

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Boskotea piano eta haizetarako Mi bemol Maiorrean Op. 16

    Seikotea 2 tronpa eta harirako Mi bemol Maiorrean Op. 81b

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    11 - 12
    Ots
    2027

    Sinfonia Fantastikoa

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Jacques Ibert
    Kontzertua flauta eta orkestrarako Op. 37
    Concierto para flauta y orquesta Op. 37

    Hector Berlioz
    Symphonie fantastique Op.14


    Patricia Ruiz, flauta
    Pablo González, zuzendaria


    Berlioz jenioen taldean dago: gainerakoek berdin egiten duguna ezberdin egiten dute beraiek. Bere Symphonie fantastiquearekin sinfoniaren generoa irauli zuen, eta, aldi berean, Harriet Smithson aktorearekiko sentitzen zuen maitasunaren, edo, hobe esanda, obsesioaren, konplize egin gintuen. Mende bat geroago, Ibert bere herrikideak flauta-joleei errepertorioko kontzertu maitatuenetako bat oparitu zion, Patricia Ruiz gure solistak interpretatuta.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    18 - 19
    Ots
    2027

    Shostakovichen Bosgarrena

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Mario Castelnuovo-Tedesco
    2. kontzertua biolin eta orkestrarako Op. 66 «I Profeti»
    Concierto n.º 2 para violín y orquesta Op. 66 «I Profeti»

    Dmitri Shostakovich
    5. sinfonia re minorrean Op. 47
    Sinfonía n.º 5 en re menor Op. 47


    Francesca Dego, biolina
    François López Ferrer, zuzendaria


    Castelnuovo-Tedesco italiar konpositorearen biolinerako bigarren kontzertua Jascha Heifetz biolinista handiarekin zuen laguntasunari esker sortu zen; azken horrek Toscaninirekin batera estreinatu zuen 1933an. Kasu horretan, konpositore italiarrak bere sustrai judutarren elementuak erakutsi nahi izan zituen; hain zuzen ere, sustrai horiengatik erbesteratu zuten. Aldi berean, Europako beste muturrean, Shostakovichek sobietar erregimenari sinfonia pozgarria oparitu zion, orkestrarako birtuosismo hutsa.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    01
    Mar
    2027

    Dibertimendu bat Nannerlentzat

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    José Elizondo
    Danzas latinoamericanas

    Johann Nepomuk Hummel
    Laukotea klarinete eta harientzako Mi bemol
    Maiorrean S. 78

    Wolfgang Amadeus Mozart
    Divertimento K. 251

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    11 - 12
    Mar
    2027

    Stabat Mater

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Franz Joseph Haydn
    56. sinfonia Do Maiorrean Hob. I:56
    Sinfonía n.º 56 en Do Mayor Hob. I:56

    Giovanni Battista Pergolesi
    Stabat Mater


    Jeanne-Marie Lelievre, sopranoa
    Roberta Diamond, mezzo sopranoa
    Leioa Kantika Korala (Basilio Astúlez, zuzendaria)
    Lorenza Borrani, biolina eta zuzendaria


    Lorenza Borranik concertinoko atriletik zuzentzen du programa dotore hau, barrokoaren eta klasizismoaren artean, Pergolesitik Haydneraino. Stabat Mater testuaren edertasunak konpositore ugari inspiratu ditu, eta bere semea galdu duen ama baten bakardadea, mina eta esperantza ere islatu dute. Disonantziaren eta kontsonantziaren, tentsioaren eta distentsioaren arteko jokoak azaltzen du proposamen hau, non Leioa Kantika Koralak, bi bakarlari interesgarrirekin batera, bizia emango dioten Pergolesiren adierazkortasun perfektuari.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    08 - 09
    Api
    2027

    Pintura nordikoak

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Eduardo Soutullo
    Das Eismeer

    Felix Mendelssohn
    Kontzertua biolin eta orkestrako mi minorrean Op.64
    Concierto para violín y orquesta en mi menor Op. 64

    Jean Sibelius
    2. sinfonia Re Maiorrean Op. 43
    Sinfonía n.º 2 en Re Mayor Op. 43


    Alexandra Conunova, biolina
    Iván López Reynoso, zuzendaria


    Ohikoa da Sibeliusen musika bere jaioterria zen Finlandiako paisaia nordiko lainotsuekin lotzea, baina bere bigarren sinfoniaren kasuan, Italiako basoetan sortu zen inspirazioa; hilabete batzuk erretiroan egon zen bertan. Beste iparraldeko batek, Eduardo Soutullok, izoztutako itsasoak gogora ekartzen ditu bere azken obran, eta Mendelssohnek zoriontasunaren ideia puru eta abstraktura jo zuen erromantizismoko biolinerako lehen kontzertu handian.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    12
    Api
    2027

    Basoko ahotsak

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Jean Sibelius
    Hari laukotea re minorrean
    Op. 56 «Voces intimae»

    Antonin Dvorak
    Altzifreak, B. 152

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    15 - 16
    Api
    2027

    Guernica

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Sofía Esparza, Nella
    Carmen Artaza, Périco
    Emmanuel Franco, Juan
    Mikeldi Atxalandabaso, Mariano
    Nathanäel Tavernier, Marco
    Fernando Latorre, Miguel
    Marifé Nogales, Abadesa
    Aitor Garitano, mandazaina
    Julen García, espioia
    Jordi Martínez, alferez
    Mauro Docampo, espioia

    Sociedad Coral de Bilbao
    Pablo Viar
    , eszena
    Alberto Sáez repetidor
    José Miguel Pérez Sierra, zuzendaria


    Deskubrimendu bat: Guernica

    Musika-ondarearen berreskurapen bat. Proiektu konplexua da eta abiapuntua Frantziako Liburutegi Nazionaleko bazterreko txoko batetik partitura bat berreskuratzea izan zen. Ondoren, lehen mailako artista-taldea osatu zuten hain berezia den musika horri bizia eman ziezaioten. Opera frantsesa da, Parisen estreinatu zen 1895ean euskal gaitegiarekin (Gerra Karlistak) eta Gernika ekintza-espazio gisa hartuta, eta Gernikako Arbola aldiz, gai melodiko eta oinarrizko moduan. Romeo eta Julieta moduko bat, foru-udalerrian kokatzen dena Bigarren Gerra Karlistan zehar.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    26
    Api
    2027

    Bakarlari handiak errezitaldian

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    «Meine Töne still und heiter»

    Ingelez eta alemandar emakume
    konposagileen Liederrak

    Stephan Loges, baritonoa
    Antonio Oyarzabal, pianoa

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    29 - 30
    Api
    2027

    Oma

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Gustav Mahler
    10. sinfonia Fa sostenitu Maiorrean, Adagio
    Sinfonía nº 10 en Fa sostenido Mayor, Adagio

    María Eugenia Luc
    Oma*

    Sergei Rachmaninoff
    2. kontzertua piano eta orkestrarako do minorrean Op. 18
    Concierto n.º 2 para piano y orquesta en do menor Op. 18

    * Erabateko estreinaldia
    [BOSen, SGAE Fundazioaren eta AEOS-en enkargua]


    Boris Giltburg, pianoa
    Eduardo Strausser
    , zuzendaria


    Si el bosque es el hilo conductor de esta temporada, el estreno de Oma es uno de los puntos culminantes de la misma. María Eugenia Luc ha escrito esta música llena de fuerza y de referencias a la naturaleza, música escrita para un bosque. Un Mahler también profundo y misterioso (como un bosque de noche) abre el concierto, que culmina en su segunda parte con otra inmensidad de escritura para piano y orquesta (Rachmaninoff), con Boris Giltburg al piano.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    06 - 07
    Mai
    2027

    Soilgune bat basoan

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Ottorino Respighi
    Antiche danze ed arie, Bergamasca

    Mario Castelnuovo-Tedesco
    Kontzertua gitarra eta orkestrarako Re Maiorrean Op. 99
    Concierto para guitarra y orquesta en Re Mayor Op. 99

    Bedrich Smetana
    Nire aberria, Moldava
    Mi patria, El Moldava

    Ottorino Respighi
    I pini di Roma


    Pablo Sainz-Villegas, gitarra
    Unai Urrecho, zuzendaria


    Respighi italiarraren musika argitsuak markoztatzen du kontzertu hau, bere Bergamasca dotore eta dekadentearen eta I pini di Roma distiratsu eta seduzitzailearen artean. Hiri-basoa da eta baliagarria da betirako hiriaren erretratua eraikitzeko. Baso horretakoa da, adibidez, gitarra bat eraikitzeko erabiltzen den zura. Pablo Sainz Villegas zoragarriaren gitarrak emango dio bizitza Castelnuovo-Tedescoren musikari.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    10
    Mai
    2027

    Bakarlari handiak BOSekin batera

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Zehaztu gabeko egitaraua

    Pablo Sainz-Villegas, gitarra

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    24
    Mai
    2027

    Udaberria Parisen

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Bohuslav Martinu
    La revue de cuisine, suite H. 161

    Charles Koechlin
    Udaberria, boskotea flauta, harpa, biolina, biola
    eta biolontxeloarentzako Op. 156

    Bohuslav Martinu
    1. ganbera musika H. 376

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    03 - 04
    Eka
    2027

    Beethoven 200

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Ludwig Van Beethoven
    2. kontzertua piano eta orkestrarako Si bemol Maiorrean Op. 19
    Concierto n.º 2 para piano y orquesta en Si bemol Mayor Op. 19

    3. kontzertua piano eta orkestrarako do minorrean Op. 37
    Concierto n.º 3 para piano y orquesta en do menor Op. 37

    4. kontzertua piano eta orkestrarako Sol Maiorrean Op. 58
    Concierto n.º 4 para piano y orquesta en Sol Mayor Op. 58


    Eneko Sagardoy, aktorea
    Javier Perianes, pianoa eta zuzendaria


    Beethoven Javier Perianesen eskutik

    Beethovenen pianorako bost kontzertu handiak XIX. mendeko pianorako literaturaren ezinbesteko corpus gisa inposatzen dira. Horiek zeharkatzea Beethovenen eskutik bere bizitza-periploan ibiltzea bezalakoa da: klasizismo dotoretik iraultza erromantikoraino. Javier Perianes bikainak erronka bati aurre egiten dio, hain zuzen ere, haustura hori guri erakustea, solista eta zuzendari gisa duen alderdi bietan.

    Gehiago ikusi
  • Denboraldia 2026-2027
    10 - 11
    Eka
    2027

    Patuaren sinfonia

    Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

    Alfred Schnittke
    1. concerto grosso bi biolin, cembalo eta harirako
    Concerto grosso n.º 1 para 2 violines, cembalo y cuerda

    Ludwig Van Beethoven
    5. sinfonia do minorrean Op. 67
    Sinfonía n.º 5 en do menor Op. 67


    Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
    Lorenza Borrani, biolina eta zuzendaria


    Beethoven ospatzen ari garen urte honetan, denboraldia itxiko dugu bere sinfonia ezagunenarekin, eta erronka izango da interpretatzeko ohiko modutik ahalik eta gehien aldentzea. Lorenza Borrani ezin hobea da errepertorioaren adarrak astintzeko eta fruitu berrituak jasotzeko. Schnittke ere klub horretakoa da, norbere garaiko begiradarekin zaharrari (kasu honetan, barrokoari) begiratzen diotenen artekoa.

    Gehiago ikusi