BOSek bat egin du Kultura Bonuaren kanpainarekin, oso eskaintza bereziarekin

BOSek bat egin du Eusko Jaurlaritzaren Kultura Bonua programarekin, oso eskaintza berezia sartuz; izan ere, aparteko deskontua duten sarrera-paketeak sortu ditu. Horrela, bada, Kultura Bonuak duen 25 euroko kostuaren truke, beraien buruei edo beste batzuei BOSen sarrerak oparitzea erabakitzen dutenek prezio ofizialean 49,4 eta 52 euroko kostua izango luketen sarrerak lortu ahal izango dituzte. Horrenbestez, Kultura Bonu batekin, A eremuko sarrera bi, B eremuko hiru sarrera eta C eremuko lau sarrera eskuratu ahal izango dira.

Eskainitako sarrera-paketeak:
A eremuko sarrera bi. Prezio ofiziala: 24,7 € x 2 = 49,4 €. 9,4 €-ko aparteko deskontua.
B eremuko hiru sarrera. Prezio ofiziala: 17,2 € x 3= 51,6 €. 11,6 €-ko aparteko deskontua.
C eremuko lau sarrera. Prezio ofiziala: 13 € x 4=52 €. 12 €-ko aparteko deskontua.

Kultura Bonua kutxazainek ematen dituzten sarreren antzeko agiriak dira; berarekin, 40 euro kontsumitu daitezke kultur produktuetan establezimendu bakar batean, 25 euro baino ez badira ordaindu ere. Bonua abenduaren 12tik 2012ko urtarrilaren 5era arte eskuratu daiteke (edo izakinak agortu arte) BBKren orotarako kutxazainetan (Bizkaia), Gipuzkoan KUTXAren webgunean (www.kutxa.net) eta erakunde honen bulegoetako "Internet Kioskoetan", halaber, eta Araban VITAL KUTXAren webgunean (www.cajavital.es).
 
KULTURA BONUA BOSek eskainitako sarrera-paketeak eskuratzeko edo Euskalduna Jauregiko Txartel-leihatiletan BOSen Denboraldi Sinfonikoko edo Ganbera Denboraldiko kontzertuetara sarrerak eskuratzeko erabili daiteke.