BOSek bi kontzertu emango ditu jendaurrean, Arriaga Antzokiarekin elkarlanean

Konfinamenduaren ondoren, BOS jendaurrean arituko da berriz; hain zuzen, bi ganbera kontzertu emango ditu, Arriaga Antzokiarekin elkarlanean. Bata, Jesús Guridiri eskainia eta bestea, berriz, Ludwig Van Beethoveni.

COVID-19aren eraginez izandako konfinamendu luzean, BOSek lanean jarraitu du, eta jarraitzaileekin harremanetan jarraitu du, birtualki, sare sozialen bitartez. Orain, agertokira itzuliko gara, jendaurrean jotzera, Arriaga Antzokiak ekainerako antolatu dituen jardueretan parte hartuko dugu-eta. Hain zuzen, hil honetan, ekainean, bat egiten dute konfinamenduaren ondoren ekitaldiak egiteko aukerak eta Antzokia sortu zeneko 130. urteurrenak.

Hala, hiru hilabetez «jarduera digitalean» aritu ondoren, BOSek zuzeneko eta jendaurreko jarduerari berrekingo dio.

Antzokiaren eta Orkestraren arteko lotura sakona da, eta ia mende bat luze: Antzoki horretan eman zuen BOSek lehen kontzertua, 1922ko martxoaren 8an. Ez da harritzekoa, beraz, ekain honetan Arriagan eskainiko diren 19 emanaldiz osatutako zikloan parte hartzea.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak bi ganbera programarekin hartuko du parte. Lehena, Jesús Guridiri eskainia, ekainaren 19an, eta bestea, Beethoven ardatz duena, ekainaren 26an. Kontzertu bakoitzean, Orkestrako musikariek osatutako bi ganbera taldek hartuko dute parte.

Konfinamenduak eragin duen bat-bateko etena igarota, bi kontzertu hauek dira jarduerara itzultzeko lehen urratsak, eta abuztuan eta irailean etorriko dira hurrengoak; 2020-2021eko denboraldi sinfoniko berriaren atariko gisa balioko du. Hain zuzen, laster aurkeztuko dugu denboraldia.

Desiratzen gaude ikusleekin elkartzeko, horien aurrean jotzea baita gure izateko arrazoi nagusia.

BOSen egitarauak, Arriaga Antzokian (2020ko ekaina)

Ekainak 19

Jesús Guridiren ganbera musika

kuartetoa Sol Maiorrean

Bilbao Orkestra Sinfonikoko (BOS) hari-laukotea

Bibolina: Pablo Val
Bibolina: María Díaz-Caneja
Biola: Asier Arabolaza
Biolontxeloa: Diego Val


2. kuartetoa La minorrean

Bilbao Orkestra Sinfonikoko (BOS) hari-laukotea

Bibolina: David García
Bibolina: Claudia Bak
Biola: Isabel Aragón
Biolontxeloa: Ignacio Araque

Ekainak 26

Ludwig Van Beethovenen ganbera musika

“Canzona di ringraziamento offerta alla divinità da un guarito”. 15. kuartetoa, op. 132-ren Molto adagio

Bilbao Orkestra Sinfonikoko (BOS) hari-laukotea

Bibolina: Giulia Brinckmeier
Bibolina: Samuel García
Biola: Lander Etxebarria
Biolontxeloa: Teresa Valente

Septeto para vientos y cuerdas en Mi bemol mayor, op. 20

Septeto de viento y cuerda de la Bilbao Orkestra Sinfonikoa – BOS

Bibolina: Giulia Brinckmeier
Biola: Lander Etxebarria
Biolontxeloa: Teresa Valente
Kontrabaxua: Christoph Filler
Klarinetea: Carlos García
Fagota: Pedro Pardo
Tronpa: Luis Fernando Núñez