BOSek Sabino Arana 2022 saria jaso du

Gaur, urtarrilaren 13an, Sabino Arana Fundazioak jakinarazi du nortzuk izango diren Sabino Arana Sariak 2022 jasotzeko hautatu dituzten pertsonak eta erakundeak. Sarituen artean dago Bilbao Orkestra Sinfonikoa, orkestraren mendeurrenaren urtean hain zuzen ere.

Oso harro gaude sari hau jaso izanaz eta hautatuak izan diren pertsona eta erakunde garrantzitsuekin sari hori partekatzeaz:

‘Irulegiko Eskua’ aurkitu zuen arkeologia lantaldea
ARANZADI Zientzia Elkarteko Mattin Aiestaran buru duen ikertzaile-taldeak ondo baino hobeto erakutsi digu buru-belarri lan eginda, landa eta laborategiko lan neketsuak fruitu joriak ematen dituela.

 

Irakli Kobakhidze
Georgiako Parlamentuan gehiengoa daukan ქართული ოცნება / Georgian Dream alderdiaren buru eta Kaukasoko herrialde horretan indarrean dagoen egungo konstituzioaren sortzaileetakoa izan zen. Egun, Europako hego-ekialdeko errepublika demokratiko horretan agintean dagoen alderdiaren buru da eta herrialdeak aurrerapauso garrantzitsuak eman ditu azken urteotan Europar Batasunean sartzeko bidean. Asmo zuzena eta beharrezkoa.

Mikel Sánchez Álvarez
Aitzindaria da Europan kirurgia artroskopikoaren esparruan, eta munduko lehen medikua dugu plaketez joriko plasmaren (PRP edo Platelet-rich plasma) ahalmena ulertzen eta traumatologian aplikatzen. Mikelek egindako #ikerketa- eta medikuntza-lanari esker, hobekuntza izugarriak aplikatu dira teknika kirurgikoetan eta ehunen birsorkuntzaren eremuan.

Aspace Gipuzkoa
Haien kemena eta eginahala balekoak izan dira garun-paralisiak jotako gipuzkoarren hainbat belaunalditako kidek gizartean parte hartzeko eta ikusarazteko beharrezko tresnak eta laguntza aurki ditzaten.

 

BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoa
1922ko martxoaren 8tik, BOS Bilboko eta Euskadiko kultura-politikaren eragile eta tresna bihurtu da mundu osoan.

Euskadi-Ukraina elkartasun mugimendua
Hain zailak diren une hauetan, Sabino Arana Fundazioak aitortu eta saritu nahi du Ukrainako herria pairatzen ari den egoera lazgarriaren aurrean euskal gizartea erakusten ari den justizia, elkartasun eta harrera balioekiko konpromiso sendoa.

 

Sari honek amaiera ematen dio 2022. urte apartari, hain zuzen ere, Bilboko, Bizkaiko eta Euskadiko kultura erakunde gisa gure bizitzaren lehen ehun urteak ospatu ditugun urtea.

Eskerrik asko!!!