BOSeko zuzendariak, Gunter Neuholdek, hiru urte gehiagorako berritu du

Bilbon, 2010eko apirilaren 22an

Orkestraren 2010-2011 denboraldi sinfonikoa aurkezteko prentsaurrekoan, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzak jakinarazi du akordioa lortu duela Neuhold maisuarekin, BOSen zuzendari artistiko eta titular gisa egiten duen lana hiru urte gehiagoz luzatzeko, gaur egun daukan kontratuaren hiru urteez gain.
Maisua oso pozik agertu da, bai BOSen arduradun politiko eta teknikoekin lortutako koordinazioagatik, bai zuzendaritza lanetan daramatzan ia bi urteetan Orkestrarekin egin duen lanagatik; era berean, taldearen eta zuzendariaren artean lortutako elkar ulertze handia nabarmendu du. Bere hitzetan, Orkestran egin nahi duen lana, eraginkorragoa izan dadin, “su geldoan” egin beharrekoa da; izan ere, hori da orkestra sinfonikoa bezalako erakunde baten helburuak lortzeko era bakarra.

Günter Neuholden curriculuma:
http://www.bilbaorkestra.com/esp/prensa.php