BOSen edukierak normaltasunera itzuli dira

Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 Dekretuak COVID-19aren pandemiaren ondoriozko osasun-larrialdiko egoera Euskadin amaitu egin zela adierazi zuen.

Albiste positiboa da, eta denbora luzez egon gara berri horren zain. Agindutakoa betez, BOS normaltasun-garai berri honetara egokitzen ari da.

Denboraldi Sinfonikorako abonuak

3.programatik aurrera, Denboraldi Sinfonikorako abonua duten pertsonek aurreko denboraldietan okupatzen zuten jarlekua okupatzen dute berriro, edo, abonua aurreko denboraldian edo oraingo denboraldian hartu badute, abonua hartzean aukeratu dutena. Horretarako, abonaturik dauden kontzertuetara joateko erabiliko dituzten txartelak bidali zaizkie postaz.

Horrela, 3. programa horretatik aurrera, Denboraldi Sinfonikorako abonua dutenek txartela erabili behar dute kontzertuetara sartzeko.

Denboraldi osoko abonuetarako eskuragarri dauden bi gonbidapenei dagokienez, denboraldi osoko abonu horietako bat duten pertsonek gonbidapen horiek eskatzen hasi ahal izango dute.

Kontzertu eguna aldatzeko aukerak dakarren abantaila berriro jarri da abian.

Honako denboraldi hau amaitzean eskatu ahal izango dira jarleku-aldaketak.

Abonua eskuratu nahi dutenek lekua aukeratu dezakete. Leku hori izango da, hain zuzen ere, denboraldi osoan zehar izango dutena.

Ganbera-musikako denboraldiko abonatuak

Pandemiaren ondorioz, 20-21 denboraldiaren hasieran ganbera-musikarako abonua zeukaten pertsonek ezin izan zuten beren jarlekua aukeratu, eta, hainbestez, behin-behineko jarlekua esleitu zitzaien, erabilgarri zegoen edukieraren arabera. Abendura arte, abonatuek behin-behinean esleituta dituzten eserlekuetan jarraituko dute.

Laster, ganbera-musikarako abonua duten pertsona guztiekin harremanetan jarriko gara, antzinatasun-ordenaren arabera, 5. ganbera-kontzertutik aurrera (urtarrilak 17) okupatuko duten jarlekua aukeratu dezaten.

Denboraldi honetarako abonua hartu nahi dutenek ere badute aukera. Jakin behar dutena da orain behin-behineko eserleku bat esleituko zaiela urtarrileko lehen kontzertura arte, orduan aukeratu ahal izango baitute behin betikoa.

Sarrerak erostea

Egoera berri honek denboraldiko kontzertu bakoitzeko eserleku libre guztiak salgai jartzeko aukera ematen digu. Jarleku horiek pixkanaka aktibatuko dira, kontzertu-multzoen arabera.

Gogorarazi nahi dugu azken orduko sarrerak erosteko aukera ere izaten jarraitzen dugula (kontzertua hasi baino 24 ordu lehenago aktibo daudenak), bai txartel-leihatilan, bai interneten. Internet bidez erosteko, web-orrian adierazten den deskontu-kodea erabili behar da.

Eskerrak

Jakin badakigu, gure aldetik ahal dugun guztia egin arren, ahalik eta abonaturik gehienek gure kontzertuetara joateko aukera izan zezaten, egun, ordu eta herri aldaketak traba izan direla. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu gure abonatu guztiei, denoi bizitzea egokitu zaigun garai zail honetan izan duten pazientziagatik eta ulerbera jokatzeagatik.

Era berean, erakunde gisa, eskerrak eman nahi dizkiegu gure langileei, administraziokoei eta musika-antolaketa arlokoei, bai eta gure artista gonbidatuei ere, orkestrak zuzeneko musika egiten jarrai zezan egin dituzten ahalegin biziengatik. Denboraldiko ostegun eta ostiraletan bi kontzertu egitera iritsi gara. Edukiera-aldaketak egin ditugu osasun-agintariek adierazitakoaren arabera, eta behin baino gehiagotan birkokatu ditugu gure abonatuak. Eta etengabeko komunikazioa izan dugu geure publikoarekin, gertatzen ziren aldaketa horien guztien berri emate aldera.