BOSen jarduera irailean

Irailean zehar, ohikoa den bezala, Bilbao Orkestra Sinfonikoak abuztuan hasi zuen udako jarduera bereziarekin jarraituko du.

Orkestrak 4 emankizun izango ditu, guztiak Bizkaian.

AZKUNA ZENTROArekin lankidetza

BOSek eta AZKUNA ZENTROAk udako lankidetzan jarraitzen dute, “Musika Loturak”-en azken kontzertua eskainiz.

Kontzertu horietan, BOSek kontzertu laburrak eskaintzen ditu, eta egitarauek hainbat garai eta estilotako obrak dituzte. Kontzertuen iraupena 40-50 minutu ingurukoa izaten da, eta ikusleentzat doakoa da. Helburua kalitate handieneko musika eskaintzea da, esparru informalean, modu malgu eta irekian, gozamena bermatzen duen gune seguruan.

Zikloa ixten duen kontzertua 17an (osteguna) izango da, 20:30ean.
Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte.
Data: irailak 17.

Informazio gehiago

Kontzertuak Bizkaian

Irailean, BOSek Bizkaiko herriekin izan ohi duen udako hitzorduari eutsiko dio. Formatu sinfonikoan egongo da Santurtzin (18an) eta Getxon (19an)

Kontzertu horiek Iker Sánchezek zuzenduko ditu. Bakarlari Garazi Navas akordeoilaria arituko da.

Santurtzi Informazio gehiago
Getxo Informazio gehiago

Kontzertua MUSIKAGILEAKekin elkarlanean

Azkenik, abonuko denboraldia hasi baino lehen, azken urteotako hitzordua mantenduko dugu MUSIKAGILEAK Euskal Herriko Musikagileen Elkartearekin. Egungo sorkuntza onenaren hautaketa Campos Antzokiaren esparruan.

Informazio gehiago

Maitena euskal operaren grabaketa

Iraileko lehen astean, Charles Colin euskal musikagilearen “Maitena” operaren grabaketan parte hartu dugu. Grabaketa BOSen entsegu aretoan egin da, eta “Euskalopera” proiektu apartaren parte da. Aipatutako proiektua Bilboko Koralak sustatzen du, eta gu oso pozik gaude bertan parte hartzeaz.