BOSera zatozen lehen aldirako
BOSera zatozen lehen aldirako
Gure kontzerturen batera etortzeko asmoa baduzu, eta galderak badituzu: noiz egin txalo, zer ordutan heldu…
Hona hemen, kontuan hartu beharrekoak.

Beharrezkoa al da musikan aditua izatea?
Ez. Kontzertua gozatzeko da, eta, horretarako, ezagutzak ez dira ezinbestekoak.

Janzkera
Ez da etiketa berezirik bete behar. Sen on pixka bat nahikoa izango da.

Zer ordutan heldu
Berandu helduz gero, atsedenaldira arte itxaron beharko duzu sartu ahal izateko. Beraz, hobe duzu denboraz etortzea. 15 minutu lehenago bertaratzea gomendatzen da.

Eserlekua aurkitzea
Denboraz iritsi beharko duzunez, erraz aurkituko duzu zure eserlekua. Dena dela, edozein argibidetarako, galdetu lasai BOSeko aretoko langileei.

Egitaraua
Beste edozein ekitaldi kulturaletara joaten zarenean bezala, interesgarria izaten da emanaldiaz informatzea. Eskuko programa digitaletan (QR) zein BOSen webgunean informazio osoa aurkituko duzu.

Isiltasuna
Sakelako telefonoak isilik egon behar du, eta pantailako argiak motelduta, ondoko pertsonei enbarazurik ez eragiteko.

Janari-edariak
Ezin da janari-edaririk gelan sartu. Atsedenaldian edo kontzertua amaitutakoan, zerbait hartzera joan zaitezke, eta, bide batez, kontzertua komentatu ahalko duzu.

Eztula badaukazu…
Eztula badaukazu, saiatu berau moteltzen (adibidez, musuzapi batez). Gozoki bat hartu behar baduzu, saihestu zarata ateratzea irekitzean.

Eserlekua uztea
Larrialdia izan ezean, ez da egokia eserlekua uztea ekitaldia amaitu baino lehen.

Noiz egin txalo (eta noiz ez)
Ohitura da ekitaldi bakoitza amaitu arte itxarotea txalo egiteko. Zalantzarik baduzu, egin gainerako ikusleen antzera. Asko gustatu bazaizu, “Bravo!”-ren bat ere bota dezakezu.

Gelatik irtetea
Kontzertua amaitutakoan, argiak piztu arte itxaron, lasai irten, eta irteerak blokeatzea saihestu.