BOSLARIAK PROGRAMAREN AMAIERAKO KONTZERTUA

Larunbat honetan egingo da musikari amateurrei zuzendutako ganberako musikaren hastapeneko, praktikarako eta hobekuntzarako trebakuntza-programaren bigarren edizioko amaierako kontzertua.
 
Larunbat honetan, apirilaren 11n, Kale Nagusiko BBK Aretoan, BOSek musikari amateurrei zuzendutako ganberako musikaren hastapeneko, praktikarako eta hobekuntzarako trebakuntza-programaren bigarren edizioaren barruan trebatu diren ganberako taldeak aurkeztuko ditu bi kontzertutan (18:00etan eta 20:00etan).
2014ko azaroaren amaieran, 47 instrumentista amateurrek eman zuten izena 2013. urtean abian jarri zen BOSen programa aitzindari honen bigarren edizioan. 47 musikari amateur horiek ganberako 10 taldeetakoren bateko partaide bihurtu ziren. Talde horietako bakoitza BOSeko irakasle baten ardurapean egon da, eta, hiru hilabete hauetan, entseguak egiten eta lanean aritu dira.
Kontzertuetan, A. Vivaldi, G.P. Telemann, A. Piazzola, , W.A. Mozart, V. Monti / J. L. Moore, A. Borodin, F. Burgmüller, C. Böhm, H.B. Crussell, L. van Beethoven, F. Mendelssohn, C. Evans, L. Mendelssohn, C. Gardel, G. Bizet eta M. Jacksonen lanak interpretatuko dira.
Esperientzia honen emaitza larunbat honetan entzun ahal izango dute BBK Aretora doazen guztiek, eskainiko diren bi kontzertuetan. Sarrera doakoa izango da, gonbidapenarekin, plaza-kopurua bete arte.