MUSIKAHAZI 24-25: SARRERAK SALGAI AZAROAREN 4TIK AURRERA

Azaroaren 4tik aurrera salgai jarriko dira MusikaHaziren 37. edizioaren programazioko sarrerak, abenduaren amaieran hasiko dena. MusikaHazik jarduera-eskaintza zabala du, besteak beste: haurtxoentzako kontzertuak, familientzako kontzertuak, kontzertu didaktikoak eta beste jarduera batzuk, hala nola tailer sozialak, orkestraren entsegu orokorretara joateko aukera, bisitaldiak BOSera, nagusientzako jarduerak eta BOSlarien XI. edizioa.

Kontsulta ezazu programazio osoa

BOSlaris XI itzuli da

Beste denboraldi batez, BOSen formakuntza programa aitzindaria itzuli da, musikari amateurrentzako ganbera musikaren hastapen, praktika eta hobekuntzari buruzkoa.

Bilbao Orkestra Sinfonikoaren helburua, BOSlarisen bitartez, eszenatokiaren eta publikoaren arteko bereizketa haustea da, eszena profesionala ez den gizarteko beste esparru batzuetan musikaren praktika sustatuz, BOSeko irakasleen eta zaletuen arteko loturak ezarriz.

Informazio gehiago eta izen-emateak

Gizarte-tailerrak

TAILERREN HELBURU OROKORRAK

Sormen jarduera berriak eskaintzea eta garatzea, taldeko musika-inprobisazioen bitartez; musikari eta parte-hartzaileen artean topaketarako espazioa sortzea; eta, soinu-paisaia desberdinak eratzea, horrela, gure kultur aniztasuna sustatzeko (nortasunak eta taldeko nahiz norbanako balioak sendotuta).

Elena Pérez Sáez de Buruaga
Tailer guztietako gidoia eta zuzendaritza.

Dohainekoa.
Elkarte eta talde zehatzei zuzendutako programa. Sartzeko, aldez aurretik izena eman behar da, eta baieztapena jaso.
Informazio gehiago eta izen-ematea: musikahazi@bilbaorkestra.eus.


Lantegi Batuak logo

LANTEGI BATUAK. Erakundeak askotariko prestakuntza-tailerrak ditu antolatuta, non erabiltzaileek, desgaitasun intelektatualen bat izanagatik, aukera baitute beste ahalmen ugari garatzeko, besteak beste, musikarekiko ahalmena.

Adsis logo

ADSIS BESTALDE. Fundazioarekin lankidetzan eta musika-tailerren bitartez, BOSek askatasunik ez duten pertsonen normalizazioaren eta gizarteratzearen alde egiten du.

Askabide logo

ASKABIDE. Prostituzioak eragindako marjinazioaren eta bazterkeriaren alorrean aritu izan da 1985etik.

Musika-inprobisaziotik abiatuta, kultur arteko komunikazioa, sentsibilitatea eta, halaber, musikarekin nahiz sormen pertsonalarekin lotutako beste zenbait alderdi bultzatzeko egiten dugu lan.

Gizakia logo

GIZAKIA. Zenbait kolektiboren (drogen menpekotasuna dutenak, arriskuzko jokabidea duten adin txikikoak eta gazteak, etab.) gizarteratzea bultzatzeko asmoz Bizkaian aritzen den irabazi-asmorik gabeko erakundea da.

Tailer hauetan, ongizate eta askatasunezko espazioa eraikiko da, eta musikaren bitartez adierazteko eta komunikatzeko aukera emango du.

Musikaz Biziz – Musika familia giroan

4 tailer musikal haurrekin, BOSaren entseguetarako aretoan.

Palacio Euskalduna Jauregia: Abandoibarra, 4 · 48011, Bilbao. BOSaren entseguetarako aretoan.

Tailer hauen helburua da haurren sormen-gaitasuna suspertzea musika-jardueraren bitartez; izan ere, beraiek izango dira, inguru familiarrean, euren musiken protagonista eta sortzaileak.

Olga Sánchez Gidoia eta zuzendaritza.

4-8 urte
Leku-kopurua: Gehienez 25 ume. Gehienez heldu 1 haur bakoitzeko
Iraupena: 75 min.
Hizkuntza: elebiduna euskara / gaztelania.
Prezioa: 8€
Haur bakoitzeko sarrera bat; sarrera horrek sartzeko baimena ematen die haurrarekin datozen pertsonei (bi gehienez).


Datak

Sarrerak 2024ko azaroaren 4tik aurrera jarriko dira salgai.

Urtarrilak 18 – 11:30 h.
Otsailak 08 – 11:30 h.
Martxoak 29 – 11:30 h.
Maiatzak 17 – 11:30 h.