Erik Nielsen. Laster arte

Aste hau berezia da Erik Nielsenek orkestraren zuzendaritzan bederatzi denboraldi egin ondoren gure zuzendari titular moduan zuzenduko duen azken abonu-programa izango delako.

Egia esan, eskertuta egoteko arrazoi asko ditugu bere kalitate artistikoagatik, bere lan bikainagatik eta bere inplikazioagatik. Adibidez, orkestraren errepertorioa berritzeko bere ezagutza eta jakin-mina eskaini dizkigulako, musika-esparru berriak aztertuz, edo belaunaldi-errelebuko funtsezko unean musikarien hautaketan parte hartze aktiboa izan duelako. Hori guztia errespetuan, adeitasunean eta lan-etika ezin hobean oinarrituta eskaini digu.

Horregatik guztiagatik, mila esker, maisu. Laster ikusiko dugu elkar proiektu berrietan, eta ziur bide berri horietan aukera izango dugula gure podiumean berriro zure presentziaz gozatzeko.

Eskerrik asko

PRENTSAURREKOA BOSEN 2024-2025 DENBORALDIAREN AURKEZPENA

Eguna: Apirilak 23
Ordua: 10:30
Tokia: 3A aretoa – Euskalduna jauregia (sarrera 2. atetik)

Apirilaren 23an, asteartea, 10:30etan, Eukalduna Jauregiko 3A aretoan BOSen 2024-2025 denboraldia aurkeztuko da prentsaurrekoan.

Prentsaurrekoan honako hauek izango dira:

  • Leixuri Arrizabalaga, Euskara eta Kultura Saileko foru diputatua eta BOSen presidentea
  • Ibon Aranbarri, BOSen zuzendari nagusia
  • Borja Pujol, BOSen zuzendari teknikoa

Prentsaurrekoa streaming bidez ere ikusi ahalko da BOSen Facebookeko orritik eta YouTubeko kanaletik.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak bat egin du Athletic babesteko tsunamiarekin

Apirilaren 6an, Athleticek beste Kopa bat irabazteko aukera izango du, eta horrekin 25 izango lirateke euskal taldeak 1898an sortu zenetik irabazitako Errege Kopak.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak, bihotza Bilbo eta Bizkaiari lotu-lotua duenak, omenaldia egin nahi dio taldeari, eta babesa adierazi. Aparteko talde horrek ondo baino hobeto merezi baitu. Aupa Athletic!!!

BOSeko musikariekin, Mikeldi Atxalandabaso tenorearekin eta Giancarlo Guerrero zuzendariarekin

Bilbao Orkestra Sinfonikoa gonbidatua izango da Orkestra Nazionalaren denboraldian

Espainiako Orkestraren eta Koro Nazionalen denboraldiko 15. programan gonbidatu gisa Madrilen eskainiko dugun programak, Giancarlo Guerreroren zuzendaritzapean, kosmopolitismoa batzen du euskalduna dena Europako musika-kulturaren bektore gisa aldarrikatzearekin. Programan, besteak beste, Asier Polo nazioarteko bakarlari bilbotarra eta Andrés Isasi eta Maurice Ravel konpositore euskaldunak (Espainia eta Frantzia arteko mugako bi aldeetakoak) daude.

1898an estreinatua, “Don Quijote” obra Strauss gazteak forma klasikoekiko azaldu zuen lotsagabekeria kalkulatuaren erakusgarri ausarta da, obra bakarrean kontzertu bakarlariaren formatua —biolontxelorako—, ospetsu bihurtu den bariazioen forma eta poema sinfonikoaren berezko programa literario bat —klasiko cervantino hilezkorra— batzen baititu.

Straussen eredua —efektu inpresionistekin eta zortziko-apunte laburren batekin apaindua— erraz antzeman daiteke da Andrés Isasi konpositore bilbotarraren “El oráculo” obran; Berlinen egina eta estreinatua 1913an, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren atrilek berreskuratua 1996an —zortzi mendez ahaztuta egon ostean—. Programa hau euskal konpositorerik unibertsalentzat hartu daitekeenak itxiko du, bere “Bolero” dionisiakoarekin.

RICHARD STRAUSS Don Quijote, variaciones fantásticas sobre un tema caballeresco op. 35
ANDRÉS ISASI El oráculo, op.18
MAURICE RAVEL Bolero

Informazioa eta sarrerak

Obra-aldaketa Ganbera-denboraldiaren 7. programan (apirilak 8)

Apirilaren 8ko ganbera-programan aldaketa bat egongo da interpretatuko diren obrei dagokienez.

Webern-en Langsamer Satz harien laukoterako obrak ordezkatuko du hasiera batean programatuta zegoen obra: Michel Bert-en Kintetoa Frank Zappari, gitarra, oboe, biolin, kontrabaxu eta marinbarako.

Pärt: Frates
Daniel Wohl: Exchange
BOSen hari eta perkusio ensemblea

Webern: Langsamer Satz
BOSen hari-laukotea

Brahms: Harietarako sestetoa si bemol maiorrean, op. 18
BOSen hari-seikotea

Francisco Valero-Terribasek ordezkatuko du Chloé Van Soeterstède ostegun eta ostiral honetako gure programan (urtarrilak 11 eta 12)

Osasun arrazoiak direla eta, Chloé van Soeterstède zuzendariak bertan behera utzi du 2023-2024 denboraldiko 8. programan aurreikusita zuen parte-hartzea.

Haren ordez, Francisco Valero-Terribas maisuak lehen aldiz zuzenduko du gure orkestra.

Programan ez da inolako aldaketarik izango.

Francisco Valero-Terribasek Valentziako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan egin zuen klarinete-jotzaile formazioa eta, ondoren, Orkestra Zuzendaritzan espezializatu zen.

Gero eta ospe handiagoa lortzen ari da, besteak beste, Lorin Maazel, David Zinman, Bernard Haitink eta Isaac Karabtchesky zuzendari entzutetsuek bermatutakoa. Era berean, Francisco Valero-Terribasek arrakasta handia lortu du nazioartean, honako orkestra hauekin aritu izanagatik: KBS Symphony, Bucheon Philharmonic (Seul), Orchestre Philharmonique (Strasbourg), Haifako Sinfonikoa (Israel), Kolonbiako Orkestra Sinfoniko Nazionala, Costa Ricako Orkestra Sinfoniko Nazionala, Medellingo Orkestra Filarmonikoa eta Porto Alegreko Orkestra Sinfonikoa.

Programa

I

LILI BOULANGER (1893 – 1918)

D’un matin de printemps*

 

SERGEI PROKOFIEV (1891 – 1953)

Concierto nº 2 en sol menor para violín y orquesta Op. 63

I. Allegro moderato
II. Andante assai
III. Allegro, ben marcato

Alena Baeva, biolina

 

II

ROBERT SCHUMANN (1810 – 1856)

Sinfonía nº 2 en Do Mayor Op. 61

I. Sostenuto assai – Un poco più vivace
II. Scherzo (Allegro vivace)
III. Adagio espressivo
IV. Allegro molto vivace

 

* Lehen aldiz BOSen eskutik

Bueltan da Kontzertu Aurreko Musika: J.C. Arriaga kontserbatorioko ikasleak gure denboraldian

Bueltan da J.C. Arriaga Kontserbatorioaren eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren arteko lankidetza-proiektua. Gerturatzen direnek aukera izango dute gure denboraldi sinfonikoko bost kontzertutan Arriaga Kontserbatorioko ikasleek osatutako taldeen emanaldiez gozatzeko.

Kontzertu Aurreko Musika izenarekin, kontzertu horiek Euskalduna Jauregiko “Foyer Botaduran” egingo dira. Bertan, ikasleek musika jotzeko leku bat izango dute, baita entzule talde baten aurrean jotzeko aukera izan ere. Hortaz, gure orkestraren entzuleek, batetik, jarduera horretaz gozatu ahalko dute eta, bestetik, J.C. Arriaga Kontserbatorioan egiten den lana ezagutu.

Lehenengo emanaldia abenduaren 21ean izango da (osteguna), 19:00etan, BOSen Gabonetako Kontzertua hasi baino ordu erdi lehenago. Brass Ensemble batek joko du eta hogei minutu inguru iraungo du.

Hona hemen proiektu hau garatuko den gainerako programak. Bertan, jardueraren egun zehatza ere adierazten da. Guztiak 19:00etan izango dira eta hogei minutu inguru iraungo dute:

12. programa: martxoaren 21ean, osteguna – Saxo hirukotea/laukotea
13. programa: apirilaren 12an, ostirala – Hari-laukotea
14. programa: apirilaren 18an, osteguna – Txirula taldea
17. programa: ekainaren 6an, osteguna – Akordeoi taldea