2021 era onean hasi nahi dugu, hau da, emanaldiekin. Hori dela eta, urtarrilerako hiru hitzordu prestatu ditugu entzuleekin, eta 25erako aurreikusita dagoen ganbera kontzertuari gehituko zaizkio.
Hiru kontzertu dira, eta hiru agertokitan egingo ditugu.
Kontzertu berezia Elkarte Filarmonikoan
Urtarrilaren 15eko 19:15ean, Bilboko Elkarte Filarmonikoaren egoitzan, bi erakundeen artean antolatutako kontzertu bat eskainiko dugu.
Kontzertu horretarako ez da sarrerarik izango, eta bi erakundeetako bazkide edo abonatuak gonbidapen bidez sartu ahal izango dira.
BOSek 170 gonbidapen jarriko ditu abonatuen eskura, eta hemen adierazten diren oinarrien arabera banatuko dira.
W.F. Bach: Sinfonia re minorrean (Adagio eta Fuga)
J.S. Bach: Kontzertua oboe eta biolinerako do minorrean, BWV 1060
Mendelssohn: 10. hari-sinfonia si minorrean
Mendelssohn: 7. hari-sinfonia re minorrean
Nicolas Carpentier, oboea
Giulia Brinckmeier, bakarlaria eta zuzendaria
Kontzertu berezia Euskalduna Jauregian
Urtarrilaren 20ko 19:30ean, Euskalduna Jauregiko gure egoitzako Auditoriumean, kontzertu berezia eskainiko dugu. 400 eserleku izango dira, 6 euroko prezio bakarrean.
F. Schubert: Rosamunda, obertura
P.I. Tchaikovsky: 1. kontzertua piano eta orkestrarako, Op. 23
Z. Kodaly: Galantako dantzak
Adrian Hodor, pianoa
Jaume Santonja, zuzendaria
Kontzertuak Bizkaian. Muxikebarri Zentroa (Getxo)
Urtarrilaren 21ean, 19:00etan Getxoko Udaleko Kultura Etxeko jardueren barruan, aurreko eguneko kontzertuko egitarau bera eskainiko dugu. Sarrerak Getxoko Kultura Etxeko webgunean eskuratu ahal izango dira.