Aukeratu zure abonua

Dagoeneko salgai daude BOSen Denboraldi Sinfonikorako 5 abonu-motak. Aukeratu ezazu hobekien datorkizuna eta zatoz prestatu dugun denboraldi zoragarriaz gozatzera.

Abonu-motak

Denboraldi osorako abonua

Denboraldirako 17 kontzertuak ikusteko aukera ematen du, ezertxo ere gal ez dezazun.

Neurrira egindako abonuak

Denboraldi osoan zehar eskainiko diren 6 edo 9 kontzertu hautatzeko aukera ematen du.

Hastapeneko abonua

3, 7, 11, 12, 14 eta 16 programek osatzen dute abonu hau, BOS ezagutzen joan zaitezen.

Gaikako abonua

«Mitoak» ziklo laburreko 5, 6, 11 eta 16 programek osatzen dute.

Abonua nola lortu

Abonua lortzeko hauxe besterik ez duzu egin behar:

– Sar zaitez https://www.bilbaorkestra.eus/eu/2024-2025-denboraldia/ webgunean, eman begiratu bat denboraldiari eta aukeratu nahiago duzun abonua.

– Etor zaitez BOSen bulegoetara, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara, jaso informazioa eta eskuratu zure abonua.

Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 94 4 035 205 telefono-zenbakira.

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAK HIRU HITZORDU HANDI DITU PIANOAREKIN 2023-2024 DENBORALDIARI AMAIERA EMATEKO

BOSen 2023-2024 denboraldia pianoaren munduari eta zuzendari handi baten presentziari lotuta dauden hiru hitzordu handirekin itxiko da.

Gure lehen hitzordua igande honetan, ekainaren 2an, izango da, Yuja Wang piano-jotzaile txinatarrak eskainiko digun errezitaldiarekin. Pianista honen ezaugarri nagusiak bere teknika liluragarria, interpretazio espresiboa  eta presentzia eszeniko karismatikoak dira.

Errezitaldian S. Barber, D. Xostakovitx eta F. Chopinen piezak eskainiko dizkigu eta, seguruenik, urteko musika-hitzordu handienetakoa izango da.

Bigarren hitzordua, halaber, gure ganbera-denboraldiari amaiera emango dion errezitala da, kasu honetan bi piano-jotzaileren eskutik, 2019an gure denboraldi sinfonikoaren eta ganbera-denboraldiaren barruan eskaini zituzten kontzertuetara joan zen publikoaren artean sentsazio izugarri ona utzi zutenak.

Lucas & Arthur Jussen anaiak BOSera itzultzen dira ekainaren 3an, W. A. Mozart, F. Schubert, F. Chopin, C. Debussy eta S. Rakhmaninoven obren interpretazioez gozatzeko aukera eskainiz.

Aste bereko ostegun eta ostiralean BOSekin bat egingo dute 2023-2024 denboraldiari amaiera emateko. Ekitaldian S. Barber, W. A. Mozart eta J. Brahmsen obrak interpretatuko dira. Zuzendari gonbidatu gisa gaur egungo artista ospetsuenetako bat izango dugu, Leornard Slatkin. 2022an, BOSen mendeurreneko kontzertuan, G. Mahlerren 2. Sinfonia do minorrean “Berpizkundea” ahaztezina eskaini zigun. Hori etenik gabe interpretatuko da M. Ravelen Deux mélodies hébraïques, Kaddisch-en ondoren.

Pianoa protagonista nagusi duten hiru hitzordu, hiru interprete nagusiren eta bere curriculumaren arabera New Orleans, St. Louis, Washington DC, Londres, Detroit eta Lyongo orkestretako zuzendari titularra ez ezik, Pittsburgh, Los Angeles, Minneapolis eta Clevelandeko orkestren zuzendari gonbidatua izan den zuzendari baten eskutik.

 

2024ko ekainaren 2a, igandea. 19:30ean
Euskalduna Jauregia

Piano errezitaldia
Yuja Wang

Yuja Wang. Piano errezitaldia

 

2024ko ekainaren 3a, astelehena. 19:30ean
Euskalduna Jauregia

Ganbera demboraldia
BAKARLARI HANDIAK ERREZITALDIAN
Lucas & Arthur Jussen, piano duetoa

Ganbera 10

 

2024ko ekainaren 6an, osteguna, eta 7an, ostirala. 19:30ean
Euskalduna Jauregia

 Denboraldi sinfonikoa
Slatkin eta Jussen anaiak

Leonard Slatkin, zuzendaria
Lucas y Arthur Jussen, piano duetoa

Slatkin eta Jussen anaiak

Erik Nielsen. Laster arte

Aste hau berezia da Erik Nielsenek orkestraren zuzendaritzan bederatzi denboraldi egin ondoren gure zuzendari titular moduan zuzenduko duen azken abonu-programa izango delako.

Egia esan, eskertuta egoteko arrazoi asko ditugu bere kalitate artistikoagatik, bere lan bikainagatik eta bere inplikazioagatik. Adibidez, orkestraren errepertorioa berritzeko bere ezagutza eta jakin-mina eskaini dizkigulako, musika-esparru berriak aztertuz, edo belaunaldi-errelebuko funtsezko unean musikarien hautaketan parte hartze aktiboa izan duelako. Hori guztia errespetuan, adeitasunean eta lan-etika ezin hobean oinarrituta eskaini digu.

Horregatik guztiagatik, mila esker, maisu. Laster ikusiko dugu elkar proiektu berrietan, eta ziur bide berri horietan aukera izango dugula gure podiumean berriro zure presentziaz gozatzeko.

Eskerrik asko

PRENTSAURREKOA BOSEN 2024-2025 DENBORALDIAREN AURKEZPENA

Eguna: Apirilak 23
Ordua: 10:30
Tokia: 3A aretoa – Euskalduna jauregia (sarrera 2. atetik)

Apirilaren 23an, asteartea, 10:30etan, Eukalduna Jauregiko 3A aretoan BOSen 2024-2025 denboraldia aurkeztuko da prentsaurrekoan.

Prentsaurrekoan honako hauek izango dira:

  • Leixuri Arrizabalaga, Euskara eta Kultura Saileko foru diputatua eta BOSen presidentea
  • Ibon Aranbarri, BOSen zuzendari nagusia
  • Borja Pujol, BOSen zuzendari teknikoa

Prentsaurrekoa streaming bidez ere ikusi ahalko da BOSen Facebookeko orritik eta YouTubeko kanaletik.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak bat egin du Athletic babesteko tsunamiarekin

Apirilaren 6an, Athleticek beste Kopa bat irabazteko aukera izango du, eta horrekin 25 izango lirateke euskal taldeak 1898an sortu zenetik irabazitako Errege Kopak.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak, bihotza Bilbo eta Bizkaiari lotu-lotua duenak, omenaldia egin nahi dio taldeari, eta babesa adierazi. Aparteko talde horrek ondo baino hobeto merezi baitu. Aupa Athletic!!!

BOSeko musikariekin, Mikeldi Atxalandabaso tenorearekin eta Giancarlo Guerrero zuzendariarekin

Bilbao Orkestra Sinfonikoa gonbidatua izango da Orkestra Nazionalaren denboraldian

Espainiako Orkestraren eta Koro Nazionalen denboraldiko 15. programan gonbidatu gisa Madrilen eskainiko dugun programak, Giancarlo Guerreroren zuzendaritzapean, kosmopolitismoa batzen du euskalduna dena Europako musika-kulturaren bektore gisa aldarrikatzearekin. Programan, besteak beste, Asier Polo nazioarteko bakarlari bilbotarra eta Andrés Isasi eta Maurice Ravel konpositore euskaldunak (Espainia eta Frantzia arteko mugako bi aldeetakoak) daude.

1898an estreinatua, “Don Quijote” obra Strauss gazteak forma klasikoekiko azaldu zuen lotsagabekeria kalkulatuaren erakusgarri ausarta da, obra bakarrean kontzertu bakarlariaren formatua —biolontxelorako—, ospetsu bihurtu den bariazioen forma eta poema sinfonikoaren berezko programa literario bat —klasiko cervantino hilezkorra— batzen baititu.

Straussen eredua —efektu inpresionistekin eta zortziko-apunte laburren batekin apaindua— erraz antzeman daiteke da Andrés Isasi konpositore bilbotarraren “El oráculo” obran; Berlinen egina eta estreinatua 1913an, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren atrilek berreskuratua 1996an —zortzi mendez ahaztuta egon ostean—. Programa hau euskal konpositorerik unibertsalentzat hartu daitekeenak itxiko du, bere “Bolero” dionisiakoarekin.

RICHARD STRAUSS Don Quijote, variaciones fantásticas sobre un tema caballeresco op. 35
ANDRÉS ISASI El oráculo, op.18
MAURICE RAVEL Bolero

Informazioa eta sarrerak

Obra-aldaketa Ganbera-denboraldiaren 7. programan (apirilak 8)

Apirilaren 8ko ganbera-programan aldaketa bat egongo da interpretatuko diren obrei dagokienez.

Webern-en Langsamer Satz harien laukoterako obrak ordezkatuko du hasiera batean programatuta zegoen obra: Michel Bert-en Kintetoa Frank Zappari, gitarra, oboe, biolin, kontrabaxu eta marinbarako.

Pärt: Frates
Daniel Wohl: Exchange
BOSen hari eta perkusio ensemblea

Webern: Langsamer Satz
BOSen hari-laukotea

Brahms: Harietarako sestetoa si bemol maiorrean, op. 18
BOSen hari-seikotea