Donostiako Musika Hamabostaldia – BOS KOPROTAGONISTA IZANGO DA 400 INTERPRETETIK GORAKO KONTZERTUAN

Datorren asteazkenean, abuztuaren 31n, BOSek Musika Hamabostaldiaren itxiera-kontzertuan hartuko du parte, Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin, Donostiako Orfeoiarekin, Iruñeko Orfeoiarekin, Easo Eskolaniarekin eta Araoz Gazte Abesbatzarekin batera. Denak Víctor Pablo Pérezen zuzendaritzapean egongo dira.

 

Asteazkenean, abuztuaren 31n, hainbat arrazoiengatik apartekoa izango den kontzertua egingo da Kursaalean. Izan ere, 400 interpretek hartuko dute parte, eta, beraz, une berezia izango da. Era berean, gutxitan gozatzeko aukera dugun tamainako eta mailako abesbatza-oldea elkartuko da baterako ahaleginean. Gainera, BOS eta EOS elkarrekin arituko diren bigarren aldia izango da, eta guztira, 140 musikari egongo dira agertokian.

Programa ere ohiz kanpokoa da. Obra nagusia 1855ean Parisen estreinatu zen Berliozen Te Deum izenekoa izango da; estreinaldian, 900 musikarik eta koristek hartu zuten parte, eta mende hartan musika monumentala izendatu zen mugimenduaren eredu bikaina da.

Programan, euskal konpositoreen bi obra izango dira: Madinaren Aita Gurea eta Sorozabalen Gernika.

Halaber, Musika Hamabostaldiaren itxiera-kontzertua Donostia 2016 egitasmoaren barruan sartzen da, hain zuzen ere, Donostia 2016ko Elkarrizketak atalaren barruan. Lerro horren programazioa kulturaren arloko inguruko ordezkariekin loturak ezartzeko eta Hiriburutzako balioei buruzko programak babesteko diseinatuta dago.

Topaketak

Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa batera arituko dira bigarren aldiz. Bi une horietan, gure herrialdea nazioartean proiektatzeko estrategikotzat har daitezkeen ekitaldiei esker batu dira. 1997. urtean, Bilboko Guggenheim Museoa irekitzeko kontzertuan elkartu ziren. Orain, ia 20 urte geroago, bi talde sinfonikoek berriro egingo dute topo, Donostia 2016 mailako proiektu garrantzitsuan.

Kontzertuak balio oso berezia dauka BOSentzat, azkenik, 2009an parte hartu zuen Musika Hamabostaldira itzuliko baita.

 

Kursaaleko Auditoriuma – 2016/08/31 – 20:00etan

 

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Donostiako Orfeoia
Iruñeko Orfeoia
Easo Eskolania
Araoz Gazte Abesbatza
Víctor Pablo Pérez, zuzendaria
Christian Elsner, tenorea
Thomas Ospital, organoa
Markel Murillo, tiplea

Víctor Pablo Pérez, zuzendaria

 

           Egitaraua

Berlioz, Te Deum op. 22 (60’)
F. de Madina Aita Gurea (5’)
P Sorozabal,Gernika (10’)

 

 Donostiako Musika Hamabostaldia

Donostia 2016

BOS-EK UDAKO BIRA HASIKO DU BIZKAIAN ZEHAR

“Kontzertuak Bizkaian” jarduerak Lurraldeko bost udalerritara eramango du Orkestra abuztuan eta irailean

Orkestra Lurralde Historiko osora hurbiltzeko filosofiari eutsita, eta Bizkaiko Foru Aldundiak udan antolatutako jardueren barruan, BOSek “Kontzertuak Bizkaian” programa hasiko du astelehenean Plentzian, eta Lurraldeko bost udalerritan izango da abuztuan eta irailean.

Gure Orkestraren helburu nagusienetako bat da bere jarduera Bizkaiko bazter guztietara hurbilaraztea. Horretarako, gure Bilboko egoitzan egin ohi ditugun jarduerak Lurralde osotik egiten ditugunekin uztartzen ditugu.

Orain dela hainbat denboraldi, eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako jardueren barruan, “Kontzertuak Bizkaian” jarduera jarri genuen abian, abuztuan eta irailean Lurraldeko hainbat udalerri bisitatzeko asmoz, orkestra osoaren formatuan eta bakarlari eta zuzendari gazteek lagunduta. Ekimenak izan duen harrera onak, hala udalerrien aldetik nola publikoaren aldetik, udako hitzordu ohikoa bihurtu du, luzaroan irauteko asmoarekin.

Kontzertuak abuztuan

Udalerriak

2016/08/12         Plentzia, Santa María Magdalena, 20:30
2016/08/13         Lekeitio, Andra Mari, 22:00
2016/08/14         Gorliz, Andra Mari Sortzez Garbia, 20:00

 

Egitaraua

Juan Crisóstomo de Arriaga: Esklabo alaiak, Obertura (Parisko bertsioa)

Franz Anton Hoffmeister: Kontzertua biola eta orkestrarako Re maiorrean

Felix Mendelssohn: 4. sinfonia La maiorrean, op. 90 “Italiarra”  

 

Gonzalo Martin, biola

Jon Malaxetxebarria, zuzendaria

 

 

 

Irailean, Getxon (2016/09/07) eta Santurtzin (2016/09/09) izango gara; programazioa desberdina izango da, eta irailean helaraziko dizuegu.

BOSEK SORIAKO MUSIKA UDAZKENEAN PARTE HARTUKO DU

Irailaren 25ean (ostirala) eta irailaren 26an (larunbata), “Soriako Musika Udazkenean” hartuko du parte BOSek. Jaialdi honetan beste hainbatetan hartu du parte Orkestrak.

Irailaren 25ean (ostirala) eta irailaren 26an (larunbata), BOSek Soriako Musika Udazkeneko XXIII. edizioan hartuko du parte. Jaialdi horretan, beste zenbaitetan hartu du parte Orkestrak; azkenekoz, 2011. urtean.
BOSek programa ezberdina aurkeztuko du jaialdiko egunetako bakoitzean. Lehenengoa Fallaren eta Mahlerren obrek osatzen dute; bigarrena, berriz, Mozarti dago eskainita osorik. Biak Karl Sollaken zuzendaritzapean interpretatuko dira.
Gainera, BOS ekitaldi honetara berriro itzuli den urte honetan, jaialdiak “EFFE Label” (Europa, jaialdietarako. Jaialdiak, Europarako. http://www.effe.eu/) saria jaso du, sari honen lehenengo edizioan (2015-2016 edizioa). 20 urtetan baino gehiagotan egindako lan bikainak merezi zuen esker ona jasoko du, eta BOSek jaialdia zoriondu nahi du horregatik.
 

Ostirala

M. Falla, Gauak Espainiako lorategietan, piano eta orkestrarako
G. Mahler, 5. sinfonia do minorrean
Josu De Solaun, Pianoa
Karl Sollak, zuzendaria
 

Larunbata

W.A. Mozart. 36. sinfonia Do maiorrean, “Linz”, K. 425
W.A. Mozart. Exsultate, jubilate
W.A. Mozart. Meza Do maiorrean, “Koroatzea”, K. 317
 Olatz Saitua, sopranoa
Maite Arruabarrena, mezzo sopranoa
Luis Dámaso, tenorra
Fernando Latorre, baxua
Asturiasko Printzesa Fundazioaren abesbatza, SATB abesbatza
Josu De Solaun, pianoa
Karl Sollak, zuzendaria 

BOSLARIAK PROGRAMAREN AMAIERAKO KONTZERTUA

Larunbat honetan egingo da musikari amateurrei zuzendutako ganberako musikaren hastapeneko, praktikarako eta hobekuntzarako trebakuntza-programaren bigarren edizioko amaierako kontzertua.
 
Larunbat honetan, apirilaren 11n, Kale Nagusiko BBK Aretoan, BOSek musikari amateurrei zuzendutako ganberako musikaren hastapeneko, praktikarako eta hobekuntzarako trebakuntza-programaren bigarren edizioaren barruan trebatu diren ganberako taldeak aurkeztuko ditu bi kontzertutan (18:00etan eta 20:00etan).
2014ko azaroaren amaieran, 47 instrumentista amateurrek eman zuten izena 2013. urtean abian jarri zen BOSen programa aitzindari honen bigarren edizioan. 47 musikari amateur horiek ganberako 10 taldeetakoren bateko partaide bihurtu ziren. Talde horietako bakoitza BOSeko irakasle baten ardurapean egon da, eta, hiru hilabete hauetan, entseguak egiten eta lanean aritu dira.
Kontzertuetan, A. Vivaldi, G.P. Telemann, A. Piazzola, , W.A. Mozart, V. Monti / J. L. Moore, A. Borodin, F. Burgmüller, C. Böhm, H.B. Crussell, L. van Beethoven, F. Mendelssohn, C. Evans, L. Mendelssohn, C. Gardel, G. Bizet eta M. Jacksonen lanak interpretatuko dira.
Esperientzia honen emaitza larunbat honetan entzun ahal izango dute BBK Aretora doazen guztiek, eskainiko diren bi kontzertuetan. Sarrera doakoa izango da, gonbidapenarekin, plaza-kopurua bete arte.
 

ERIK NIELSEN, BOSAREN ZUZENDARI TITULAR BERRIA

BOSaren Patronatoak hurrengo hiru denboraldietarako Zuzendari Titular izendatu du.

Juan Crisóstomo de Arriaga-Bilbao Orkestra Sinfonikoaren Fundazioko Patronatoak,  gaur izandako bileran, Erik Nielsen hurrengo hiru denboraldietarako (2015-16, 2016-17 y 2017-18) Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) Zuzendari Titular izendatzea erabaki du.
 

Juan Crisóstomo de Arriaga-Bilbao Orkestra Sinfonikoaren Fundazioko Patronatoak,  gaur izandako bileran, Erik Nielsen hurrengo hiru denboraldietarako (2015-16, 2016-17 y 2017-18) Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) Zuzendari Titular izendatzea erabaki du.
 
Erik Nielsen kontratatzeko , BOSeko agintariek kontuan izan dituzte alde batetik maisuak orkestrarekin lortutako errendimendu bikaina eta musikariekin izandako elkar ulertzea, eta bestetik bere goi mailako musika gaitasuna eta etorkizun artístikoa.
 
Erik Nielsen 2015eko irailean hasiko da lanean Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, eta zazpi edo zortzi egitarau sinfoniko zuzenduko ditu denboraldiko.   Lehen denboraldian, aldez aurretik dituen konpromisuak kontuan izanda, baliteke bere presentzia apur bat txikiagoa izatea.
 
———————
 
Iowan (AEB) jaio zen 1977an, eta orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Philadelphiako Curtis Institutuan, eta oboe eta harpako diplomak eskuratu zituen New Yorkeko Juilliard Schoolen.
 
Arpa jolea izan zen Berlineko Filarmonikan, bere Orkestra Akademiko kidea baitzen.
Bakarlari legez Abbado, Barenboim, Conlon, Dutoit, Janssons, Levine, Maazel, Mackerras, Masur, Nagano, Previn, Rattle, Salonen, Slatkin, Tilson Thomas eta Zinman maisuekin lan egin du.
 
Frankfurteko Operaren partaide izan zen 2002tik aurrera, eta 2008tik 2012ra Kapellmeister izendatu zuten.
Frankfurteko Operan, eta besteak beste, ondorengo errepertorioa landu du: “Fígaroren eskontzak”, “Bahiketa harenean”, “La Clemenza di Tito”, “Tosca”, “Aingeruak Amerikan”, “Curlew River”, “La bohème”, “Lucia di Lammermoor”, “Lohengrin”, “Simplicius Simplicissimus” eta Reimannen “Medea” lanaren Alemaniako estrainaldia.
 
2016-17 denboralditik aurrera, Baseleko Teatroko musika-zuzendaria izango da.
 
Erik Nielsenek Franfurteko eta Stuttgarteko Irratietako Orkestra Sinfonikoak zuzendu ditu, eta baita Heidelbergo Udaberriko Jaialdian, Pintscher, Rihm eta Saariahoen lanak.
2005-2006an Christoph Eschenbachen laguntzailea izan zen Wagnerren eraztunaren zikloaren ekoizpenean. Bob Wilsonen zen zuzendari eszenikoa, eta Parisgo Châtelet Teatroan estreinatu zen.
 
2007ko udan Tanglewooden kontzertu sinfonikoak eta ganbera kontzertuak zuzendu zituen, eta James Levinen laguntzailea izan zen “Don Carlo”operan. 2008an Tanglewoodera itzuli zen, Kurt Weillen  “Mahagonny” opera zuzentzeko.
2009ko urtarrilean, Inglaterrako Opera Nazionalak gonbidatuta “Txirula magikoa” lanarekin Londresen estreinatu zen. 2009ko irailean , AEBko Solti Fundazioaren beka eskuratu zuen.
2010eko martxoan Bostongo Operan “Ariadne auf Naxos”zuzendu zuen, eta jarraian “Txirula magikoa”New Yorkeko Metropolitan delakoan.
 
Ensemble Moderne zuzendu zuen Frankfurten eta Bruselasen (Ars Musika Jaialdia), eta Frankfurteko Operan “Offenbachiade” proiektua burutu zuen, Offenbachen sei operen jatorrizko orkestrazioen interpretazioarekin.
 
Etorkizunean izango dituen konpromisuen artean, hauexek aipatuko ditugu : “Txirula magikoa” Erromako Operan; “Simplicius Simplicissimus”, Henzren “Gisela”, “We come to the River”, eta “Lohengrin” Dresdeko Semper Operen; “La Traviata”Berlineko Operan eta Dinamarkako Hedeland Opera Jaialdian ; “Così fan tutte” Sao Carlos Teatroan ; Reimannen “Lear” Malmöko Operan ; “Otello eta Ariane” eta “Barbe-Bleue” Frankfurten eta baita ondorengo kontzertuak : Chicagoko Civic Orkestrarekin, Portugaleko Sinfonikarekin Lisboan, Estrasburgoko Filarmonika, World Youth Sinfonika Interlochen Arts Campen, Northern Sinfonia Erresuma Batuan, eta Mozarten “Requiem” delakoa Erromako Operan.
 
Bilboko Orkestra Sinfonikoari dagokionez, 2012ko apirilaren 21, 24, 27 eta 30ean zuzendu zuen lehen aldiz Bilbon, ABAOko opera denboraldiaren barne (E. Korngolden “Die Totestadt”), arrakasta handia lortuz bai publikoaren aldetik, eta baita ere kritikoen aldetik.
 
Aurtengo martxoaren 21ean, San Vicenteko Elizan izandako ezohizko kontzertua ere zuzendu zuen, P.I. Tchaikovsky eta W.A. Mozarten lanekin.
 
Duela gutxi hiru aldiz zuzendu du BOS, horietatik bi Bilbon (azaroaren 20 eta 21ean), eta beste bat Santanderren. (azaroaren 22an). Kontzertuotan B. Martinu, E. Elgar eta A. Dvoráken lanak jo ziren.

MUSIKA HURBILETIK – VII. zikloa

Musika, bere bilakaeran. Musika aldi handiak
————————–
Irakaslea: Mercedes Albaina
————————–
Ikastaroaren edukia
Musikak bilakaera historiko-kulturalaren erresonantzia-kutxa gisa jarduten du. Horri esker ulertzen
dugu zergatik, musika-estilo bat garai edo leku jakin batera mugatuta egon ez arren, aldi Barroko,
Klasiko eta Erromantikoko konposizioek eta XX. mendeko korronteek “soinu” desberdina duten.
Musika bere bilakaeran ulertu eta, beraz, gehiago gozatuko dugu, aurretiazko musika-prestakuntzarik
eduki gabe musikazale guztien esku dauden baliabideen bitartez.
Datak, ordutegia, lekua eta prezioa
• 6 saio, astearteetan: urriaren 29an, azaroaren 5, 12, 19 eta 26an, eta abenduaren 3an.
• 19:00etatik 20:15era.
• Bilboko Arte Ederren Museoko auditoriuma.
• Izena emateko data: urriaren 13tik (astelehena) aurrera.
• Prezioa:
– 45 € (BOSen abonatuak eta Bilboko Arte Ederren Museoaren lagunak)
– 65 € (Jendearentzat oro har)
Plaza-kopurua bete arte.
Informazio gehiago eta izen-emateak:
BOSen bulegoak. Euskalduna Jauregia. Abandoibarra etorbidea 4
Tel.: 94 4035 205 – 09:00etatik 14:00etara.

BOSen 2014-2015 DENBORALDIA AURKEZTU DUTE

Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputatu eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren presidenteak BOSen 2014-2015 denboraldiko programazioa aurkeztu du gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan.
Denboraldia urriaren 9an hasi eta 2015eko ekainaren 4an bukatuko da. BOSek 17 programa, 34 kontzertu, programa sinfoniko-koral bat, eta Gabonetako, Inauterietako eta itxiera kontzertu bana emango ditu; horrez gain, bi estreinaldi absolutu ere eskainiko ditu, bata denboraldi sinfonikoaren barruan, eta bestea ganberakoa. 35 bakarlarik eta zuzendarik hartuko dute parte, eta kontzertuak hasteko ordua ordu erdi aurreratuko da, alegia, 19:30ean hasiko dira.

Miren Josune Ariztondo Kulturako foru diputatu eta BOSeko Patronatuko presidenteak, BOSeko zuzendari nagusi Ibon Aranbarrik eta BOSeko zuzendari tekniko Borja Pujolek BOSen 2014-2015 programazio berria aurkeztu dute.
2014-2015 denboraldia 2014ko urriaren 9an hasi eta 2015eko ekainaren 4an bukatuko da. BOSek 17 programa, 34 kontzertu, programa sinfoniko-koral bat, eta Gabonetako, Inauterietako eta itxiera kontzertu bana emango ditu; horrez gain, bi estreinaldi absolutu ere eskainiko ditu, bata denboraldi sinfonikoaren barruan, eta bestea ganberakoa. 35 bakarlarik eta zuzendarik hartuko dute parte.
Kulturako foru diputatu Miren Josune Ariztondok adierazi duenez, "BOSen 2014-2015 denboraldiak Bizkaiko gizarteari orkestraren jarduna gerturatzen jarraituko du."
Denboraldi berrian, Enigmak eta Kondairak izenburupean, publikoak On Kixoteri buruzko Guridiren poema sinfoniko laburraz edota Sherezaderen ekialdeko mundu liluragarriaz gozatu ahalko du, besteak beste. Musika absolutuaz gozatzea nahiago dutenek, berriz, sinfonia handiak entzuteko aukera ere izango dute, esaterako Mahlerren lehenengoa eta Brahmsen lehenengoa eta laugarrena. Mendelssohnen "Lobgesang" sinfoniak leku berezia izango du Gabonetako kontzertuan; Bilboko Koral Elkarteak emanaldi horretan parte hartuko du, denak Víctor Pablo Pérezen zuzendaritzapean. Horrez gain, jazza, barrokoa eta ganbera-musika ere egongo dira.
Xedatutako programazioaren barruan, Kulturako foru diputatuak orkestrak herriz herri Bizkaiko hainbat udalerritan emango dituen kontzertuak nabarmendu ditu, besteak beste, Plentzian, Ondarroan, Gernikan, Lekeition eta Santurtzin. Horrez gain, BOS Santanderren ere arituko da, orkestra gonbidatu gisa Gaztela eta Leongo Sinfonikaren Denboraldian.
Ordutegi berria
Edizio honen berrikuntzen artean kontzertuak hasteko orduan egindako aldaketa nabarmendu behar da. Hala, BOSeko abonatuen iradokizunari erantzun zaio. Denboraldi sinfonikoaren kontzertuak 30 minutu lehenago hasiko dira, hau da, 19:30ean. Ordutegi berbera baliatuko da Ganbera Denboraldiko kontzertuetan ere.
Aurreko edizioetan bezala, abonamendu modalitate desberdinak egongo dira, baita prezio bereziak kide ugariko familientzat eta langabetuentzat ere. Talde horientzat C Zonaldeko sarrera solteek salneurri berezia izango dute; izan ere, sarreren prezio ofizialari % 50eko deskontua aplikatuko zaio.
 
http://blog.bilbaorkestra.com/?p=718