Urriaren 14an bukatzen da, BOSek deitutako lanpostuen entzunaldietara aurkezteko epea. Deialdi honetan eskaintzen diren lanpostuak hauexek dira: Perkusioko bakarlaria/ Timbalko bakarlariaren laguntzailea, eta Bigarren biolinetako bakarlaria.
Informazio guztia hemen eskura dezakezu:info
Kategoria: albistea
José Ferrero tenorrak Faustoren papera abestuko du
José Ferrero tenorrak Faustoren papera abestuko du BOSeko abonu-denboraldiko kontzertu hauetan, Michael Schaderen ordez; izan ere, azken hori ezin izango da aritu, osasun arazoak direla-eta.
JOSÉ FERRERO, tenorra
Albaceten jaio zen, eta kantu ikasketak egin zituen Valentzian, Ana Luisa Chovarekin. Hainbat zuzendarirekin aritu izan da, besteak beste: Antoni Ros Marbá, Klaus Arp, Yuri Ahrahmovich, Victor Pablo Pérez, Josep Pons, Enrique García Asensio, Phillippe Entremont, Alberto Zedda, Rafael Frübeck de Burgos, M.A. Gomez Martinez, Günther Herbig, Pedro Halffter, Lorenzo Ramos, Miguel Roa, Max Valdés, Yaron Traub eta Sebastian Weiglerekin.
Antzerki eta Jaialdi ospetsuetan aritu izan da: Cuencako “Musika Erlijiosoaren Astea”, Düsseldorfeko Opera, Veneziako La Fenice Antzokia, Lisboako San Carlos Antzokia, Madrilgo Zarzuela Antzokia eta Madrilgo Errege Antzokia, Bartzelonako Liceu, Valentziako Palau de la Música, Valentziako Palau de les Arts, A Coruñako Mozart Jaialdia, Donostiako Musika Hamabostaldia, Parisko Mogador Antzokia, Turingo RAIren Auditoriuma, Granadako Jaialdia, Turingo Regio Antzokia, etab. Eta, orkestrei dagokienez ere, ospetsuekin aritu izan da: Parisko Orkestra, Turingo RAIren Orkestra, Lyongo Orkestra, RTVEko Orkestra, Madrilgo Orkestra Sinfonikoa, Galiziako Orkestra, Valentziako Orkestra eta Ciutat de Barcelona Orkestra.
Antzinako musikan eta musika barrokoan interesatua, José Ferrerok Capilla Antigua de Chinchilla (Chinchillako Kapera Zaharra) muntaia sortu zuen 2002an, eta lan horrekin disko bat grabatu du Naxosentzat: “Endechar”. Antzinako musikako kontzertuak eskaini ditu hainbatekin: Pere Ros, Juan Carlos Rivera eta Juan Luís Martínez
El Oro del Rin (Ringo Urrea) lanean “Froh” gisa orain gutxi egin zuen interpretazioagatik, Sevillako Maestranzako Antzokiak berriro kontratatu du La Valkiriako “Sigmund” abesteko 2011ko azaroan. 2011ko urtarrilean, arrakasta handiz abestu du Pablo Casalsen “Pessebre”, Montpellierreko Operan, Mº Lawrence Fosterekin, eta, Batzelonako Liceun, 2011ko apirilean, Cavalleria Rusticanaren “Turiddu”.
Eskoziako operak ere kontratu du 2011/12 denboraldian, gutxienez 14 funtziotan abestu dezan, Toscaren “Cavaradossi” gisa. Era berean, Monte Carloko Operan El Oro del Ring (Ringo Urrea) lanaren “Froh” interpretatuko du 2013ko udazkenean.
Hiru musikari berri sartu dira BOSen
BOSek martxoaren 13, 14 eta 15erako deitutako entzunaldiak egin ondoren, Orkestrak atseginez jakinarazten du hemendik gutxira hiru irakasle berri sartuko direla bere musikarien plantillan.
Tronpa bakarlaria: Ewelina Sandecka. Titulatu berria, kalifikazio gorenekin, Reina Sofía Musikako Goi Eskola ospetsuan. Polonian jaio zen.
Hirugarren tronpa: Estefanía Beceiro. As Pontesen jaio zen (Galizia). Esperientzia profesionala dauka Londresko orkestra ospetsuenetan, hala nola, London Symphony Orchestra eta London Philarmonic Orchestran.
Biolontxelo bakarlaria: Teresa Valente. Lisboan jaio zen. Sariak irabazi ditu lehiaketa ugaritan, eta esperientzia dauka bakarlari gisa Asturiasko Printzerriko Orkestra Sinfonikoan eta Lisboako Orkestra Metropolitarrean.
Ongi etorria eman nahi diegu BOSen sartu diren hiru irakasle berriei, eta onena opa diegu gure artean.
INSTRUMENTISTAK HAUTATZEKO DEIALDI PUBLIKOA. Behin betiko zerrenda
Behin betiko zerrenda
Instrumentistak hautatzeko deialdi publikoa. Behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda
Behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda
MUSIKHAZI BOS-BBK. DIDAKTIKA SAILAREN JARDUEREN AURKEZPENA
Urteetan zehar, BOS orain dela 23 urte jarduera mota hauek egiten hasi zenetik, hain zuzen ere, BOSek etengabe hazten doan konpromisoa mantendu du musikaprestakuntzaren sailarekin, izan ere, talde sinfoniko batek gauzatu beharreko jarduera garrantzitsuenetakotzat jo izan da beti.
Aurten, Bilbon tradizio handia daukaten Kontzertuak Familian gero eta hurbilago daudela aprobetxatuz, BOSek 2010-2011 denboraldian egin dituen edo egingo dituen prestakuntza-jarduerak modu bateratuan aurkeztu nahi ditugu.
Horietako batzuk adin guztiei daude zuzendurik, eta 4 euroren truke ikus daitezke (3 euro, BOSeko bazkidea bazara). Beste batzuk, berriz, gazteenei berariaz zuzendurik daude, eta, ikastetxeak tartean daudela, doako jarduerak dira. Azkenik, jarduera batzuk Denboraldi sinfonikoaren jarduerari berari lotuta egiten dira edota Bilboko bestelako kultur elkarteekin lankidetzan, Arte Ederren Museoarekin kasurako.
Jarduerok, halaber, adin tarte guztientzat dira. Aurten inoiz baino errealagoak dira, izan ere, adin tartea 0 urtetik 99 urtera artekoa da. Oro har, jarduera hauek 12.000 pertsonarengana iritsiko dira, 2010-2011 denboraldi osoan.
Eraskin bat erantsi da hemen
BILBOKO ORKESTRA SINFONIKOAK ISO 9001:2008 EGIAZTAGIRIA BERRIZTATU DU
ISO 9001:2008 egiaztagiria lortzen duen Estatuko lehenengo orkestra, eta, ditugun informazioen arabera, Europako lehenengo orkestra bihurtu eta hiru urtera, BOSek AENORen hirurteroko ikuskapena izan du, eta aldeko emaitza lortu. Eskuratutako eta orain beste hiru urteetarako berritutako ISO egiaztagiriak ,oinarrizko bi alde ditu, herritarrei zerbitzu zuzena eskaintzen dien kultur erakunde batentzat: kontzertuen kudeaketa eta abonu eta salmenten kudeaketa.
Operazio-prozesu bi horietako lehenak Orkestraren jarduerak, hau da, kontzertuak antolatzeko orduan eman beharreko urrats guztiak eta aintzat hartu beharreko alde guztiak aztertzen ditu. Bigarrenak, berriz, orkestra baten oinarrizko harremanetako bat jasotzen du, bezeroekiko harremana, alegia. Bi kasuetan, zenbait mekanismo sortu dira, betearazpenaren kalitatea etengabe aztertu ahal izateko eta kalitate handiagoko zerbitzu eraginkorragoa eskaintzea ahalbidetuko duten hobekuntzak egin ahal izateko; izan ere, zerbitzu horrek, gainera, BOSen bezeroen itxaropenak ase behar ditu, bai Orkestra kontratatzen duten erakunde publiko edo pribatuena, zein BOSen kontzertuetara joaten den jendearena.
Oinarrizko prozesu bi horiek laguntza-prozesuak dituzte atzean, eta prozesu horiek ere aztertu eta baloratu egiten dira ikuskaritzan. Laguntza-prozesu horiek Orkestraren barne-prozesuak (Giza baliabideak eta langileen prestakuntza; erosketak eta azpikontratazioak; dokumentazioaren kontrola; baliabide teknikoak; barne-ikuskaritzak; eta hobekuntzak egiteko kontrol sistema) eta bezeroen asebetetzea ebaluatzeko sistemak dira, hala barne-bezeroena (gure jardueretako ikus-entzuleak) nola kanpokoena (kontratatzen gaituzten erakundeak).
Aldaketa Ganbera kontzertuetarako sarreretan
Euskalduna Jauregia handitzeko hasi berri diren lanak direla-eta, urtarriletik aurrera, Ganbera kontzertuetara 2. atetik sartu beharko da (Casilda Iturrizar Parkeko semaforoen aurreko zelaigunean dagoena)
Euskalduna Jauregia handitzeko hasi berri diren lanak direla-eta, urtarriletik aurrera, Ganbera kontzertuetara 2. atetik sartu beharko da (Casilda Iturrizar Parkeko semaforoen aurreko zelaigunean dagoena)
BOSek bat egin du Kultura Bonuaren kanpainarekin, oso eskaintza bereziarekin
BOSek bat egin du Eusko Jaurlaritzaren Kultura Bonua programarekin, oso eskaintza berezia sartuz; izan ere, aparteko deskontua duten sarrera-paketeak sortu ditu. Horrela, bada, Kultura Bonuak duen 25 euroko kostuaren truke, beraien buruei edo beste batzuei BOSen sarrerak oparitzea erabakitzen dutenek prezio ofizialean 49,4 eta 52 euroko kostua izango luketen sarrerak lortu ahal izango dituzte. Horrenbestez, Kultura Bonu batekin, A eremuko sarrera bi, B eremuko hiru sarrera eta C eremuko lau sarrera eskuratu ahal izango dira.
Eskainitako sarrera-paketeak:
A eremuko sarrera bi. Prezio ofiziala: 24,7 € x 2 = 49,4 €. 9,4 €-ko aparteko deskontua.
B eremuko hiru sarrera. Prezio ofiziala: 17,2 € x 3= 51,6 €. 11,6 €-ko aparteko deskontua.
C eremuko lau sarrera. Prezio ofiziala: 13 € x 4=52 €. 12 €-ko aparteko deskontua.
Kultura Bonua kutxazainek ematen dituzten sarreren antzeko agiriak dira; berarekin, 40 euro kontsumitu daitezke kultur produktuetan establezimendu bakar batean, 25 euro baino ez badira ordaindu ere. Bonua abenduaren 13tik 2011ko urtarrilaren 5era arte eskuratu daiteke (edo izakinak agortu arte) Kutxaren orotarako kutxazainetan (Gipuzkoa) eta BBKren orotarako kutxazainetan (Bizkaia); Arabaren kasuan, Caja Vital Kutxak interneten duen salmenta elektronikorako zerbitzuaren bitartez eskuratu daiteke.
KULTURA BONUA BOSek eskainitako sarrera-paketeak eskuratzeko edo Euskalduna Jauregiko Txartel-leihatiletan BOSen Denboraldi Sinfonikoko edo Ganbera Denboraldiko kontzertuetara sarrerak eskuratzeko erabili daiteke.
Eraskin bat erantsi da hemen
BOSen 2010-2011ko Kontzertuak Familian
Juanito Arriagaren bidaiak
(Juan Crisóstomo de Arriagaren musika)
Lekua: Euskalduna Jauregiko Antzoki aretoa
Eguna: 2010eko azaroaren 20a
Ordua: 12:30 Prezioa: 4 € (3 €, BOSen abonatuentzat)
Gure konpositore unibertsalaren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko, BOSek bilbotarrari buruzko kontzertu didaktikoa prestatu du. Fernando Palacios musika-pedagogian adituak idatzitakoa da ipuina, lehenago ere Sherezade, Pulcinella edo Animalien inauteria lanetarako testuak ere idatzi dituena. Juanito Arriagaren bidaiak izenburua duen (horrela deitzen zuten senitartekoek) ipuin honek, besteak beste, musikari gazten abenturak kontatzen dizkigu, 16 urte baino ez dituela Parisera ikasketak osatzera doan mutiko baten abenturak, alegia. Abentura handiak, XIX. mendearen hasiera aldera.
Ipuin musikalen helburua gazteenak narrazioari adi egotea eta hitzekin batera musika entzun dezaten lortzea da. Kasu honetan aukeratutako musika txatalak Esklabo zoriontsuak oberturakoak, Obertura op.1-ekoak eta Orkesta handirako Sinfonia Ren lanetakoak dira.
Ipuin honekin disko-liburua kaleratu da, AgrupArte euskal argitaletxearen disko-liburuen bilduman.
BOSek erabaki du obra honexekin hasiera ematea aurtengo Kontzertuak Familian denboraldiari. Aukera paregabea da neska-mutikoek Arriaga izandako beste ume horren musika entzun dezaten.
Familian entzuteko kontzertu hau datorren larunbatean izango da, azaroaren 20an, 12:30etan, Euskalduna Jauregiko Antzoki aretoan. Sarreraren prezioa 4 euro da, eta BOSen abonatuentzat 3 euro. Sarrerak salgai daude dagoeneko (BBK-n, BOSen ganberako kontzertuen sailean).
Zuzendaria Pether Thomas izango da, eta narratzailea Ana Hernández.
Egilea: Juan Crisóstomo de Arriaga bilbotarra duela 200 urte jaio zen, eta Parisen hil zen, 20 urte bete aurretik. Haren obrak argi erakusten digu Parisko Kontserbatorioko irakasle izatera heldu zen gaztearen baitan konpositore handi bat bazela.
Arriagak, bizitza laburrean, edertasunez eta goxotasunez betetako obrak utzi zizkigun. Haien artean, koartetoak dira nabarmenenak, erreferentziako obrak ganbera-musikan.