bonoBOS txartela

Bilbao Orkestra Sinfonikoaren produktu berri bat

bonoBOS txartela Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) produktu berri gisa sortu da, eta helburu nagusi bi ditu:
•    Sarrera-sorta bat eskaintzea, sarrera solteen prezioaren %15eko deskontuarekin.
•    Erosleei BOSen kontzertuetara joateko askatasuna ematea, egun jakin batzuetarako konpromisoa hartu beharrik gabe.

Anonimoa denez eta lekua erreserbatzeko konpromisorik ez denez hartu behar, oso prezio lehiakorra eskaintzen du, eta, ondorioz, guztiz errentagarria da musika sinfonikoa maite dutenentzat.

Entzun musika nahi duzunean, nahi duzunarekin eta gogokoen duzun denboraldiko kontzertuarekin. Horretarako BOSek bonoBOSa eskaintzen dizu, 4 txartel ditu eta 4 kontzertu desberdinetara joateko aukera izango duzu, edo 3 lagun gonbidatzeko, edo bikotearekin bi kontzertuetara joateko… eta prezio ezin hobean.
Eskura ezazu BOSen bulegoetan eta aukera ezazu gustukoena musika onenen artetik.

Begiratu prezioak eta baldintzak http://www.bilbaorkestra.com/eus/abonos.php web orrian

PRESENTACION NUEVA WEB Y RESULTADOS DE LAS REDES SOCIALES

La Diputada de Cultura de Bizkaia presenta, en rueda de prensa la nueva web de la BOS y los resultados de los 4 primeros meses de la presencia de la Orquesta en las Redes Sociales

Dia: 24 de febrero
Hora: 10,30
Lugar: Sala B-1 del Palacio Euskaduna

Mañana, miércoles 24 de febrero, a las 10,30 horas en la sala B-1 del Palacio Euskalduna, la Diputada foral de Cultura de Bizkaia, Josune Aristondo y el Director general de la BOS, Ibon Aranbarri, presentarán en rueda de prensa, la nueva pagina web de la BOS y los resultados de la presencia en las Redes Sociales de la Orquesta tras 4 meses de actividad en las mismas.
Los extraordinarios resultados de esos cuatro meses de andadura en las Redes sociales (Facebook, Tuenti, Youtube, Flickr o Twitter) así como el continuo crecimiento de usuarios de la WEB (incremento del 39,5% en 2009 con relación a 2008) han impulsado una reforma en la pagina web de la BOS en que la que, entre otras novedades, se incorporan los contenidos generados para los otros canales de internet.

BOSen WEB orri berria

Prentsa-dosierra

Duela 4 hilabete, BOSek Gizartearekin komunikatzeko ildo berriak ireki zituen. “Gizarte-sare” deiturikoek duten gero eta garrantzi handiagoa dela-eta, BOSek komunikazio-kanalak sortu zituen Facebook, Twitter, Flickr eta Youtube-n. Ondoren, beste kanal bat sortu da, duela hilabete inguru, Tuenti-n; kanal berriaren erabiltzaile gehienak, gazteenak, lehentasuneko helburua dira Orkestrarentzat.

Lau hilabete hauetan zehar, BOS ohartu da beharrezkoa zela Interneten foro horietan guztietan egiten ari den lana bilduko zuen egitura bat izatea, BOSen jarduera guztien inguruan sortzen diren informazio-elementu guztien historikoa sortzeko baliagarri izateaz gainera.

Zalantzarik gabe, elementu integratzaile hori BOSen WEB orria bera izan behar zen. Orain arte oinarrian informazio-emailea zen orria, helburu horretarako ezin hobeto egokitzen zen egitura zuena. Izan ere, hori erakusten du orrialdeak izan duen bisita kopuru handi eta gero eta ugariagoak: 17.107 bisita 2009an, hau da, 2008an baino %39,5 gehiago.

Informazioaren gaineko alderdia osatzeko eta informazioaren ikuspuntutik egin den guztiaren “biltegi” bihurtzeko, orrialdea sakon berritu da. Prozesu honetan, era berean, duela lau urte sortu zenetik Internetek bereganatu dituen ezaugarri berrietara egokitzeko aprobetxatu da.

Eraskin bat erantsi da hemen

OHAR GARRANTZITSUA PUBLIZITATE LEHIAKETA

Juan Crisóstomo de Arriaga-Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) Fundazioak jakinarazten du akats material bat dagoela PUBLIZITATE AGENTZIAREN KONTRATAZIOA lehiaketaren baldintza administratiboen orrietan.
Kontsultatu hemen

16. orrian:
Denboraldiaren aurrerapenak A3ra bitarteko diseinua eta neurria izan ahal izango ditu, eta hori kasu bakoitzean zehaztuko da. Gutxienez orrialde 1, kuadriptikoa, distiradun couche paperean inprimatuta (gutxienez 150 gramokoa), 4 + 4 tintarekin.

Ordezkatzen du:
Denboraldiaren aurrerapenak A4ra bitarteko diseinua eta neurria izan ahal izango ditu, eta hori kasu bakoitzean zehaztuko da. Gutxienez orrialde 1, kuadriptikoa, distiradun couche paperean inprimatuta (gutxienez 150 gramokoa), 4 + 4 tintarekin.