DAGOENEKO EZ DA BEHARREZKOA COVID ZIURTAGIRI DIGITALA AURKEZTEA BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAREN KONTZERTUETARA SARTZEKO

Aste honetako programaren baitan eskainiko diren kontzertuetan (hilak 3, osteguna, eta hilak 4, ostirala) ez da EBren Covid Ziurtagiri Digitala (QR) aurkeztu beharko kontzertu-aretoetara sartzeko. Hala ere, edukiera-mugak bere horretan mantenduko dira, beraz, gure kontzertuetara 800 pertsona etorri ahalko dira gehienez.

Eskerrak eman nahi dizkiogu publikoari, izan ere, prestutasuna eta ulermena erakutsi du kontzertuetara sartzeko Covid Ziurtagiri Digitala erakutsi behar izan den aldian.

Auditorioa irekitzeko ohiko ordutegia berreskuratu dugu (19:00etan)

COVID ZIURTAGIRI DIGITALA BILBAO ORKESTRA SINFONIKOKO KONTZERTUETARA SARTZEKO

Gaurtik aurrera, 2021-12-15a, derrigorrezkoa da EBko Covid Digital Ziurtagiria (QR) aurkeztea, besteak beste, kontzertu-aretoetara sartzeko. Betebehar hori Lehendakariaren abenduaren 14ko 47/2021 Dekretuak ezartzen du.

Beraz, BOSeko kontzertuetara sartu nahi duten pertsonek baliozko Covid Digital Ziurtagiri bat aurkeztu beharko diete gure langileei, baita identifikazio ofizialeko agiri bat ere (NAN, AIZ, gidabaimena edo pasaportea).

Egiaztapen hori ez zaie eskatuko 12 urtetik beherakoei.

Ordu erdi aurreratuko dugu auditoriumaren irekiera (18:30), ikusleen sarbidea errazte aldera.

Helburu berarekin, ahalik eta lasterren etortzeko eskatzen dizuegu, eta eskura izan ditzazuela Covid Digital Ziurtagiria eta identifikazio-dokumentua.

Eskerrik asko zure laguntzagatik.

BOSen edukierak normaltasunera itzuli dira

Lehendakariaren urriaren 6ko 39/2021 Dekretuak COVID-19aren pandemiaren ondoriozko osasun-larrialdiko egoera Euskadin amaitu egin zela adierazi zuen.

Albiste positiboa da, eta denbora luzez egon gara berri horren zain. Agindutakoa betez, BOS normaltasun-garai berri honetara egokitzen ari da.

Denboraldi Sinfonikorako abonuak

3.programatik aurrera, Denboraldi Sinfonikorako abonua duten pertsonek aurreko denboraldietan okupatzen zuten jarlekua okupatzen dute berriro, edo, abonua aurreko denboraldian edo oraingo denboraldian hartu badute, abonua hartzean aukeratu dutena. Horretarako, abonaturik dauden kontzertuetara joateko erabiliko dituzten txartelak bidali zaizkie postaz.

Horrela, 3. programa horretatik aurrera, Denboraldi Sinfonikorako abonua dutenek txartela erabili behar dute kontzertuetara sartzeko.

Denboraldi osoko abonuetarako eskuragarri dauden bi gonbidapenei dagokienez, denboraldi osoko abonu horietako bat duten pertsonek gonbidapen horiek eskatzen hasi ahal izango dute.

Kontzertu eguna aldatzeko aukerak dakarren abantaila berriro jarri da abian.

Honako denboraldi hau amaitzean eskatu ahal izango dira jarleku-aldaketak.

Abonua eskuratu nahi dutenek lekua aukeratu dezakete. Leku hori izango da, hain zuzen ere, denboraldi osoan zehar izango dutena.

Ganbera-musikako denboraldiko abonatuak

Pandemiaren ondorioz, 20-21 denboraldiaren hasieran ganbera-musikarako abonua zeukaten pertsonek ezin izan zuten beren jarlekua aukeratu, eta, hainbestez, behin-behineko jarlekua esleitu zitzaien, erabilgarri zegoen edukieraren arabera. Abendura arte, abonatuek behin-behinean esleituta dituzten eserlekuetan jarraituko dute.

Laster, ganbera-musikarako abonua duten pertsona guztiekin harremanetan jarriko gara, antzinatasun-ordenaren arabera, 5. ganbera-kontzertutik aurrera (urtarrilak 17) okupatuko duten jarlekua aukeratu dezaten.

Denboraldi honetarako abonua hartu nahi dutenek ere badute aukera. Jakin behar dutena da orain behin-behineko eserleku bat esleituko zaiela urtarrileko lehen kontzertura arte, orduan aukeratu ahal izango baitute behin betikoa.

Sarrerak erostea

Egoera berri honek denboraldiko kontzertu bakoitzeko eserleku libre guztiak salgai jartzeko aukera ematen digu. Jarleku horiek pixkanaka aktibatuko dira, kontzertu-multzoen arabera.

Gogorarazi nahi dugu azken orduko sarrerak erosteko aukera ere izaten jarraitzen dugula (kontzertua hasi baino 24 ordu lehenago aktibo daudenak), bai txartel-leihatilan, bai interneten. Internet bidez erosteko, web-orrian adierazten den deskontu-kodea erabili behar da.

Eskerrak

Jakin badakigu, gure aldetik ahal dugun guztia egin arren, ahalik eta abonaturik gehienek gure kontzertuetara joateko aukera izan zezaten, egun, ordu eta herri aldaketak traba izan direla. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiegu gure abonatu guztiei, denoi bizitzea egokitu zaigun garai zail honetan izan duten pazientziagatik eta ulerbera jokatzeagatik.

Era berean, erakunde gisa, eskerrak eman nahi dizkiegu gure langileei, administraziokoei eta musika-antolaketa arlokoei, bai eta gure artista gonbidatuei ere, orkestrak zuzeneko musika egiten jarrai zezan egin dituzten ahalegin biziengatik. Denboraldiko ostegun eta ostiraletan bi kontzertu egitera iritsi gara. Edukiera-aldaketak egin ditugu osasun-agintariek adierazitakoaren arabera, eta behin baino gehiagotan birkokatu ditugu gure abonatuak. Eta etengabeko komunikazioa izan dugu geure publikoarekin, gertatzen ziren aldaketa horien guztien berri emate aldera.

Gure kontzertuetara etortzeko murrizketak bukatu dira.

Alarma egoera bukatuta , bukatzen dira baita Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean pertsonak sartzeko eta ateratzeko, eta Erkidego barruko mugikortasunerako ezarritako murrizketak.

Maiatzaren 9tik aurrera, pertsona guztiak etor daitezke iada gure kontzertuetara.

Azken berriei buruzko informazioa gure webgunean izango duzue.

Edozein argibide behar baduzu, zure esanetara gaituzu.

Bilboko itxiera perimetrala. 2021-04-13

Indarrean dagoen araudiak aurrikusitako osasun parametroak gainditu direnez, Bilboko udalerrian pertsonak sartzea eta ateratzea  murriztu egin da 2021-04-13tik aurrera.  Ondorioz, aipatutako murrizketak irauten duten bitartean, bizilekua Bilbotik kanpo finkatuta duten pertsonek ezin izango dira Orkestrak programatutako kontzertuetara etorri.

Murrizketa-aldian, abonatuei eragindako kontzertuei dagokien abonamenduaren zatia ez diegu kobratuko, eta beraien sarrerak baliogabetuko ditugu. Libre geratutako sarrerak salgai jarriko dira.

Egoera aldakorra denez, nahitaezkoa da  aldiro gure webgunea kontsulta ezazuen, azken berriei buruzko informazioa bertan emango baitugu.

Apirilaren 19an eskainiko da azaroan bertan behera geratu zen lehenengo Ganbera-kontzertua

Bere garaian iragarri genuen bezala, Ganbera Denboraldiko azaroaren 9ko kontzertua bertan behera geratu zen, bertan parte hartu behar zuen musikarietako bat berrogeialdian zegoelako.

Horiek horrela, apirilaren 19an berreskuratuko dugu bertan behera geratu zen kontzertua, aurreikusitako parte hartzaile eta programa berberekin

Carlos Miguel Prieto zuzendariak JoAnn Falletta zuzendaria ordezkatuko du

Carlos Miguel Prieto maisua Bilbao Orkestra Sinfonikoko burua izango da gure denboraldi sinfonikoaren 13. programan (apirilaren 22a eta 23a). JoAnn Falletta zuzendaria ordezkatuko du, pandemiaren gaur egungo egoeraren ondorioz nazioarteko joan-etorriak egiteko ezarritako mugak direla-eta ezingo baitu programan parte hartu.

Egitaraua

J.Brahms:
Bariazioak Haydnen gai baten gainean
F. Liszt:
1. kontzertua piano eta orkestrarako
A.Ginastera:
Bariazio kontzertanteak op. 23

Daumants Liepins, pianoa
Carlos Miguel Prieto, zuzendaria

Informazio gehiago

Soyoung Yoon biolin-jotzaileak Fumiaki Miura ordezkatuko du

Soyoung Yoon biolin-jotzaileak bakarlari lanak egingo ditu gure denboraldi sinfonikoaren 11. egitarauan (martxoaren 18an eta 19an). Fumiaki Miura ordezkatuko du, pandemiaren egungo egoeraren ondorioz nazioarteko joan-etorriak egiteko ezarritako mugak direla-eta ezingo baitu programan parte hartu.

Udal-konfinamendua bukatu da

Lehendakariaren martxoaren 6ko 13/2021 Dekretuak udal-konfinamendua indargabetu du.

Horrela , martxoaren 9tik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoan bizilekua duten pertsonak BOSeko kontzertuetara etor daitezke iada.

Egoera aldakorra denez, nahitaezkoa da aldiro gure webgunea kontsulta ezazuen, (www.bilbaorkestra.eus) azken berriei buruzko informazioa bertan emango baitugu.

Aldaketak udal-konfinamenduan. Bilborekin mugakideak diren udalerriak.

Lehendakariaren otsailaren 12ko 7/2021 Dekretuak udal-konfinamenduko hainbat atal aldatzen ditu.

Horrela , otsailaren 15etik aurrera, Bilborekin mugakideak diren udalerrietan bizi diren abonatuak BOSeko kontzertuetara etor daitezke iada.

Hauexek dira Bilborekin mugakideak diren udalerriak: Alonsotegi, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Sondika, eta Zamudio.

Egoera aldakorra denez, nahitaezkoa da aldiro gure webgunea kontsulta ezazuen , (www.bilbaorkestra.eus) azken berriei buruzko informazioa bertan emango baitugu.