Pangea. Kontzertua Familian

Duela 2OO milioi urte, kontinente bakar eta erraldoi bat zegoen gure planetan: Pangea. Kontinente hori banatzen hasi zen, eta denborak aurrera egin ahala gaur egun ezagutzen ditugun kontinenteak sortu ziren. Kontzertu honen bidez bidaia bat proposatzen dizuegu, musikaren bidez berriro ere planeta elkartzeko.

Pangea ikuskizun didaktiko eta entretenigarri bat da, eta beste kultura batzuetara hurbilduko gaitu, Abraham Cupeiro eta María Ruizen musika originalaren bidez.

Kontzertu honetan mota askotako musika izango dugu entzungai: Ozeania australeko soinuak, bertako maskorren oihartzunen bidez sortutakoak; Txinako mendi misteriotsuetako soinua, hulusiaren melodia melismatikoek marraztutakoa; Ipar Amerikako lautada handietako musika; Hego Amerikako oihanetakoa; Senegalgo peule txirula; gaita bulgariarra; zurna desafiatzailea, edota milaka urte dituzten artzain kornak… Soinu horiek guztiek gure Lurra beste behin bateratuko duen jantzia ehunduko dute.

Pangea kontzertuari indarra emateko, beren beregi sortutako irudiak proiektatuko dira, ikuskizun didaktiko, arin eta dibertigarri bat eskainiz.

Pangea gure planetaren kultura aniztasunaren aldeko kantu bat da eta adin guztietako publikoari zuzenduta dago.

 

Eguna: 2022ko apirilaren 1a
Euskalduna jauregia. Auditorioa.   19:30

Solista eta narratzailea: Abraham Cupeiro
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Zuzendaria: Dímas Ruíz Santos.
Iraupena: 1 ordu.
Euskalduna Auditoriuma
Narrazioaren hizkuntza: gaztelania
Gomendatutako adina: 6 urtetik 99 urtera.

Sarreren prezioa:
– Orokorra: 8 €
– BOS abonatuak :7 € (soilik leihatilan eta akreditazioa erakutsi ondoren)

Sarrerak salgai