ERAKUSKETA IBILTARI BATEK BIZKAIA ZEHARKATUKO DU GAURTIK AURRERA BILBAO ORKESTRA SINFONIKOAREN EHUN URTEKO IBILBIDEA ERAKUSTEKO

Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeriak, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok eta Kultura eta Euskarako foru diputatu Lorea Bilbaok erakusketa bat inauguratu dute gaur goizean Bilboko Arriaga Antzokiaren kanpoaldean. Erakusketa horrek Bilbao Orkestra Sinfonikoaren mende bateko mugarri historiko nagusiak biltzen ditu.

Ondoren, oroitzapenezko plaka bat estalgabetu dute Arriaga Antzokiko atarian. BOSen lehen kontzertua antzoki horretako agertokian izan zen 1922ko martxoaren 8an.

Bilboko alkateak eta Kultura eta Euskarako foru diputatuak (Juan Crisostomo de Arriaga Fundazioa – Bilboko Orkestra Sinfonikoa osatzen duten patronatukideen ordezkariak) BOSek Bilboko eta Bizkaiko gizartean duen garrantzia eta kultur enbaxadore egiten duen lana nabarmendu dute.

Ekitaldiari amaiera emateko, flauta eta harpa bikote diren Horacio Parravicini eta Marion Desjacques BOSeko musikariek jo dute.

Erakusketa ibiltaria

Orkestraren mendeurrena ospatzeko antolatutako erakusketa honek zortzi toki bisitatuko ditu martxotik irailera bitartean. Ibilbidea martxoaren 17an hasiko da Arriaga antzokian; ondoren, Bizkaiko beste zazpi udalerri bisitatuko ditu, eskualde bakoitzeko bat, eta Urduñan amaituko da.

LOCALIDADES FECHA EXPO UBICACIÓN EXPOSICIÓN UBICACIÓN CONCIERTO
BILBAO 17 marzo – 30 marzo Plaza del Arriaga Hall del Arriaga
GETXO 31 marzo – 10 abril Puente Zubia Plaza Andrés Isasi
BARAKALDO 21 abril – 5 mayo Herriko Plaza SALA CIS
DURANGO 6 mayo – 18 mayo Bartolome Ertzilla- Kontserbatorio eta Musika Eskola Bartolome Ertzilla- Kontserbatorio eta Musika Eskola
MARKINA-XEMEIN 19 mayo – 1 junio Goiko Portala Kalea Salón de Plenos, Ayuntamiento
BERMEO 2 junio – 12 junio Lamera Parkea Néstor Basterretxea Aretoa
BALMASEDA 1 julio – 10 julio San Severino Plaza Klaret Antzokia
ORDUÑA 8 sep – 18 sep Foru Plaza Iglesia Sagrada Familia (San Juan)