ERIK NIELSEN, BOSAREN ZUZENDARI TITULAR BERRIA
Juan Crisóstomo de Arriaga-Bilbao Orkestra Sinfonikoaren Fundazioko Patronatoak, gaur izandako bileran, Erik Nielsen hurrengo hiru denboraldietarako (2015-16, 2016-17 y 2017-18) Bilbao Orkestra Sinfonikoaren (BOS) Zuzendari Titular izendatzea erabaki du.
Erik Nielsen kontratatzeko , BOSeko agintariek kontuan izan dituzte alde batetik maisuak orkestrarekin lortutako errendimendu bikaina eta musikariekin izandako elkar ulertzea, eta bestetik bere goi mailako musika gaitasuna eta etorkizun artístikoa.
Erik Nielsen 2015eko irailean hasiko da lanean Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin, eta zazpi edo zortzi egitarau sinfoniko zuzenduko ditu denboraldiko. Lehen denboraldian, aldez aurretik dituen konpromisuak kontuan izanda, baliteke bere presentzia apur bat txikiagoa izatea.
———————
Iowan (AEB) jaio zen 1977an, eta orkestra-zuzendaritza ikasi zuen Philadelphiako Curtis Institutuan, eta oboe eta harpako diplomak eskuratu zituen New Yorkeko Juilliard Schoolen.
Arpa jolea izan zen Berlineko Filarmonikan, bere Orkestra Akademiko kidea baitzen.
Bakarlari legez Abbado, Barenboim, Conlon, Dutoit, Janssons, Levine, Maazel, Mackerras, Masur, Nagano, Previn, Rattle, Salonen, Slatkin, Tilson Thomas eta Zinman maisuekin lan egin du.
Frankfurteko Operaren partaide izan zen 2002tik aurrera, eta 2008tik 2012ra Kapellmeister izendatu zuten.
Frankfurteko Operan, eta besteak beste, ondorengo errepertorioa landu du: “Fígaroren eskontzak”, “Bahiketa harenean”, “La Clemenza di Tito”, “Tosca”, “Aingeruak Amerikan”, “Curlew River”, “La bohème”, “Lucia di Lammermoor”, “Lohengrin”, “Simplicius Simplicissimus” eta Reimannen “Medea” lanaren Alemaniako estrainaldia.
2016-17 denboralditik aurrera, Baseleko Teatroko musika-zuzendaria izango da.
Erik Nielsenek Franfurteko eta Stuttgarteko Irratietako Orkestra Sinfonikoak zuzendu ditu, eta baita Heidelbergo Udaberriko Jaialdian, Pintscher, Rihm eta Saariahoen lanak.
2005-2006an Christoph Eschenbachen laguntzailea izan zen Wagnerren eraztunaren zikloaren ekoizpenean. Bob Wilsonen zen zuzendari eszenikoa, eta Parisgo Châtelet Teatroan estreinatu zen.
2007ko udan Tanglewooden kontzertu sinfonikoak eta ganbera kontzertuak zuzendu zituen, eta James Levinen laguntzailea izan zen “Don Carlo”operan. 2008an Tanglewoodera itzuli zen, Kurt Weillen “Mahagonny” opera zuzentzeko.
2009ko urtarrilean, Inglaterrako Opera Nazionalak gonbidatuta “Txirula magikoa” lanarekin Londresen estreinatu zen. 2009ko irailean , AEBko Solti Fundazioaren beka eskuratu zuen.
2010eko martxoan Bostongo Operan “Ariadne auf Naxos”zuzendu zuen, eta jarraian “Txirula magikoa”New Yorkeko Metropolitan delakoan.
Ensemble Moderne zuzendu zuen Frankfurten eta Bruselasen (Ars Musika Jaialdia), eta Frankfurteko Operan “Offenbachiade” proiektua burutu zuen, Offenbachen sei operen jatorrizko orkestrazioen interpretazioarekin.
Etorkizunean izango dituen konpromisuen artean, hauexek aipatuko ditugu : “Txirula magikoa” Erromako Operan; “Simplicius Simplicissimus”, Henzren “Gisela”, “We come to the River”, eta “Lohengrin” Dresdeko Semper Operen; “La Traviata”Berlineko Operan eta Dinamarkako Hedeland Opera Jaialdian ; “Così fan tutte” Sao Carlos Teatroan ; Reimannen “Lear” Malmöko Operan ; “Otello eta Ariane” eta “Barbe-Bleue” Frankfurten eta baita ondorengo kontzertuak : Chicagoko Civic Orkestrarekin, Portugaleko Sinfonikarekin Lisboan, Estrasburgoko Filarmonika, World Youth Sinfonika Interlochen Arts Campen, Northern Sinfonia Erresuma Batuan, eta Mozarten “Requiem” delakoa Erromako Operan.
Bilboko Orkestra Sinfonikoari dagokionez, 2012ko apirilaren 21, 24, 27 eta 30ean zuzendu zuen lehen aldiz Bilbon, ABAOko opera denboraldiaren barne (E. Korngolden “Die Totestadt”), arrakasta handia lortuz bai publikoaren aldetik, eta baita ere kritikoen aldetik.
Aurtengo martxoaren 21ean, San Vicenteko Elizan izandako ezohizko kontzertua ere zuzendu zuen, P.I. Tchaikovsky eta W.A. Mozarten lanekin.
Duela gutxi hiru aldiz zuzendu du BOS, horietatik bi Bilbon (azaroaren 20 eta 21ean), eta beste bat Santanderren. (azaroaren 22an). Kontzertuotan B. Martinu, E. Elgar eta A. Dvoráken lanak jo ziren.