retrasmision bos

ETBk BOSen 2020-2021 denboraldi sinfonikoko bost kontzertu emango ditu

Gaur egun bizi dugun osasun-egoeraren ondorioz zaila da jendea denboraldi sinfoniko berriko kontzertuetara joatea. Baina jendearekin daukagun lotura galdu nahi ez dugunez, kontzertuak grabatzen ari gara eta Youtubeko gure  kanalaren bidez ematen ari gara. Dagoeneko lau kontzertu dituzu bertan. Ekimen horrek harrera oso ona izan du jendearengan, eta etorkizunean horrekin jarraitzea espero dugu.

Aurreko asteko kontzertuan, hau da, denboraldi sinfonikoko 10. kontzertuan EAEko telebista publikoarekin, ETBrekin, lankidetzan hasi ginen; beraz, denboraldia amaitu arte telebista horrek gure bost kontzertu grabatuko ditu. 10. programako kontzertuaz gainera beste hauetakoak ere grabatuko ditu: 11, 13, 15 eta 17.

Grabatu eta editatu ostean, kontzertuak ETB 2n ikusi ahal izango dira larunbat goizetan. Ondoren, gure Youtubeko kanalean ere ikusi ahal izango dira.

Dena den, gure sare sozialen eta webgunearen bidez joango gara jakinarazten kontzertu bakoitza noiz emango den eta Youtuben noiz ikusi ahal izango diren.