Gurrelieder Diskoa
ERWIN STEINen GURRE-LIEDERREN “ORKESTRAZIO MURRIZTUA”RI BURUZ (1922/1923)
Ulrich Krämer, Berlingo Schölberg Center Ikerketa Zentroko zuzendaria
Gurre-ren abestien grabazio hau orkestra "murriztu" baten lanaren moldaketa oinarri zela egin da (proportzio erraldoiko lan honen kasuan, tamaina arrunteko orkestra bat). Erwin Steinek, konpositorearekin elkarlanean, sortu zuen moldaketa hori, Vienako Universal Edition delakorako. Stein Arnold Schönbergen ikasle izan zen 1906. urtean, baina denborarekin konposizioa utzi zuen, ziur asko, Anton Weber eta Alban Berg bezalako ikasle birekin lehiatzeak eragiten zion presioaren ondorioz.Horren ordez, bere ibilbideari ekin zion musika zuzendari gisa (Kapellmeister).1924. urtean, Universal Edition delakoaren orkestra saileko zuzendaritza hartu zuen bere gain, eta argitaletxearen aldizkarietako (“Musikblätter des Anbruch” eta “PultundTaktstock”) editore buru bihurtu zen, hain zuzen ere, "Musika Berria" zabaltzeaz ardura zutenena.Hala, Stein gero eta aktiboago agertzen hasi zen, musika editore gisa.Bere ekarpen inteligenteek, praktika garaikideak aztertu eta bere garaiko musikari buruzko auzi teorikoak aztertuz, bere lagun eta irakasle Schönbergen lanetan berriro arreta jartzera eraman zuten. Izan ere, beti izan zitzaion leial, baita Londresera derrigorrean emigratu behar izan zuenean eta Boosey&Hawkes musika-argitaletxean lana aurkitu zuenean ere.
1920az geroztik, Steinek orkestrako hainbat partitura moderno egokitu zituen, haize-instrumentuetako talde murriztuentzat, hiri txikietan interpretazioa errazteko.Garrantzitsuenen artean, Alban Bergen Wozzeck operaren “Oldenburg Edition” izenekoa dago.
Lan garaikideak egokitzea zen Steinek egiten zuen lan garrantzitsuenetako bat, Schönbergek 1918. urtearen amaieran sortu zuen "Interpretazio Musikal Pribatuen Sozietatea" delakoan. Sozietate horren zuzendaritza artistikoa Anton Weberrek jarauntsi zuen, hura sortu eta handik bi urtera. Finantza-baliabide urriak zirela-eta, lan sinfonikoak moldaketekin baino ezin ziren interpretatu, pianoa lau eskurekin jotzeko eta ganbera taldeetarako.Hala ere, hasiera-hasieratik, beharrizana bertute egiten saiatu ziren, izan ere, hautatutako lanak egoera normaletan posible zena baino are sakonago entseatu zitezkeen talde murritzekin.Zentzu horretan, zuzendariek entseatzeko izan zituzten baldintzak ezin hobeak izan ziren interpretazio-ikuspegitik, eta gaur egun balio duten estandarrak finkatu zituzten.Sozietateak pianoa eta harmoniuma baliatu ohi zituen, garai hartako aretoko orkestratan sortutakoak. Instrumentuok egurrezko haize-instrumentuz osatutako talde baten eta hari laukote edo boskote baten osagarri ziren.Steinek, halaber, instrumentu horiek erabili zituen Gurre-Liederren moldaketan; kendutako egurrezko haize eta metalezko instrumentuak ordezkatzeko balio dute, eta, pianoaren kasuan, hirugarren eta laugarren harpen ahotsak ordezkatzen ditu.Hari, perkusio, zelesta eta harpa biz gainera, Steinen orkestrazio murriztuak, jatorrizko partiturako egurrezko 5 eta 8 haize-instrumentuen eta metalen sekzioko 7 eta 10 instrumentuen aldean, egurrezko 3 eta 4 haize-instrumentu baino ez ditu, eta metalezko 4tik 6ra bitarteko haize-instrumentu; azken horietan, III. zatiko Ehizaldiari gehitutako 5. eta 6. tronpak ad libitum-en jotzen dira. Neurri horrek, itxura batean, Schönbergen iradokizun batera garamatza.
12. EGITARAUA
BOS 90 URTE
ARNOLD SCHÖNBERG
(1685-1759)
Gurre-Lieder
Bakarlari, abesbatza eta orkestrarako
Erwin Steinen bertsioa
Jens Peter Jacobsenen testua
Waldemar Torsten Kerl, tenorra
(StigFogh Andersenek ordezkatuko du)
Tove Anne Schwanewilms, sopranoa
Waldtaube Lilli Paasikivi, mezzosopranoa
Bauer Fernando Latorre, baritonoa
Klaus-Narr Arnold Bezuyen, tenorra
Narratzailea Jon Fredric West, tenorra
Easo Abesbatza
(Xalba Rallo, zuzendaria)
Andra Mari Abesbatza
(Jose Manuel Tife, zuzendaria)
Araba Abesbatza
(Aitor Sáez de Cortázar, zuzendaria)
Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Günter Neuhold, zuzendaria
I. Teil / I. zatia / I.Parte
Orchester-Vorspiel / Orkestra Preludioa / Preludio Orquestal
I. Waldemar Nun dämpft die Dämm’rung
II. Tove O, wenn des Mondes Strahlen
III. Waldemar Roß! Mein Roß!
IV. Tove Sterne jubeln
V. Waldemar So tanzen die Engel vor Gottes Thron nicht
VI. Tove Nun sag ich dir zum ersten Mal
VII. Waldemar Es ist Mitternachtszeit
VIII. Tove Du sendest mir einen Liebesblick
IX. Waldemar Du wunderliche Tove!
Orchester-Zwischenspiel / Orkestra etenaldia / Intermedio Orquestal
X. Lied der Waldtaube Tauben von Gurre!
———-
II. Teil / II. zatia / II. Parte
Waldemar Herrgott, weißt du, was du tatest
III. Teil / III. Zatia / III. Parte
Wilde Jagd / Ehiza basatia / La caza salvaje
I. Waldemar Erwacht König Waldemars Mannen wert!
II. Bauer Deckel des Sarges klappert
III. Waldemars Mannen / Waldemarren Menpekoak / Vasallos de Waldemar
Chor / Korua / Coro Gegrüßt, o König
IV. Waldemar Mit Toves Stimme flüstert der Wald
V. Klaus-Narr Ein seltsamer Vogel ist so’n Aal”
VI. Waldemar Du strenger Richter droben
VII. Waldemars Mannen / Waldemarren Menpekoak / Vasallos de Waldemar
Coro / Korua / Coro Der Hahn erhebt den Kopf zur Kraht
VIII. Melodram / Melodrama
Des Sommerwindes Wilde Jagd
Sprecher / Narratzailea / Narrador
Herr Gänsefuß, Frau Gänsekraut
IX. Gemischter Chor / Koru mistoa / Coro mixto
Seht die Sonne