HIZKETALDIAK DEUSTUKO UNIBERTSITATEAN
Emakumea musikan. Clara Schumannen garaitik gaur egunera
Otsailak 2: 18:00etan.
Deustuko Unibertsitateko paraninfoan
Deustuko Unibertsitatearen eta Bilbao Orkestra Sinfonikoaren arteko lankidetza berria, BOSen mendeurrenaren esparruan.
Denboraldi sinfonikoaren aste honetako programak hiru emakume izango ditu protagonista: Clara Schumann konpositorea, Shiyeon Sung zuzendaria eta Gabriela Montero pianista. Ildo horretatik, asteazkenean hizketaldi bat egingo da izenburu honen pean: “Emakumea musikan. Clara Schumannen garaitik gaur egunera”, non Gabriela Montero pianistak, Fernando Bayón irakasleak eta Borja Pujol BOSeko zuzendari teknikoak parte hartuko duten.
Deustuko Unibertsitateko paraninfoan egingo da solasaldia eta sarrera doakoa izango da tokiak bete arte.