Info Covid

9 Aza 2020

Azaroaren 9ko ganbera kontzertua bertan behera geratu da

Gaurko, 2020ko azaroaren 9ko, ganbera kontzertuan parte hartzekoak ziren zenbait musikariren bat-bateko berrogeialdia dela-eta, zoritxarrez, bertan behera utzi behar izan dugu kontzertua. Erosketa egiteko erabilitako bide berberak erabiliz egingo da sarreren itzulketa. Barkatu eragozpenak.

Leer más
28 Urr 2020

Bilbao Orkestra Sinfonikoak ez die kobratuko udalerrien arteko mugikortasun murrizketak eragindako pertsonei.

Lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 Dekretuak udalerrien arteko mugikortasuna mugatzen du, eta bizilekua finkatuta dugun udalerritik kanpoko  kultur ikuskizunetara joatea ez du baimentzen. Gaur egungo egoera epidemiologikoak eragindako prebentzio-neurri honen xedea da gure udalerritik irtetea eta beste udalerri batzuetako jendearekin nahastea saihestea. Ondorioz, gure kasuan, Bilborekin mugakideak ez diren udalerrietan* bizi diren gure abonatuek ezin izango dute joan … Jarraitu irakurtzen “Bilbao Orkestra Sinfonikoak ez die kobratuko udalerrien arteko mugikortasun murrizketak eragindako pertsonei.”

Leer más
21 Urr 2020

Bilbao Orkestra Sinfonikoa 400 ikusleko mugara egokitu da, eta funtzio berria abian jarriko du ostiraletan 17:00etan.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak ez die kobratuko udalerrien arteko mugikortasun murrizketak eragindako pertsonei COVID-19ak beste ezusteko bat ekarri digu. Komunikabideen bitartez jakingo duzunez, osasun-agintariek Euskalduna Jauregiko Auditoriumaren aurreko edukiera-muga murriztu dute, eta 400 lagun sartu ahalko dira, gehienez ere. Jakin dugunez, neurri hori aste honetan sartuko da indarrean. Hori gertatu da gainera gure abonatuei, 3., 4., 5., … Jarraitu irakurtzen “Bilbao Orkestra Sinfonikoa 400 ikusleko mugara egokitu da, eta funtzio berria abian jarriko du ostiraletan 17:00etan.”

Leer más
30 Ira 2020

Erik Nielsenen mezua gure orkestrako ikus-entzuleei

Edukiera gehienez 600 eserlekura mugatuta duen denboraldi bereziaren hasiera dela-eta, gure zuzendari titular Erik Nielsenek mezua bidali nahi izan die gure kontzertuaz gozatzeko irrikaz dauden pertsona guztiei. Bi eratara egin du: bideo batekin eta gutun batekin. Hain zuzen ere, gure kontzertuetara lasaitasun osoz joateko arrazoiak azaldu nahi dizkie musikazale guztiei. Kontzertuetara bertaratzea espero dugu. Zain … Jarraitu irakurtzen “Erik Nielsenen mezua gure orkestrako ikus-entzuleei”

Leer más
17 Ira 2020

Abonamenduak eta sarrerak :
COVID-19ak eragindako aldaketei buruzko informazioa

Ezohiko garaiak bizi ditugu. COVID-19ak eragindako osasun-krisiak erabat aldatu ditu ikuskizun publikoak. Egoera aldakorra bizi dugu, eta, gaur egun, osasun-agintariek erabaki dute gehienez 600 pertsona egon daitezkeela gure Denboraldi Sinfonikoan. Horrek salgai jar dezakegun sarrera kopurua baldintzatu eta erdira baino gutxiagora murrizten du. Erabaki horietara egokitzeko, BOSek hurrengo neurriak hartu ditu Denboraldi Sinfonikoarekin lotuta: Programen … Jarraitu irakurtzen “Abonamenduak eta sarrerak :
COVID-19ak eragindako aldaketei buruzko informazioa”

Leer más
11 Mai 2020

Bertan-behera utzitako kontzertuei buruzko informazioa

COVID-19ak eragindako osasun-krisiaren ondoriozko alarma-egoeraren adierazpenak jarduera artistikoa bertan behera uztera behartu gintuen, martxoaren 13an. Gure bulegoak itxita daude, eta administrazioko langileak urrutitik ari dira lanean, lan-jarduerari eusteko eta langileei gomendatutako konfinamendua errazteko. Aurrekoaren arabera, kontzertu hauek bertan behera utzi behar izan ditugu: DENBORALDI SINFONIKOA 12. Egitarau sinfonikoa (martxoak 19 eta 20) 13. Egitarau sinfonikoa … Jarraitu irakurtzen “Bertan-behera utzitako kontzertuei buruzko informazioa”

Leer más