Egunez aldatzeko jarraibideak

Egunez aldatzeko jarraibideak

Ostegunetako abonua badaukazu eta ostiralean joan nahi baduzu (edo alderantziz) jarraian adierazitako urratsak eman behar dituzu.

Aldaketa egin aurretik, honako kontu hauek gogorarazi nahi dizkizugu:

  • Denboraldi osoko abonuetarako, hastapen-abonuetarako eta abonu tematikoetarako, programa beraren baitan kontzertua aldatzeko aukera ematen da. Abonu horietakoren bat baldin baduzu osteguneko kontzerturako, programa beraren ostiraleko kontzertuaren ordez aldatu ahalko duzu, edo alderantziz.
  • Aldaketa egin ahal izateko, ezinbesteko baldintza da besaulkiak egotea eskuragarri zuk kontratatutako abonuaren gune berean.

1- Denboraldi osoko abonuak

Zure abonuaren fitxan (eremu pertsonaleko hasiera-orriaren ezkerraldean ageri da) “Ikusi xehetasunak” aukera sakatu.

Beste pantaila bat irekiko da, honen antzekoa:

Bertan, “Abonua kudeatu” aukera sakatu eta zure abonuen atalera sartuko zara.

Atal horretan, “Ekitaldiak” aukera sakatu.

Horrela, beste leiho bat irekiko da, eta oraindik eskuragarri dauden zure abonuko kontzertuak adieraziko dira bertan. Zerrenda horretatik, aukeratu nahi duzun kontzertua aukeratu; kasu honetan, 11. kontzertua aldatuko dugu, “Aldatu” aukera sakatuta.

Abisu-mezu bat agertuko da, sarrera aldatuko duzula jakinarazteko. “Jarraitu” aukera sakatu.

Horrela, egunez aldatu nahi duzun kontzertuaren atalera sartuko zara.

“Jarraitu” aukeratu.

Beste leiho bat irekiko da, eta kontzertuaren eguna aldatu ahalko duzu bertan.

Adibide honetan, suposatuko dugu 2024ko martxoaren 8rako (ostirala) abonua daukala norbaitek eta martxoaren 7ko (osteguna) kontzertura joan nahi duela. Horretarako, martxoaren 7a (osteguna) hautatu eta “Aukeratu” sakatu.

Entzunaretoko eserlekuen planoa irekiko da eta bi ekintza egin beharko dituzu:

1. Gune berean eskuragarri dagoen jesarlekua aukeratu (gogoratu gune bereko jesarlekuak soilik aukeratu ditzakezula).
Adibide honetan, 11. palkoko 11. lerroan dagoen besaulkia aukeratu dugu, abonatuaren ohiko jesarlekuaren gune berean (B gunea) dagoena.

2. Besaulkia aukeratu ostean, behean agertuko den “Jarraitu” aukera sakatu. Ez zaitez larritu ageri den prezioarekin; izan ere, hurrengo pausoan ikusiko duzu, eguna aldatu denez, aldaketak ez duela inolako kosturik izango zuretzat.

Horrela, erosketaren orrialdera helduko zara eta bertan adieraziko zaizu sarrera-aldaketa egin duzula eta horrek ez dizula kosturik ekarriko.

Lehenik eta behin, “kontratazio-baldintzak” (1) onartu beharko dituzu. Hori egitean “Onartu” (2) aukera aktibatuko da, zuk sakatu dezazun eta egunez aldatzeko prozesua amaitu dadin.

Ondoren, aldaketa berresteko pantaila agertuko da; bertan jakinaraziko dizute aldaketa behar bezala egin dela eta zure helbide elektronikoan (eremu pertsonalera sartzeko erabili duzun helbidean, alegia) jasoko duzula aldaketaren berrespena, bai eta kontzertura joateko erabili behar duzun sarrera inprimatzeko jarraibideak ere.

GARRANTZITSUA

Gogorarazi behar dizugu aldatu duzun programa jakin horretan ezingo dela abonatu-txartela erabili. Erabiltzen saiatzen bazara, ezingo zara ikuskizunera joan.

2- Abonu “laburretarako” (denboraldi osorako abonuak ez diren guztiak)

Zure abonuaren fitxan (eremu pertsonaleko hasiera-orriaren ezkerraldean ageri da) “Ikusi xehetasunak” aukera sakatu.

Beste pantaila bat irekiko da, honen antzekoa, eta zure abonuan sartzen diren kontzertuak agertuko dira bertan. Bertan, egunez aldatu nahi duzun kontzertua aukeratu behar duzu eta “Aldatu” sakatu.

Mezu bat agertuko zaizu pantailan, eta horren bidez jakinaraziko zaizu sarrera aldatuko duzula. Aldaketarekin jarraitu nahi baduzu, “Onartu” sakatu.

Nahi duzun egunari dagokion “Aukeratu” botoia sakatu, eta beste pantaila bat irekiko da, entzunaretoko besaulkia hautatu dezazun.

Plano horretan, zure abonuari dagokion guneko besaulkiak soilik aukeratu ahalko dituzu. Adibide honetan, abonatuak A guneko abonua dauka eta, hortaz, gune horretan eskuragarri dauden besaulkiak soilik aukeratu ditzake. Zure gunean ez badago besaulkirik eskuragarri, ezingo da aldaketa egin.

Besaulkia aukeratu ostean, behean agertuko den “Jarraitu” aukera sakatu (2). Ez zaitez larritu ageri den prezioarekin (1); izan ere, hurrengo pausoan ikusiko duzu, eguna aldatu denez, aldaketak ez duela inolako kosturik izango zuretzat. Jarraitzeko, sakatu ”Jarraitu” aukera (2).