Sarrerak % 20ko deskontuarekin erosteko jarraibideak
Sarrerak % 20ko deskontuarekin erosteko jarraibideak
Aukera hau abonu mota guztiekin erabili daiteke eta % 20ko deskontua duten bi sarrera erosteko aukera ematen du, denboraldi sinfonikoko edo ganberako programetarako.
Posible da denboraldi sinfonikokoak ez diren kontzertuetan (Familientzako kontzertuetan, esate baterako) programa bakoitzeko erosi daitezkeen bi sarrerako limiterik ez egotea.
Sartu zure eremu pertsonalean eta egin klik “Ekitaldia” (1) aukeran. Ekitaldien zerrenda ikusten duzunean, aukeratu erosi nahi duzun ekitaldia. Adibidean, (2) duena aukeratu da.
Programako kontzertua egun bat baino gehiagotan bada, (denboraldi sinfonikoa) sarrera zer egunetarako erosi nahi duzun adierazi beharko duzu.
Hori egitean, ekitaldi horretarako sarrerak erosteko orrira bideratuko zaitugu. Bertan aukeratu erosi nahi dituzun sarrerak (1). Adibidean A+ eremuko sarrera bat aukeratu dugu.
Behin sarrera aukeratu duzunean, leiho bat irekiko da eta zer sarrera mota nahi duzun aukeratu beharko duzu. Egin klik “Abonatuen abantailak” (1) aukeran. Hori egitean sarreraren prezioa ikusiko duzu, deskontua aplikatuta.
Gogoratu deskontu honekin ezin dituzula bi sarrera baino gehiago erosi. Bi sarrera baino gehiago erosten saiatzen bazara, ezingo duzu erosketarekin jarraitu.
Hori egin eta gero, eserlekuen orrira bueltatzeko, egin klik “Eserlekua gehitu” (2) aukeran.
Behin sarrerak aukeratu dituzunean, egin klik “Jarraitu” (2) aukeran, eta “Sarrerak erosi” orrira eramango zaitugu.
Orri honetan promozio-kode bat erabiltzen ari zarela adieraziko dizugu. Kasu honetan, “Abonatuen abantailak” tarifa erabiltzen ari zara, % 20ko deskonturako erabiltzen den tarifa.
Pauso honetan, sartu erabiltzailea eta pasahitza (1) “Tarifa Balioztatu” atalean eta egin klik “Balioztatu” (2) aukeran (errepikatu prozesua sarrera bakoitzarekin).
Datuak modu zuzenean sartu ondoren, egin klik “Balioztatu” aukeran. Orain zure eremu pertsonalean erabiltzen duzun helbide elektronikoa aterako da orrian.
Aurrera egiteko, “Kontratazio baldintzak” (1) onartu beharko dituzu. Hala, “Onartu” (2) botoia aktibatu egingo da, eta sakatu ahal izango da.
Pauso horrek txartelarekin erosketa egiteko orrira eramango zaitu. Bertan erosiko dituzu sarrerak.
Ordainketa egin eta gero, orri bat agertuko da eta bertan jakinaraziko dizute erosketa behar bezala egin dela eta zure helbide elektronikoan (“Eremu pertsonalera” sartzeko erabili duzun helbidean, alegia) jasoko duzula erosketaren berrespena, bai eta kontzertura joateko erabili behar duzun sarrera inprimatzeko jarraibidea ere.
GARRANTZITSUA
Gogoratzen dizugu denboraldi sinfonikoan eta ganberako denboraldian bi sarrera baino ezin dituzula erosi programa bakoitzeko. Beste ekitaldi batzuetan, familientzako kontzertuetan edo ezohikoetan, beste muga batzuk egon daitezke sarreren deskontuei dagokionez.