Kontzertua familian: Zirku Soinua!
Datorren ekainaren 11n, kontzertua familian emango dugu, zirku batean jaio arren, bertan bere lekua aurkitzen ez duen haur baten istorioarekin.
Hartmannen “Feliperen historia” ipuinean oinarritutako lan honetan, Felipe beraren eta tronboiaren eskutik, Zirkuaren unibertso alai, zaratatsu eta koloretsuan barrena ibiliko gara, munduko ikuskizunik handienean.
Kontzertua euskaraz izango da, eta Hartmann, Dukas, Fucik, Offenbach, Shostakovich eta Khachaturianen lanak izango dira entzungai.
Gogoratzen dizuegu musukoa eramatea derrigorrezkoa dela entzule guztientzat, 6 urtetik beherako umeentzat ere.
Bilbao Orkestra Sinfonikoa (haize eta perkusio sekzioak)
Ignacio García-Vidal, zuzendaria
Ana Hernández-Sanchiz, narratzailea eta gidoigilea
Alfonso Alonso “Rufus Handia”, malabarista
Euskalduna Jauregia.
4 eta 8 urte bitartean gomendatua.
Gutxi gorabeherako iraupena: 50’
Euskaraz
Ekainak 11
Euskalduna Jauregia. 18:30 h.