Kontzertuak

Beethoven guztiontzat-2010-2011

Beethovenen Bosgarrena. Adinik gabeko kontzertua, sinfonia handi hau hobeto ezagutu nahi duen ororentzat


Euskalduna Jauregia - A1 aretoa.   12:30 h.

Beethovenen Bosgarrena

Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Ana Hernández, narrazioa
Diego Martín, zuzendaria

Gaztelaniaz
8 eta 99 urte bitartekoentzat gomendatua
Plaza-kopurua: 600, saio bakoitzeko
Prezioa: 4 € (orokorra)
3 € (BOSeko abonatuak)

DATAK

  • 21 maiatza 2011       Euskalduna Jauregia - A1 aretoa      12:30 h.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Larunbat honetan, maiatzaren 21ean, BOSek, Musikahazi jarduera didaktikoen programako beste zenbait berrikuntzaren artean, bere lehenengo Kontzertua Denontzat eskainiko du. Kontzertu didaktikoak baino harago doazen kontzertuak dira. Izan ere, kontzertu didaktikoak umeentzat beren-beregi pentsatutako lanak dira; bertan, musikak narrazio bati ematen dio protagonismoa, narrazio hori izanik argumentuaren hari nagusia. Alabaina, Kontzertuak Denontzat ekimenean, hasierako planteamendua oso bestelakoa da.

Larunbat honetako kontzertua, musika, eta soilik musika, izango da protagonista. Modu horretan, musikarekin batera entzun ahal izango den narrazioak zeregin bakarra dauka: lanaren zirrikituetan sakontzen lagundu, besterik ez; horretarako, musikari eta egiturari buruzko gakoak emango dizkigu, bai eta egileari eta garaiari buruzko datuak ere, entzuten ari garen lana hobeto ulertu ahal izateko.

Kontzertu hau maiatzaren 21ean izango da, 12:30ean, eta 8 urtetik 99 urtera bitarteko publikoarentzat dago gomendatuta. 600 lagunentzako lekua dago, eta sarreren prezioa gainerako jarduera didaktikoenen berbera izango da. Hau da, 4 euro sarrera bakoitzeko (3 euro, BOSeko abonatuentzat).

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

15
Abu
2020

Kontzertuak Bizkaian – Gorliz

Lekua: Sortzez Garbiaren eliza

E. Elgar: Serenata harirako (12’)

C. DebussyDanses sacres et profanes, harpa eta orkestrarako (10’)

R. Vaughan Williams: Fantasia, Thomas Tallisen tema batetik abiatuta (17’)

I. Stravinsky: Kontzertua Ren (12’)

 

Marion Desjaques, harpa

Erik Nielsen, zuzendaria

Gehiago ikusi
Denboraldia 2019-2020
18
Abu
2020

Ezohiko kontzertua BOSen egoitzan

Lekua: Euskalduna Jauregia

Abuztuan, BOS bere ohiko egoitzara itzuliko da, Euskalduna Jauregiko Auditoriumera, eta programa oso berezi batekin itzuliko da gainera, besteak beste, Mozart, Rossini, Ravel, Prokófiev eta Coplanden lan klasiko  andiekin.

A. Copland: Fanfare for the Common Man (3’)

G. Rossini: Sevillako bizargina, obertura (7’)

M. Ravel: Tzigane, biolin eta orkestrarako (10’)

M. Ravel: Pavane pour une infante défunte (7’)

W.A. Mozart: Don Giovanni, obertura (6’)

Prokofiev: 1. Sinfonia, Re maiorrean, “Klasikoa” (17’)

 

 

Giulia Brinckmeier, biolina

Erik Nielsen, zuzendaria

 

6 euro publiko orokorrarentzat, eta 5, aldiz, BOSeko bazkideentzat.
Iraupena, gutxi gorabehera: ordu bat.

 

Sarrerak erosi
Denboraldia 2019-2020
20
Abu
2020

AZKUNA ZENTROArekin lankidetza III

Lekua: Azkuna Zentroa Ataria

L. van Beethoven: Drei Equali, tronboi laukoterako (5’)

M. Monnet: Open, tronboi laukoterako (8’)

S. Konagaya: Amets batetik esnatzea, tronboi laukoterako (2’)

S. Prokofiev: 1. sinfonia, Re Maiorrean, “Klasikoa” (17’)

 

BOSeko tronboi-laukotea

Erik Nielsen, zuzendaria

 

Gehiago ikusi
Denboraldia 2019-2020
21
Abu
2020

Kontzertua DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIAN

Lekua: Kursaal

W.A. Mozart: 20. kontzertua piano eta orkestrarako, Re minorrean K. 46 (25’)

Prokofiev: 1. sinfonia, Re Maiorrean, “Klasikoa” (17’)

W.A. Mozart: 21. kontzertua piano eta orkestrarako, Do Maiorrean K. 467 (25’)

 

  Javier Perianes, pianoa

Erik Nielsen, zuzendaria

 

 

Sarrerak

Gehiago ikusi