Kontzertuak
Berpizkundea
11.egitaraua
Mendeurrena
Miren Urbieta-Vega, sopranoa
Isabelle Druet, mezzosopranoa
Bilboko Koral Elkartea (Enrique Azurza, zuzendaria)
Leonard Slatkin, zuzendaria
MAURICE RAVEL (1875 – 1937)
Deux mélodies hébraïques, Kaddisch
Isabelle Druet, mezzosopranoa
GUSTAV MAHLER (1860 – 1911)
2. Sinfonia do minorrean “Berpizkundea”
I. Allegro maestoso
II. Andante moderato
III. In ruhig fliessender Bewegung
IV. Urlicht (Primeval Light)
V. Im Tempo des Scherzo
Miren Urbieta-Vega, sopranoa
Isabelle Druet, mezzosopranoa
Bilboko Koral Elkartea (Enrique Azurza, zuzendaria)
*Lehenengo aldiz BOSen eskutik
Iraup.: 90’ (g.g.b.)
DATAK
- 10 martxoa 2022 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 11 martxoa 2022 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Musika misterio handiaren aurrean
Paisaia idiliko batean modu klasikoan jantzitako hiru artzainek, harrituta eta nahastuta, hilobi bat ikusten dute, itxuraz behintzat deszifratzen saiatzen diren inskripzioaren zentzua eurek baino hobeto ulertzen duen emakume baten begirada errukitsuaren aurrean: Et in Arcadia ego.
Nicolas Poussinek era dotore eta kezkagarri horretan margotu zuen eszena non, ispilu batean bezala, denok ezagutu dezakegun gure giza izaera: Baita Arkadian ere, neu. Herio.
Garai guztietako arteak heriotzaren kontzientziarekiko erreakzionatzeko beharrarekin egin du topo. Bai hileta-errituei (musikaren ohiko zeregina izaten dena) solemnitate ikaragarria emateko, bai giza errealitate sakonetik abiatuta askatasunez hausnartzeko.
Gaurko saioak, oso ondo pentsatuak eta egituratuak, bi musikari handik sententzia zaharrari nola aurre egin zioten erakusten du: memento mori; gogoan izan hil egin behar duzula. Bi pieza oso desberdin, sinfonia handi bat eta abesti labur eta delikatu bat. Bikote eztiki paradoxikoa da: juduen otoitz baten birsortzea, gizarte kristau batean hezitako musikari batek ikuspuntu estetiko batetik egina, barnean testu kristau bat eskaintzen duen obra multiformearen aurrean, jatorriz judua zen artista batek zintzotasun humanista sakonetik landua, eta, korapiloa osatze aldera, geroago kristautu egin zena, neurri batean komenentziagatik, Vienako Opera Inperialeko zuzendari izateko, eta beste zati batean konbentzimenduz.
Kaddisch da pertsona maitatu baten heriotzagatik deitoreari lotutako testu juduak jasotzen duen izena. Maurice Ravelek, konpositoreak juduen musikan izandako aurreko sarrera baten arrakastaren ondoren, 1914an Alvina Alvi sopranoaren enkarguari erantzuteko musikatutako bi melodia hebrearren bigarrena izan zen.
Kaddisch-aren testua otoitz bat da, liturgia juduan garrantzitsuenetarikoa, Jainkoari Mesiasa laster iristeko erregutzen diona, baina, esan bezala, oso lotura estua du dolu-erritualekin. Hala ere, Ravelen musikak ez du inolako sentsazio goibelik transmititzen. Soprano bakarlariak interpretatzen duen melodia, jatorriz pianoarekin lagundua eta gerora biolin eta biolontxelorako transkribatua izan dena eta entzungo dugun orkestra-akonpainamendu berria ere bizi izan duena, melisma kromatiko bikainetan eta oso aberatsetan murgiltzen da eta, horrela, ohiko tonu hebraiko bereizgarria hartzen du eta kontenplazio estatikoan harilkatzen da, doi-doi hariaren laguntzak eusten diolarik, oso harmonia egonkorra lortuz eta giro magikoa sortuz. Erdiko aldetik aurrera soilik egiten da intentsoagoa auhena.
Ravelek bere soinu-sen paregabearekin proposatzen digun koloreak Gustav Mahlerren sinfonia handiaren hasiera kementsuak astinduko duen hausnarketa intimo, baketsu baina sakona eskaintzen du.
Obra hau sormen prozesu luze baten emaitza izan zen. Lehenengo sinfonia amaitu aurretik idazten hasi zen, 1888an. Bere lehen mugimendu monumentalak, hain zuzen ere, Herioren presentzia handiari erantzuten dio, Mahlerren musikako konstante bat, bere bizi-esperientzia propiotik datorrena. Bere gurasoek izan zituzten hamalau seme-alabetatik sei haurtzaroan hil ziren, eta batek bere buruaz beste egin zuen hogeita bi urterekin. Dolu etengabean murgildutako haurtzaroa, musikariaren nortasunari betiko eragin ziona, nahiz eta bere atzetik jaio zen Ernest anaiaren heriotzak markatu zuen gehien. Nola ekidin dezake inork, gainera bereziki sentibera denak, bere bizitza helduan horrelako haurtzaroaren oroitzapen deitoragarria?
Beste alde batetik, Gustav gazteak oroitzapen negargarri horiek bere lehen urteak igaro zituen Bohemiako hiri txikiko bere etxetik gertuko ohiko soinuekin lotu zituen beti: etxetik hurbil zegoen kuartelean entzuten ziren toke eta martxa militarrak eta klezmer musika, Europa erdialdeko juduen bereizgarri dena. Elementu horiek guztiak geroago iritsi ziren bere musikaren parte izatera, bere lehen sinfoniako hirugarren mugimendu groteskoan iragarrita zegoen amalgama harrigarri batean, bere ekoizpen sinfonikoan agertzen diren hileta martxa ugarietako lehenengoan, klezmer melodia kadentziatsuak etendakoa.
Izan ere nahasketaren ideia hori da gure protagonistaren bederatzi sinfonien funtsezko nota. Perspektiba pixka bat hartu eta generoaren historiari erreparatzen badiogu Beethovenetik, XIX. mendeko sinfonista handientzat erreferentzia puntua zena, Brucknerrek eta Mahlerrek mugimendu erromantikoaren printzipio berberek gidatzen zuten amaiera saihestezina irudikatzen dute: gizabanakoaren adierazpen-jenioaren gorespena eta infinituaren bilaketa. Honek Beethoven forma sonata zabaltzera behartu zuen, Haydn eta Mozartetik aurrera sinfoniaren benetako identitate estrukturala, bere behar espresibo ikaragarriei lekua egiteko. Trukean bere obren arkitekturan batasun-premia sartu zuen, motibo musikalen eraldaketa organikoaren bidez; bigarren alderdi horrek emaitza izan zuen Schumann eta Brahmsen lanean, baina adierazpen amaiezinaren irrikak edukiontzi sinfonikoa nahikoa ez izatea eragin zuen Wagnerren kasuan. Bruckner, ordea, gai izan zen generoaren aukerak bere mugetaraino eramaten dituzten musika-katedral itzel horiek eraikitzeko.
Beraz, zer aukera geratu zitzaion Mahlerri? Mende erromantikoaren amaieran ezin zen bestela izan eta mugarik gabeko adierazpen-premia harrigarriari eustea, baina Brucknerrekin mailarik gorenera iristen den batasunaren (are erlijiosoaren) bilaketa eraldatuz, sinfonia bakoitza «mundu bat» bihurtzeko asmoan, berak adierazi zuen bezala: “sinfonia batek mundu bat bezalakoa izan behar du: dena eduki behar du”. Horrela sinfonia erromantiko germaniarra bere gailurrera eta amaierara iristen da: Brucknerrek zerura goratzen du jainkotiarrarekiko batasun sakonean eta Mahlerrek gizatasunaren grina kontraesankor guztia zuzkitzen dio: sublimea eta groteskoa dena, goibela eta argitsua, edo bigarren sinfoniaren kasu honetan bezala, heriotza eta berpiztea. Lehen ere aipatu dugun amalgama, ideia nahasi horiek guztiak bolo-bolo zebiltzan adimen adimentsu eta oinazetu batetik zetorrena, baina hala ere aparteko bederatzi maisu-lanetan (hamar Lurraren kanta kontatzen badugu) forma emateko gai izan zena, hain zuzen ere Alemaniako sinfonia erromantikoaren azken hamar gailur handiak, XX. mendearen hasieran Schönbergek egindako amildegiaren lehen begiradekin batera gertatu zirenak. Bide batez, adierazi behar da esanguratsua dela, baita ere, urte horietan eta hiri horrek berak psikoanalisia erditu izana, hala Mahlerren sinfonien edukia nola bizitzea egokitu zitzaion mundua azaltzeko gako guztiz onargarria: kanpotik bikaina baina barrutik erabat dekadentea zen Viena, eta Francisco Jose enperadorearen azken urteetan deskonposizio-prozesuan zegoena: kontzientea eta inkontzientea, itxuraz bikaina zena eta ezkutuko tentsioak, Gerra Handiko kataklismo izugarrian eztanda egingo zutenak konpositorearen heriotza goiztiarretik hiru urtera.
Eta, horrela, obra handi hau eragin zuen prozesura itzultzen gara, arestian ere esan dugun bezala 1888an, heriotzaren kontzientziaren inpresiopean hasitakoa, geroago lehen mugimendua izango zena obra independente gisa konposatu zenean Totenfeier, hileta-zeremonia, izenburupean. Bere egile gazteak garai hartako maisu ospetsuenetako bati aurkeztu zion, Hans von Büllow zuzendariari, Wagnerrenganako debozio traizionatua eta Brahmsen estreinaldi batzuk zituena. Malgutasun horrek, hala ere, ez zion konpositorearen talentu oparoa aintzatesteko aukerarik eman, nahiz eta orkestra-zuzendari gisa estimatzen zuen, eta obra oso kopla gutxirekin ezetsi zuen. Hala ere, patuak txantxa bitxia egin behar zion von Büllowi.
1893ko udan Mahlerrek erdiko bi mugimenduak gehitu zizkion bere obrari, eta laugarrenaren sarrera hasi zuen, baina amaiera egokia falta zitzaion; bere irudimenean Beethovenen bederatzigarren sinfoniaren distira nagusitzen zen eta koru-mugimendu handi batekin amaitu nahi zuen bere obra. Egia esan Mendelssohnen Lobgesang sinfonia izan ezik, izatez kantata zabala dena, XIX. mendeko musikari handi bakar batek ere ez zuen onartu ahotsak egitura sinfoniko batean berriro sartzeko erronka; ziurrenik adibidearen pisua gehiegizkoa zen. Orduan Hans von Büllow hil zen, 1894an; maisuaren hiletetan, Hanburgon, Mahlerrek errebelazioa izan zuen Friedrich Gottlieb Klopstocken testua zuen Carl Heinrich Graunen ereserki xumea entzun zuenean: “Berpiztuko zara, bai, berpiztuko zara, ene hautsa, atseden labur baten ondoren. Deitzen zaituenak bizitza hilezkorra emango dizu”.
Testu horrek obraren kontzepzio osoari ematen zion zentzua. Heriotzaren presentzia arranditsuaren ondoren, berpiztearen itxaropena. Jatorri juduko gizon batentzat mezu horrek garrantzi berezia hartzen du, ez dagokiolako berariaz jatorrizko erlijio-izpirituari.
Eta Gustav Mahlerrek ulertu zuen gaiaren garrantziak Beethoven imitatzeko ahalegina merezi zuela. Hark bere azken sinfonian bere espresio gorenera eraman zuen anaitasunaren ideia kasu honetan ere humanista zen gai unibertsalean entzuten zen orain: heriotzaren eta bizitzara itzultzeko itxaropenaren misterio handia. Oso arin programa osoa sortu zuen sinfoniarako eta urte batzuk lehenago idatzi zuen lehenengoarekin ere lotu zuen. Titán izeneko sinfonia hark heroi baten bizitza kontatzen bazuen, hemen bere heriotza eta haren gaineko azken garaipena agertuko ziren; bidean bigarren eta hirugarren mugimenduak iraganeko gertaeretan birsortzen dira, lasaiagoak edo zurrunbilotsuagoak. Are gehiago, Klopstocken bertso batzuk ere aldatu, zituen bere autoretzako beste batzuk jarriz zuen asmoa nabarmentzeko: «Bizitzeko hilko zara».
Konposatzeko orduan bere esperientzia pertsonalek hainbesteko eragina duten musikari batengan ulertu behar da obrari bere forma osoa eman zion behin betiko bultzada garrantzi handiko irrika pertsonal batetik etortzea, berak idatzi zuen bezala: “Musikalki eta sinfonikoki adierazteko nire eskakizuna sentsazio ilunak nagusitzen direnean eta beste mundura, gauzak denboran eta espazioan desegiten ez diren mundura daraman atalasean nagusitzen direnean, hasten da”.
Eskakizun hori nola garatu zen era panoramikoan ikusten badugu, sinfonia osatzen duten bost mugimenduak aurkituko ditugu. Lehenengoa, Totenfeier originala, forma sonata handi bat da, Mahlerren lana tradizio sinfonikorik onenean txertatzen duena. Hari larrietako hasiera bortitz batek astindu egiten gaitu eta heriotzaren presentzia iluna egiaztatzen duen hileta-martxa erritmo batera garamatza. Bigarren gaiak, ordea, amaieran berpizteari lotuko den musika iragartzen du. Forma sonataren egituran nahitaezkoak diren borroken ondoren, mugimendua hasi bezain bat-batean amaitzen da. Beethovenen urratsak jarraituz, gatazka hasieran modu dramatikoan planteatzen da, eta ez da obraren amaieraraino ebazten. Hainbestekoa da mugimendu horren intentsitate adierazkorra (batzuetan odola izoztuko digu eta beste batzuetan itxaropen urruna iragarriko digu), non Mahlerrek bost minutuko etenaldia agintzen baitu amaitzean. Zuzendari gutxik eusten dute hainbeste denbora geldirik ikusleen begirada garondoan dutela.
Bigarren mugimenduak ländler atsegina aurkezten du, Vienako balsen anaia landatarra izan daitekeen jatorri alemaniarreko dantza herrikoia, une horretan aurreko denborarekin eta ondoren etorriko denarekin kontraste handia ezartzen duen sinpatiaz tratatua. Bere bizitzaren errepasoa egiten ari den heroiaren oroitzapen lasaiak dira. Mahlerrek gai nagusiarekin adeitasunez jolasteko aukera du, kolorez aldatzekoa, pizzicati pasarte baten esku uztekoa… eta horrek guztiak guri nahitaezkoa den atsedena eskaintzen digu.
Zeren, berehala, eta orain bai, scherzo lanak egiten dituen bals bat agertzen baita. Baina lehenago Hofburgeko urrezko aretoetan Straussen sorkuntza distiratsuak dantzatzen ziren bitartean pitzatzen ari zen inperioaren gainbeheraz ari baginen, oraingo honetan hori guztia benetan deabrututako musika bihurtzen da, tinbalaren dei batekin hasi eta giro espektral batean sartzen gaituena, Valle Inclánen esperpentoaren definizioan bezala dantzalekuetako ispilu barrokoak Katuaren kaleko ispilu itxuragabeak bihurtu balira bezala, jantzi dotoreko dantzariak mundua bere inguruan erortzen den bitartean dantzan murgildurik dabiltzan mamu bihurtuz. Bide batez, giro freudiano honetan Mahlerren haurtzaroko memoriei buruzko aipamen batzuk entzuten jarraitzen dugu klarineteek klezmer doinuak gogora ekartzen dituztenean. Mugimendu honen materiala Mahlerrek oso kezkagarriak diren naïves poema bilduman idatzi zuen abestietako batean oinarritzen da, aukera asko eskaini zizkiona: Des Knaben Wunderhorn, mutikoaren adar zoragarria. Hain zuzen ere, Paduako San Antonioren predika arrainei, gertakari groteskoa hemen bere balio osoa hartzen duena. Bere abestien motiboak sinfonietan erabiltzeko ohitura hori Mahlerrek lehen sinfonian aplikatu zuen Kamarada alderraiaren kantuetako batekin, eta gerora ere mantendu egin zuen.
Izan ere, laugarren mugimenduak mutil ezezagunaren adar zoragarritik ateratako beste abesti horietako baten testua ere hartzen du: Urlicht, argi primitiboa. Hemen dagoeneko ahots-elementua sartzen da sinfonian, eta testu hori kontralto bakarlariaren ahots beroari esleitzen zaio. Kantu laburra da, bere modu xaloan, ia ume baten erara, esperantzazko ahotsa eskaintzen diguna; gizakiak premia eta atsekabe handia jasaten du zerutik urrun bizi delako, baina aingerutxo bat agertuko zaio berriro ere bere salbaziora eramateko: “Jainkoagandik nator eta Jainkoagana itzuliko naiz. Jainko errukiorrak argitxo bat emango dit nire betiko aintzarako bidea argitzeko”. Mugimendua hasteko erabiltzen diren metalen koralen solemnitateak bake giro batean biltzen du kontraltoaren lerro melodiko zoragarria.
Dena basatiki eteten du azken mugimenduaren etorrera zurrunbilotsuak, zeinaren handitasunak lehenarena orekatzen baitu. Hasierako kolpea Beethovenen bederatzigarrenaren amaierako denborari hasiera ematen dionaren antzekoa da. Eta gero, kasu honetan ere eredu horren arabera, oso kontrastatutako pasarte instrumental batzuk: martxa arranditsuak eta berpiztearen gaiaren iragarkiak, musikarien belaunaldi asko eta askorentzat heriotzaren ikur konbetzilonala den Hildakoen Mezaren (Dies irae) sekuentzia gregoriar ikaragarriaren aipamenei aurre eginez. Eta hori horrela da giro bitxia, arrotza, sortzen den arte: urruneko fanfarreak eszenatik kanpo eta aretoan txorien kantuaren oroitzapenak soilik, txiruletan. Isiltasunaren sakon-sakonetik, bere tesituraren larrienean, berez kantatua baino gehiago xuxurlatua edo begietsia den oroipena bezala, entzunezina den koruak ia honakoa errezitatzen du: «Berpiztu egingo zara». Orain bai, obraren amaierara arte xuxurla zabaltzen doa bi abeslari bakarlarien, abesbatzarekin eta orkestrazio izugarriaren laguntzarekin, Klopstocken testua eta Mahlerren gehigarriak aletzen dituzten hainbat pasarteren bitartez. Azkenean, organoak azpimarratutako koral loriatsu batek eta potentzia osoko interprete guztiek gailur emozional horietako batera garamatza, intentsitate handieneko uneetan soilik artista handienen eskura dagoena. Ondorio horrek giza ezberdintasunak gainditzen ditu, guztiok, musika honen indar argitsuari esker, itxaropen mezu bakar batean sartzeko: “Oh, sinets ezazu: ez zara alferrik jaio! Ez duzu alferrik sufritu! Edo, Kaddischen testuak dioen bezala “zerutik jaitsi dadila bake handia, bizia, ugaritasuna, salbazioa, kontsolamendua, askapena, osasuna, babesa, barkamena, errugabetzea, zabaltasuna eta askatasuna”.
Gure gizateriaren irudiak diren Poussinen artzainak bezala, heriotzaren kontzientziak harritu egiten gaitu. Hona hemen musikari baten obra, obra honetako pasarte askotan ageri den nahasmen, larritasun horri erantzuteko premia sakona sentitu zuena. Hona hemen bere sinfoniaren titulua den Berpizkunde irrika indartsua, une batez baino ez bada ere musikari esker gure bizitzaren misterio handiaren aurrean jartzera gonbidatzen gaituena.
Miren Urbieta-Vega.
Sopranoa
2014ko Francesc Viñas lehiaketan eta 2015eko Teatro Campoamor Sari Lirikoetan sari nagusiak lortu zituen. Halaber, sariak irabazi zituen 2012ko Bilboko Nazioarteko Kantu Lehiaketan eta 2016ko Concours Médoc Bordeaux lehiaketan.
Bere errepertorioak honako rol hauek hartzen ditu bere baitan: Turandoteko Liú (Teatro Real, Palau de Les Arts eta ABAO) Zubiaurreren Don Fernando el Emplazado (Madrilgo Teatro Real), La FavoritekoInés, (Bartzelonako Gran Teatre del Liceu), L’elisir d`amoreko Adina, Fausteko Marguerite eta Bohèmeko Mimí (Oviedoko Opera), La finta giardinierako Arminda, Don Giovanniko Donna Elvira (Donostiako Kursaal), Don Giovanniko Zerlina (Donostiako Musika Hamabostaldia eta OLBE), eta La clemenza di Titoko Vitelia (OLBE).
Zarzuela rol nagusiak antzeztu ditu, hala nola El caserío, Katiuska, Luisa Fernanda, Los gavilanes, La tabernera del puerto, eta aro modernoko bi estreinaldi egin ditu: Pablo Lunaren Las Calatravas eta Benamor, biak Zarzuela Antzokian. Era berean, munduko estrainaldi hauek burutu ditu: Sorozabalen Juan José, Usandizagaren La llama (Deutsche Grammophon zigilurako grabazioa) eta Valtinoniren Pinocchiren Espainiako estreinaldia eta Juan Carlos Pérezen Deitzen dizut Virgilioren estreinaldi absolutua.
Oratorioa lantzen du: Brahmsen Ein Deutsches Requiem; Dvoraken Stabat Mater; Beethovenen Missa Solemnis; Vivaldi, J. S. Bach, Mozart, Mendelssohn, Fauré, Rutter eta abarren lan sakratuak. Errepertorio sinfonikoari dagokionez honako hauek azpimarratu behar dira: Mahlerren Bigarren eta Laugarren Sinfonia; Chaussonen Poème de L´Amour et de la Mer; Beethovenen A, Perfido!, Bederatzigarren Sinfonia; Arriagaren kantatak; Arambarriren Ocho canciones vascas; Alban Bergen Sieben frühe Lieder; Richard Liederren Vier letzte, etab.
Ganbera musikako ohiko interpretea lieder errezitaldietan (Antón García Abrilen Tríptico de cancionesen mundu mailako premierea Bilboko Arriaga Antzokian; Victoria de los Ángeles jaialdia; Zarzuela Antzokia; Granadako Manuel de Falla auditorioa, etab.); Berg, Strauss, Mahler edo Dvoraken zikloak; Frantziako Mélodiesak (Fauré, Duparc, Saint-Säens, Chausson), Latinoamerikako errepertorioa (Guastavino, Lecuona, Morales, León, Piazzolla); euskal errepertorioarekiko duen zaletasuna ahaztu gabe (Guridi, Sorozabal, Garbizu, Isasi, Lavilla, etab.), Ametsetan bere lehen errezitaldian bilduta dagoena; errezital hori Rubén Fernández Aguirre pianistarekin grabatu zuen eta, halaber, Charles Colinen Maitena operaren lehen grabazioa, biak IBS Classical zigiluaren erregistro diskografikoak.
Isabelle Druet.
Mezzosopranoa
Isabelle Druet bere belaunaldiko mezzosopranorik preziatuenetakoa da. Operari eta errezitalari gaitasun eta trebezia berarekin egiten die aurre, eta erraztasun harrigarriz hartzen du Monteverditik Britteneraino iristen den errepertorioa.
Prestakuntza atipiko batekin, antzerkian hasi zen eta gero musika garaikideko eta tradizionaleko abeslari gisa lehen urratsak eman zituen, Parisko CNSMDn kantua ikasten zuen bitartean. Handik gutxira sari asko irabazten hasi zen (ADAMIren "Etorkizun handiko artista lirikoa 2007", Queen Elisabeth 2008 Lehiaketa ospetsuaren irabazlea, etorkizun oneneko artista lirikoa "Victoires de la musique classique 2010", Rising Star 2013) eta opera antzoki onenetako eta talde ospetsuenetako konpromisoak jaso zituen.
Bere errepertorio zabalak, besteak beste, honako paper hauek hartzen ditu: Carmen Duisburgeko Operan, Opéra National de Lorrainen eta Saint-Etienneko Operan; L’Italiana in Algeri-ko paper nagusia Opéra-Théâtre de Metz; Dido/Dido eta Aeneas gira nazionalean eta Bruselan; Tisbé/La Cenerentola, La Ciesca/Gianni Schicchi eta Annina/La Traviata Parisko Opera Nazionalean; Baba la Turque/The Rake’s Progress Nizako Operan; baita Grand Théâtre du Luxembourgen eta Caen, Reims, Rouen, Limoges, Melanto eta Fortunan ere; Il Ritorno D’Ulisse in Patria, Théâtre des Champs-Elysées eta Opéra de Dijonen; Concepción/L’Heure Espagnole Lyongo Auditorioan, la Salle Pleyelen eta Londresko Barbican Centren; Orphée/Orphée ed Eurydice Opéra de Limogesen eta Théâtre de Besançonen; La Sagesse, Sidonie et Mélisse/Armide Théâtre des Champs-Elyséesen; Arcabonne/Amadis Avignonen eta Massyn; Die Zauberflöte Festival d’Aix en Provencen, Salle Pleyelen, Berlingo Filarmonikan eta biran Europan zehar; La Périchole eta Nerissa/Le Merchand de Venide paper nagusia Opéra de Saint-Etiennen, edo Béatrice/Béatrice et Benedict y Cassandre/La Prize de Troi Festival Berlioz de La Côte Saint -Andrén.
Besteak beste honako zuzendi hauekin egin du lan: François-Xavier Roth, Leonard Slatkin, René Jacobs, Raphaël Pichon eta Laurence Equilbey, eta honako orkestra hauekin: London Symphony Orchestra, Gürzenich Orchester, TonhalleOrchester Zürich, Detroit Symphony Orchestra, BBC National Orchestra of Wales, Lyongo Orkestra Nazionala, Liejako Orkestra Nazionala, Belgikako Orkestra Nazionala, Luxenburgoko Orkestra Filarmonikoa, Pygmalion taldea, Arts Florissants, Berliner Barocksolisten eta Insula Orkestra.
Isabelle Drueten diskografian besteak beste grabazio hauek agertzen dira: Vincent Dumestreren Le Poème Harmonique, Johanne Ralambondrainy (Jardin Nocturne) eta Anne Le Bozec (Shakespeareren abestiak) pianistekin egindako errezitaldiak, Ravelen Shéhérazade eta L ‘Heure Espagnole Lyongo Orkestra Nazionalarekin, Leonard Slatkinek zuzendua, Alma Mahler/Zemlinskyren programa bat Orchestre Victor Hugo Franche Comterekin, Jean-François Verdierrek zuzendua, edo Il Ritorno D’ Ulisse in Patria DVDa Emmanuel Haïmen Concert d ‘Astrée-rekin.
Etorkizuneko konpromisoen artean daude Béatrice/Béatrice et Bénédict Koloniako Operan eta Coronis Opéra Comiquen, baita Mahlerren 2. sinfonia eta Ravelen Kaddish ere, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin, l’Orchestre Victor Hugo Franche-Comtérekin eta beste hainbat kontzertu-proiekturekin batera, denak Frantziaren inguruan.
Bilboko Koral Elkartea.
1886. urtean sortu zen Bilboko Koral Elkartea, eta ehun eta hogeita hamabost urtetik gorako historian maisu handiak izan dira elkarteko abesbatzak zuzentzen. Hiru abesbatza ditu elkarteak —helduena, gazteena eta haurrena—; horretaz gain, musika eskola ere bada, eta ikastetxeetako abesbatzak eta gizarteko hainbat taldetako abesbatzak ere biltzen ditu; guztira, mila lagunek baino gehiagok parte hartzen dute proiektuan. 2016ko apirilaz geroztik, Enrique Azurza da zuzendaria, Urko Sangroniz zuzendari ordea eta Euskeria gazteen koruaren arduraduna. Bilboko Koral Elkarteak ia espainiar orkestra guztiekin eta nazioarteko orkestra nagusiekin aritu izan da agertokian. BOSekin duen harreman estuari esker, bi erakundeeen arteko elkarlana oso oparoa izan da eta, hainbat ikuskizunetan parte hartzeko aukera izan du. Halanola, azken urteetan Bernsteinen I hate music, Usandizagaren Mendi Mendiyan opera, Brittenen War Requiem, Calixto Bieitok ekoitzia Arriaga Antzokian; Fair Saturdayren inaugurazio ekitaldia Bilbao Arenan, Musika Música jaialdiaren inaugurazioa, dagoeneko klasikoak direnak, denboraldiko eta Gabonetako kontzertuak.
Leonard Slatkin.
Zuzendaria
Leonard Slatkin zuzendari ospetsua Detroit Symphony Orchestrako (DSO) musika zuzendari saritua, Orchestre National de Lyoneko (ONL) ohorezko musika zuzendaria eta St. Louis Symphony Orchestrako musika zuzendari saritua da. Zuzendaritza gonbidatuaren programa zorrotza du mundu osoan, eta oso aktiboa da konpositore, egile eta hezitzaile gisa.
Slatkinek sei Grammy sari eta 34 izendapen jaso ditu. Bere azken grabazioa Alexander Kastalskyren Requiem for Fallen Brothers filmaren mundu mailako estreinaldia da, Lehen Mundu Gerrari amaiera eman zion armistizioaren mendeurrena ospatzen duena. Naxosen beste azken argitalpen batzuek Saint-Saëns, Ravel eta Berliozen lanak (ONLrekin) eta Copland, Rachmaninov, Borzova, McTee eta John Williamsen (DSOrekin) musikak atzematen dituzte. Gainera, Brahms, Beethoven eta Tchaikovskyren sinfonia osoak grabatu ditu DSOarekin (deskarga digitalak moduan linean eskuragarri daudenak).
Slatkinek Arteen Domina Nazional ospetsua jaso zuen eta Frantziako Ohorezko Legioan Zaldunaren maila du. Austriako Zilarrezko Ohorezko Kondekorazioa, Estatu Batuetako Orkestren Ligako Urrezko Bastoia Saria eta 2013ko ASCAP Deems Taylor Aitorpen Bereziko Saria jaso ditu bere Conducting Business estreinako liburuagatik. Bere bigarren liburua, Leading Tones: Reflections on Music, Musicians, and the Music Industry, Amadeus Pressek argitaratu zuen 2017an. Gaur egun hirugarren liburukia lantzen ari da, Musical Chairs: The Changing Landscape of Classical Music in the Twenty-first Century.
Slatkinek New Orleans, St. Louis eta National orkestra sinfonikoen musika-zuzendaria bezalako karguak izan ditu eta BBC Symphony Orchestrako zuzendari nagusia izan zen. Londresko Errege Filarmonikako, Pittsburgheko Orkestra Sinfonikoko, Hollywood Bowleko Los Angelesko Orkestra Filarmonikoko eta Minnesotako Orkestrako zuzendari gonbidatu nagusi gisa aritu da.
Munduko orkestra nagusi gehienak zuzendu ditu, besteak beste: New Yorkeko Orkestra Filarmonikoa, Chicagoko Orkestra Sinfonikoa, Filadelfiako Orkestra, Bostongo Orkestra Sinfonikoa, San Frantziskoko Orkestra Sinfonikoa, Los Angelesko Filarmonikoa, Londresko bost orkestrak, Berlingo Orkestra Filarmonikoa, Bavariako Irratiko Orkestra Sinfonikoa, Stockholmeko Errege Filarmonikoa, Concertgebouw Errege Orkestra, Parisko Orkestra, Osloko Orkestra Filarmonikoa eta Israelgo Orkestra Filarmonikoa. Opera zuzendaritzari dagokionez Metropolitan Opera, Chicagoko Lyric Opera, Washington National Opera, St. Louis, Santa Fe Opera, Vienna State Opera, Stuttgart State Opera eta Parisko Opéra Bastillen jardun du.
Musika familia ospetsu batean Los Angelesen jaioa, biolinean hasi zuen bere heziketa musikala eta ondoren zuzendaritza ikasketak egin zituen, lehenengo bere aitarekin, ondoren Walter Susskindekin Aspenen eta Jean Morelekin Juilliarden. St. Louisen bizi da emaztearekin, Cindy McTee konpositorearekin.
Testu Kantatuak
Maurice Ravel: Deux mélodies hébraïques, Kaddisch
Yithgadda! weyithkaddash scheméh rabba
Yithbara’kh. |
Zure aintza, erregeen errege, Maitatua izan dadila, maitea eta Esan dezagun denok: Amen. |
Gustav Mahler: 2. Sinfonia do minorrean "Berpizkundea"
Testuak: G. Mahler eta F.G. Klopstock
4. Urlicht |
4. Jatorrizko argia |
(Altsolo) |
(Kontraltoa) |
O Röschen rot! Da kam ich auf einen breiten Weg; Ich bin von Gott und will wieder |
O, arrosa gorria! Bidezidor zabal batera heldu nintzen: Jainkoarena naiz ni, eta |
5. Auferstehung |
5. Berpizkundea |
(Chor und sopran) |
(Abesbatza eta Sopranoa) |
Auferstehn, ja auferstehn wirst du, Unsterblich Leben |
Altxatu, bai, altxatuko zara, Bizi hilezkorra |
Wieder aufzublühn, wirst du gesät! |
Loratzeko dizu deitu zintuenak. |
(Altsolo) |
(Kontraltoa) |
O glaube, mein Herz, o glaube: |
O, sinistu, nire bohotza, sinistu: |
(Sopransolo) |
(Sopranoa) |
O glaube: Du wardst nicht |
O, sinistu: zu ez zara alferrik jaio, |
(Chor und alt) |
(Abesbatza eta Kontraltoa) |
Was entstanden ist, das muß vergehen!
|
Sortua izan zena hil egin behar da!
|
(Sopran und Altsolo) |
(Sopranoa eta Kontraltoa) |
O Schmerz! Du Alldurchdringer!
|
O, samina! Denera heltzen zarena!
|
Mit Flügeln, die ich mir errungen,
|
Nik landu ditudan hegoeki,
|
(Chor) |
(Abesbatza) |
Mit Flüglen, die ich mir errugen,
|
Nik landu ditudan hegoekin,
|
Auferstehn, ja auferstehn wirst du,
|
Altxatu, bai, altxatuko zara,
|
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak
Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo
Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro
0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.
Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.
ONE eta Mahlerren “Titán”
Lekua: Euskalduna Jauregia
M. de Falla: Bizitza laburra, interludioa eta dantza
M. de Falla: Gauak Espainiako lorategietan
G. Mahler: 1. sinfonia Re Maiorrean “Titán”
Espainiako Orkestra Nazionala
Juan Floristán, pianoa
Juanjo Mena, zuzendaria
Ganbera 4
Lekua: Euskalduna Jauregia
B.H. Crusell: Kuartetoa Mi bemol Maiorrean
R. Kókay: Quartettino
BOSen hari-laukotea klarinetearekin
M. Ravel: Sonatinea, flauta, biola eta harpa hirukoterako
A. Roussel: Serenade Op. 30
BOSen hari, harpa eta flauta hirukotea
Mundu Berriko sinfonia
Lekua: Euskalduna Jauregia
J. Guridi: Plenilunio, de Amaya
L. Liebermann: Piccoloa eta orkestrarako kontzertua Op. 50
A. Dvorák: 9. Sinfonia mi minorrean Op. 95 “mundu berrikoa”
Néstor Sutil, piccoloa
Erik Nielsen, zuzendaria