Kontzertuak
Beti Ravel
5.egitaraua
Elaine Douvas, oboea
Nancy Allen, arpa
Erik Nielsen, zuzendaria
I
MAURICE RAVEL (1875 – 1937)
Une Barque sur l’océan*
FRANK MARTIN (1890 – 1974)
Oboe, harpa eta harientzako hiru dantza
I. Seguiriya
II. Soledad
III. Rumba
Elaine Douvas, oboea
Nancy Allen, harpa
II
MAURICE RAVEL (1875 – 1937)
Barregarriaren alborada
Menuet antique
La Valse, Orkestrarako poema koreografikoa
*BOSek estreinakoz
DATAK
- 18 azaroa 2021 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 19 azaroa 2021 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
VOULEZ VOUS DANSER AVEC MOI?
RAEk dioenez, dantzatzea da «gorputzarekin, besoekin eta oinekin batera, era pausatuan mugimenduak egitea». Tentelak! Era pausatuan, diote. Ballet bat, dantza folklorikoko talde bat, aretoko dantza lehiaketak edo Fama telesail bat gogoan hartuta egin dute definizio hori, seguru, baina bistan da ez direla asko atera eta ez direla inoiz ezkontza edo berbena batera joan.
Wikipediak, berriz, honela definitzen du dantza: «Gorputzaren mugimendua, eskuarki musikarekin, adierazteko eta gizarte-interakzioko modu gisa erabiltzen den arte bat, eta entretenimendurako helburua du, bai eta helburu artistiko eta erreproduzitzailea ere». Enuntziatu honek errealitatearen antza handiagoa du —baina gizateria dantzaren mende egongo balitz irauteko, uste dut gaur egun garen ia zortzi mila milioi biztanleetatik oso urrun egongo ginela—.
Baina, erritmo hobearekin edo txarragoarekin, koordinazio handiagoarekin edo txikiagoarekin, kontua da dantza gizakiari berez dagokion zerbait dela, hitzaren aurreko gorputzaren bidez komunikatzeko beharra, eta, ildo horretan, norberaren arnasketaren erritmoak eta bihotzaren taupadak dantzaren kadentzia nagusia markatzeko balio izan zuten.
Perkusio idiofonoko instrumentuetatik hasi eta forma primitiboenetik gaur egungo teknologiarik aurreratueneraino, dantzaren bilakaera musikaren araberakoa izan da, eta zaila da bata bestetik bereiztea. Dantza erritualetatik trap modernoenera, baina baita beste askotariko estilo batzuk ere (minueto bat, jota bat, rocka, mazurka bat, bachata bat, hip-hop bat, bals bat, tango bat edo disko musika…); hala, dantzak eta musikak bikote banaezina eratu dute eta eratzen dute garai eta moden eskutik, nahiz eta batzuetan bikote hori arraro samarra izan.
Musika klasikoak ere parte hartzen du, nola ez, harreman estu horretan; are gehiago, dantza haren historiaren ezinbesteko elementua da. Esan ohi den moduan, frogarik ez dut, baina argi dut konpositore guztiek jorratu dituztela erritmo dantzagarriak. Zarabandak, gigak, alemanak, gabotak, minuetoak, polkak, mazurkak, hungariar dantzak, eslavak, eskoziarrak, bals vienarrak, frantsesak, polonesak, milongak, pasodobleak… —eta zer esan balleterako musikaz—. Horietan guztietan topa ditzakegu partitura famatuenen orrialdeak, eta egunero programatzen dira kontzertu-aretoetan.
Gaur bertan gure artean dugu dantzaz, erritmoz eta mugimenduz betetako programa bat. Baina frantsesez: danse, rythme et mouvement; izan ere, gaur Ravelen doinuak entzungo ditugu –Iparraldeko gure artistarik estimatuena– eta Frank Martinenak –fantsesez, “Magtán” ahoskatzen dena, suitzarra baitzen, bai, baina frantsesez hitz egiten duten suitzar horietakoa–.
Gaur entzungo dugun lehen lana Miroirs (Ispiluak) da, estilo inpresionistako pianorako bost piezako suitea, eta, Ravelen beraren arabera, «aldaketa nabarmena ekarri zuen nire bilakaera harmonikoan». 1904 eta 1905 bitartean, Parisko Kontserbatorioarekin eta hiri horretako musika-giroarekin etsipen eta frustrazio handiko une batean murgilduta, Les Apaches izeneko literatur eta arte zirkuluko lagunik kutunen laguntza eta konplizitatea eskertzeko —poeta gazteak, idazle, musikari eta kritikari ausart, berritzaile eta abangoardistak—, Ravelek haien izenean konposatu zuen obra hau. Hala, bere bost mugimenduetako bakoitza “apache” horietako bati eskaini zien, ispilu batetik ikusitako erretratuak balira bezala.
Une barque sur l’océan (Txalupa bat ozeanoan) isla horietako hirugarrena da, Paul Sordes margolariari eskainia. Ravelek berak orkestratu zuen, pianoz estreinatu eta urtebetera, eta egilearen mugikortasuna menderatzearen adibide bikaina da. Txaluparen mugimendua ia modu nabarian islatu zuen bai ur lasaietan bai olatu bortitzen artean, ozeanoaren boterearen azpian. Lerro irmoek itsasoaren indarra adierazten dute, eta etengabe isurtzen diren arpegioek, berriz, agerian uzten dituzte itsas korronteen arabeskoak; itsasontziaren kulunka egitura jariakorren barruan ikusten da, eta harmonia aldakorrek olatuen joan-etorriekin garraiatzen gaituzte; ekaitza, berriz, potentzia- eta hedapen-crescendo batean iristen da, eta dinamika-kontrasteak erabiltzen dira nolakoa izango den aurreikusi ezin daitekeen ozeanoa irudikatzeko. Zinez sentsuala, dantza bat izan ez arren, musikak uren dantzan murgilduko gaitu.
Trois dances pour hautbois, harpe et cordes (Oboe, harpa eta harientzako hiru dantza) piezak zanbulu liluragarritik atera eta bete-betean sartzen gaitu dantzan. Estilo berezia du, eta, aldi berean, oso aldakorra. Oso zaila da Frank Martin eskola jakin batean sartzea. Bere ibilbide luzean zehar bere konposizioak itxura inpresionista frantsesetik pop musikarekin jolastera igaro ziren, harmonia modalak, erritmo arkaikoak, folk musika, kutsu indiar eta bulgariarrak, Schönbergen dodekafonismoa eta tonalitate hedatua barne. Bere bizitzaren azken urteetan konposatutako hiru dantza hauek, baina, erritmo flamenkoetara garamatza, haren alaba Teresak inspiratuta: «Nire aitari betidanik gustatu izan zaio musika espainiarra. Askoz geroago, dantzarekiko nire bokazioagatik, sakonago ezagutu zuen, eta flamenkoarekin maitemindu zen erabat».
Heinz eta Ursula Holliger senar-emazteek osatutako bikotearentzat idatzi zen lan hori, beren instrumentuetan —oboea eta harpa, noski— birtuosoak ziren bikotearentzat. Martinek instrumentuen ñabardura bereizgarriez zuen ulermena, ezohiko konbinazioak sortzeko zuen gaitasuna eta interpretazio birtuosoetarako zuen ahalmena dira obra honen arrakastaren gakoetako bat. Beste gakoa Seguiriya, Soledad eta Rumba estetika flamenkoan oinarritutako erritmika konplexuen gainjartzea da.
Kutsu flamenko horien ostean, Ravelengana gatoz berriro eta haren Miroirs suitera, baina dantza espainiarrak alde batera utzi gabe. La alborada del gracioso (gaztelaniaz, jatorrizkoan) 1905ean konposatutako bere lan musikaletan laugarrena da, baina 1918an orkestratua. Oraingo honetan, Michel-Dimitri Calvocoressi musika-kritikariari, Ziburukoaren musika-jarraitzaileari eta adiskide onari eskainia. Izenburu berezi horrek Shakespeareren obren tentelari egiten dio erreferentziari, “barregarriari”, Commedia del’Arteko arlekinari, baraja frantseseko jokerrari, Urrezko Mendeko pinturako eta antzerkiko pikaroari, eta haren umore irudimentsu eta trufaria piezan zehar topatu daiteke. Konposizioak kolorea eta argia gainezka ditu, eta melodien jariakortasunak, seguidilla erritmoak eta gitarra-hotsen oroimenek dantza espainiar konplexuak, erritmikoak eta adierazkorrak gogorarazten dituzte. Calvocoressik honela definitu zituen: «Scherzo bikain bat, Chopin edo Balakirev-en erara, eta bertan La alboradaren umoreak eta fantasia bizienak laudorioak baino ez ditu merezi».
Kontserbatorioan Ravelen adiskide egin zen Ricardo Viñes piano-jotzaile espainiar bikainak estreinatu zituen Miroirs horiek, bai eta arratsalde honetako kontzertuko hurrengo obra ere –ondoren datorren dantza–: Menuet antique (Minué zaharra). Pianorako jatorrizko bertsioa 1895ean idatzi zen, baina orkestrazioa 1929an egin zen. Minuéren forma Ravelen beste obra batzuetan geroago agertuko da baina, gazte-garaiko pieza honetan, egitura zaharkitu eta itxuraz zurrun batean ezkutatuz, minuetoren formarekin jolasten du (bere erritmo hirutarra hautsiz, bere esaldiak bitan taldekatuz eta handik gutxira ordenatzera itzuliz), eta harmoniak nahieran moldatzen ditu.
Emanaldi dantzagarri honetan ezin du hutsik egin aretoetako erregeak: –La valse– izeneko balsak. Hasieran Johann Strauss II eta haren bals vienarrei egindako omenaldia zen, baina azkenerako berezko esanahia zuen obra bihurtu zen. Balsak eta erritmo hirutarrak maite zituen hasieran —beste lan batzuetan agerian geratu den moduan, Bolero ospetsuan, esaterako—, eta bals vienarraren apoteosi sinfonikoa konposatzeko asmoa duela hamarkada bat baino lehenagotik buruan zebilkien. Lehen Mundu Gerrak, ordea, Ravelen ikuspegia erabat aldatu zuen, eta obrak zuen kutsu arin eta kortesanoaren ordez, amaiera gogorra, txundigarria eta basatia nagusitu zen. «Le tombeau de Couperinen (1917) ondoren, nire osasunak ez zidan utzi denboraldi batez lan egiten. Berriz konposatzen hasi nintzenean, La valse idatzi nuen, poema koreografiko bat, eta hori egiteko ideia izan nuen Rapsodia espainiarra idatzi baino lehen. Nire asmoa bals vienarraren apoteosia izango zen obra bat egitea zen, eta nire irudimenean derbitxeen dantza fantastiko eta zorigaiztoko bati lotuta zegoen.
Eta deabruzko bals honekin bukatuko da emanaldia. Musika honen alde ona da ez dela beharrezkoa dantza egiteko pistara joatea. Nahikoa da begiak ixtea, eserlekuan eroso eserita, eta irudimena askatzea, bira etereo, pauso arin, jauzi lotsagabe eta mugimendu zoragarrietan, pausatuetan barrena; gure gorputzak, gainera, ez ditu horiek guztiak hondatu beharrik. Gozatu dantzarekin eta nik, José Vélezek Eurovisiónen bezala, proposamen bat egiten dizuet: voulez vous danser avec moi?
Elaine Douvas.
Oboea
Elaine Douvas New Yorkeko Metropoilitan Operako oboe-bakarlaria izan da 40 urte baino gehiagoz, oboe-irakaslea Juilliard Schoolen 1982tik, eta zurezko haize-instrumentuen saileko lehendakari kargua ere betetzen du. Udan, artista eta Aspen Music Festival and Schooleko klaustroko kidea da duela denboraldi batzuetatik.
Elaine Douvas-ek mintegi trinkoak eman ditu Quebeceko Le Domaine Forgeten, Interlochen (MI) Arts Campen eta Hidden Valley Music Seminarsen, Kalifornian. Eskola magistralak eman ditu Beijingen, Shanghain eta Londresen, eta 2017an ARD Munich Nazioarteko Oboe Lehiaketako epaimahaiburua izan zen. Bere ikasleak izandakoek mundu osoko orkestra eta unibertsitateetako postuak betetzen dituzte.
Bere karrerako une aipagarrienen artean dago Richard Straussen oboerako kontzertua MET Orchestrarekin Carnegie Hallen, James Levineren zuzendaritzapean. Bere CDek Boston Recordserako bakarkako emanaldia jasotzen dute, izen bereko laukotearen "Pleasure is the Law", bai eta Oboe Classics zigiluko "Oboe Divas" ere.
Douvas Clevelandeko Musika Institutuan eta Interlocheneko Arte Akademian trebatu zen. 21 urterekin izan zuen bere lehenengo lana, Atlantako Sinfonikako oboe-bakarlari. Azken 25 urteetan, denbora librean patinaje artistikoa egin du, eta USFSAko hamaika proba gainditu ditu.
Nancy Allen.
Harpa
New York Timesek goraipatua 1975ean New Yorken egindako emanaldi batean debuta egin ondoren, Nancy Allen New Yorkeko Filarmonikan sartu zen 1999an, harpa-bakarlari. Kontzertuen agenda estua du; horrez gain, The Juilliard School, Stony Brook University eta Aspen Music Festival and Schooleko harpa-sailak zuzentzen ditu.
Bere agendan agertzen dira nazioarteko jaialdi nagusietan bakarka egindako emanaldiak, hainbat artista bikainen laguntzarekin: Kathleen Battle, Richard Stoltzman, Manuel Barrueco eta Carol Wincenc, besteak beste.
Sarrerako EMI eta Tokioko Laukotearekin Ravelen Allegro erregistroak Grammy sarirako izendapena jaso zuen. New Yorkeko Filarmonikoarekin egin zuen debuta 2000. urtean, eta Estatu Batuetan estreinatu zuen Siegfried Matthusen flauta, harpa eta orkestrarako kontzertua Kurt Masur eta Robert Langevin musika-zuzendariarekin. Mozarten harpa eta flautarako kontzertua interpretatu du behin baino gehiagotan Lorin Maazel eta Alan Gilberten zuzendaritzapean.
New Yorken sortua, Pearl Chertokekin ikasi zuen. 1972an Parisen ikasi zuen Lily Laskinerekin eta The Juilliard Schoolen sartu zen Marcel Grandjanyrekin ikasteko. 1973an, Israelgo Bosgarren Nazioarteko Harpa Lehiaketa irabazi zuen eta National Endowment for the Arts Solo Recitalist Award saria jaso. 40 urte baino gehiagoz nabarmendutako irakaslea, bere ikasleek mundu osoko orkestretako postuak betetzen dituzte, eta gaur egungo harpa-jotzaile nagusietakoak dira.
Erik Nielsen.
Zuzendaria
Erik Nielsen zuzendariak trebetasunez lan egiten du operaren eta sinfoniaren alorretan. 2015az geroztik Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra da; halaber, 2016tik 2018ra bitartean Theater Baseleko musika zuzendaria izan zen, eta oraindik ere sarri gonbidatzen dute Sinfonieorchester Basel zuzentzeko. 2002an 10 urteko lankidetza hasi zuen Frankfurteko Operarekin, Korrepetitor (pianista) gisa lehenik eta Kapellmeister gisa gero, 2008tik 2012ra. Bertan, oso errepertorio zabaleko tituluak zuzendu ditu, Monteverdirekin hasi eta Lachenmanneraino. Frankfurten bizitzen hasi aurretik, Erik Nielsen harpa-jotzailea izan zen Berlineko Filarmonikoaren Orchester-Akademien.
20/21 denboraldirako dituen proiektuen artean honakoak nabarmentzen dira: debuta Dutch National Operan, Rotterdam Philharmonic Orchestra zuzenduz, Stravinskyren Oedipus Rexen produkzio berri batean; horrekin batera, Sammi Moussaren Antigonea operaren munduko estreinaldia egingo du, bai eta debutak ere Galiziako Sinfonikoarekin eta Orchestre der Tiroler Festspiele orkestrarekin, eta, era berean, Municheko Bayerische Staatsoperrera itzuliko da Richard Straussen Ariadne auf Naxosekin.
Azken konpromisoen artean, aipatzekoak dira: Kreneken Karl V, Municheko Bayerische Staatsoperrekin; Oedipus Rex, Il Prigioniero eta Pelléas et Mélisande Semper Oper Dresdenen; Trojahnen Peter Grimes eta Oreste Züricheko Opernhausen; Lachenmannen Billy Budd eta Das Mädchen mit den Schweflhörzern, Frankfurten; Usandizagaren Mendi Mendiyan, Pasioa San Joanen arabera eta Salome Bilbon, eta The Rake’s Progress, Budapesten. Horrez gainera, kontzertuak eman ditu Oslon, Manchesterren, Stockholmen, Madrilen, Estrasburgon, Lisboan, Basilean, Aspen Music Festivalen eta Interlochen Arts Campen.
Oso gazterik hasi zen pianoa jotzen. Erik Nielsenek orkestra zuzendaritza ikasi zuen Curtis Institute of Musicen, eta oboean eta harpan graduatu zen The Juilliard Schoolen. 2009an, Sir Georg Solti saria eman zion Solti U.S. Fundazioak.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Haydn, sinfonista aparta
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Historian izan diren sinfonista bikain guztiek, hala nola Beethovenek, Mahlerrek, Brahmsek edo Xostakovitxek, molde horretako musikagile bikain Haydnekiko zor ordaingabea dute. Patuaren irrikaz, Haydnen koda Salomon enpresaburuak Ingalaterran agindutako 12 sinfoniaren sorta izan zen, eta azkenak, guztietan handientsuenak, “London” izena zeukan. Klasizismoa ere ausarta izan daiteke, batik bat, Vriend eta Kit Armstrong adituek jotzen baldin badute.
F. Schubert
Obertura al estilo italiano en Do Mayor D. 591
W. A. Mozart
Concierto nº 22 para piano y orquesta en Mi bemol Mayor K. 482
F. J. Haydn
Sinfonía nº 104 en Re Mayor Hob. I: 104 “Londres”
Kit Armstrong, pianoa
Jan Willem de Vriend, zuzendaria
Ganbera 9
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
Bakarlari Handiak BOSekin batera
F. Mendelssohn
Sexteto para piano y cuerdas en Re Mayor Op. 110
Sexteto BOS
E. von Dohnanyi
Sexteto Op. 37
Sexteto de cuerda y viento BOS
Kit Armstrong, pianoa
ANDREA CHÉNIER – U. GIORDANO
Lekua: Euskalduna Bilbao
Maiatzean, Giordanoren Andrea Chénier tragedia veristak emango dio amaiera denboraldiari. Ezinbesteko opera da, melodia hunkigarriz eta zirraragarriz betetako obra indartsu eta dramatikoa, aria oso ezagunak dituena, «La mamma morta», kasurako. 2026an, 130 urte beteko dira Milango Teatro alla Scalan estreinatu zenetik, eta 73 urte ABAOn estreinatu zenetik, Coliseo Albian.
Giro historikoz bildutako drama honek, afera sozialetan murgiltzen denak, gorrotoa, indarkeria, gerra zibila, erresuminak, klaseen arteko borroka, maitasuna eta erromantzea ditu hizpide, Frantziako Iraultzaren esparruan, André Chénier poetaren bizitzaren eta heriotzaren interpretazio sortzailea eginez.
Doinu zirraragarri, hunkigarri eta jariakorrez betetako opera honetarako, ABAOk goi-mailako abeslariak bilduko ditu: Michael Fabiano tenor amerikarra, Bilbora pertsonaia nagusia antzezteko itzuliko dena; Saioa Hernández soprano miresgarria, ABAOn Maddalena di Coigny jokatuz debutatuko duena; eta, hirukote protagonista osatzeko, Juan Jesús Rodríguez baritono dramatikoa, Carlo Gérard pertsonaiaren azalean.
Musika Guillermo García Calvo zuzendariaren esku egongo da, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa zuzenduz ahalik eta etekinik handiena aterako dio melodia zabalez, pasarte deklamatorioz eta eraginkortasun handiko eszenaz osatutako partiturari.
Oholtzan, ABAO Bilbao Operaren eta Peraladako Jaialdiaren koprodukzioa, Alfonso Romerok sortua. Eszenografia zaindu eta dotorea Frantziako Iraultzan girotuta dago, eta gatazka hartako gordintasuna erabat islatzen du. Jauregiko aretoek, espetxeek eta auzitegiek eremu sinbolikoaren eta efektistaren artean dabiltzan mezuak zabaltzen dituzte.
ANTZEZLEAK
Andrea Chénier Michael Fabiano
Maddalena di Coigny Saioa Hernández *
Carlo Gérard Juan Jesús Rodríguez
La Contessa di Coigny / Madelon Elisabetta Fiorillo
La mulatta Bersi Veta Pilipenko
Roucher Gabriel Alonso *
Un incredibile / L’abate Jorge Rodríguez-Norton
Il sanculotto Mathieu Fernando Latorre
Pietro Fléville / Fouquier Tinville José Manuel Díaz
Schmidt / Dumas / Il maestro di casa Gexan Etxabe
TALDE ARTISTIKOA
Director Musical Guillermo García Calvo
Dirección De Escena Alfonso Romero Morav
Orquesta Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Director Del Coro Esteban Urzelai Eizagirre
Coro Coro de Ópera de Bilbao
Producción Festival Castell de Peralada ABAO Bilbao Opera
* Debuta en ABAO
Ganbera 10
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
F. M. Veracini
Obertura nº 6 en sol menor IFV 6
J. S. Bach
Concierto nº 3 para cembalo y orquesta en Re Mayor BWV 1054
F. Geminiani
Concerto grosso nº 6 en Si bemol Mayor Op. 7, H. 120
J. – P. Rameau
Les Boréades, selección
Ensemble barroco BOS
Silvia Márquez, klabea
