Kontzertuak

BOS 02

Pastorala | Hastapeneko abonua | Lur Kanta


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

Erik Nielsen, zuzendaria

Samy Moussa (1984):  A Globe Itself Infolding, organo eta orkestrarako*

Ludwig van Beethoven (1770 – 1827): 3. kontzertua piano eta orkestrarako do minorrean Op. 37
I. Allegro con brio
II. Largo
III. Rondo: Allegro

Andrew von Oeyen, pianoa

Ludwig van Beethoven (1770 – 1827): 6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 Pastorala

I. Allegro ma non troppo (Sentimendu alaien esnaera landa-ingurunera iristean)
II. Andante molto moto (Escena al borde del arroyo)
III. Allegro (Nekazarien bilera alaia)
IV. Allegro (Ekaitza)
V. Allegretto (Artzainen kanta. Esker-ematea ekaitzaren ondoren)

*Estreinaldia Espainian

DATAK

  • 11 urria 2018       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 12 urria 2018       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Pastorala

Naturaren eta musikaren arteko lotura aztertuko baitugu, ezinbestean hasi behar genuen Beethovenen Seigarrenarekin. Bonneko autoreak sinfonia itzel hori sortu zuen natura omendu nahian, izan ere, Vienako basoetan barrena paseatu ohi zen, nekaezin, eta ibilaldi horiek inspirazioa eman zioten. “Landa-bizitzaren oroitzapenez” gainera, beste bi pieza joko ditugu: batetik, Beethovenen hirugarren piano-kontzertua, hots, erromantizismoaren jaiotza, eta, bestetik, Samy Moussa kanadiarrak 2014. urtean sortutako organo- eta orkestra-pieza aparta. Pieza horretan, ia fisikoki sentitu dezakegu nola puzten eta husten den musika.

Kolorez eta argiz

Nekez azal daiteke, baina benetakoa da irudiak gogora ekartzeko musikak duen ahalmena; beharbada horregatik, hari buruzko iruzkinak mota horrelako erreferentziaz beteta daude. Dudarik gabe, eta entzuleen gozamenerako, gaurko egitaraua koloreari eta argiari lotutako oroitzapenez gainezka dago.

Hasteko, eta pixkanaka argi eginez, Euskalduna Jauregiko organo sinfoniko bikainak kolorez beteko du A GlobeItselfIn folding lana, Pierre Béique izenarekin batailatutako organoa inauguratzeko Montrealeko Orkestra Sinfonikoaren mandatua. Hiri horretako Kontzertu Sinfonikoen Elkarteko sustatzaile nagusietakoa izan zen Béique, eta orkestrak berak elkarte horretan du sorburua. Konposizioaren egileak, Samy Moussak (Montreal, 1984) onartzen du organorako eta orkestrarako pieza motz bat idaztea benetako erronka dela, solistaren eta orkestra-taldearen arteko oreka lehentasunezkoa izan ez arren partitura honetan, opera-aria batean edo kontzertu batean izan zitekeen moduan. Moussak, desafioari aurre egiteko, William Blaken eta Tanakhen sormenezko pentsaeran inspiratuta dagoen Munduak bere buruari eman ezin dion besarkada bat izenburuan jada adierazitako paradoxa bat erabiltzen du. Konposizioaren hasieran, organoa entitate independente bezala jotzen da, harik eta kadentzia labur baten ondoren, orkestra-ehunean pixkanaka integratzen den arte, honekin bat eginez bukaera arte. Asmoa bikoitza eta erakargarria da bere anbiguotasun kontraesankorrean; batetik, Moussak nahi du organoa bezalako instrumentu izugarri batek lanak duen pultsio guztia martxan jar dezala, eta, aldi berean, nahi du haren koloreen paleta aztertzen saiatzen bagara, zalantza bati aurre egin diezaiogula: organoaren soinua bereizi ezin den moduan al dago nahastuta orkestraren tinbrearekin edo orkestra al da, bilduz –besarkatuz–, organoaren ahotsa koloreztatzen duena? Montrealeko Maison symphoniquen estreinatuta, A Globe Itself Infolding lehen aldiz entzungo da Espainian.

Beste estreinaldi batek, Ludwig van Beethovenen (Bonn, 1770-Viena, 1827) 3. kontzertua pianorako do minorrean, Op. 37. delakoak, azken momentura arte eutsi zion tentsioari 1803ko apirilaren 5 hartan Theateran der Wienen. Antzoki horretan bere sustatzailea eta jabea bizi zen, Emanuel Schikaneder, Txirula magikoarenl ibretista eta lehen Papagenoa. Egun horretako asalduraren arrazoia ez zen izan première batean ulergarria eta onartua dena, baizik eta partitura amaitu gabe zegoela (jenioen bihurrikeriak). Alabaina, hori ez zen eragozpena izan Beethovenentzat –garai hartan, solista zen estreinaldian–; izan ere, bertaratutakoen testigantzaren arabera, nota guztiak paperean egon ez arren, zuzenean proiektatzen zituen burutik eskuetara (jenioa zen, bai horixe).

Kontzertua Vienan argitaratu zen 1804an, eta Prusiako Luis Fernando printzeari eskaini zitzaion. Horrek Beethovenengatik zuen miresmena elkarrenganakoa zen; konpositoreak haren musika-prestakuntza baloratzen zuen, eta hori hitz hauekin aitortu zion behin: “Ez duzu printze batek bezala jotzen, benetako musikari batek bezala baizik”.

Su txikian eginda, bere konposizioa 1800. eta 1802. urteen artean zabaldu zen, Bigarren Sinfoniaren sorkuntzarekin batera, eta horrek garai erromantikoko berezko iruzkinen bat eragin zuen, zeinaren arabera, kontzertua “sinfonia argi” baten “anaia iluna” zen, eta biak “aurpegi bikoitzeko metafora artistikoa” ziren Beethovenen bizitzako aldi ilun batean, non bere osasun txarrak entzumena okertzen zion “deabru bekaizti” batek bezala eta maiz eragiten zizkion urdaileko arazoak. Konpositoreak honela kontatzen zuen hori Bonnen pasatutako urteetako bere adiskide maitea zen Wegeler medikuari zuzendutako 1801eko ekainaren 29ko gutun batean: “Aitortu behar dut bizitza penagarria daramadala. Ia bi urte dira bilera bakar batera ere ez noala, sinpleki, ezin diodalako jendeari esan: gorra nago”.

Egia esan, Beethovenen musikaren argi-dualtasunari buruz egindako iruzkin bisualak alde batera utzita, kontzertu hau Beethovenek minor tonalitatean idatzitako solistadun orkestra-konposizio bakarra da, eta hori, bere asmo dramatikoarekin batera, musikaria urte horietan esploratzen ari zen bide berriaren lekuko da, korronte erromantikoari ateak zabaldu zizkion aurrekaririk gabeko abenturarena, hain zuzen.

Alabaina, Beethoven, hainbat konpositorerentzat funtsezko erreferentea izateaz gain, bizitzaren aurrean zuen jarrera zela-eta, adibide izan daiteke pertsona askorentzat; izan ere, krisi biziko uneetan gaixotasuna berarekin grinatzen zenean eta bere estatus sozial mugiezinak –arrakasta artistikoarekiko iragazgaitza– bere maitasun-zortetik aldentzen zuenean ere, hau pentsatzen zuen: “Lepotik hartuko dut Patua; ez nau erabat zanpatuko”. Eta bere halabehar zital horrekiko desadostasunak, “ze zoragarria izango litzatekeen mila bizitza bizitzea!” oihu egitera eramaten duen bizi-alaitasunaren bilaketak, bere luma zuzentzen du bere ekitean ilun eta indartsua den Allegro con brioren do minorretik azken Rondóra arte, zeina, freskotasunez beteta, panorama argitzen doan eta gure entzutea zuzentzen doan Do Maior distiratsu eta argira arte. Dena dela, musikaren miraria Largon bihurtzen da argi garbi, idazketan dagoen fintasunak eta inspirazioak benetako musika-gailurrera iristen direnean.

Bere biografoen esanetan, Naturarekin kontaktua zen Beethovenentzat ongizate-iturririk handiena, eta naturan murgiltzen zenean sentitzen zuen plazer hori da bere Seigarren sinfonia Fa Maiorrean, Op. 68. idilikoak sortzen duena. Pastorala gizarte vienarraren artean Beethovenen babesleak ziren Lobkowitz printzeari eta Razumovsky kondeari eskainita dago. Vienan estreinatu zen 1808ko abenduaren 22an eta Leipzigen argitaratu zen 1809an; horrek konpositorearen lanek zuten argitaratze-balioaren ideia ematen du, garai batean non bere lagun guztiek inondik ere ez zuten antzeko begirunea (kasu lazgarri bat Schubertena da). Wegelerri idatzitako gutunean, Beethovenek hau idatzi zuen: “Konposizio bakoitzarentzat sei edo zazpi editore izan ditzaket, edo, are gehiago, nahi izanez gero; jendea jada ez da iristen akordio batera nirekin. Nik finkatzen dut prezioa, eta haiek ordaindu egiten dute. Hirugarren Kontzertua bezala, sinfonia hau Theateran der Wienen estreinatu zen, tentsioak faltan izan ez zituen gau-emanaldi batean, orduan interpretatzaile batzuekin izandako tirabiren, entsegu faltaren eta entzuleen gogoa berotzen zuen aretoko hotzaren kontura. Orduan jada, Hoffmann polifazetikoak honakoa galdetzen zion bere buruari: “Sinfonia honek landa-bizitzaren koadro bat du. Koadro bat? Baina posible al da musika pintatzea?”. Erantzuna Berliozek, Beethovenen jarraitzaile zintzoak, eman zuen, baieztatuz lana “Poussinek konposatutakoa eta Miguel Angelek margotutakoa dirudien paisaia liluragarria dela”. Beethovenek, bere aldetik, garbi utzi zuen bere asmoa zela emozio gehiago deskribapena baino eta sentimenduen oroitzapen gehiago pintura baino” adieraztea, beretzat “arrazoiarekin dei daitekeelako Natura ‘bihotzaren eskola’. Hura da, hain zuzen, gizakiak Jainkoarekiko eta hurkoarekiko dituen betebeharrak argi eta garbi erakusten dizkiguna”. Eta horrela hasten da marrazten Sentimendu alaien esnaera landa-ingurunera iristean, Ama Naturaren baserritartasun xarmagarriaz gozarazteko moduko tentsio harmoniko gutxiko soinu-testuinguru eroso batean garatzen diren gai atsegin batzuen trazu fresko eta lasaiarekin eta diskurtso irmo eta bukolikoari eusten dioten pedalier notekin.

Litekeena da, Eszena errekaren ondoan idazteko, Berliozek zalantzan jartzen ez zuen zerbait egin izana Beethovenek: “soropil berdearen gainean etzatea, zeruari begira, haizea entzuten, ertzaren harri-koskorren kontra haustean errekaren uhinetan argiak sortutako mila islengatik liluratuta”; izan ere, ideia xume bat behin eta berriro erabiltzeak, hariaren fintasunak eta zuraren kutsu basati eta sotilak lasaitasun idilikoko soinu-irudi bat bihurtzen dute Beethoven etzan zen belarraren usaina. Naturaren ametsean murgildu ostean, erritmoa arintzen da, eta dantza orkestra-taldeaz jabetzen da, instrumentu guztien koloreak jauzaraziz eta Nekazarien bilera alai baten jai-giroaz gozatzera gonbidatuz. Baina Naturak badu alde basati bat ere, Beethovenek Ekaitzarekin ekartzen diguna. Bere garaian berritzailea izan zen orkestrazio baten mugimendu horrek efektu bereziak ditu; izan ere, biolontxeloek egiten duten pultsu bakoitzeko bost kortxeaerdiak aurrez aurre jartzen ditu kontrabaxuen lau kortxeaerdien kontra, eta igurtzi ilun horri piccolo txirula baten (lehen aldiz plantillan sartu zen tronboien ondoan) tentsio akustikoa gehitzen dio, nota kromatikoz betetako soinu-espazio baten muturreko gailurrean enbataren indarra gogora ekarriz.

Alabaina, idatzita dago Beethovenek beti izan zuela zoriontsu izateko asmoa, eta, koherentzia honetan, lana amaitzen du “zelaietako zoriontasunari, zeruaren baretasun ederrari eta lurraren janzkera aberatsari” abestuz, hori guztia Artzainen kanta eta esker-ematea ekaitzaren ondoren abestian jasota, belarriei eta arimari opari bat eskainiz eta soinuz eta argiz betetako amaiera bikaina emanez. Goza ezazue.

Mercedes Albaina

ANDREW VON OEYEN – Pianoa

Bere interpretazio dotore eta biziengatik, bere arte orekatuagatik eta teknika bikainagatik mundu osoan txalotua, Andrew von Oeyen bere belaunaldiko piano-jotzailerik xarmagarrietako bat da.

16 urterekin debuta egin zuenetik Los Angeles Philharmonicarekin eta Esa-Pekka Salonenekin, askotariko errepertorioarekin nabarmendu da mundu osoko orkestra sinfonikoekin. 2009an, Estatu Batuetako National Symphonyrekin jo zuen Kapitolioan, “A Capitol Fourth”-en mundu osoko milioika ikusleren aurrean, PBSaren zuzeneko transmisioari esker.

Ipar Amerikako, Europako eta Asiako kontzertu-areto eta jaialdi garrantzitsuetan egindako errezitaldietan jo du. Duela gutxiko errezitaldien artean, azpimarratzekoak dira Vienan, Wiener Konzerthausen egindako debuta, non Leonard Bernsteinen Age of Anxiety interpretatu zuen, eta Maskateko Royal Opera Housera itzuli izana, Omango Sultanerriko Urte Amaierako Festarako.

Warner Classicsek du artista honen esklusiba. Diskoetxe horrekin ateratako lehen albuma 2017an argitaratu zen, eta kritikaren txaloak jaso zituen.

Estatu Batuetan jaioa, 5 urterekin hasi zituen piano-ikasketak, eta 10 urte baino ez zituela egin zuen debuta orkestra batekin. Columbiako Unibertsitateko eta Juilliard Schooleko ikasle ohia, Gilmore Young Artist Saria irabazi zuen 1999an, eta Leni Fe Bland Fundazioaren Piano Lehiaketa Nazionala, 2001ean.

ERIK NIELSEN – Zuzendaria

Erik Nielsen Bilbao Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra da 2015eko irailetik.

2016-2017 denboralditik, Basileako Antzokiko musika-zuzendaria ere bada.

Erik Nielsenek Filadelfiako Curtis Musika Institutuan ikasi zuen zuzendaritza, eta oboean eta harpan espezializatuta graduatu zen New Yorkeko Juilliard Schoolen.

Berlingo Orkestra Filarmonikoko Akademiako kidea izan zen, eta harpa jo zuen han.

2009ko irailean, zuzendaritzaren saria eta Solti Fundazioak Amerikako Estatu Batuetan ematen duen beka eskuratu zituen.

Opera-errepertorio zabala dauka, zenbait erakunderekin, hauekin, besteak beste: Frankfurteko Opera, English National Opera, Boston Lyric Opera, New Yorkeko Metropolitan Opera, Erromako Opera, Dresdengo Semper Opera, Hedelango Opera Jaialdia, Berlingo Deeriknielsnutscher Oper, Sao Carlosko Teatro Nazionala, Malmoko Operaren Antzokia, Zuricheko Operaren Antzokia, Bregenzeko Jaialdia, Eliseo Zelaietako Antzokia Parisen, ABAO, Hungariako Opera Nazionala eta Galesko Opera Nazionala.

Orkestraren esparruan, hauek zuzendu ditu, besteak beste: New World Symphony, Genevako Ganbera Orkestra, Frankfurteko eta Stuttgarteko irratietako orkestra sinfonikoak, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Lisboako Orkestra Sinfoniko Portugaldarra, Strasbourgeko Filarmonikoa, Luxemburgeko Filarmonikoa, Hego Westfaliako Filarmonikoa, Ensemble Moderm eta Erresuma Batuko Northern Sinfonia.

 

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

27 - 28 - 29
Abe
2024
>Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo

Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro


0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.


Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
16 - 17
Urt
2025
>ONE eta Mahlerren “Titán”

ONE eta Mahlerren “Titán”

Lekua: Euskalduna Jauregia

M. de Falla: Bizitza laburra, interludioa eta dantza
M. de Falla: Gauak Espainiako lorategietan
G. Mahler: 1. sinfonia Re Maiorrean “Titán”

Espainiako Orkestra Nazionala
Juan Floristán, pianoa
Juanjo Mena, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
20
Urt
2025
>Ganbera 4

Ganbera 4

Lekua: Euskalduna Jauregia

B.H. Crusell: Kuartetoa Mi bemol Maiorrean
R. Kókay: Quartettino
BOSen hari-laukotea klarinetearekin

M. Ravel: Sonatinea, flauta, biola eta harpa hirukoterako
A. Roussel: Serenade Op. 30
BOSen hari, harpa eta flauta hirukotea

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
30 - 31
Urt
2025
>Mundu Berriko sinfonia

Mundu Berriko sinfonia

Lekua: Euskalduna Jauregia

J. Guridi: Plenilunio, de Amaya
L. Liebermann: Piccoloa eta orkestrarako kontzertua Op. 50
A. Dvorák: 9. Sinfonia mi minorrean Op. 95 “mundu berrikoa”

Néstor Sutil, piccoloa
Erik Nielsen, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak