Kontzertuak

BOS 11


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

Erik Nielsen, zuzendaria

Igor Stravinsky (1882-1971): Haize instrumentuetarako sinfonia (berrik. 1947)
Luis de Pablo Costales (b.1930):  Amicitia, Akordeoi eta orkestrarako kontzertua (Erabateko estreinaldia AEOS-SGAE Fundazioa)
I. Moto perpetuo
II. Imago
III. Velox

Iñaki Alberdi, akordeoia

Igor Stravinsky (1882-1971): Pétrouchka (1911 jatorrizko bertsioa)
I. Inauteriko herri-jaia
II. Petrouchkaren etxean
III. Mairuaren etxean
IV. Herri jaia eta Petrouchkaren heriotza

 

 

DATAK

  • 08 martxoa 2018       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 09 martxoa 2018       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Haizean flotatzen

Mstislav Rostropovichek hainbat hamarkadaz baliatu zuen biolontxelo-jotzaile gisa zuen ospea bere musika-tresnaren errepertorioa zabaltzeko.

Eta hori bera egin zuten, eta egiten dute oraindik ere, beste hainbat eta hainbat bakarlarik. Heinz Holligerrek oboearekin. Maurice Andrék tronpetarekin. James Galwayk txirularekin. Paul Wittgensteinek esku bakarrerako pianoarekin. Frans Brüggenek txirula eztiarekin. Christian Lindbergek tronboiarekin. Gure Asier Polok txeloarekin, Gidon Kremerrek biolinarekin… Dozenaka artista, konpromiso bokazionalak bultzatuta.

Nola? Bi modu daude, elkarren osagarriak. Neketsua bat, eta are neketsuagoa bestea.

Arkatza hartu eta lanak konposatzen, konpontzen eta transkribatzen jardutean datza modu neketsua.

Eta modu are neketsuagoan, aldiz, kafetegi on bat bilatu –jatetxe on batek ere balio lezake–, sudur artistikoari jarraitu, armiarma sarea prestatu, pazientzia hartu –batzuetan hainbat hamarkadatarako ere-, eta, azkenik, behar adina txandatara gonbidatu behar da aurretik hautatutako musikagile bat, zure musika-tresnarentzat lan bat idatziko duela hitz ematen dizun arte. Emaitza onak izaten ditu horrek.

Eta hainbat arrazoirengatik izaten ditu emaitza onak. Arrazoi nagusia izaten da itxuraz hori dela kalaka saihesteko modu bakarra, baina badaude arrazoi gehiago ere: musikagileak arraza berezia dira definizioz. Lan hitzordu bat onartzen dute, musika-tresna hari lotuta entzuten dute, aurretik inoiz entzun ez duten moduan, haren errepertorioko lan kanonikoak begiratzen dituzte, birtuosoarekin hitz egiten dute, eta, katiluan kafea hoztu aurretik, badakite zerbait berria eskaintzeko gai direla. Aurretik inork kontatu ez duen zerbait.

Bat-batean egoera aldatu egiten da. Orain musikagilea da egunero bakarlariari deitzen diona alderdi tekniko bati buruz galdetzeko. Bakarlariak ez daki oso ondo zer erantzun. Dagoeneko sumatzen du lan berria ordura arte egindakoaren guztiz bestelakoa izango dela, egin daitekeenari eta ezin egin denari buruz dituen mugak berrikusi beharko dituela. Baina nork aginduta sartu naiz saltsa honetan? Nik neuk. Horixe baita nahi dudana. Izan ere, halakok esan dit gure tresnarako lan bat osatzen ari dela nire muturren aurrean.

Eta egun batean, hara non iristen diren lanaren lehenengo zirriborroak bakarlariaren atrilera. Gogo asko eta elkarrenganako errezelo pixka bat. Ea zer zapore duen honek guztiak. Bat-bateko maitemina sortzen da gehienetan. Birtuosoak aspalditik ezagutzen du egilearen ekoizpena, eta iritsi berri zaion lana egia bihurtutako amets bat da, ez gehiago ez gutxiago.

Zorionez, musikagileak doitu, leundu, galdetu eta proposatu egiten du. Batzuetan, elkarrenganako adeitasun dantza hain biribila da, ezen, hura askatzeko, Rostropovichek Shostakovichi zuzendutako helburuak berreskuratu behar diren: tira, Dmitri Dmitrievich, zer gustatuko litzaizukeen entzutea, horixe idatzi; ez zaitez kezkatu biolontxeloarekin jo daitekeenarekin eta ezin jo daitekeenarekin, era batera edo bestera egingo baita.

Egunek aurrera egin ahala, lanak erakusten du zer indar duen eta zer barne koherentzia duen. Musikagileak xehetasunak botatzen ditu han eta hemen, eta airean harrapatu ditu bakarlariak.

Proiektua martxan jarri ondoren, gizakiok uste baino askoz txikiagoak izan ohi dira epeak. Bai bakarlariak bai musikagileak lan erritmo izugarrira ohituta daude. Aste batzuetan, hilabete batzuetan gehienera ere, lana amaituta egongo da, eta jendaurrean; hori bai, agendak, agertokiak, zuzendariak eta beste milaka faktorek bat egiten dutenean.

Iñaki Aberdi akordeoiarekin. Luis de Pablo da egilea. Amicitia (Adiskidetasuna latinez) da lanaren izenburua, eta akordeoi eta orkestrarako kontzertu honen erabateko estreinaldiaren lekuko izango gara. Lan hau hiru mugimendutan antolatuta dago, eta elkarlanaren emaitza da, hain zuzen ere, musika-tresna horren jotzaile nagusietako baten eta hemen daramagun zazpi mende hauetan izan den bilbotar musikagile unibertsalenaren arteko elkarlanaren emaitza –jende asko etor dadila etorkizunean hura bere tronutik kentzeko gaitasunekin edo gehiagorekin, jainkoek hala nahi dezatela–.

Batek zein besteak nazioartean izan dituzten ibilbideak hain dira zabalak, ezen ez dagoen horiek laburtzeko modurik. Hor duzue Internet; baina hartu denbora miatzen hasi aurretik.

Alberdiren jarraigo luzeak generoaren ezaugarri guztiak bete zituen. Akordeoiaren errepertorioa zabaltzeko helburuaren ondorioz, hainbat egilerekin izaten ditu harremanak eta aritzen da lanean, besteak beste: Erkoreka, Lazkano, Torres, Sánchez-Verdú eta Guinjoan. Luis de Pabloren izena mende hasieraz geroztik zegoen zerrendan, haren lanen konponketa batzuk direla-eta; baina 2013. urtera arte ez zen gaur hona ekarri gaituen proiektua zehaztu. Alberdik Espainiako Orkestra Nazionalarekin grabatu berri zuen disko bat bidali zion De Pablori, eta musikagileak, 83 urterekin, berak gutxi ezagutzen zuen tresna sakontasunez aztertzeari ekin zion.

Lehenengo bi mugimenduak, Moto Perpetuo eta Imago, 2014ko irailaren 7an eta urriaren 19an amaitu zituen, hurrenez hurren. Azken mugimendua, Velox, Madrilen amaitu zuen, urtearen azken egunetan, abenduaren 26an, hain zuzen ere.

De Pablok musikagile gisa egindako urte ugarietan beti azpimarratu nahi izan du bitartea, edo bitarte sail bat, eta bere lanen euskarri izan da. musikagile ospetsua izateak ona du youtuben ugari direla hari buruzko dokumentalak eta haren unibertso sortzailea aztertzen dituzten maisu eskolak. Sartu eta ikusi.

Alberdi da –De Pabloren ondotik– lana ondoen ezagutzen duen pertsona, eta ezin du bere lilura ezkutatu, inondik ere. Lehenengo bi edo hiru minutuetan agertzen da lanaren plana. Lan honetan, musikagileak berak deskribatzen duen bezala, kolorez betetako tartea bihurtu nahi du musika.

Amicitia lana XX. mende musikalaren beste forjarietako baten bi lanen artean kokatuta dago: hain zuzen ere, Igor Stravinskiren (1882-1971) lanean artean.

Haize instrumentuetarako sinfonia esaten bazaio ere, Stravinskik Symphonies, pluralean, jarri zion izenburua. 1920. urteko abenduaren amaieran hasitako lana izan zen.

La Revue Musicale aldizkariak Claude Debussy (1862-1918) hil berriaren ohorezko monografiko bat zuen aurreikusia, eta Stravinskik, beste lankide batzuekin batera, lan txiki bat bidali zuen: Sinfoniak lanaren azken mugimendua izango zen pianorako koral konpondu bat.

Jacques Rivière, argitalpenaren argitaratzaile berria, Igorren lehenengo paladinetako bat izan zen, hura Ballets Russesen eskutik Parisera iritsi zenean, eta 1919. urteko lehenengo hilabeteetan berriro ere heldu zion harremanari, Revue aldizkarirako testu bat eskatu zionean. Stravinskik ezetz esan zion eskaintzari, baina ezin izan zion uko egin, eta ez zuen nahi izan, hurrengo alean Debussyren omenezko bere lana bidaltzeko aukerari.

Lan txiki hori Sinfoniak bihurtzeko eraldaketa Garchesen gertatu zen, 1920. eta 1921. urteen bitartean. Izena gorabehera, lanaren iraupena zela-eta miniaturaren esparruaren barruan jarraitu zuen –10 minutu inguru–; estreinaldia, 1921eko ekainaren 10ean, Londresen, erabateko hondamena izan zen. Edonola ere, musikagileak horretarako harpidetza zuela zirudien, karreraren hasieratik beretik. Eskandalu eta txistu segida on eta paradoxiko bat nahikoa da Mendebaldeko musikagile handienetako baten ospea zizelkatzeko.

Bitxia bada ere, Sinfoniak lana ez zen argitaratu hiru hamarkada geroagora arte, 1947. urtera arte, hain zuzen ere; eta aukera hartaz baliatu zen musikagilea lana berrikusteko eta haize instrumentuen arteko oreka aldatzeko, eta horrela lortu zuen gaur egun ezagun egin duen sonoritatea.

 

Stravinskiren musika estiloaren aldaketa sistematiko eta alaiaren inguruan eraikitako elezaharraren ondorioz, ahaztu egiten dugu, askotan, musikagileak ez ziela inoiz ere bizkar eman lehenengo hiru balletei: Suzko txoria (1910), Petruchka (1911) eta Udaberriaren sagarapena (1913).

Hurrengo sei hamarkadetan, Stravinskik dozenaka aldiz zuzendu zituen lan hauek munduko eszenatoki guztietan. Hori bai, sorburu izan zituzten dantza haietatik gero eta modu emantzipatuagoan.

Petruchkaren estreinaldia 1911. urteko ekainaren 13an izan zen, eta inoiz ez bezalako arrakasta izan zuen. Horri asko lagundu zion, noski, Karsavinak Ballerina pertsonaiaren paperean egindako lanak, Cecchetti maisu ohoragarriak Mago gisa eginak eta, batez ere, ordurako mitikoa zen Nijinskik Petruchkaren paper nagusian egindako lanak.

Stravinskik, bizitzaren zentzu lakoniko eta eslaviarrarekin, idatzita utzi zuen asko estimatu zuela Alexandre Benoisen libretoa. Kolaboratzaile hari, halaber, eskerrak eman zizkion, proiektuari ez ziolako Petruchkaka esan; hura zen, nonbait, troupearen gainerako kideek erabili ohi zuten izendapen estandarra.

Izendapena eta axolagabekeria pixka bat formetan, eszenatokiaren atzealdean ohikoa denak, ez zetozen bat Debussyk 1912. urteko gutun batean musikagileari idatzitako hitz hauekin:

“Gauza gutxi ezagutzen ditut Tour de passepasse esaten diozun horrekin konparatu litezkeenak […] Bertan, soinu magia moduko bat entzuten da, gizakien dohain bihurtzen diren arima mekanikoen misteriozko eraldaketa gertatzen da aztikeriaren bitartez, eta iruditzen zait zu zarela horren asmatzaile bakarra. Era berean, Parsifal lanean baino topatu ez ditudan ziurtasun orkestralak daude […] Petruchka baino harago iritsiko zara, zalantzarik gabe; baina dagoeneko harro egon zaitezke lan honek adierazten duenarekin”.

Joseba Berrocal

IÑAKI ALBERDI, akordeoia

Iñaki Alberdiri buruz honakoa esan du Sofia Gubaidulinak: talentua du, eta gorputz eta arimaz aritzen da, musikaren artista gisa. Formaren sakontasunaz duen ulermena harrigarria da, eta horrek guztiak, haren izaerari lotuta, arrasto sakon eta izugarria utzi du nigan.

Hainbat musikagileren lanak estreinatu ditu, hala nola, Sofia Gubaidulina, Karlheinz Stockhausen, Luis de Pablo, Joan Guinjoan, Gabriel Erkoreka, Ramon Lazkano, Jesús Torres, Alberto Posadas eta José María Sánchez-Verdúrenak.

2012an Gramophon Editor’s Choice Award saria irabazteko hautatu zuten Sofia Gubaidulinari buruzko disko monografikoagatik, eta garrantzizko diskoetxeekin grabatu du.

Hainbat kontzertu aretotan eta jaialditan jardun du, besteak beste, Teatro la Fenicen, Vienako Musikvereinen, Madrilgo Auditorio Nazionalean, Donostiako Musika Hamabostaldian, Duke Hallen (Londres), San Petersburgoko Filarmonikoan, Granadako Musika eta Dantza Jaialdian, Veneziako Bienalean, Bartzelonako Auditoriumean eta Buenos Airesko Colón Antzokian, Espainia eta Europako orkestra nagusiekin batera.

ERIK NIELSEN – Zuzendaria

Erik Nielsen Bilbao Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra da 2015eko irailetik.

2016-2017 denboralditik, Basileako Antzokiko musika-zuzendaria ere bada.

Erik Nielsenek Filadelfiako Curtis Musika Institutuan ikasi zuen zuzendaritza, eta oboean eta harpan espezializatuta graduatu zen New Yorkeko Juilliard Schoolen.

Berlingo Orkestra Filarmonikoko Akademiako kidea izan zen, eta harpa jo zuen han.

2009ko irailean, zuzendaritzaren saria eta Solti Fundazioak Amerikako Estatu Batuetan ematen duen beka eskuratu zituen.

Opera-errepertorio zabala dauka, zenbait erakunderekin, hauekin, besteak beste: Frankfurteko Opera, English National Opera, Boston Lyric Opera, New Yorkeko Metropolitan Opera, Erromako Opera, Dresdengo Semper Opera, Hedelango Opera Jaialdia, Berlingo Deeriknielsnutscher Oper, Sao Carlosko Teatro Nazionala, Malmoko Operaren Antzokia, Zuricheko Operaren Antzokia, Bregenzeko Jaialdia, Eliseo Zelaietako Antzokia Parisen, ABAO, Hungariako Opera Nazionala eta Galesko Opera Nazionala.

Orkestraren esparruan, hauek zuzendu ditu, besteak beste: New World Symphony, Genevako Ganbera Orkestra, Frankfurteko eta Stuttgarteko irratietako orkestra sinfonikoak, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Lisboako Orkestra Sinfoniko Portugaldarra, Strasbourgeko Filarmonikoa, Luxemburgeko Filarmonikoa, Hego Westfaliako Filarmonikoa, Ensemble Moderm eta Erresuma Batuko Northern Sinfonia.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2024-2025
09
Abe
2024
>Ganbera 3

Ganbera 3

Lekua: Euskalduna Jauregia

M. Ravel: Le tombeau de Couperin, haize-boskoterako
BOSen haize-boskotea

J. S. Bach: sinfonia re minorrean
BOSen ensemblea

A. Scarlatti: Bost aria soprano, tronpeta, hari eta baxu jarraiturako
BOSen ensemblea

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
12 - 13
Abe
2024
>Horrela mintzatu zen Zaratustra

Horrela mintzatu zen Zaratustra

Lekua: Euskalduna Jauregia

Pablo Gonzalez, zuzendaria
Jonathan Mamora, pianoa


I

LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)

Egmont, Obertura Op. 84

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)

23. kontzertua piano eta orkestrarako La Maiorrean K. 488

I. Allegro
II. Adagio
III. Allegro assai

Jonathan Mamora, pianoa

II

RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)

Also sprach Zarathustra Op. 30

*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 100’ (g.g.b.)

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
19 - 20
Abe
2024
>Intxaur-hauskailua Gabonetan

Intxaur-hauskailua Gabonetan

Lekua: Euskalduna Jauregia

O. Respighi: Trittico Botticelliano
W.A. Mozart: Exsultate, jubilate K. 165
P.I. Tchaikovsky: Intxaur-hauskailua, II. ekitaldia Op. 71

Alicia Amo, sopranoa
Giancarlo Guerrero, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
27 - 28 - 29
Abe
2024
>Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo

Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro


0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.


Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

Informazioa eta sarrerak