Kontzertuak
BOS 13
Jaime Martín, zuzendaria
Jesús Torres (1965): Velázquezen hiru margolan*
I. Ispiluko Venus / La Venus del espejo
II. Kristo gurutziltzatua / Cristo crucificado
III. Bakoren garaipena / El triunfo de Baco
Jean Sibelius (1865-1957): Kontzertua biolin eta orkestrarako re minorrean Op. 47
I. Allegro moderato
II. Adagio di molto
III. Allegro, ma non tanto
Ray Chen, biolina
Dmitri Shostakovich (1882-1971):15. Sinfonia La Maiorrean Op. 141**
I. Allegretto
II. Adagio
III. Allegretto
IV. Adagio, Allegretto
* Fundación SGAE eta AEOSen enkargua
** Lehenengo aldiz BOSek
DATAK
- 19 apirila 2018 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 20 apirila 2018 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Azken sinfonia
Bi urtean behin, BBVA Fundazioak eta AEOS (Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkartea) elkarteak batera antolatzen duten konposizio-lehiaketan saritutako obraren berri ematen dute. Irabazten duenak –norbaitek irabazten badu, noizbait saria jabegabe geratu baita– poz bikoitza eramaten du; hogeita hamar poz, egia esan. Lehenengoa, edo berehalakoena, sariaren zenbatekoa da: 18.000 euro. Gainerako 29 pozak arrazoi honengatik dira: elkartutako orkestra guztiek beren denboraldian saritutako pieza programatzeko konpromisoa hartzen dute. Jesús Torres (Zaragoza, 1965) izan da sari horren zortzigarren edizioan saritua, Tres Pinturas Velazqueñas (Velázquezen hiru margolan) lanarekin, eta, adeitsu garenez, gaur gauean entzuteko aukera izango dugu. Oraindik tinta freskoa duen musika da, eta egileak modu honetan deskribatzen du: «2015ean idatzia, Velázquezen hiru mihiseri buruz: Ispiluko Venus, Kristo gurutziltzatua eta Bakoren garaipena. Hamabost minutu irauten du. Ispiluko Venus margolanean, isla-jolas ezin finagoa bor-bor jarraituan ari diren zenbait motiboren isuri etengabean proiektatzen da lehen mugimendu horretan, eta oihartzun eta adar ugari ditu. Velázquezen irudiaren sentsualtasuna eta poesia musikalki agertzen da zehaztutako estruktura argitsuetan, batzuetan, eta lausotu eta motelduetan, beste batzuetan. Kristo gurutziltzatua orkestra-triptiko honen bigarren mugimendua da. Koadroaren itxurazko baretasunak eta klasizismoak ez du ezkutatzen Kristoren gorputzaren irudi tragikoa, emozio sakonekoa. Hori guztia soinura eramatean, hasiera ilun eta dramatikotik erdiko pasarte azkar eta zurrunbilotsura doazen bideak egiten dira, amaiera mistiko eta samindu batean bukatzeko. Obra Bakoren garaipena lanarekin amaitzen da. Amaiera horretan, eszena orgiastikoaren pasarte mitologikoak, kasu honetan parodiatik hurbilekoa, jainkoen eta pikaroen arteko kontraste horretan, arintasunean pentsatzeko aukera musikala ematen du, argiro hautemangarria eta errepikaria den materiala erabiltzen duelako (hala gertatzen da hemen), hain zuzen ere, zati honen gehiengoa osatzen duen sei notako zelula, zeina osorik, zatikatuta edo birrinduta agertzen den, tinbre eta harmonia nahastura kontaezinean. Velázquezen hiru margolan, José Luis García del Bustori eskainia, 2016ko urriaren 10ean estreinatu zuen Cadaquéseko Orkestrak, Madrilgo Auditorium Nazionalean, Vasily Petrenkoren batutapean. Obrak orkestrazio gardena dauka. Torresek, batez ere, artelan komunikatiboan sinesten du, emoziozkoa eta adierazkorra. Musikak ez dizkio partiturari edo XX. mendetik jasotako eskola handiei eman behar kontuak, entzunaldiari baizik. Eta entzunaldiaz ari garenean, entzuleez ari gara; eta hori gara gu. Torresek lan hunkigarria idatzi du, hots, idatzi digu. Jesús Torres baino mende bat lehenago, hain zuzen, baina pixka bat iparralderago, gure gau-emanaldira gonbidatutako beste egileetako bat jaio zen: Jean Sibelius (1865-1957). Haren Kontzertua biolin eta orkestrarako re minorrean, Op. 47 obra famatua entzungo dugu. Konpositore dei daitekeen edonork primeran ezagutzen ditu instrumentu horretarako idazketaren ezaugarri nagusiak. Nahitaezkoa, kontuan hartzen badugu Orkestra planetako biztanleen ia erdia biolinistak direla. Ahots horrekin entzungo dira egilearen ideia musikalak, besterik egon ezean. Beraz, ez da harritzekoa biolinerako kontzertu handietako batzuk aurretik instrumentu hori ikasi ez zuten egileek idatzi izana: Mendelssohn, Brahms, Tchaikovsky, Prokofiev… Hurbileko solistaren baten gomendioak eta sen ona nahikoak ziren maisulana sortzeko. Beste barruti batean ditugu biolina zuzenean ezagutzen zuten konpositoreak. Gazteak zirela ikasi zutelako zein haien bizibidea zelako. Vivaldi, Bach, Mozart, Viotti, Beethoven, Spohr, Kreutzer, Vieuxtemps… Horien guztien artean lan solista tona bat idatzi zuten. Eta horien artean agertu zen Sibelius, dagoeneko luzapenean, eta biolinerako XIX. mendeko azken kontzertu handia idazten hasi zen 1902an. Sibeliusek hainbatetan aitortu zuen bere lehen bokazioa instrumentu hori jotzen birtuosoa izatea zela, eta dagoeneko ospetsua den iskanbila sortu zuen kontzertu horren munduko estreinaldiaren inguruan. Willy Burmester musikariarengan pentsatzen egin zuen obra; solista horrek, nazioarteko karrera garatzen hasi aurretik, concertino postua izan zuen Helsinkiko Orkestra Filarmonikoan. 1903ko urrian, Sibeliusek Willyri idatzi zion, eskaintza eta estreinatzeko enkargua berresteko. Alabaina, Burmesterren agenda beteak eta Sibeliusen presak eraginda, azken horrek ez zuen hitza bete, eta tokiko kontserbatorioko irakasle Victor Nováček musikariari eman zion estreinaldia, zeina Helsinkin izan zen, 1904ko otsailaren 8an. Gaizki antzean atera zen kontua. Dena dela, Sibeliusen ospea hazten eta mugak zeharkatzen ari zen hil horietan. Hain zuzen ere, 1904an, haren Bigarren sinfonia lehen aldiz entzun zen Estatu Batuetan (Mahlerrekin batera igaro zen itsasoz bestaldera), eta beste Biolinerako kontzertu bat programatzeko interesa agertu zuten Alemanian. Konpositore eta Frankfurteko jaialdiaren antolatzaile Max von Schillingsek partitura eskatu zion Burmesterri, aztertzeko. Schillingsek ondoren egindako komentarioa ustekabea eta nahasia izan zen: «Esan beharra daukat, Sibeliusen Kontzertua sakon aztertu ondoren, desengainu handia hartu dudala. Oso begiko dut Sibelius, hala artistikoki nola pertsonalki, eta nire trebetasun handienez eskaini ditut bere Lemminkäinen lanak, baina ezin dut gauza bera egin kontzertuarekin. Zalantzarik gabe, solistaren zatiari zeregin bikain eta interesgarria eman dio… Baina haren sortze-lanak eragin txikia izan du nigan, eta pasarte batzuk estilorik gabeak, melengak eta azalekoak iruditu zaizkit». Burmester burugabeak bere horretan eman zion eskutitza Sibeliusi, eta, horren erruz, ziur aski, lanaren berrikusitako bertsioa Berlinen berriz estreinatzeko aukera galdu zuen. Azkenean Karel Halir arduratu zen estreinaldiaz, Richard Straussen zuzendaritzapean, 1905eko urriaren 19an. Burmester tximinoen moduan haserretu zen, eta zin egin zuen pieza sekula ez zuela joko. Sibeliusek laugarren solista bati hitzemandako eskaintza bat bidaliz erantzun zion; hamabi urteko Ferenc von Vecsey haur prodijioak joko zuen. Bi lagunen arteko gaizki-ulertu eta hondamendi diplomatiko sorta, zeinak ez zuen eragotzi obra oso azkar eta ondo merezita publikoaren kutunenetakoa bihurtzea. Eta, gau-emanaldia amaitzeko, generoko azken lantzaile handiaren azkeneko sinfonia: Dmitri Shostakovich (1906-1975) musikagilearen 15. sinfonia, op. 141. 1971ko apirila eta uztaila artean erritmo onean konposatua, lanaren idazketa bera ia-ia mirarizkoa izan zen, Shostakovichek gero eta osasun-arazo larriagoak zituelako, eta konpositoreak azkeneko aldian sortzeari zegokionez zuen patxada handi samarragatik. Lana bitxitasun gustagarrien arragoa da: luzera oso asimetrikoko lau mugimendu eta autore klasikoen aipu mordoa (handiena, Rossiniren Gilen Tell). Shostakovichek, kontua argitzeko gogo handirik gabe, lehenengo mugimendua deskribatu zuen hainbat forotan, eta adierazi zuen jostailu-denda, zeru garbi azpiko haur-koadroa edo heriotzaren aurkako protesta zela. Estreinaldia Moskun izan zen 1972ko urtarrilaren 8an, haren seme Maximen zuzendaritzapean, eta arrakasta handia izan zuen. Une horretatik aurrera, sinfonia Shostakovichen pasaportea bihurtu zela dirudi: maiatzaren 5ean Lendingradeko tokiko estreinaldian egon zen, eta hil horretan bertan Berlinen, urrian Bakun, azaroan Londresen eta hurrengo urtean Kopenhagen entzun zuen. Kilometro-metaketa horrek konposatzeko ezintasun eramangaitza ezkutatzen zuen. Honela deskribatu zion bere lagun Glikmani, 1973ko urtarrilaren 16an idatzitako eskutitzean: «Isaac Davidovich maitea: Ia ahaztuta daukat zer den etxean egotea. Bidaia luzeak egiten ez nagoenean, ospitalean nago. Zaindu zure osasuna, nik nirea galdu dut eta asko damutzen naiz. Buruan gurpiltxoren bat bere tokitik atera zait: hamabosgarren sinfonia egin ondoren ez dut nota bat bera ere konposatu. Egoera ikaragarria da niretzat». Agorraldi hori Yevgueni Mravinsky zuzendari ospetsuak martxoaren 23an egindako bisitaldiarekin amaitu zen. Shostakovich kexu zen, ez zuelako musika idazterik lortzen eta ezin zuelako alkoholik edan; horren aurrean, Mravinskyk arauak hautsi zitzan eta vodka kopa batekin topa egin zezaten proposatu zion. Gurpiltxoa bere tokira itzuli zen. Hurrengo egunean, bere 14. kuartetoa lanaren lehenengo notak idatzi zituen.Joseba Berrocal
RAY CHEN, biolina
Queen Elisabeth eta Yehudi Menuhin lehiaketak irabazita, Ray Chen musikaren egungo egoeran biolinista gazte zoragarrienetako bat da. 2017an, Ray Chenek grabaketako eta multimedia-elkarteko hitzarmen berria sinatu zuen Decca Classics etxearekin. Aurretik, dagoeneko hiru album argitaratu zituen Sony etxearekin: Virtuoso, Bach, Tartini, Franck eta Wieniawski musikagileen lanekin, zeinak izen handiko ECHO Klassik saria irabazi zuen; Mendelssohn eta Tchaikovsky konpositoreen kontzertuen disko bat, Suediako Irratiaren Orkestrarekin eta Danial Hardingekin. Hirugarren grabaketa, osorik Mozarti eskainia, Christoph Eschenbach orkestra-zuzendariarekin eta Schleswig-Holstein Jaialdiko Orkestrarekin, 2014ko urtarrilean argitaratu zen. Ray Chenek munduko orkestra nagusietako batzuekin egin du lan, besteak beste, Londresko Filarmonikoarekin, Estatu Batuetako Orkestra Sinfoniko Nazionalarekin eta Frantziako Orkestra Nazionalarekin. Halaber, nabarmendu behar da BBC Proms zikloetan debutatu zuela 2016an, BBCren Orkestra Sinfonikoarekin, Londresko Royal Albert Hall aretoan. Taiwanen jaioa eta Australian hazia, Ray Chen Curtis Musika Institutuan onartu zuten 15 urte zituela, eta, han, Aaron Rosandekin ikasi, eta Young Concert Artists erakundearen laguntza jaso zuen. Nippon Music Foundation fundazioak lagatako 1715eko Stradivarius Joachim biolina jotzen du, Joseph Joachim hungariar biolin-jotzaile famatuarena izandakoa.JAIME MARTÍN, zuzendaria
Txirula-solista modura karrera handia egin ondoren, orkestren zuzendaritzaren munduan sartu zen Sir Neville Marriner musikariaren eskutik; azken horrek aurkeztu zuen, elkarrekin eta Cadaquésko Orkestrarekin Espainian 2008an egindako biran. 2013tik Gävleko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusia eta artistikoa da, bai eta Cadaquésko Orkestraren zuzendari titularra 2011ko otsailetik eta Santanderreko Nazioarteko Jaialdiko zuzendari artistikoa ere 2013tik. Besteak beste, orkestra hauetako zuzendari izan da: Philharmonia Orchestra, Londresko Orkestra Filarmonikoa, Academy of Saint Martin in the Fields, Radio Franceren Orkestra Filarmonikoa, Tolosako (Frantzia) Orchestre National du Capitol, Lyoneko Orkestra Nazionala, Bartzelonako Orkestra Sinfonikoa eta Kataluniako Nazionala, Galiziako Sinfonikoa eta Tenerifeko Sinfonikoa. Musikariaren opera-konpromisoen artean, El Escorialeko Jaialdiko eta Donostiako Musika Hamabostaldiko (2012) debuta daude, Mozarten Txirula magikoa lanarekin, eta Rossiniren Sevillako bizargina ENOrekin Londresen (2013); 2014an toki berera itzuli zen, Mozarten Figaroren ezteiak lanarekin. Grabazio asko egin ditu Cadaquésko Orkestrarekin (Schubert, Montsalvatge, Halffter, Beethoven) eta Bartzelonako Orkestra Sinfonikoa eta Kataluniako Nazionalarekin (Toldrà, Granados, Lamote de Grignon, Albéniz…), Tritó etxearentzat.Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Denboraldia 2026-2027
01 - 02
Urr
2026
Basoko murmurioak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Richard Wagner
Siegfried, Waldweben
Richard Strauss
Vier letzte Lieder
Sergei Prokofiev
7. sinfonia do sostenitu minorrean Op. 131
Sinfonía n.º 7 en do sostenido menor Op. 131
Vanessa Goikoetxea, sopranoa Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean. Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Gehiago ikusi
Vanessa Goikoetxea, sopranoa Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean. Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Denboraldia 2026-2027
08 - 09
Urr
2026
Natura abesten
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Antonin Dvorak
Elezaharrak, hautaketa Op. 59
Leyendas, selección Op. 59
Johann Nepomuk Hummel
Sarrera, tema eta bariazioak oboerentzat Op. 102
Introducción, tema y variaciones para oboe Op. 102
Ludwig Van Beethoven
6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 «Pastorala»
Sinfonía n.º 6 en Fa Mayor Op. 68 «Pastoral»
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala. Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Gehiago ikusi
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala. Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Denboraldia 2026-2027
15 - 16
Urr
2026
Berriro elkartzea
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Jesús Guridi
El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa / preludio del acto II
Joaquín Rodrigo
Concierto in modo galante
Wolfgang Amadeus Mozart
40. sinfonia sol minorrean K. 550
Sinfonía n.º 40 en sol menor K. 550
Asier Polo, biolontxeloa Juanjo Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute. Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.
Gehiago ikusi
Asier Polo, biolontxeloa Juanjo Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute. Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.
Denboraldia 2026-2027
19
Urr
2026
French jolies
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Ludwig Thuille
Seikotea piano eta haize boskoterako
Si bemol Maiorrean Op. 6
Albert Roussel
Divertissement Op. 6
Francis Poulenc
Seikotea piano eta haize boskoterako
Gehiago ikusi
