Kontzertuak

BOS 13


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

Jaime Martín, zuzendaria

Jesús Torres (1965): Velázquezen hiru margolan*
I. Ispiluko Venus / La Venus del espejo
II. Kristo gurutziltzatua / Cristo crucificado
III. Bakoren garaipena / El triunfo de Baco

Jean Sibelius (1865-1957): Kontzertua biolin eta orkestrarako re minorrean Op. 47
I. Allegro moderato
II. Adagio di molto
III. Allegro, ma non tanto

Ray Chen, biolina

Dmitri Shostakovich (1882-1971):15. Sinfonia La Maiorrean Op. 141**
I. Allegretto
II. Adagio
III. Allegretto
IV. Adagio, Allegretto

* Fundación SGAE eta AEOSen enkargua
** Lehenengo aldiz BOSek

DATAK

  • 19 apirila 2018       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 20 apirila 2018       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Azken sinfonia

Bi urtean behin, BBVA Fundazioak eta AEOS (Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkartea) elkarteak batera antolatzen duten konposizio-lehiaketan saritutako obraren berri ematen dute. Irabazten duenak –norbaitek irabazten badu, noizbait saria jabegabe geratu baita– poz bikoitza eramaten du; hogeita hamar poz, egia esan.

Lehenengoa, edo berehalakoena, sariaren zenbatekoa da: 18.000 euro. Gainerako 29 pozak arrazoi honengatik dira: elkartutako orkestra guztiek beren denboraldian saritutako pieza programatzeko konpromisoa hartzen dute.

Jesús Torres (Zaragoza, 1965) izan da sari horren zortzigarren edizioan saritua, Tres Pinturas Velazqueñas (Velázquezen hiru margolan) lanarekin, eta, adeitsu garenez, gaur gauean entzuteko aukera izango dugu. Oraindik tinta freskoa duen musika da, eta egileak modu honetan deskribatzen du:

 

«2015ean idatzia, Velázquezen hiru mihiseri buruz: Ispiluko Venus, Kristo gurutziltzatua eta Bakoren garaipena. Hamabost minutu irauten du.

Ispiluko Venus margolanean, isla-jolas ezin finagoa bor-bor jarraituan ari diren zenbait motiboren isuri etengabean proiektatzen da lehen mugimendu horretan, eta oihartzun eta adar ugari ditu. Velázquezen irudiaren sentsualtasuna eta poesia musikalki agertzen da zehaztutako estruktura argitsuetan, batzuetan, eta lausotu eta motelduetan, beste batzuetan.

Kristo gurutziltzatua orkestra-triptiko honen bigarren mugimendua da. Koadroaren itxurazko baretasunak eta klasizismoak ez du ezkutatzen Kristoren gorputzaren irudi tragikoa, emozio sakonekoa. Hori guztia soinura eramatean, hasiera ilun eta dramatikotik erdiko pasarte azkar eta zurrunbilotsura doazen bideak egiten dira, amaiera mistiko eta samindu batean bukatzeko.

Obra Bakoren garaipena lanarekin amaitzen da. Amaiera horretan, eszena orgiastikoaren pasarte mitologikoak, kasu honetan parodiatik hurbilekoa, jainkoen eta pikaroen arteko kontraste horretan, arintasunean pentsatzeko aukera musikala ematen du, argiro hautemangarria eta errepikaria den materiala erabiltzen duelako (hala gertatzen da hemen), hain zuzen ere, zati honen gehiengoa osatzen duen sei notako zelula, zeina osorik, zatikatuta edo birrinduta agertzen den, tinbre eta harmonia nahastura kontaezinean.

 

Velázquezen hiru margolan, José Luis García del Bustori eskainia, 2016ko urriaren 10ean estreinatu zuen Cadaquéseko Orkestrak, Madrilgo Auditorium Nazionalean, Vasily Petrenkoren batutapean.

Obrak orkestrazio gardena dauka. Torresek, batez ere, artelan komunikatiboan sinesten du, emoziozkoa eta adierazkorra. Musikak ez dizkio partiturari edo XX. mendetik jasotako eskola handiei eman behar kontuak, entzunaldiari baizik. Eta entzunaldiaz ari garenean, entzuleez ari gara; eta hori gara gu. Torresek lan hunkigarria idatzi du, hots, idatzi digu.

 

Jesús Torres baino mende bat lehenago, hain zuzen, baina pixka bat iparralderago, gure gau-emanaldira gonbidatutako beste egileetako bat jaio zen: Jean Sibelius (1865-1957). Haren Kontzertua biolin eta orkestrarako re minorrean, Op. 47 obra famatua entzungo dugu.

Konpositore dei daitekeen edonork primeran ezagutzen ditu instrumentu horretarako idazketaren ezaugarri nagusiak. Nahitaezkoa, kontuan hartzen badugu Orkestra planetako biztanleen ia erdia biolinistak direla. Ahots horrekin entzungo dira egilearen ideia musikalak, besterik egon ezean. Beraz, ez da harritzekoa biolinerako kontzertu handietako batzuk aurretik instrumentu hori ikasi ez zuten egileek idatzi izana: Mendelssohn, Brahms, Tchaikovsky, Prokofiev… Hurbileko solistaren baten gomendioak eta sen ona nahikoak ziren maisulana sortzeko.

Beste barruti batean ditugu biolina zuzenean ezagutzen zuten konpositoreak. Gazteak zirela ikasi zutelako zein haien bizibidea zelako. Vivaldi, Bach, Mozart, Viotti, Beethoven, Spohr, Kreutzer, Vieuxtemps… Horien guztien artean lan solista tona bat idatzi zuten.

Eta horien artean agertu zen Sibelius, dagoeneko luzapenean, eta biolinerako XIX. mendeko azken kontzertu handia idazten hasi zen 1902an.

Sibeliusek hainbatetan aitortu zuen bere lehen bokazioa instrumentu hori jotzen birtuosoa izatea zela, eta dagoeneko ospetsua den iskanbila sortu zuen kontzertu horren munduko estreinaldiaren inguruan.

Willy Burmester musikariarengan pentsatzen egin zuen obra; solista horrek, nazioarteko karrera garatzen hasi aurretik, concertino postua izan zuen Helsinkiko Orkestra Filarmonikoan. 1903ko urrian, Sibeliusek Willyri idatzi zion, eskaintza eta estreinatzeko enkargua berresteko. Alabaina, Burmesterren agenda beteak eta Sibeliusen presak eraginda, azken horrek ez zuen hitza bete, eta tokiko kontserbatorioko irakasle Victor Nováček musikariari eman zion estreinaldia, zeina Helsinkin izan zen, 1904ko otsailaren 8an. Gaizki antzean atera zen kontua.

Dena dela, Sibeliusen ospea hazten eta mugak zeharkatzen ari zen hil horietan. Hain zuzen ere, 1904an, haren Bigarren sinfonia lehen aldiz entzun zen Estatu Batuetan (Mahlerrekin batera igaro zen itsasoz bestaldera), eta beste Biolinerako kontzertu bat programatzeko interesa agertu zuten Alemanian. Konpositore eta Frankfurteko jaialdiaren antolatzaile Max von Schillingsek partitura eskatu zion Burmesterri, aztertzeko. Schillingsek ondoren egindako komentarioa ustekabea eta nahasia izan zen:

«Esan beharra daukat, Sibeliusen Kontzertua sakon aztertu ondoren, desengainu handia hartu dudala. Oso begiko dut Sibelius, hala artistikoki nola pertsonalki, eta nire trebetasun handienez eskaini ditut bere Lemminkäinen lanak, baina ezin dut gauza bera egin kontzertuarekin. Zalantzarik gabe, solistaren zatiari zeregin bikain eta interesgarria eman dio… Baina haren sortze-lanak eragin txikia izan du nigan, eta pasarte batzuk estilorik gabeak, melengak eta azalekoak iruditu zaizkit».

Burmester burugabeak bere horretan eman zion eskutitza Sibeliusi, eta, horren erruz, ziur aski, lanaren berrikusitako bertsioa Berlinen berriz estreinatzeko aukera galdu zuen. Azkenean Karel Halir arduratu zen estreinaldiaz, Richard Straussen zuzendaritzapean, 1905eko urriaren 19an.

Burmester tximinoen moduan haserretu zen, eta zin egin zuen pieza sekula ez zuela joko. Sibeliusek laugarren solista bati hitzemandako eskaintza bat bidaliz erantzun zion; hamabi urteko Ferenc von Vecsey haur prodijioak joko zuen.

Bi lagunen arteko gaizki-ulertu eta hondamendi diplomatiko sorta, zeinak ez zuen eragotzi obra oso azkar eta ondo merezita publikoaren kutunenetakoa bihurtzea.

 

Eta, gau-emanaldia amaitzeko, generoko azken lantzaile handiaren azkeneko sinfonia: Dmitri Shostakovich (1906-1975) musikagilearen 15. sinfonia, op. 141.

1971ko apirila eta uztaila artean erritmo onean konposatua, lanaren idazketa bera ia-ia mirarizkoa izan zen, Shostakovichek gero eta osasun-arazo larriagoak zituelako, eta konpositoreak azkeneko aldian sortzeari zegokionez zuen patxada handi samarragatik.

Lana bitxitasun gustagarrien arragoa da: luzera oso asimetrikoko lau mugimendu eta autore klasikoen aipu mordoa (handiena, Rossiniren Gilen Tell). Shostakovichek, kontua argitzeko gogo handirik gabe, lehenengo mugimendua deskribatu zuen hainbat forotan, eta adierazi zuen jostailu-denda, zeru garbi azpiko haur-koadroa edo heriotzaren aurkako protesta zela.

Estreinaldia Moskun izan zen 1972ko urtarrilaren 8an, haren seme Maximen zuzendaritzapean, eta arrakasta handia izan zuen. Une horretatik aurrera, sinfonia Shostakovichen pasaportea bihurtu zela dirudi: maiatzaren 5ean Lendingradeko tokiko estreinaldian egon zen, eta hil horretan bertan Berlinen, urrian Bakun, azaroan Londresen eta hurrengo urtean Kopenhagen entzun zuen. Kilometro-metaketa horrek konposatzeko ezintasun eramangaitza ezkutatzen zuen. Honela deskribatu zion bere lagun Glikmani, 1973ko urtarrilaren 16an idatzitako eskutitzean:

«Isaac Davidovich maitea:

Ia ahaztuta daukat zer den etxean egotea. Bidaia luzeak egiten ez nagoenean, ospitalean nago. Zaindu zure osasuna, nik nirea galdu dut eta asko damutzen naiz. Buruan gurpiltxoren bat bere tokitik atera zait: hamabosgarren sinfonia egin ondoren ez dut nota bat bera ere konposatu. Egoera ikaragarria da niretzat».

Agorraldi hori Yevgueni Mravinsky zuzendari ospetsuak martxoaren 23an egindako bisitaldiarekin amaitu zen. Shostakovich kexu zen, ez zuelako musika idazterik lortzen eta ezin zuelako alkoholik edan; horren aurrean, Mravinskyk arauak hautsi zitzan eta vodka kopa batekin topa egin zezaten proposatu zion. Gurpiltxoa bere tokira itzuli zen. Hurrengo egunean, bere 14. kuartetoa lanaren lehenengo notak idatzi zituen.

Joseba Berrocal

RAY CHEN, biolina

Queen Elisabeth eta Yehudi Menuhin lehiaketak irabazita, Ray Chen musikaren egungo egoeran biolinista gazte zoragarrienetako bat da.

2017an, Ray Chenek grabaketako eta multimedia-elkarteko hitzarmen berria sinatu zuen Decca Classics etxearekin. Aurretik, dagoeneko hiru album argitaratu zituen Sony etxearekin: Virtuoso, Bach, Tartini, Franck eta Wieniawski musikagileen lanekin, zeinak izen handiko ECHO Klassik saria irabazi zuen; Mendelssohn eta Tchaikovsky konpositoreen kontzertuen disko bat, Suediako Irratiaren Orkestrarekin eta Danial Hardingekin. Hirugarren grabaketa, osorik Mozarti eskainia, Christoph Eschenbach orkestra-zuzendariarekin eta Schleswig-Holstein Jaialdiko Orkestrarekin, 2014ko urtarrilean argitaratu zen.

Ray Chenek munduko orkestra nagusietako batzuekin egin du lan, besteak beste, Londresko Filarmonikoarekin, Estatu Batuetako Orkestra Sinfoniko Nazionalarekin eta Frantziako Orkestra Nazionalarekin. Halaber, nabarmendu behar da BBC Proms zikloetan debutatu zuela 2016an, BBCren Orkestra Sinfonikoarekin, Londresko Royal Albert Hall aretoan.

Taiwanen jaioa eta Australian hazia, Ray Chen Curtis Musika Institutuan onartu zuten 15 urte zituela, eta, han, Aaron Rosandekin ikasi, eta Young Concert Artists erakundearen laguntza jaso zuen. Nippon Music Foundation fundazioak lagatako 1715eko Stradivarius Joachim biolina jotzen du, Joseph Joachim hungariar biolin-jotzaile famatuarena izandakoa.

JAIME MARTÍN, zuzendaria

Txirula-solista modura karrera handia egin ondoren, orkestren zuzendaritzaren munduan sartu zen Sir Neville Marriner musikariaren eskutik; azken horrek aurkeztu zuen, elkarrekin eta Cadaquésko Orkestrarekin Espainian 2008an egindako biran.

2013tik Gävleko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusia eta artistikoa da, bai eta Cadaquésko Orkestraren zuzendari titularra 2011ko otsailetik eta Santanderreko Nazioarteko Jaialdiko zuzendari artistikoa ere 2013tik.

Besteak beste, orkestra hauetako zuzendari izan da: Philharmonia Orchestra, Londresko Orkestra Filarmonikoa, Academy of Saint Martin in the Fields, Radio Franceren Orkestra Filarmonikoa, Tolosako (Frantzia) Orchestre National du Capitol, Lyoneko Orkestra Nazionala, Bartzelonako Orkestra Sinfonikoa eta Kataluniako Nazionala, Galiziako Sinfonikoa eta Tenerifeko Sinfonikoa.

Musikariaren opera-konpromisoen artean, El Escorialeko Jaialdiko eta Donostiako Musika Hamabostaldiko (2012) debuta daude, Mozarten Txirula magikoa lanarekin, eta Rossiniren Sevillako bizargina ENOrekin Londresen (2013); 2014an toki berera itzuli zen, Mozarten Figaroren ezteiak lanarekin.

Grabazio asko egin ditu Cadaquésko Orkestrarekin (Schubert, Montsalvatge, Halffter, Beethoven) eta Bartzelonako Orkestra Sinfonikoa eta Kataluniako Nazionalarekin (Toldrà, Granados, Lamote de Grignon, Albéniz…), Tritó etxearentzat.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2023-2024
08
Api
2024
>Cámara 07

Cámara 07

Lekua: Euskalduna Jauregia

I

BOSen hari eta perkusio ensemblea

Actea Jiménez, perkusioa
Samuel García, biolina
David García, biolina
Leire Moreno, biola
Diego Val, biolontxeloa
Carolina Bartumeu, biolontxeloa

ARVO PÄRT (1935)

Fratres

DANIEL WOHL (1980)

Exchange

BOSen hari-laukotea

Samuel García, biolina
David García, biolina
Leire Moreno, biola
Carolina Bartumeu, biolontxeloa

ANTON VON WEBERN (1883 – 1945)

Langsamer Satz

II

BOSen hari-seikotea

David García, biolina
Samuel García, biolina
Isabel Aragón, biola
Asier Arabolaza, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa

JOHANNES BRAHMS (1858 – 1924)

1. Seikotea Si bemol Maiorrean Op. 18

I. Allegro ma non troppo
II. Andante ma moderato
III. Scherzo: Allegro molto
IV. Rondó: Poco allegretto e grazioso

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
11 - 12
Api
2024
>Samy Moussa eta Dvoráken 7. sinfonia

Samy Moussa eta Dvoráken 7. sinfonia

Lekua: Euskalduna Jauregia

Oso ustekabe atsegina izan da azken urteotan Samy Moussaren musika ezagutzea eta ikus-entzuleekin duen konexio onaren lekuko izatea. Bere lana ezagutzen jarraitu ahalko dugu Adrano biolinerako kontzertuaren bidez, Karen Gomyo bikainaren eskutik; gainera, zuzendari-lanetan arituko da Nielsenen musikarekin eta Antonin Dvoráken 7. sinfonía kartsuarekin.

Samy Moussa, zuzendaria
Karen Gomyo, biolina


I

CARL NIELSEN (1865 – 1931)

Helios obertura Op. 17

ANTONIN DVORAK (1841 – 1904)

Erromantza biolin eta orkestrarako fa minorrean Op. 11*

Karen Gomyo, biolina

SAMY MOUSSA (1984)

Kontzertua biolin eta orkestrarako “Adrano”**

I.
II. Cadenza
III.
IV. Epilogue

Karen Gomyo, biolina

II

ANTONIN DVORAK (1841 – 1904)

7. sinfonia re minorrean Op. 70

I. Allegro maestoso
II. Poco Adagio
III. Scherzo (Vivace)
IV. Finale (Allegro)

*Lehen aldiz BOSen eskutik
**Estreinaldia Espainian

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
18 - 19
Api
2024
>Pahud eta Mahlerren 5. sinfonia

Pahud eta Mahlerren 5. sinfonia

Lekua: Euskalduna Jauregia

Emmauel Pahud aspaldi kokatu zen txirularen esparruko gailurrean. Bere ibilbidean ziztu bizian gertatu da dena 22 urte zituela Berlingo Filarmonikoan bakarlari-plaza lortu zuenetik; bera zuzenean entzun dutenek diote bere musika amasaren luzapena bezalakoa dela. Zuzendari-titular gisa egindako ibilbideari agur esaten hasteko, Erik Nielsenek Mahlerren S. sinfonía eskainiko digu, eta haren gailurrez, haranez eta adagietto ederraz gozatuko dugu.

Abono:

XX Century Classics


C. Nielsen: Flauta eta orkestrarako kontzertua
W.A. Mozart: Andante do maiorrean, flauta eta orkestrarako K. 315
G. Mahler: 5. sinfonia do minor sostenituan

Emmanuel Pahud, xirula
Erik Nielsen, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
25 - 26
Api
2024
>Erik Nielsenek Heroi bizitza bat zuzenduko du

Erik Nielsenek Heroi bizitza bat zuzenduko du

Lekua: Euskalduna Jauregia

Ein He/denleben zuzendari-lana da. Richard Straussek berak zuzendu zuen lehen emanaldian; hala ere, beste zuzendari handi bati eskainita zegoen, Mengelberg zuzendariari eta Concertgebouweko orkestrari, hain zuzen ere. Nielsenek poema sinfoniko izugarri hau aukeratu du titular gisa denboraldi honetan emango duen azken kontzerturako. Programa osatzeko, Schönberg eta Saint-Saëns musikagileen beste bi pieza ezagun izango ditugu entzungai, eta aipatzekoa da Alexandre Kantorow karismadunaren presentzia.


Charla preconcierto
2024/04/26 • 18:00 • Euskalduna. 5H Aretoa Terraza


A. Schonberg: Orkestrarako bost pieza, op. 16
C. Saint-Saëns: Piano eta orkestrarako 5. kontzertua Fa maiorren, 103. op. “Egiptoarra”
R. Strauss: Heroiaren bizitza bat, op. 40

Alexandre Kantorow, pianoa
Erik Nielsen, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak