Kontzertuak

BOS 13

Aimez-vous Brahms? Gernika 80 urte


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

  • Birke Bertelsmeier: Zeru urdinetik (Estreinaldi absolutua)
  • Brahms: Ein Deutsches Requiem, op. 45 (70’)

Vanessa Goikoetxea, sopranoa
Duncan Rock, baritonoa

Iruñeko Orfeoia (I. Ijurra Fernández, zuzendaria)
Bilboko Koraleko Haurren Abesbatza (J.L. Ormazabal, zuzendaria)

Erik Nielsen, zuzendaria

Gernika 80 urte / Gernika 80 años                                                                                 Aimez vous Brahms?


JOHANNES BRAHMS:(1833 – 1897)
Eine Deutsches Requiem Op. 45


BIRKE J. BERTELSMEIER (1981)
Zeru urdinetik*
…vom blauen Himmel

 

 

1. J. Brahms: Slig sind, die da Leid tragen (korua)
B.J. Bertelsmeier: Zeru urdinetik, preludioa (sopranoa)
2. J. Brahms: Denn alles Fleisch, es ist wie Gras (korua)
3. J. Brahms: Herr, lehre doch mich (baritonoa eta korua)
4. J. Brahms: Wie lieblich sind Deine Wohnungen (korua)
5. J. Brahms: Ihr habt non Traurigkeit (sopranoa eta korua)
6. J. Brahms: Denn wir haben hie keine bleidende Statt (baritonoa eta korua)
B.J. Bertelsmeier: Zeru urdinetik (sopranoa, baritonoa eta korua)
7. J. Brahms: Selig sind, die Toten (korua)

 

Vanessa Goikoetxea, sopranoa
Duncan Rock, baritonoa
Iruñeko Orfeoia, korua
(Zuzendaria. Igor Ijurra)
Coro infantil de la Coral de Bilbao, haurren abesbatza
(Zuzendaria: José Luis Ormazabal)

 

* Estreinaldi absolutua

 

2017ko apirilaren 6a, osteguna, eta 7an, ostirala. 19:30etan
Euskalduna Jauregia (Bilbao) Auditorium

Zerua eta Lurra

Handik berrogei egunera, isiltasuna hautsiko da, Ostiral Santuko arratsean. Bertako kapera-maisuak –Johann Sebastian Bachek– bukatua du San Mateoren pasioa, eta obra horrekin melodiak agertuko dira berriz hirian. Udaberri musikala.

Santo Tomas elizan inor ez da kexu iraupenaz, bi ordu luze jo arren, lehenbiziko euriekin soroetan inor kexu ez den era berean. Egun asko igaro dira kantarik entzun gabe haurrei, ikasleei, merkatuko saltzaileei…

Musikaren eklosio horrek ez du itxarongo Pazko Igandea iritsi arte. Ez dira jaia hasteko unera arte ezkutatuko. Aitzitik, Nazareteko Jesusen azken egunak kantatuko dituzte. Lehenbizi, mina, beldurra; horren ondoren baizik ez da poza iritsiko.

Bachen San Mateoren pasioak ia udalekoa zen rol horretatik harantz jo zuen mendeen poderioz. Fededunen komunitate txiki batena izateari utzi, eta pertsona guztiena eta denbora guztietakoa izaten hasi zen. Bosgarren Ebanjelioa zela aldarrikatu zuten. Heresiaren mugetan, batzuek Lehena zela sinesten zuten. Beste batzuek, heretikoek, Bakarra zela uste zuten.

Bachen Pasio horrek laguntza eman zion Europako jende askori XX. mendea zeharkatzeko. Makina bat aldiz errepikatutako lana, behar izan zen beste bider.

Baina, egin dezagun atzera, 1729ko otsailaren 27ra, Leipzig isilik geratu baino pixka bat lehenago. Entzungo duten azken musika Bachen kantata txiki bat izango da: Begira, igo gaitezen Jerusalemera, BWV 159 Pasioa ez bezala, dakigunez, obra hori behin baizik ez zen interpretatu musikagilea bizirik zegoela, eta gaur egun ere ia ezezaguna da. Nolabaiteko piezatxoa, ama batek inprobisatutako sehaska-kanta baten gisakoa. Eta, amaierako aria gisa, baxu batek “Gabon, mundua / Dena burutu da” kantatzen dio bere komunitateari, komunitateak koral batez “Jesus, zure pasioa zorion hutsa da niretzat (…) Hari esker, toki bat izango dut zeruan” erantzun baino lehen.

XVIII. mendeak horrela aukeratu zuen Jesusen heriotza bizitzeko, interpretatzeko modua.

1937ko apirilaren 26an –orain dela 80 urte ia–, hegazkin alemanek eta italiarrek Gernika bonbardatu zuten. Su-bonbek zuzi bihurtu zuten herria. Jende asko hil zen, ehundik gora lagun. Jende askok onik ateratzea lortu zuen, kanpoaldera korrika eginda. Ez zen zaila. Gernika herrixka bat zen.

Handik sei egunera, maiatzaren 1ean, Picassok Guernica pintatzeari ekin zion. Handik hilabetera, koadro izugarria burutua zegoen. Gernika Mendebaldeko historiaren parte bilakatu zen. Hurrengo hamarkadetan, Europan izandako hildakoak ez ziren ehunka zenbatu, milioika baizik. Eta Gernikak sinbolo izaten jarraitu zuen. Gure mendebaldeko kulturak legenda-mailara igotzea erabaki duen sinboloetako bat, penizilinaren aurkikuntza edo Alexandriako bibliotekako sutea bezala.

2017an, 80 urte beteko dira bonbardaketa izan zenetik. Alemaniak hainbat aldiz eskatu du barkamena, Espainiako Gerra Zibila entrenamendu-lekua izan baitzen haren abiazioarentzat. Ez da kontu pertsonal bat, pentsatuko zuten pilotuek. Arrazoi askoz. Inoiz ez zen ezin saihestuzkoa izan. Gertatu zen, baina bazitekeen inoiz ez gertatzea. Norbaitek hitz egiten du norbaitekin hitz egiten duen norbaitekin, mesede bat eskatzen baitio norbaiti, norbaiti laguntza ematea egokitzat jotzen duen norbaiti, eta Gernika sutan da. Herri baten izena izan beharrean, koordenada bat mapan. Zentzugabekeria.

Bilbao Orkestra Sinfonikoak obra bat eskatu dio 1981ean jaiotako Birke Bertelsmeier konpositore alemanari, lagun egin diezagun. Izan ere, oroitzapen batek beti gainditzen du gertaera historiko hutsa. Gernika Gogoratuzeko María Oiangurenek kontatzen duenez, oroitzapen kolektiboak gogora ekartzen du, dei egiten du eta aldaketa sorrarazten du. Oroitzapen kolektiboa itsasargi gisa ikus dezakegu horrela. Erreferentzia-puntua, sorburua; eta argi-sorta bat, gida, arrastoa eskaintzen diguna etorkizunean barneratzeko. Itzuri egingo diogu ahanzturari elkarrekin ibiltzeko.

Bertelsmeierrek aintzat hartu du bere obra Johannes Brahmsen (1833-1897) Requiem alemanarekin batera joango zela, eta kide horiexei –sopranoari, baritonoari, koruari eta orkestrari– zuzendutako obra bat konposatu du. Haurren koru bat gaineratu du –xalotasuna–, eta zeregin nabarmena eman dio Euskaldunako auditoriumeko organoari.

Zeru urdinetik. Zeru urdinetik.

“Obra honen fokua ez dago soilik gertaera historikoan jarrita, berdin lantzen baitu seguru sentitzen zarenean ustekabeaz egiten duzun gogoeta. Pilotu alemanek hegan egin ahal izan zuten zeru oskarbia izan zutelako, hodeirik gabekoa, zeru urdina. Merkatu-eguna zen, Bigarren Mundu Gerra hasi gabe zegoela. Zeru urdina mugagabearen muina da. Desiraren azken tokia, kontzientziaz sekula eskuratuko ez duguna; eta, aldi berean, Goetheren arabera, kolore urdinak hoztasun-sentimendua helarazten du. Honela abiatzen da Hölderlinekin dudan obra: ‘Urdin zabalean galdurik’. Pixkanaka-pixkanaka, obrak aurrera egin ahala, zeru urdina angelu desberdin batetik ikusiko da”. Musikagileak ondotxo daki hitz gutxi batzuk ez direla aski izango musika argitzeko.

Zeru urdinetik ez da requiem bat, ezpada Gernika, zein zara? galderari erantzuteko ahalegin bat. Obraren lehen atalean azaldutako eta bigarren mugimenduan eztabaidatutako galdera. Herri-dantzek obra zeharkatzen dute, eta bizitzaren, mugimenduaren eta gorputzen erritmoen espiritua ekarriko digute.

Hölderlinen testuen ondoan, Bertelsmeierrek zenbait bertso hautatu ditu, hain zuzen, Iparragirrerenak, Telesforo Monzónenak eta Selma Meerbaum (1924-1942) poetarenak. Gazte judu horrek honelako bertso gutxi batzuk utzi zizkigun, konpositoreak bildutakoez gain: “Bizi nahi dut / barre egin eta zamak altxatu nahi ditut / borrokatu, maitatu eta gorrotatu nahi dut / eskuekin zerua ukitu nahi dut / eta libre izan eta arnasa hartu eta negar egin nahi dut”. Edo honelakoak: “Untxi bat pasa da korrika, ez duzu sinetsiko: / uda hemen da berriz, edo hala dirudi”.

Itxuraz, Brahmsek requiem bat idatzi zuen, baina, Bertelsmeierrena bezala, ez da hildakoentzat atsedena eskatzen duen zeremonia bat, baizik eta kontsolazio eta bizidunentzako laguntza gisakoa. Requiem alemana lana 1866ko otsailetik abuztura arteko hilabeteetan egin zuen ia osorik. Obra luzea da, Bachen obraren ikastun baten obra –garai hartan argitara ematen hasi ziren obra osoen lehen edizioaren harpideduna zen Brahms–.

1867ko abenduaren 1ean, estreinaldi partziala izan zen Vienan, lehenbiziko hiru mugimenduena; eta handik sei hilabetera, pieza osorik interpretatu zuten Bremengo katedralean, hain zuzen, 1868ko Ostiral Santuan. Hurrengo asteetan, Brahmsek zenbaki berri bat sartu zuen, –Bosgarrena–, eta, azkenik, 1869ko otsailaren 16an gaur egun ezagutzen dugun partiturarekin egin zen konposizioaren estreinaldia Kolonian. Ordutik aurrera, San Mateoren pasioa obrarekin gertatzen ari zen moduan, Mendebaldeak pixkanaka bereganatu zuen Requiem hori. Genero liturgikoaren deskribapenik zabalenean ere ia sartzen ez zen obra.

Interes handia piztu zen, obrak zituen 70 minutu luzeetan, Brahms moldatu egin baitzen Kristoren herio erredentoreari batere aipamenik ez egiteko. Musikagileari horri buruzko galderak egin zizkioten, eta azaldu zuen piezaren benetako izenburua ‘Requiem gizatiar bat’ zela. Uko egin zien testua aldatzeko eta dogmari egokitzeko ondoz ondo egin zizkioten eskaera guztiei. Auzi teologikoekin kezka gehien zuten programatzaileetako batzuek, irtenbide gisa, Haendelen eta beste egile batzuen mugimendu egokiak tartekatzea erabaki zuten, besterik gabe.

Gau honetan, Birke Bertelsmeier izango da Brahmsen Requiemaren lagun. Zeru urdinetik izenak bat egingo du ‘gizatiar’ adjektiboarekin, eta, musikaren historiako beste hainbat aldiz bezala, hemen ez dauden pertsonak ekarriko ditugu gogora elkarrekin. Eta haiek itxaropenez beteriko mezu bat helaraziko digute. Selma Meerbaumek 16 urte zituela kontatzen eta kantatzen zuenez, “Ez duzu sinetsiko: / uda hemen da berriz, edo hala dirudi”.

Joseba Berrocal

BIRKE J. BERTELSMEIER – Compositora

Birke J. Bertelsmeier Alemaniako Hilden hirian jaio zen 1981ean. David Graham izan zuen konposizioko irakasle Koloniako Musikako Goi Eskolan, eta Wolfgang Rihm, berriz, Karlsruheko Musikako Goi Eskolan.

Bekak eskuratu ahal izan ditu zenbait erakundetan, hala nola, International Ensemble Modern Academyn eta Brahms Hausen (Baden-Baden). 2015ean, Ernstvon Siemens Fundazioaren Konposizioko Saria lortu zuen, eta 2016-2017an IRCAMekoa.

Bestelako sarien artean, New Yorkeko Yvar Mikhashoff Trust of New Music eta 2012an Alemaniako Mainzeko Schneider-Schott saria eskuratu ditu, eta enkarguak egin ditu hauetarako: Municheko Bienalerako, Berlingo Opera Alemanerako eta ECLAT Musika Berriko Jaialdirako. Haren konposizioak nazioarteko jaialdietan interpretatu izan dituzte ondorengo interpretatzaile hauek: Cuarteto Arditti, Ensemble Modern eta Berlingo Filarmonikako edo Bambergeko Sinfonikoko kideek.

2014an, Berlingo Opera Alemanak antzerki musikaleko bi antzezlan eszenaratu zituen: Querelle, Jean Geneten obran oinarritua, eta Die Roseund die Nachtigall, Oscar Wilderen lan batean oinarritua.

Birke J. Bertelsmeierrek konposizioko mintegiak ematen ditu Bonneko Beethovenhausen, NRW Musikraten eta Hannoverreko Musikako Goi Eskolan.

VANESSA GOIKOETXEA – Sopranoa

Deborah Voigt / Vero Beach Opera Foundationen Marcello Giordani Nazioarteko Kantu Lehiaketako lehenengo sariaren irabazlea, Vanessa Goikoetxea soprano hispano-estatubatuarra bere belaunaldiko sopranoen artean gehien jarraitzen denetako bat da. Munduko kontzertu-areto garrantzitsuenetako batzuetan aritu izan da, maila handiko zuzendariekin batera; esate baterako, honako hauekin: Fabio Luisi, Matteo Beltrami, Pier Giorgio Morandi, Carlo Montanaro, Patrick Fournillier, Diego Fasolis, Massimo Zanetti eta sir Andrew Davisekin.

Dituen konpromiso berrienen artean, azpimarratzekoak dira honako lanetan dituen paperak: Alcina (paper nagusia), La bohème (Musetta), Judutar emakumea (Rachel), Alarguntsa alaia (Hanna Glawari) eta Azeritxo azkarra (azeritxoa) Dresdeko Estatu Operan, eta Werner Henzeren Gisela! opera, Palermoko Teatro Massimon. Era berean, Casellaren Suge-emakumean aritu daMartina Franca Festibalean, Catalinan(paper nagusia) Madrilgo Zarzuela Antzokian, eta Rusalkan(lehenengo ninfa) ,Bartzelonako Liceun.

West Palm Beachen (AEB) jaioa, Juan Crisóstomo Arriaga Musika Kontserbatorio Nagusian ikasi zuen, eta Madrilgo Kantu Eskola Nagusian jarraitu zuen ikasketekin. Gero, Municheko Musika eta Arte Eszenikoen Kontserbatorio Nagusian graduatu zen Edith Wiensekin.

DUNCAN ROCK – Baritonoa

Duncan Rockek Guildhall School of Music and Draman eta Londresko National Opera Studion ikasi zuen.

Ez zuen denbora asko behar izan abeslari eta interpretatzaile gazte gisa nabarmentzeko. Operan interpretatzen dituen paperen artean, honako hauek azpimarratu daitezke: Tarquinorena Lukreziaren bortxaketan, Berlingo Opera Alemaniarrean eta Glyndebourneko Festibalean; Don Giovanniren paper nagusia Glyndebournen, Bostongo Opera Lirikoan eta Galesko Opera Nazionalean; Demetrio, Uda gau bateko ametsan, Glyndebournen; kondearen papera Figaroren ezkontzak lanean, Garsingtonen; Papageno Txirula magikoan eta Marcello La bohèmen, Ingalaterrako Opera Nazionalean. Gainera, Marullorena egin du Rigoletton, Covent Gardenen; Billy Bigelow, Théâtre du Châteleten eta Houstongo Opera Handian; Belcoreren papera egin zuen Maitasunaren elixirra lanean, Opera Northentzat, eta, azkenik, bulegariaren eta gidariaren pertsonaien paperetan aritu izan da Heriotza Venezian lanean, Madrilgo Errege Antzokian.

Ondorengo denboraldietan, Covent Gardenera eta Madrilgo Errege Antzokira itzuliko da, eta New Yorkeko Metropolitan Operan debutatuko du.

Kontzertuei dagokienez, azpimarratzekoak dira honako hauekin izan duen parte-hartzea: BBCko Orkestra Sinfonikoarekin, sir Andrew Davis eta Sakari Oramorekin batera; Londresko Orkestra Sinfonikoarekin, Valéry Gergiev eta Donald Runniclesekin; Birmingham Hiriko Orkestra Sinfonikoarekin, Nicholas McGeganekin batera, eta Municheko Irratiko Orkestrarekin, Paul Danielekin batera.

IRUÑEKO ORFEOIA – Korua

Iruñeko Orfeoia gaur egungo koru sinfoniko handienetako eta entzutetsuenetako bat da. 2010ean New Yorkeko Carnegie Hallen aritutako lehenengo koru espainiarra izan zen, Valéry Gergiev eta Mariinskyko orkestrarekin batera, bai eta Washintongo Kennedy Centerren ere.

2012an, Lincoln Centerren aritu zen Frühbeckekin, eta arrakasta handia izan zuten bai publikoaren aldetik, bai New York Timesen kritikaren aldetik.

2015ean koruaren 150. urteurrena bete zen. Bira bat egin zuten Verdiren Requiemarekin, Vladimir Jurowski eta Londresko Orkestra Filarmonikoarekin batera, eta honako lekuetan jo zuten: Londresko Hall jaialdian, Auditorium Nazionalean, Baluarten eta Théâtre des Champs Elyséesen. Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia interpretatu zuten Gergiev eta Mariinskyko orkestrarekin.

Londresko BBCren Promsetan aritu zen lehen korua izan zen, Juanjo Menarekin batera Brucknerren Meza fa minorrean interpretatu ondoren.

2017ko urtarrilean, berriz bildu zen Valéry Gergiev Iruñeko Orfeoiaren ohorezko zuzendariarekin Euskaldunan eta Baluarten emandako bi kontzertuetan. Gaur arratsaldean interpretatuko duen Requiem alemana ohiko obra bat da orfeoiarentzat; 2006az geroztik, 12 kontzertutan interpretatu du. Laster, hilaren 11n, Iruñeko Baluarten Igor Ijurrak zuzendutako bi piano eta tinbalerako bertsio bati helduko diote.

BILBOKO KORALEKO HAURREN – Haurren abesbatza

1984an ekin zion bere ibilbideari, orduan Bilboko Koralaren zuzendari zen Gorka Sierra zuzendari zuela. 1994ko otsailetik, batik bat Bilboko Koral Elkartearen Kontserbatorioko ikasleez hornitzen den abesbatzak Jose Luis Ormazabal du zuzendari.

Izan dituen zuzendarien artean John Elliot Gardiner, Edmon Colomer, Mistoslav Rostropovich, Daniel Nazaret, Odón Alonso, Ros Marbá, Theo Alcántara, Victor Pablo Pérez, Marco Armillato, Hans Graf, Tamas Vasary, Elio Boncompagni, Juanjo Mena, Jerzy Semkow, Valery Gergiev, Josep Pons, Pablo González Yaron Traub, Manel Valdivieso, Patrick Davin, Günter Neuhold eta Erik Nielsen  nabarmentzen dira.

JONDE, Espainiako Orkestra Nazionala, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Royal Philharmonic Orchestra, Tenerifeko Orkestra Sinfonikoa, Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta Mariinsky Antzokiko Operaren Orkestra dira abesbatzarekin batera aritu diren orkestretariko batzuk.

Musika folklorikoaren munduan hainbat kontzertutan aritu da Kepa Junkerarekin batera.

ERIK NIELSEN – Zuzendaria

Erik Nielsen Bilbao Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra da 2015eko irailetik.

2016-2017 denboralditik, Basileako Antzokiko musika-zuzendaria ere bada.

Erik Nielsenek Filadelfiako Curtis Musika Institutuan ikasi zuen zuzendaritza, eta oboean eta harpan espezializatuta graduatu zen New Yorkeko Juilliard Schoolen.

Berlingo Orkestra Filarmonikoko Akademiako kidea izan zen, eta harpa jo zuen han.

2009ko irailean, zuzendaritzaren saria eta Solti Fundazioak Amerikako Estatu Batuetan ematen duen beka eskuratu zituen.

Opera-errepertorio zabala dauka, zenbait erakunderekin, hauekin, besteak beste: Frankfurteko Opera, English National Opera, Boston Lyric Opera, New Yorkeko Metropolitan Opera, Erromako Opera, Dresdengo Semper Opera, Hedelango Opera Jaialdia, Berlingo Deeriknielsnutscher Oper, Sao Carlosko Teatro Nazionala, Malmoko Operaren Antzokia, Zuricheko Operaren Antzokia, Bregenzeko Jaialdia, Eliseo Zelaietako Antzokia Parisen, ABAO, Hungariako Opera Nazionala eta Galesko Opera Nazionala.

Orkestraren esparruan, hauek zuzendu ditu, besteak beste: New World Symphony, Genevako Ganbera Orkestra, Frankfurteko eta Stuttgarteko irratietako orkestra sinfonikoak, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Lisboako Orkestra Sinfoniko Portugaldarra, Strasbourgeko Filarmonikoa, Luxemburgeko Filarmonikoa, Hego Westfaliako Filarmonikoa, Ensemble Moderm eta Erresuma Batuko Northern Sinfonia.

DATAK

  • 06 apirila 2017       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 07 apirila 2017       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

VANESSA GOIKOETXEA

Sopranoa

A winner of the Deborah Voigt/ Vero Beach Opera Foundation Prize at Marcello Giordani Competition in the USA, Spanish-american soprano Vanessa Goikoetxea has emerged as one of the most sought after sopranos of her generation. She appeared in some among the most important international venues, working with such conductors as Fabio Luisi, Matteo Beltrami, Pier Giorgio Morandi, Carlo Montanaro, Patrick Fournillier, Diego Fasolis, Massimo Zanetti and Sir Andrew Davis.

Her recent engagements have included Alcina (title role), La bohème (Musetta), La Juive (Rachel), Die Lustige Witwe (Hanna Glawari) and The Cunning Little Vixen (Vixen) at the Semperoper Dresden, Werner Henze’s Gisela! at Teatro Massimo di Palermo, Casella’s La Donna Serpente at Martina Franca Festival, Catalina (title role)at Teatro de la Zarzuela in Madrid, Rusalka (1° Nimfa) at Liceu de Barcelona.

Born in West Palm Beach (USA), she studied at the Conservatory of  Bilbao and then moved to Madrid’s Conservatory. Subsequently she graduated at the Hochschule für Musik und Theater in München with Edith Wiens.

EASO-ARAOZ Abesbatza

Zuzendaria: Xalba Rallo Sagarzazu

coro-easo-araoz

Creado en el 2006, está formado por voces de mujeres del coro ARAOZ  y  por voces graves del Coro EASO, formaciones con una extensa y contrastada trayectoria que se aúnan en el Coro EASO-ARAOZ para trabajar repertorios específicamente pensados para formaciones mixtas.

Comenzó su andadura con la ópera El Rapto en El Serrallo de Mozart en la 67 edición de la Quincena Musical de San Sebastián. Ha representado numerosas zarzuelas, La tabernera del puerto de Pablo Sorozabal, Las Bribonas de Rafael Calleja y La Revoltosa de Ruperto Chapi. Ha interpretado las siguientes óperas: Iolanta de P.I Tchaikovsky en la 69 Edición de la Quincena Musical de San Sebastián, Eugen Onegin de P.I Tchaikovsky en la temporada de abono de Orquesta National du Capitole de Toulouse y en la temporada 2010 de la Sala Pleyel de París, La Flauta Mágica de W.A. Mozart y La Traviata de G. Verdi en la 73 y 74 edición de la Quincena musical de San Sebastián y Tosca de G. Puccini y Mendi-Mendiyan de Usandizaga en la 76 edición.

Ha actuado en el Kursaal y Teatro Victoria Eugenia de San Sebastián, Euskalduna de Bilbao, Baluarte de Pamplona, Aux Grains de Tolouse y Salle Pleyel de París, entre otros. Ha colaborado con las siguientes orquestas: Sinfónica de Euskadi, Orquesta de Baleares, National du Capitole de Toulouse, sinfónica de Bilbao… y con los maestros Leopold Hager, Ramón Torrelledo, Tugan Sokhiev, Günter Neuhold, Jaime Martin, Pietro Rizzo, M.A. Gómez Martínez y Antoni Ros Marbà entre otros.

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

15
Abu
2020

Kontzertuak Bizkaian – Gorliz

Lekua: Sortzez Garbiaren eliza

E. Elgar: Serenata harirako (12’)

C. DebussyDanses sacres et profanes, harpa eta orkestrarako (10’)

R. Vaughan Williams: Fantasia, Thomas Tallisen tema batetik abiatuta (17’)

I. Stravinsky: Kontzertua Ren (12’)

 

Marion Desjaques, harpa

Erik Nielsen, zuzendaria

Gehiago ikusi
Denboraldia 2019-2020
18
Abu
2020

Ezohiko kontzertua BOSen egoitzan

Lekua: Euskalduna Jauregia

Abuztuan, BOS bere ohiko egoitzara itzuliko da, Euskalduna Jauregiko Auditoriumera, eta programa oso berezi batekin itzuliko da gainera, besteak beste, Mozart, Rossini, Ravel, Prokófiev eta Coplanden lan klasiko  andiekin.

A. Copland: Fanfare for the Common Man (3’)

G. Rossini: Sevillako bizargina, obertura (7’)

M. Ravel: Tzigane, biolin eta orkestrarako (10’)

M. Ravel: Pavane pour une infante défunte (7’)

W.A. Mozart: Don Giovanni, obertura (6’)

Prokofiev: 1. Sinfonia, Re maiorrean, “Klasikoa” (17’)

 

 

Giulia Brinckmeier, biolina

Erik Nielsen, zuzendaria

 

6 euro publiko orokorrarentzat, eta 5, aldiz, BOSeko bazkideentzat.
Iraupena, gutxi gorabehera: ordu bat.

 

Sarrerak erosi
Denboraldia 2019-2020
20
Abu
2020

AZKUNA ZENTROArekin lankidetza III

Lekua: Azkuna Zentroa Ataria

L. van Beethoven: Drei Equali, tronboi laukoterako (5’)

M. Monnet: Open, tronboi laukoterako (8’)

S. Konagaya: Amets batetik esnatzea, tronboi laukoterako (2’)

S. Prokofiev: 1. sinfonia, Re Maiorrean, “Klasikoa” (17’)

 

BOSeko tronboi-laukotea

Erik Nielsen, zuzendaria

 

Gehiago ikusi
Denboraldia 2019-2020
21
Abu
2020

Kontzertua DONOSTIAKO MUSIKA HAMABOSTALDIAN

Lekua: Kursaal

W.A. Mozart: 20. kontzertua piano eta orkestrarako, Re minorrean K. 46 (25’)

Prokofiev: 1. sinfonia, Re Maiorrean, “Klasikoa” (17’)

W.A. Mozart: 21. kontzertua piano eta orkestrarako, Do Maiorrean K. 467 (25’)

 

  Javier Perianes, pianoa

Erik Nielsen, zuzendaria

 

 

Sarrerak

Gehiago ikusi