Kontzertuak

BOS 14

Fundación Serra The Basque-French Connection


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

Erik Nielsen, zuzendaria

Gabriel Pierné (1863 – 1937) : Ramuntcho, 1. suitearen euskal abesti herrikoiei buruzko obertura
Sergei Rachmaninov (1873 – 1943): Paganiniren pieza baten gaineko Rapsodia Op. 43

Levon Avagyan, pianoa

Paul Dukas (1803 – 1869): Sinfonia Do Maiorrean
I. Allegro non troppo vivace, ma con fuoco
II. Andante espressivo e sostenuto
III. Allegro spiritoso

 

The Basque-French Connection

 

Babeslea:

 

 

www.fundacionjesusserra.org

 

DATAK

  • 26 apirila 2018       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 27 apirila 2018       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

MENDIEN ETA ITSASOEN ARTEAN

Gaur gaueko kontzertuak Frantziako musikaren eta euskal kulturaren arteko harremanaren erakusgarri argienetako bat dakarkigu: Gabriel Pierné. Hain zuzen, konpositore horri zor diogu Pierre Lotiren Ramuntcho eleberriaren antzezlanerako (1910ean estreinatu zen, Parisen) idatzitako musika intzidentala. Garai horretan, Frantziako hiriburua Europako gune kulturalik garrantzitsuenetakoa zen, ondo finkatutako tradizio abangoardistaren operazio-zentroa. Tradizio hori oso zabala zen, eta, besteak beste, letrak, arte bisualak edo musika barne hartzen zituen, Europa oharkabean Gerra Handira hurbiltzen ari zen garaian. Giro horretan, Pierné (1863ko udan jaio zen, Metzen) pertsona ospetsu garrantzitsuenetarikoa izan zen hainbat arrazoirengatik, baina, bereziki, musika garaikidearen dibulgatzaile-lanagatik. Debussyren Iberia edo Stravinskiren Suzko Txoria lan guztiz berritzaileak estreinatzeaz gain, haren konposizioek Frantziako estiloaren aldaketa handiko garai bateko garapena biltzen eta laburtzen zuten. Aldaketa horien arrazoia zen, beste batzuen artean, César Francken ereduaren trinkotasunetik eta zorroztasunetik aldentzeko beharra. Hain zuzen, Pierné haren ikaslea izan zen Parisko kontserbatorioan, eta mirespen handia zion Frantziako musikaren sustatzailea izan zelako.

Musika garaikidearekiko gertutasun horri esker, haren lanetan ikusten da esparru estetiko desberdina bilatzen duela, sonoritate berrikoa, ehundura limurtzailekoa, kolore leunekoa, atmosfera finekoa, Debussy bera ikurra izan zen garaiko espirituaren ildotik. Musikaren begirada ireki, garbi eta askotarikoaren bidez, hainbat generotara gerturatu zen, hala nola pianorako miniaturetara, mélodie laburretara, opera komikoetara eta oratorioetara. Halaber, bestelako tradizioetara gerturatu zen, ez kontzeptu-eredu gisa, baizik eta bere hizkuntza aberasteko armonien, koloreen, erritmoen eta soinuen iturri gisa. Ramuntcho lanean, Lotik marraztutako Ipar Euskal Herriko paisaiari so egiten dio, eta hango ohiturak zein tradizioak erakusten ditu, hau da, bertako mendien eta itsasoen nahiz Pirinioetako haranen eta Bidasoa ibaiaren artean dagoen folklorea erakusten du. Lotik ondo ezagutzen zuen ingurune hori, eleberria argitaratu aurretik Hendaian bizi izan baitzen, itsas armadako ofiziala zela, eta Gipuzkoara ere ibilaldiak egin zituen. 1892ko udazkenean hauxe idatzi zuen: “urtebete daramat hemen bizitzen eta Euskal Herria, gauza oso berezirik aurkitu ez badut ere, konturatu gabe, nire atxikimendua lortuz joan da”. Hortaz, Ramuntcho lanaren alderdirik garrantzitsuena ez da narrazioa (Gatchtcha eta Ramuntcho arrantzale eta kontrabandistaren amodio zapuztuaren istorioa), horren atzeko giroa baizik. Hori ere latente dago Piernék konposatutako oberturan, erritmo tradizionalak (zortzikoaren doinuak, aurreskuen oroitzapenak) eta euskal kanta herrikoiak armoniaz uztartzen dituena.

Paul Dukas Parisen bizi izan zen Piernéren garai berean (bi urteko aldea zegoen haien artean), kontserbatorio berean ikasi zuen, eta Francken ikaslea ere izan zen, Debussyren ikaskidea izateaz gain. Piernéren kasuan bezala, mende-aldaketaren garaiko Frantziako musikan oso aktiboa izan arren, haren lanak ez ziren asko zabaldu. Horietatik, Ariana eta Bizarrurdin operak eta Sinfonia Do maiorrean lanak bakarrik mantendu dute ospea, Apprenti sorcier poema sinfonikoaz gain (arrakasta handiarekin estreinatu zen 1897an Parisko Sociéte Nationalen, eta 1940an hilezkortu zen Disneyren Fantasia filmean). Sinfonia horren garrantzia da erakusgarri ia isolatua dela, sinfonismo tradizionala arrunta ez den herrialde batean. Hain zuzen, Francken Sinfonia re minorrean lana zen aurrekari nabarmenena, nahiz eta 1889an era guztietako irainak jaso zituen: “Monsieur Francken melodiak berehala desagertzeko jaio dira (…). Zein musika gris gogaikarria! Ez du ez graziarik ez xarmarik, ezta alaitasunik ere”. Horixe esan zuen Camille Bellaigek. Ambroise Thomasek “etengabeko modulazioak” aurpegiratu zizkion, eta Charles Gounodek “musikaren aurkakoa” izatea.

Dukasek, bere arkitekturaren sendotasuna eta handitasunaren mezua defendatzeaz gain, bere sinfoniarekin (1895ean hasia eta 1897an estreinatua) maisuaren lorratzari jarraitzen ziolako ideiari eutsi zion. Horrek esan nahi du ez dagoela sorpresarik zabaltasunari, egiturari (klasikoa hiru mugimendutan) eta ideiei dagokienez. Azken horiek hasierako Allegro vivace tempoan garatzen dira, ondo definitutako sonata baten inguruan: lehen konposizioa erritmoaren indarragatik nabarmentzen da, bigarrena tonu eztiagatik eta hirugarrena jai-izaeragatik, fanfarrea gogorarazten duena. Jakina, erdiko Andanteak (espressivo e sostenuto) lirismoari hasiera ematen dio melodia intimo eta biziaren bidez. Azken horrek galdetzeko eta erantzuteko formula barne hartzen du modu hedatuan. Berezitasun gutxiko adorea Finalerako (Allegro spiritoso) daude gordeta. Hori galop biraz eta dantza herrikoiez osatuta dago, eta fanfarreetara bueltatzen da, metatutako indar guztiek eztanda egiten duten amaiera prestatzeko.

Piernéren eta Dukasen piezek XX. mendeko piano eta orkestrarako errepertorioaren obra nagusietako baten testuingurua osatzen dute: Rachmaninoven Paganiniren gai bati buruzko Rapsodia, 1934ko udan Suitzan konposatua. Konpositoreak hirurogei urte baino gehiago zituen, baina hasierako sortzeko indarra bere horretan mantentzen zuen. Hastapenetan dagoeneko agerikoak ziren egokitu zitzaion garaiarekin izan zituen talkak. Lehenik eta behin, Errusian ez zuten Rachmaninov inoiz hartu bertakoa balitz bezala; izan ere, ez zuen inoiz interesik izan Bostak izeneko taldeak bultzatutako espiritu nazionalean. Hori dela eta, ez zuen hasiera errazik izan, eta lehen lanetako batzuek harrera txarra izan zuten, Lehen sinfoniak adibidez, 1895eko estreinaldia erabateko porrota izan baitzen. Cesar Cui musikagileak horri buruz esan zuen infernuko biztanleak gozarazteko modukoa zela. Bigarrenik, Rachmaninov erromantizismoaren jarraitzaile gisa sartu zen XX. mendean, bai masen pianista-birtuoso gisa bai konpositore gisa.

Hain zuzen, haren ezaugarri nabarmenena haren buruarekiko eta beti pentsatu zuenarekiko koherentzia da, batez ere, antzeko konpositoreen inguruko tradizio errusiarrean (Rimski-Korsakov eta Chaikovski) eta erromantikoen piano-tradizio handian (Schumann, Chopin eta Liszt). Bi tradizio horiek modu miresgarrian bateratu zituen ibilbidearen etapa guztietan. Izan ere, hain zen minbera pianoarekiko lotura non, horretatik urruntzen zen bakoitzean, bere musika onena egiteko gaitasuna galtzen zuen. Rachmaninov puruena, askeena, solidoena eta indartsuena piano eta orkestrarako kontzertuetan dago, konposatu zituen garaia edozein dela ere: Bigarrena, ezagunena, 1900. eta 1901. urteen artean idatzi zuen, depresio handi batetik osatzen ari zenean; Hirugarrena, aldiz, aurrekoa bezain handinahia eta handientsua, 1909an bukatu zuen, familiaren Tamboveko Ivánovka funtseko bake sakonean.

Rapsodia pianorako bosgarren kontzertua da askoren ustez, bai solistaren eta orkestraren arteko loturagatik bai hiru mugimenduko egitura latenteagatik. Gainera, lana egin zuen unean, Rachmaninov erbestean zegoen (Errusiatik alde egin zuen 1917ko iraultzaren ondoren), eta horrek kultura-isolamenduaren sentsazioa eragin zion. Hori gutxi balitz, 1934an haren musika inoiz baino aldenduago zegoen gero eta indar gehiago lortzen ari ziren joera berritzaileetatik. Hain zuzen, urte horretan, elkarrizketa batean hauxe aitortu zuen: “idatzi nahiko nukeen musika mota ez da gaur egun onartzen dena”. Baina Rapsodia lanak harrera ona izan zuen jendearengan Baltimoreko operan estreinatu zen gauetik bertatik. Horretan, solista gisa aritu zen Leopold Stokowskik zuzendutako Filadelfiako Orkestrarekin batera, eta RCA Victor konpainiaren grabazio-estudioetatik igaro zen berehala.

Rapsodia-izaera da gehien nabarmentzeko alderdia; izan ere, konpositoreari askatasun handiz aritzea ahalbidetu zion hasierako konposizioan oinarritutako bariazioak egiteko momentuan. Konposizio hori Paganiniren biolinerako 24. kapritxoan oinarritzen da, aurretik Liszt, Brahms, Ysaÿe edo Szymanowski musikariek egin zuten bezala. Guztira 24 bariazio dira; lehenengoak sarrera indartsua du, konposizioaren L’istesso tempoaren aurretik. Urrunetik erreparatuta, lehen hamar bariazioetan Rapsodiak aurpegi basatia du, deabruarena, eta zazpigarrenean Dies irae erdi aroko ereserkiaren notak erabiltzen ditu. Hamaikagarren bariazioan, aldiz, pasarte lasaiagoak sartzen ditu, konpositoreak amodiozkotzat jo zituenak; 18.ean gai nagusia iraultzen du, eta musika-osotasuneko momentua eskaintzen du, zuzenean obraren amaiera bikainera eramaten gaituena. Sei bariazio dira (gehi koda), eta pianoak orkestrarekin daude harremanetan akorde indartsuen eta lasterketa ikusgarrien bidez, zeintzuek suz markatuta duten Dies irae ereserkiaren oihartzunen artean arrazako birtuosoen sinadura esklusiboa.

Asier Vallejo Ugarte

LEVON AVAGYAN, pianoa

2017ko Maria Canals Nazioarteko Musika Lehiaketaren lehen saria

Levon Avagyan Yerevanen (Armenia) jaio zen 1990ean. Yerevaneko Estatu Kontserbatorioan ikasi zuen Vagharshak Harutyunyan irakaslearekin. 2010etik, Milana Chernyavska irakaslearekin ikasten du Grazko (Austria) Musikaren eta Arte Eszenikoen Unibertsitatean.

Talentu paregabeari esker, 2011tik Lienchtensteingo Printzerriaren Musikaren Nazioarteko Akademiaren kidea da. Erregulartasunez parte hartzen du akademiaren eskola magistraletan, eta horrek antolatutako kontzertuen testuinguruan jotzeko aukera izaten du.

Levon Avagyanek nazioarteko hogei lehiaketa baino gehiago irabazi ditu. Solista gisa hainbat orkestra entzutetsurekin aritu da elkarlanean; hauek dira horietako batzuk: Bartzelonako Orkestra Sinfonikoa eta Kataluniako Nazionala, Belgradeko Orkestra Filarmonikoa, Slovak Sinfonietta, Imolako Ganbera Orkestra eta Stuttgarteko Ganbera Orkestra Gaztea.

Levon Avagyan hainbat jaialditan aritu izan da, besteak beste: Kissingerreko Udako Jaialdian eta Junge Künstler – Stars von morgen artista gazteen jaialdian, Alemanian; Marbellako Nazioarteko Piano Jaialdian, Espainian; Gstaadeko Menuhin Jaialdian, Bad Ragazeko musika klasikoko Next Generation jaialdian eta Elisarioneko Piano Jaialdian, Suitzan; baita Vaduz Classic Jaialdian ere, Liechtensteinen.

2017ko apirilean, Levon Avagyan Espainiako Maria Canals Nazioarteko Musika Lehiaketaren erabateko irabazlea izan zen, eta hainbat sari berezi eta ikus-entzuleen saria ere lortu zituen.

ERIK NIELSEN – Zuzendaria

Erik Nielsen Bilbao Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra da 2015eko irailetik.

2016-2017 denboralditik, Basileako Antzokiko musika-zuzendaria ere bada.

Erik Nielsenek Filadelfiako Curtis Musika Institutuan ikasi zuen zuzendaritza, eta oboean eta harpan espezializatuta graduatu zen New Yorkeko Juilliard Schoolen.

Berlingo Orkestra Filarmonikoko Akademiako kidea izan zen, eta harpa jo zuen han.

2009ko irailean, zuzendaritzaren saria eta Solti Fundazioak Amerikako Estatu Batuetan ematen duen beka eskuratu zituen.

Opera-errepertorio zabala dauka, zenbait erakunderekin, hauekin, besteak beste: Frankfurteko Opera, English National Opera, Boston Lyric Opera, New Yorkeko Metropolitan Opera, Erromako Opera, Dresdengo Semper Opera, Hedelango Opera Jaialdia, Berlingo Deeriknielsnutscher Oper, Sao Carlosko Teatro Nazionala, Malmoko Operaren Antzokia, Zuricheko Operaren Antzokia, Bregenzeko Jaialdia, Eliseo Zelaietako Antzokia Parisen, ABAO, Hungariako Opera Nazionala eta Galesko Opera Nazionala.

Orkestraren esparruan, hauek zuzendu ditu, besteak beste: New World Symphony, Genevako Ganbera Orkestra, Frankfurteko eta Stuttgarteko irratietako orkestra sinfonikoak, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Lisboako Orkestra Sinfoniko Portugaldarra, Strasbourgeko Filarmonikoa, Luxemburgeko Filarmonikoa, Hego Westfaliako Filarmonikoa, Ensemble Moderm eta Erresuma Batuko Northern Sinfonia.

 

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2024-2025
07
Mar
2025
>Musika-Música | 1. Kontzertua

Musika-Música | 1. Kontzertua

Lekua: Arriaga Antzokia

SOCIEDAD CORAL DE BILBAO

ENRIQUE AZURZA zuzendaria

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA (BOS)

ERIK NIELSEN zuzendaria

R. Wagner: El holandés errante, obertura
P. I. Chaikovski: El lago de los cisnes, suite
A. Borodin: Danzas polovtsianas de «El príncipe Igor»

Informazio gehiago

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
08
Mar
2025
>Musika-Música | 18. Kontzertua

Musika-Música | 18. Kontzertua

Lekua: Euskalduna Jauregia · Auditorioa

ELLINOR D’MELON biolina

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA (BOS)

ERIK NIELSEN zuzendaria

P. I. Chaikovski: Romeo y Julieta, obertura–fantasía TH 42c
M. Bruch: Concierto para violín y orquesta nº1 en sol menor opus 26

Informazio gehiago

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
13 - 14
Mar
2025
>Beethoven eta Atomic Doktorea

Beethoven eta Atomic Doktorea

Lekua: Euskalduna Jauregia

John Adamsek opera biziberritu zuen, eta eszenara itzularazi zituen egunkarietako azaletan agertutako arestiko historiaren albisteak. Atomic Doktoreak bonba atomikoaren lehen saiakuntzak inguratu zituen tentsio-giroa birsortzen du, eta aurrea hartu zuen Oppenheimer heroi tragikoaren mailara igotzeko orduan. Bere musikak hain izan zuen indar handia, non Adamsek sinfonia bat sortu zuen bere gainean; programan, horren atzetik, Beethovenen biolin-kontzertu argitsua dator, Khachatryan bikainaren eskuetatik iritsiko zaigun musika sendagarria.

Joana Carneiro, directora
Sergey Khachatryan, violín


I

SAMUEL BARBER (1910 – 1981)

Adagio harirako

JOHN ADAMS (1947)

Doctor Atomic Symphony*

The Laboratory – Panic – Trinity

II

LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)

Kontzertua biolin eta orkestrarako Re Maiorrean Op. 61

I. Allegro ma non troppo
II. Larghetto. Attacca:
III. Rondo. Allegro

Sergey Khachatryan, biolina

*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 110’ (g.g.b.)

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
24
Mar
2025
>Ganbera 7

Ganbera 7

Lekua: Euskalduna Jauregia

Bakarlari Handiak BOSekin batera

Komitas: Armeniar abesti herrikoiei buruzko 14 pieza
A. Schönberg: Gau itxuraldatua Op. 4, hari-seikoterako

Sergey Khachatryan, biolina
BOSen hari-seikotea

Informazioa eta sarrerak