Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 1-2009-2010

Irekiera-kontzertua


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

J. Rueda: Tierra
A. Dorman : Frozen in time
G. Holst : Los planetas

Martin Grubinger, perkusioa/percusión
Coro de mujeres de la Sociedad Coral de Bilbao (zuzendaria/director, Iñaki Moreno)
Günter Neuhold, zuzendaria/director

DATAK

  • 08 urria 2009       Euskalduna Jauregia      19:30 h.
  • 09 urria 2009       Euskalduna Jauregia      19:30 h.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

José Ramón Ripoll

ESFERETAKO MUSIKA

Pentsalariek eta filosofoek antzina-antzinatik sinetsi dute unibertsoa sistema proportzionala dela, eta, horren ondorioz, berau osatzen duten gorputz zerutiarrek soinu harmonia bat sortzen dutela. Soinu hori arimaren zentzuek baino ezin dute entzun. Pitagorikoek zazpi notek osatutako kantu bati buruz hitz egiten zuten. Nota horiek Eguzkiari, Ilargiari eta orduan ikusten ziren bost planetei zegozkien. Platonek deskribatu zuenez, segida harmoniko hau kantu guztien artean ederrena zen. Zizeronek astroek egindako birek sortutako tarteak ezarri zituen, horiek musikaz betetzen baitzituzten Eszipionen ametsak. Gogoeta teoriko hauek guztiek oinarri lirikoa izan zuten zientifikoa baino gehiago, eta San Agustin, Shakespeare eta Fray Luis de León autoreen inspirazio izan ziren, besteak beste. Azken hori izan da, akaso, esferen musiketara gehien hurreratu den poeta. Johannes Kepler astronomoak, ordea, zenbat eta euren orbitaren abiadura handiagoa izan astroek soinu zorrotzagoa egiten zutela esan zuen XVII. mendean, eta, behaketa horretatik abiatuta, sei melodia desberdin konposatu zituen. NASAk 1998an espaziora bidali zuen TRACE (Transition Regional and Coronal Explorer) gaur egun ere eguzkiaren koroa aztertzen ari da, eta eguzkiak gizakiaren belarriak entzun ditzakeenak baino hirurehun aldiz sakonagoak diren uhin eta bibrazio bidezko soinua ateratzen duela frogatu du.

Musikagile asko saiatu dira planeten soinuak harrapatzen, batzuk besteak baino zorte hobearekin. Haydnen Kreaziotik hasi, eta Stravinskiren Udaberriaren Sagarapenera arte; bitartean, Richard Strauseen Hala mintzatu zen Zaratustra hartuta. Unibertsoa da, bere ordenaren barruan edo kaosean, gizakiaren misteriorik handienetakoa, bere buruaren handitasunaz edo txikitasunaz galdezka ari denean. Musika, berriz, misterio horren erantzuna susmatzeko dagoen adierazpiderik antzerakoena, bere horretan. Gaurko kontzertua mundu-ikuskera horren adibidea da: azken ehun urteetako hiru lan, hau da, iraganeko ukitu esoteriko jakinetatik urrunduta daudenak eta ezagutza onargarriago batean oinarritutakoak. Autore bakoitzak materiaren sorrera estetika eta ikuspuntu desberdinetatik lantzen du.

Gustav Holstek 1914tik 1917ra bitartean idatzi zuen Planetak. Artean, deskubritu gabe zegoen Pluton gure eguzki sistemako elementua zela, eta, beraz, ez zuen bere suite sinfonikoan sartu.  Ziurrenik, Lurrari ere ez zion helduko, autoreak kanpoko espazioari begiratzeko zapaltzen zuen lurzorua zelako; edo lurzoru hori espirituaren gainbehera sakonean sartuta zegoelako ezagutu duen gerra sarraski handienetako baten bezperetan. Colin Matthewsek 2000n izan zuen Pluton idazteko ideia, Holsten suiteari ekarpen berezia eginez. Jesús Ruedak ez zuzen zalantzarik izan Lurra idazteko, Autor Fundazioak eta Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkarteak Espainiako egungo musika sustatzeko proiektuaren barruan enkargua egin ziotenean. Lan hori Sevillan estreinatu zuen 2007an, Pedro Halffterrek diseinatutako egitarauaren barruan, eta Holsten Planetak lanaren osagarri edo hedapen gisa.

Jesús Rueda da gaur egun nazioartean onarpen handiena duen musikari espainiarra, eta, konposatzeko orduan, bere belaunaldiarengandik nabarmen bereizten duen mekanismo indartsu eta berezia dauka. 1961ean jaio zen Madrilen, eta bertako Errege Kontserbatorioan ikasi zuen Joaquín Soriano eta Emilio Lópezekin. Hala ere, bere ukitu pertsonala Luis de Pabloren eta, bereziki, Francisco Guerreroren etorkia da. Lehenengoarekin perfekzionatu zuen konposizioa, eta bigarrena musika espainiarreko rara avisa den arren, haren prozedura harrigarriak eta ohikoz kanpokoak egokitu ditu Ruedak bere lanetan, nortasunez eta independentziaz. Gure musikagileak bere karreran zehar erakutsi digu nola estiloa, hizkuntza eta adierazteko tentsioa gure garaiko musikaren kontzepzio zabalean urtzen diren; izan ere, fusioak, mestizajeak eta beste eremu kultural batzuetako soinuen nahasketak purutasuna denboraz kanpoko balio bihurtu dute. Lurra lanean, esate baterako, jazzaren kanpo-eraginak onartu ditu autoreak; zehatzago esanda, Miles Davis tronpeta-jotzailearen Aura diskoaren eta Shostakovichen 4. Sinfoniaren eragina handiagoa izan da Holstena baino. Bi lan horiek zapaltzen dugun munduaren sorrera geologikoa biltzen dutelako nolabait, bere barruko soinuak eta bere arkitektura ikusezina; nahiz eta Lurra ez den aurretik definitutako programadun entitatea, ez halabeharrezko ikuspuntutik ez poema sinfoniko moduan. Lurra zati bolkanikoa da, poesiaz eta bat-batean sortzen diren elementu telurikoz betea. Ez du bilatu behar gure sorrera justifikatzen duten musikaz haragoko historiarik.  Antz bikoitzaz hitz egin genezake: lana bera gure planetaren erritmo zirkularraren ispilua da, eta, era berean, lurraren erdiraino edo gure barruko punturik sakoneneraino egiten den eskema edo bidaia gida sekretua ere bada.

Lana elikatzen duten argumentazio literarioetan tematu gabe, egia da entzuteak antzinako memoria berpizten duela, non kaosa ordenatu egiten baita, eta alderantziz. Horrela, antzinako soinuak argitara ateratzen dira, eta horiek erritmoen eta kontraerritmoen segida distiratsu batean denboren hasieran xaflen arteko banaketak edo talkak sortu ahal izan zuten jaiotza erakusten digute dinamika biziz. Metafora bat da, baina musika bere baitan, eta, kasu honetan are gehiago, mundua ulertzeko sinbolo subjektiboa da.

Partituraren garbitasunak, bere figuren ordenak, bere arpegio talde azkarrek eta elementu bakoitzaren parte-hartze zuzenak ganbera kutsua ematen diote, nahiz eta lana guztiz sinfonikoa izan. Agian, musika-tresnak tratatzeko moduagatik; izan ere, dituzten tinbre eta adierazpen aukera guztiak erabiltzen dituzte, baina eduki aldetik portaera neurtua daukate, isiltasunarekiko errespetuz eta formen diseinu indartsuarekin.

Gaztea izan arren, nazioarteko panoraman bere herriko musikaririk prestigiotsuentzat hartzen den Avner Dorman konpositore israeldarraren lanean (1975ean jaioa), badago kontzeptuzko proposamena hasieratik, horixe baita programaren oinarria. Ia-ia autoreak aurretik diseinatzen duen imaginario baten soinu-banda da. Frozen in time historiaurretik gaur eguneraino Lurraren garapen geologikoan izandako argazkien seriea da, autorearen hitzetan. Garapenari buruzko datuen segurtasun faltatik abiatuta, nahiz eta datuok oso zientifikoak izan, Dormanek duela milioika urte lurreko kontinenteak nola sortu ziren azaldu nahi izan du soinuen bidez. Horretarako, hiru zati bereizi ditu bere lanean, eta horietako bakoitza historiaurreko aro luze bat da. Konpositoreak hiru zatitan sortu du partitura, bakarlariekin egindako orkestra suite bezala: kasu honetan, perkusioari eskaini dio errepertorioko zatirik handiena; izan ere, Dorman berritzaile iaioa da musika-tresnen familia horretan. Lehenengo zatia (Indoafrika) uholde gisa agertzen den keinu sinfoniko handi batekin zabaltzen da, eta, ondoren, “denbora izoztu” batek jarraitzen du. Azken horrek lanaren osotasunari egiten dio erreferentzia.  Indiaren hegoaldeko (Tala) erritmo zikloetan eta Ragaren eskala propioetan oinarrituta dago pieza nagusia, eta horiek inprobisaziorako gonbitea egiten dute. Bigarren pieza bat ere Talaren barruko erritmotik abiatzen da, Afrikarik ekialdekoeneko tradizioak praktikatuz hemen ere. Marinbek eta arrenek Asiako hego-ekialdeko gamelan musikaren tinbreak eta polifoniak gogoratuko dizkigute. Bigarren mugimendua (Eurasia) Europa eta Asiako kontinenteetako momenturik ilunenen miaketa da, eta, bertan, Europa erdialdeari zein Ekialde Urrunari dagozkien elementuek bat egiten dute.  Siciliana gogorarazten duen danbor erritmoak irekitzen du atala, eta melodikoki aberasten dute dantza horretako materialek. Mozartek ere erabili zituen bere hainbat lanetan. Joko ia adeitsu honen atzean, azalaren azpian, lurraren zulorik sakonenean dagoen borroka naturala entzun daiteke, Asia erdialdetik datozen kanpaiek iragarrita. Mugimendua pieza nagusiaren meditazio luzearekin amaitzen da, eta horrek ematen dio lanari izen orokorra: “denboran izoztuta”. Hirugarren atala (Amerika) orainaldira egiten den itzulera da, eta kontinenterik gazteena osatzen duten herriek ordezkatzen duten mestizajearen kantu zuzena da. Azken rondó honetan Broadwayn, Melow Jazzean edo Grungean ohikoak diren jira-bira estilistikoak daude. Horrela, bada, tangoak, erritmo afrokubatarrek, swingak eta minimalismoak bat egiten dute, besteak beste, soinu-bidaia honetan erabilitako gai guztien laburpena osatuz.

Gustav Holsten musikarekin ez da justua izan gaur egungo kritika. Agian, konpositore erromantikoen adibideak jarraitu zituelako, bere garaiak eskaini zizkion adierazpenezko bide-zidor berriak aztertu beharrean. Tradizio ingelesean hezi zuten eta ohitura zorrotzeko pertsona zen. Bere nortasunari ez zion utzi bere musika lan adierazgarri eta, batzuetan, apainegietan agertzen. 1874an Cheltenhamen jaiotako musikagile honek asko zekien filosofiari buruz, eta astrologiaren eta planeten mugimenduaren gaineko ardura handia izan zuen bere bizitza osoan. Bizitzari benetako zentzua aurkitzeko ahaleginean ibili zen gerraren itzala europarren gainean hegan zebilen garaian. Bilaketa horren emaitza izan zen Planetak orkestra handirako suitea. Zazpi mugimendutan banatuta dago, eta rock sinfonikoaren garapenean eragin handiagoa izan du XX. mendeko ezkutuko musika deitu izan zaionean baino. Horrek ez du esan gura lanak ez daukanik bere momentu historikoaz gaindi irauteko behar den besteko egikerarik eta adierazpen aberastasunik. Atal bakoitzari zazpi planetetako baten izena eta erromatarren jainkoen artean duen balore mitologikoari badagokio ere (Lurra eta Pluton izan ezik, lehenago esandako moduan), ez da dagozkien epitetoetatik harantzagoko azalpenik bilatu behar. Zaila da hauetako batzuk saihestea: lehenengo mugimenduari dagokiona, adibidez. Izan ere, lehenengo mugimendua izan zen idatzitako azkena, Lehen Mundu Gerra hasi baino hil batzuk lehenago. “Marte, gerraren eroalea” bortxakeriazko kapitulua da, eta, dudarik gabe, egoerak eragindako erritmo arraro eta zaila dauka (5/4). Hala ere, bigarren ataleko atmosfera, Venus, bakearen eroalea, lehenengoaren kontraste zabala da. Merkurio, hegodun mezularia scherzo batek aurkezten du, flautak eta zelestak eskainitako izaera liraineko melodiekin. Jupiter, alaitasunaren eroalearen sarrera dantzarako klima herrikoiak egiten du berbarik gabeko kantu edo ereserki zaratatsu batekin. Saturno, zahartzaroaren eroalea, berriz, tonu ilunean hasten da, baina, gero, metalen martxa bihurtzen da giro lasai eta barean amaitzeko. Metalezko musika-tresna horiek dira, lau notarekin soilik, Urano, aztia melodia abiarazten dutenak, baina berehala biltzen ditu fagotak, liluraz eta abileziaz. Azken mugimenduak, Neptuno, mistikoa, suitearen onena gordetzen du bere misterioan: unibertsoaren sekretua, astroen arteko distantzia eta hauen proportzioak transmititzen duen amaierako abesbatza ematen du; funtsean, 1912an Gibraltarrera egindako bidaia batean, Holstek Clifford Bax bere lagun musikagileak hala iradokita itzuli zuen esferen entzun ezinezko musika. Postromantizismo ingelesaren lanik famatu eta deskribatzaileena izan zen, Elgarren Enigma Bariazioak eta bere lagun-min Vaughan Williamsen Hegatxabala aireratzen lanekin batera.

José Ramón Ripoll

 

Martin Grubinger, perkusioa

Martin Grubinger perkusio-jotzaile austriar gaztea da, 1983an jaioa Salzburgon. Linzeko Bruckner Kontserbatorioan hasi zituen ikasketak, eta, geroago, Salzburgoko Mozarteumen osatu zituen. Nazioarteko proiekzioa Norvegiako EBU lehiaketako finalisten artean egon ondoren sendotu zuen, bai eta finalista gazteena izan ondoren Okayan (Japonia) izandako Munduko Bigarren Lehiaketa Marinbistikoan ere.

Egindako emanaldi ugarien artean, honakoetan egindakoak nabarmentzen dira: Vienako Musikverein, Bruselako Palais des Beaux Arts, Berlingo Konzerthaus, New Yorkeko Carnegie Hall eta Amsterdam Concertgebouwen. Era berean, azpimarratzekoak dira Bregenz eta Schleswig-Holsteingo jaialdietan eskainitako saioak. Christoph Eschenbach buru zela Marta Argerich eta Nelson Freirerekin emandako errezitaldiaren ondoren, “Bernstein Award” saria jaso zuen. Era berean, bakarlari lanetan aritu izan da orkestra garrantzitsuekin, hala nola, Municheko Filarmonikoarekin, Leipzigeko Gewandhausekin, Osloko Filarmonikoarekin eta Bergengo Filarmonikoarekin, Rafael Frühbeck de Burgosen zuzendaritzapean.

“The Percussive Planet” proiektua 2006ko irailean aurkeztu zen Bonngo Beethovenfesten, eta, ondoren, Munich, Kolonia, Linz eta Luxenburgon. Besteak beste, Rolf Waldin, Anders Koppel eta Friedrich Cerha musikagileek Martin Grubingerri eskainitako lanak konposatu dituzte. Eszenatokietatik kanpo, Leipzigeko Gewandhausen “artista egoiliar” legez egindako lana azpimarratu behar da, heziketa-programa zabala garatu baitu.

Modernotasuna eta musika ikusgarria irekiera kontzertuan. Jesús Ruedak Lurra konposatu zuen Gustav Holsten Planetak ospetsua osatzeko asmoarekin; izan ere, azken hori XX. mendeko errepertorioko lanik ezagunenetakoa da. Frozen in time, Avner Dorman israeldarrarena, perkusiorako kontzertua da. Bi urtean soilik, arrakasta handiak lortu ditu ikus-entzule zorrotzen aurrean, hala nola, Hanburgo eta Municheko Filarmonikoen ikus-entzuleen aurrean, betiere, Martin Grubinger harrigarria bakarlari lanetan arituz.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2023-2024
25 - 26
Api
2024
>Erik Nielsenek Heroi bizitza bat zuzenduko du

Erik Nielsenek Heroi bizitza bat zuzenduko du

Lekua: Euskalduna Jauregia

Ein He/denleben zuzendari-lana da. Richard Straussek berak zuzendu zuen lehen emanaldian; hala ere, beste zuzendari handi bati eskainita zegoen, Mengelberg zuzendariari eta Concertgebouweko orkestrari, hain zuzen ere. Nielsenek poema sinfoniko izugarri hau aukeratu du titular gisa denboraldi honetan emango duen azken kontzerturako. Programa osatzeko, Schönberg eta Saint-Saëns musikagileen beste bi pieza ezagun izango ditugu entzungai, eta aipatzekoa da Alexandre Kantorow karismadunaren presentzia.


Charla preconcierto
2024/04/26 • 18:00 • Euskalduna. 5H Aretoa Terraza


Erik Nielsen, zuzendaria
Alexandre Kantorow, pianoa


I

ARNOLD SCHOENBERG (1874 – 1951)

Bost pieza orkestrarako Op. 16 (1949 berr.) *

I. Vorgefühle
II. Vergangenes
III. Farben
IV. Peripetie
V. Das obligate Rezitativ

CAMILLE SAINT-SAËNS (1835 – 1921)

5. kontzertua piano eta orkestrarako Fa Maiorrean Op. 103 “Egiptoarra”*

I. Allegro animato
II. Andante
III. Molto allegro

II

RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)

Ein Heldenleben Op. 40

Heroia[Der Held] (attacca)
Heroiaren aurkariak [Des Helden Widersacher] (attacca)
Heroiaren bataila-eremua [Des Helden Walstatt ] (attacca)
Heroiaren bake lanak [Des Helden Friedenswerke] (attacca)
Erretiora mundutik eta heroiaren gailurra [Des Helden Weltflucht und Vollendung]

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
29
Api
2024
>Cámara 08

Cámara 08

Lekua: Euskalduna Jauregia

I

BOSen boskotea pianorekin

Laura Delgado, biolina
María Díaz Caneja, biolina
Lander Etxebarria, biola
Teresa Valente, biolontxeloa
Itxaso Sainz de la Maza, pianoa

ALFRED SCHNITTKE (1935)

Boskotea pianorekin

I. Moderato (attacca)
II. Tempo di Valse (attacca)
III. Andante (attacca)
IV. Lento (attacca)
V. Moderato pastorale

II

BOSen hari-ensemblea

Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
Laura Delgado, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
Pablo Val, biolina
Iñigo Grimal, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa
Gabriel José León, kontrabaxua

ALFRED SCHNITTKE (1934 – 1998)

Moz-Art à la Haydn

BOSen hari eta haize ensemblea

Luis Fernando Núñez, tronpa
Estefanía Beceiro, tronpa
Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Laura Delgado, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1833 – 1897)

Txantxa musikal bat Fa Maiorrean K. 522

I. Allegro
II. Menuetto (Maestoso) – Trio
III. Adagio cantabile
IV. Presto

Informazioa eta sarrerak
04
Mai
2024
>Mozartland

Mozartland

Lekua: Euskalduna Jauregia • 0B Aretoa

Kontzertua familian
Princep Totilau + Cuarteto BOS, konpainia
Wolfgang Amadeus Mozart, musika
Pol Requesens, moldaketak

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

­2 urtetik aurrera

PREZIOAK:
Orokorra 10 €
BOSaren abonatuak* 9 €
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

“Mozartland” kontzertu-ikuskizun bat da, publikoa gonbidatzen duena Mozart txikiaren eta bere arreba Nannerlen jolas gelan esertzera, hezur-haragizko bi haurrek interpretatuta. Han, musikagilearen zuzeneko musikarekin, harizko eta txirulazko laukote baten eskutik, hiru aktorek maskarekin antzezten dituzte Salzburgoko jenio txikia gehien dibertitu zuten ipuin herrikoiak: igela, printzesa, erregea, txanogorritxoa, otsoa, amona, Hansel eta Grettel, sorgina eta Bremengo musikariak.

Bere jokoarekin, Mozart bi anaiak ipuinetako istorioak eta protagonistak edertasun, egia eta ontasun bihurtzen saiatuko dira, urte batzuk geroago Wolfgangek bere musikarekin egingo zuen bezala.

Sarrerak 2023ko abenduaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
Garrantzitsua: ­aretora ­sartu­ nahi duten ­persona ­guztiek­ (adina edozein dela ere) ­dagokien ­sarrera ­aurkeztu ­behar ­dute.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
16 - 17
Mai
2024
>Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Lekua: Euskalduna Jauregia

Barroko-garaian, gehiegikeriak eta muturrak irudikatu ziren gehienbat. Kontratenoreak herniaren rola hartu zuen maiz, hala nola Giulio Cesare eta Orlando pertsonaietan, zeinak Tim Meaden ahots zoragarriaren bidez izango ditugu entzungai; bestalde, deabrua kontraste dinamiko eta bat-bateko disonantzien bidez irudikatzen zen, Leclair eta Boccherini pertsonaietan bezalaxe. Hori guztia, Pedro Gandíak proposatutako programa interesgarriaren baitan, zeina Sevillako Orkestra Barrokoko zuzendari artistikoa izan baita bi hamarkadaz eta zeina garai horretako gure espezialista handietako bat baita.

BOSbaroque

Leclair, Händel, Vivaldi, Geminiani eta Boccheriniren kontratenorarentzako obrak eta ariak

Tim Mead, kontratenorra
Pedro Gandía, kontzertino zuzendaria

Informazioa eta sarrerak