Kontzertuak
BOS DENBORALDIA 13-2009-2010
Mahler. Pizkundea
G. Mahler: Sinfonía nº 2, “Resurrección”
Malin Hartelius, sopranoa/soprano
Monica Groop, mezzosopranoa/mezzosoprano
Sociedad Coral de Bilbao (zuzendaria/director, Joan Cabero))
Günter Neuhold, zuzendaria/director
DATAK
Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
“BIZITZEKO HILKO NAIZ”
Ondotxo dakit, bizi naizen artean, ez nautela konpositore gisa aintzat hartuko. Hori nire hilobiaren gainean egingo da.
Bere bizitza osoan, Gustav Mahlerrek (Kaliste, Bohemia, 1860 – Viena, 1911) hizkera jakin bat erabili zuen, ustez bateraezinak ziren bi genero elkartu nahian: lied eta sinfonia. Orkestra tresna gisa erabili zuen, eta hortik bideratu nahi izan zuen bere adierazpena. Ahotsaren bitartez, aldiz, melankolia, bizitza eta oinazeak agertu nahi zituen.
Mahlerren diskurtsoaren betiko dualtasuna: garrantzizkoa eta hutsala, idealismoa eta errealismoa, korapilatsua eta xaloa, indibiduala eta kolektiboa, gorena eta herrikoia, modu maiorra eta modu menorra, lieda eta sinfonia… Gauza bera pentsa daiteke Vienarekin izan zuen harreman anbibalenteari dagokionez: bertan, orkestra-zuzendaritzako karrera aparta egin zuen, eta, aldi berean, Vienak nahigabe asko eman zizkion.
Viena ere duala zen, eta, bertan, Stefan Zweigek zioen moduan, aspaldi zen harrotasun aberkoia ez zela bataila-eremuan islatzen, harrotasun horrek nagusitasun artistikoan egin baitzuen habia. Artearekiko harremanak zehaztasun handiz neurtzen zuen austriarren partaidetza sozial eta ekonomikoa. Inperioko hiriburua ametsen hiria zen, eta, Vienatik aparte, Europako ia beste hiri batek ere ez zuen erakusten kulturarekiko hain lotura sutsurik. Hala ere, kontinente osoko datuak kontuan hartuta, intelektualen arteko suizidio tasarik altuena ere bertan ematen zen. Balsen eta opereten hiri honetako gizartea guztiz emana zegoen plazerera, sentimendu estetikora eta gozamen intelektualera, eztanda egiteko puntuan zegoen sumendi baten gainean dantza eginez (ziurrenik, ez zuten jakin nahi hori horrela zenik ere).
Baina Mahlerren hizkuntza anbiguoak jatorri psikologikoa ere badauka, Psikoanalisiaren sortzailearen azalpenak sinesten baditugu (Mahlerrek topaketa emankorra izan zuen berarekin, 1910ean).
Musikariak Freud doktoreari esan zionez, gurasoek harreman txarrak zituzten, eta beti ibiltzen ziren eztabaidan. Behin, gurasoek oso liskar bortitza izan zuten, eta Gustav txikiak etxetik alde egin zuen. Kalera irten zenean, organo-jotzaile bat Ach du lieber Augustin kantu herrikoi vienarra ari zen jotzen. Mahlerren arabera, une hartatik aurrera, tragediaren eta dibertsio arinaren uztarketa betiko geratu ziren lotuta bere buruan.
Mahlerren ariman iltzatuta geratu zen beste “arrasto psikologikoetako” bat, bere musikan maiz islatzen dena, haurtzaroari lotutako heriotzarena da. Musikariak, artean umetxoa zela, bere hamaika neba-arrebetako seiren heriotza goiztiarra pairatu zuen. Gero, helduaroan, bere alabetako bat bost urterekin hil zen, eta horrek samin itzela eragin zion.
Eta bere bizipen pertsonal guztien gainetik, mende berriko Europatik olio-orbana legez zabaltzen ari zen antisemitismoaren itzala agertu zen. Mahlerri dagokionez, 1905ean argitaratutako artikulu hau irakur dezakegu: “Israeldar arrabio txiki hauek, pasiotik bizi direnak eta zeintzuen su-festek areriorik latzenak ere ezerezean uzten baitituzte, zinezko arriskua dira. Baina gaur, gogo onez edo indarra erabiliz, ziurrenik gehiago indarrez gogo onez baino, Mahlerren talentua onartzen dut, eta aitortu beharra daukat sorgin judutar nietzschear hau oso indartsua dela”.
Mahlerrek bizi izandako egoeraren berri ematen digun anekdota bat dago, umore garratz samarrekoa. Behin, antzoki bat zuzentzeko hautagai izatetik baztertuta geratu zen, bere “sudur judutarraren” erruz. Handik urte batzuetara, gero eta ospetsuagoa zenez, aipatutako antzokiak zuzendari kargua eskaini zion, eta Mahlerrek telegrama hau bidali zien: “Uko egiten diot eskaintzari. Stop. Sudurra ez zait aldatu”. Alabaina, musikari judutarra katolizismora bihurtu zen 1897an, Hamburgen, seguruenik Opera Inperialaren zuzendaritzarako bidea leuntzeko. Azkenik, 1897tik 1907ra, postu horretan izan zen. Zuzendari gisa, aldaketa nabarmenak egin zituen, eta emaitza horiek eredu gisa erabili ziren, musikaren munduan benetako zuzendaritza-eskola bat sortu ahal izateko: Mahlerrek ez zuen onartzen konposizioak osorik ez jotzea; egilearen mezua idatzitako modu berean transmititu behar zela zioen; ez zuen onartzen lan baten zinezkotasuna unean uneko moden menpe geratzerik; abeslari eta instrumentistei ahalik eta perfekziorik handiena eskatzen zien, ia modu tiranikoan; behin kontzertua edo emanaldia hasita, berandu heldutakoei ez zien sartzen uzten; abeslariek debekatuta zuten grina-erakustaldirik egitea lanak dirauen bitartean; entseguak areagotu zituen; lanaldi nekagarriak finkatu zituen; eta bertan behera utzi zuen claque delakoa (txalogile profesionalen talde antolatua). Egunero sortzen zuen eskandaluren bat Operan (hala ere, ezerk ez zuen bere nahia aldarazten): dimisioak, kexak, haserreak, dibismo laidoztatuak, sentikortasun minduak. Baina, Mahlerrekin beti gertatzen zen moduan, bere jarrerak sorrarazitako erresuminak (ego urratu askorekin aritzen baitzen borrokan) beste aurpegi bat zeukan: podiumera igotzen zenean, bere izaerak liluratu egiten zuen jendea, garai hartako kronika askotan suma daitekeenez. Esate baterako, kronika honetan: “txarto ebakitako frakdun nekromante honek, ezpain fineko gizontxo beltz bizargabe honek, apaiz txar baten itxura dauka, kobren aurrean ari den suge-sorgintzailearen baretasun zoragarria dauka, eta zurda-xerlo bat dauka garezur dolikozefaloaren gainean; bada, gizon honek txundituta uzten du orkestra zoro bat, arretaz zurbil dagoen orkestra bat, eta, horretarako, bere begi beltzak baino ez ditu erabiltzen ia, sugegorrien mihiak bezain zorrotzak baitira; eta, gainera, batutatxoaren muturretik, arrastoan sartuta izaten ditu dragoi amorratuak, orain berotu eta gero baretu egiten baititu. Bere aurka matxinatzen naiz, baina miretsi egiten dut”.
Baina Mahler zuzendariak ez du Mahler konpositorea estaltzen. Hain zuzen ere, konpositorearen hizkera mundu osoko orkestretan berreskuratu zen, II. Mundu Gerraren amaieraren ostean. “Bigarren Sinfonia do minorrean, Berpizkundea” lanak musikariaren bizitza sortzailearen eskema finkatu zuen: udan gidoiak idazten zituen, eta, antzerki-denboraldian zehar, gidoi horiek berrikusten eta orkestratzen zituen. Berak ere “udako konpositorea” zela zioen.
Sinfonia hau egiteko prozesuak zenbait urte iraun zuen, eta 1895ean estreinatu zuen konpositoreak berak, Berlinen. Orkestrazio handikoa denez, talde zabala behar da, tartean direlarik piccolo txirulak, adar ingelesa, klarinete baxua, mi bemoleko klarinetea, kontrafagota, tronpak eta tronpetak eszenan eta eszenatik kanpora, tuba kontrabaxua, organoa, eta zazpi instrumentistako perkusio-tresnen multzoa. Soprano eta kontraltoko ahots bakarlariak ere bai, eta lau ahotseko koru mistoa, bai eta “hari mota guztiez osatutako ahalik eta sortarik zabalena” ere.
Beste batzuetan bezala, Mahlerrek “egitarau” bat eratu zuen sinfoniarekin, eta, ondoren, erretiratu egin zuen. Beraz, Mahler hartuko dugu gidari legez.
Allegro maestoso lehenengo mugimenduaren jatorria Totenfeier (Hileta-errituak) lana da, konpositoreak 1888an amaitutako mugimendu bakarreko poema sinfonikoa, eta, bere ohiko irmotasunarekin azaldu zuenez, Re-ko nire sinfoniaren heroia dena (1. sinfonia), zeina hilobira eraman baitut. Horregatik deitu diot Totenfeier. Hala da, bai: hileta-martxa handia da.
Andante moderato atalean, Mahlerrek hauxe dio: Bigarren mugimendua: oroitzapen bat! Eguzki-izpi bat, aratza eta barea heroiaren bizitzan (…). Gertatu dena ere ia ahaztu egin daiteke.
Hirugarrenean, In ruhig fliessender Bewegung (Mugimendu lasai eta jariakor batekin) izenekoan, egileari jarraitzen diogu: … laster esnatuko gara amets malenkoniatsu horretatik… orduan, bizitzak zentzua galduko du guretzat, eta dena txantxa ikaragarria izango da, agian nazka-oihu batez izutuko gaituen txantxa.
Urlicht (Jatorrizko argia) izeneko laugarren mugimendu laburrean, perkusioa eta metalaren zati bat desagertu egiten dira, fede xalo eta sinple bat kantatzen duen kontraltoaren ahotsa entzun dadin.
Eta diskurtso osoak azken mugimendura garamatza, In Tempo di Scherzo. Auferstehung (Berpizkundea) izenekora, alegia. Dei Handia entzuten da (…), eta hemen ez da esperotako ezer gertatzen: ez dago Azken Epaiketarik, ez aukeraturik, ez kondenaturik, ezer ez da txarra, ez dago Epailerik. Berpizkundea da.
Mahlerrek hala zioen: Haraindira doan distantzia (heriotza) ezinbesteko baldintza da ordezkatzen dudan fenomenoaren espeziea dagokion neurrian aintzat hartu dadin. Nire unea helduko da.
Mahlerren musika entzuteko unea gozamen itzela da. Gozatu bere Berpizkundea lanaz!
Mercedes Albaina
Badirudi Mahlerren Bigarren sinfoniak, amaiera koral bikainarekin, lotura ezartzen duela, ia mende bat geroago, Beethovenen legatuarekin. Sinfonia, bizitzaren laburpen gisa. Horixe zen Mahlerren asmoa; izan ere, hemen, partitura handi batean gauzatu zuen. Bidaia zirraragarria da, hasierako hileta-martxatik amaierako “Berpiztuko zara!” irmora arte.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak
Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo
Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro
0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.
Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.
ONE eta Mahlerren “Titán”
Lekua: Euskalduna Jauregia
M. de Falla: Bizitza laburra, interludioa eta dantza
M. de Falla: Gauak Espainiako lorategietan
G. Mahler: 1. sinfonia Re Maiorrean “Titán”
Espainiako Orkestra Nazionala
Juan Floristán, pianoa
Juanjo Mena, zuzendaria
Ganbera 4
Lekua: Euskalduna Jauregia
B.H. Crusell: Kuartetoa Mi bemol Maiorrean
R. Kókay: Quartettino
BOSen hari-laukotea klarinetearekin
M. Ravel: Sonatinea, flauta, biola eta harpa hirukoterako
A. Roussel: Serenade Op. 30
BOSen hari, harpa eta flauta hirukotea
Mundu Berriko sinfonia
Lekua: Euskalduna Jauregia
J. Guridi: Plenilunio, de Amaya
L. Liebermann: Piccoloa eta orkestrarako kontzertua Op. 50
A. Dvorák: 9. Sinfonia mi minorrean Op. 95 “mundu berrikoa”
Néstor Sutil, piccoloa
Erik Nielsen, zuzendaria