Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 13-2011-2012


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

G. Rossini: La scala di seta, obertura
W.A. Mozart:Kontzertua La maiorrean, K.488
P.I. Tchaikovsky:2. sinfonia
 
Eldar Nebolsin, pianoa
David Porcelijn, zuzendaria

DATAK

  • 22 martxoa 2012       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 23 martxoa 2012       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Sentimendua musikan
 
Gaurko egitaraua jenialtasunez, goiztiartasunez eta, batez ere, sentimenduz beteta dago. Hiru konpositore handik -Rossini, Mozart eta Tchaikovsky- (musikaren historian izan duten rolak berretsi eta areagotzen du bizitzan izan zuten arrakasta) euren sentimenduei buruz hitz egiten digute, azalduz nola lortu zuten XVIII eta XIX. mendeak musikaren historiako bi menderik garrantzitsuenetakoak izatea. Maitasunaren sentimendua, isilpean ezkondutako senar-emazte batzuen topaketetan gauzatua eta “zetazko eskailera” batek ahalbidetua; hemeretzigarren mendeko Erromantizismo musikalaren sentimendua, Mozarten pianorako Kontzertuan aurreratua; eta sentimendu abertzalea, sorterriarekiko maitasunezkoa, Tchaikovskyren Bigarren Sinfonian hain presente dagoena.
 
Rossini konpositore karismatikoa izan zen, eta komunikazio zuzena sortu ahal izan zuen bere garaiko publikoarekin. Idatzi zuen lehenengo operatik (Demetrio e Polibio) hasi eta azkenekora arte (Guillaume Tell) –azken horrek izan zuen arrakasta izugarriaren ostean, ezustean, musika eszenikoaren mundua utzi, eta erabaki zuen ez zuela gehiago opera bat konposatuko, geratzen zitzaizkion berrogei urteetan–, bere garaiko pertsonari ospetsuena izan zen. 1812an, Rossinik hemezortzi urte zituela, bere L’ Inganno felice fartsa komikoa estreinatu zen Venezian, eta hain arrakastatsua izan zen, ezen San Moisè antzokiko enpresariak beste hiru lan idazteko eskatu baitzion. Hain ohikoa zuen azkartasunarekiko fideltasunez –hogeita hemeretzi opera idatzi zituen hemeretzi urtean–, laster konposatu zuen lehenengoa, La scala di seta, urte hartako maiatzaren 9an estreinatu zena. Giuseppe Foppak idatzitako izenburu bereko lan frantses batean zegoen oinarrituta, eta XVIII. mendeko Parisen girotua. Argumentuak Giulia eta Dorvilen zorionak eta zoritxarrak azaltzen ditu modu komikoan. Senar-emazte horiek isilpean ezkondu ziren, eta emazteak bere logelako leihotik gauero jaurtitzen duen “zetazko eskailerari” esker gauzatzen dira euren arteko topaketak. Operak ez zuen espero zen arrakastarik izan, eta, estreinatu ostean, oso gutxitan programatu zen berriro –oso kritikatua izan zen, Cimarosaren Il matrimonio segreto lanaren argumentuaren antz handia zuelako eta hizkera konplexuegia zerabilelako–, baina lan horren obertura bai erabiltzen da kontzerturako errepertorioetan. Harien ondoren, oboeak, txirulak eta tronpak egiten dute sarrera. Lehenengo konposizioa alaia eta arina da, eta argumentuaren zalaparta islatzen du; hariak jotako atala da, eta egurrezko haizeak errepikatzen du; azken instrumentu horrek, aldi berean, oberturako bigarren konposizioa aurkezten du. Rossinik hain ohikoa zuen crescendoaren ostean, garapena entzuten da; bertan, berriro jotzen da bigarren gaia, eta hasierako allegroak laburbilketa egiten du, erabat jai girokoa den amaierako klimax batera helduz.
 
XVIII. mendearen hasieran, eliz musika organoan zegoen oinarrituta, eta musika sekularra, berriz, klabizenbaloan. Teklaturako musika konposatzen zutenak konturatzen hasi ziren beharrezkoa zela klabizenbaloaren potentzia eta klabikordioaren maila dinamikoa uztartuko zituen instrumentu bat aurkitzea, eta, modu horretan, pianofortearen sorrera ahalbidetu zuten. Hasieran, instrumentu horrek ez zuen oso harrera ona izan, soinuaren bolumen nahikorik ez zuelako; alabaina, mende osoan zehar, zenbait hobekuntza egin zitzaizkion, eta, horrela, pianoa instrumentu gorena izatera heldu zen. Pianoaren arrakasta itzelaren alde gehien egin zuten konpositoreen artean, J.S. Bachen bi seme zeuden: Carl Philipp Emanuel eta Johann Christian –zeinak, 1768an, pianorako lehenengo kontzertua eskaini zuen historian–. Baina Mozartek eragin zuen pianoaren erabateko garaipena; izan ere, Europa osotik bidaiatu zuen bere konposizioak joz eta instrumentu berriaren potentziala erakutsiz. Aldi berean, melomanoen talde edo Elkarteak sortzen hasi ziren. Talde horiek kontzertu publiko eta pribatuak antolatzen zituzten Europa osotik, eta, horrela, Mozart Vienan bizitzen hasi zenean, 1781ean, hamar errezitalditik gora zituen kontratatuta. Piano-jotzaile bikain gisa zein konpositore gisa berdin-berdin miresten zen Mozart, eta kontzertu horiek bere bitarteko nagusia izan ziren interpretatzaile gisa, Salzburgoko konpositorearen diru-sarrera nagusiak ere izateaz gain. Gainera, kontzertu horiek bere bizitzako garairik oparoenetakoa piztu zuten. 1785-86ko neguan, eskolak eman eta errezitaldiak egiteaz gain, Mozartek Le nozze di Figaro idatzi zuen, eta, gainera, pianorako hiru Kontzertu ere sortu zituen. Lehenengoa eta denetan lirikoena, 23.a, 1786ko martxoaren 2an amaitu zuen, eta, ziurrenik, konpositoreak berak estreinatu zuen egun batzuk geroago, Austriako hiriburuan harpidetza bidez kontratatuta zituen kontzertuetako batean; hain zuzen ere, “Lenten” delakoetan. Kontzertuak oso izaera sentimentala du –Mozartek La maiorraren tonalitate epel eta gozoa aukeratu zuen, eta, lehen aldiz, nahiago izan zuen klarineteen soinu sakona erabili, oboeena erabili beharrean–. Hasteko, pianoak jotako melodia zoragarria entzun daiteke, Allegroa, obra osoan nagusituko den kutsu minbera iragarriz. Bakarlariak elkarrizketa burutsua darabil orkestrarekin, eta solasaldi hori bereziki aparta da mugimenduaren erdialdean. Mozartek berezkoa zuen kadentzia agertzen da hemen. Mugimendu geldoa –Adagioa, ohikoagoa den Andantearen ordez– fa diese minorrean dago idatzita. Tonalitate hori oso gutxi erabili zuen bere konposizio-katalogoan, eta horrek, kromatismo ugariekin eta seidun napolitarraren akorde malenkoniatsuaren presentziarekin batera, tonu tragiko eta sakona ematen dio. Allegro assai erako amaiera Sonata-Rondó ezin ederragoa da, berriz ere La maiorraren tonalitatea dakarrena, melodia alai eta indartsuak erabililz.
 
1872ko udan, Tchaikovsky Karmenkara (Ukraina) bueltatu zen, oporrak bere anaietako batzuekin igarotzeko asmoz. Han, ikasturte nekagarriak eragindako neke fisikoa gainditu zuen (izan ere, ikasturte hartan, konpositore gisa aritzeaz gain, kritikari eta irakasle lanetan ere ibili zen), eta, gainera, berriro aurkitu zen Errusiako folklorearekin eta bertako nekazarien kantuekin. Han hasi zuen, era berean, bere Bigarren Sinfonia izango zena, eskualde hura izendatzeko erabiltzen zen izen berarekin bataiatu zuena: “Errusia txikia”. Uda ostean, Tchaikovskyk buru-belarri jarraitu zuen Sinfonia horretan lanean, Ussovon eta Moskun; azkenean, urte hartako azaroan amaitu zuen. Handik gutxira, hau idatzi zion bere anaia Modesti: “Nire konposiziorik onena da, gutxienez formaren egokitasunari dagokionez”. San Petersburgora egindako bidaia bat aprobetxatuta (Opera Inperialeko gerentearekin elkartu eta Oprichnik operaren ekoizpen posibleari buruz hitz egiteko), Tchaikovsky Rimsky-Korsakov eta haren familiarekin elkartu zen, bere Sinfonia berriaren Finalea erakusteko asmoz. Entzule haiek zinez gustura entzun zuten doinua, eta antzeko harrera jaso zuen Moskun, 1873ko otsailean, lana Nicholas Rubinsteinen zuzendaritzapean estreinatu zuenean. Lana berehala kontratatu zuten beste emanaldi baterako, eta hainbesteko arrakasta izan zuen, ezen Tchaikovsky eszenatokira irten behar izan baitzen mugimendu bakoitzaren ostean, eta zilarrezko kopa eta ereinotzezko koroa oparitu zizkioten. “Errusia txikia” lanean, konpositoreak musikaren mugimendu nazionalistan hartu zuen parte, hori oso gutxitan egin bazuen ere. Hain zuzen ere, mugimendu horren ordezkaririk nagusiena “Bosteko Taldea” izan zen -Cui, Borodin, Mussorgsky, Balakirev eta Rimsky-Korsakov-. Hala ere, honela idatzi zion Madame von Meck ongileari: “Elementu errusiarra oroitzapen baten gisan agertzen da nire musikan. Mendialdean hazi nintzen, eta txiki-txikitatik kantu folkloriko errusiarren ezaugarrien edertasun ulertezinean murgildu nintzen”. Tckaikovskyk uste zuen eragin errusiarra forma klasiko tradizionalen bitartez bideratu behar zela, eta ez modu errusiar bereizgarrian, nazionalistek aldarrikatzen zuten moduan. Lehenengo mugimendua, Andante sostenuto-Allegro commodo, sarrera geldo batekin hasten da. Konposizio hori “Volga amatik jaisten” kantu errusiarraren aldagai batean dago oinarrituta, eta tronparen soloarekin hasten da. Horren ostean, gai nagusi zurrunbilotsua entzuten da, eta, horri kontraste eginez, bigarren konposizio zoragarri bat dator gero, lehenengoa baino askoz ere gozoagoa. Mugimenduari amaiera emateko, hasierako kantu errusiarra gogorarazten zaigu berriro. Bigarren mugimenduaren musika, Andantino marciale, quasi moderato, 1869an konposatu zuen eta inongo arrakastarik izan ez zuen Undine operakoa da. Izan zuen harrera eskasa ikusita, Tchaikovskyk partitura suntsitu zuen, eztei-martxari dagokion pasarte hori izan ezik. Erdialdean, “Biraka dabil nire irulea” kantua entzun daiteke, urte hartan moldatu eta argitaratu zituen hamabost kantu folkloriko errusiarretako bat. Hirugarren mugimenduko scherzoa, Allegro molto vivace motakoa, Borodin eta Rimsky-Korsakoven musikaren antzekoa da, eta Moderato assai-Allegro vivo erako Finaleak orkestra-kolore eta erritmo ugari erakusten ditu, “Kurriloa” melodia ukrainarra oinarri hartuta. Oso segurtasun gutxiko izaera izan zuen beti, eta, ondorioz, beste batzuetan bezala, Tchaikovskyri iruditu zitzaion konposizioa inperfekzioz beteta zegoela, eta, beraz, 1879an modu sakonean orraztu zuen. Gaur egun, orraztutako bertsioa jotzen da normalean.
 
Patricia Sojo
 
 
 
Eldar Nebolsin, pianoa
 
Eldar Nebolsin 1974an jaio zen, Tashkenten (Uzbekistan). Bere nazioarteko ibilbidea 1992an hasi zen, Santanderko XI. Paloma O’Shea Nazioarteko Piano Lehiaketa irabazi ostean. Bertan, 17 urterekin besterik ez, Sari Nagusia eta Mozarten pianorako kontzertu baten Interpretaziorik Onenaren Saria lortu zituen. 2005ean, ospe handia duen Sviatoslav Richter Saria lortu zuen Moskun.
 
Maiz kolaboratzen du izen handiko nazioarteko orkestrekin; esate baterako, New York Philharmonic, Chicago Symphony Orchestra, Montrealgo Orchestre Symphonique, Berliner Symphoniker, Deutsches Symphonie-Orchester Berlin, Parisko Orchestre, Erromako Santa Zezilia, Lisboako Gulbenkian, Tokyo Metropolitan Orchestra, Sydney Symphony Orchestra edo Wiener Kammerorchesterrekin, besteak beste, Espainiako orkestra nagusiekin aritzeaz gain. Era berean, sona handiko zuzendariekin egin izan du lan; besteak beste, Mstislav Rostropovich, Ricardo Chailly, Yuri Temirkanov, Leonard Slatkin, Charles Dutoit, Vladimir Ashkenazy, Yakov Kreizberg, Vasili Petrenko, Vladimir Spivakov, Lawrence Foster, Bernhard Klee eta Espainiako batutarik bikainenetako batzuekin.
 
Decca, Universal, Artenova edo Naxos bezalako disko-etxeentzat grabatu izan du, eta, 2006tik, Naxosen artista esklusiboa da.
 
 
David Porcelijn, zuzendaria
 
David Porcelijn Danimarkako Sønderjyllands Symfoniorkester orkestraren zuzendari titularra da 2010eko irailetik. Adelaidako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari musikala eta zuzendari artistikoa izan da, bai eta Tasmaniako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra eta zuzendari artistikoa, Belgradeko RTBren Orkestra Sinfonikoaren zuzendari titularra eta zuzendari artistikoa, eta Herbeheretako Dantza Antzokiaren zuzendari titular eta orkestra zuzendaria ere. Gainera, orkestra-zuzendaritzako irakaslea izan da Utrecht – Amsterdam Kontserbatorioan eta Sydneyko Musika Kontserbatorioan.
 
David Porcelijnek orkestra asko zuzendu ditu: Londresen, London Philharmonic Orchestra, London Sinfonietta, BBC Symphony Orchestra eta Philharmonia Orchestra; eta, hiri horretatik kanpo, besteak beste eta azken denboraldiei dagokienez, Sydney Symphony, Bergen Philharmonic, SWR Sinfonieorchester Baden Baden und Freiburg, Hamburger Symphoniker, Nürnberger Symphoniker, Kuopio Symphony Orchestra, Kanaria Handiko Orkestra Filarmonikoa, NDR Radiophilharmonie eta Poloniako Irrati Nazionalaren Orkestra Sinfonikoa.
 

Mozart Vs Tchaikovsky

Bere beste sinfonietako batzuei darien dramatik aldenduta, Tchaikovskyren Bigarrena gai herrikoietatik abiatuta eraikitzen da; ondorioz, musikagilea nazionalistekin adiskidetu zen berriro eta “Errusia Txikia” titulua justifikatu zuen. 1873ko otsailean estreinatua, hain arrakasta handia lortu zuen, berriro programatu zen urte horretako apirilean eta maiatzean, zaleen eskaerari erantzuteko. Villalobos, bere jatorriari leial beti, kasu honetan brasildarra, baita Bach miretsiaren omenaldia egiten dionean ere, eta Mozart, beti bikain piano eta orkestrarako solasaldiak idaztean.
Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2023-2024
25 - 26
Api
2024
>Erik Nielsenek Heroi bizitza bat zuzenduko du

Erik Nielsenek Heroi bizitza bat zuzenduko du

Lekua: Euskalduna Jauregia

Ein He/denleben zuzendari-lana da. Richard Straussek berak zuzendu zuen lehen emanaldian; hala ere, beste zuzendari handi bati eskainita zegoen, Mengelberg zuzendariari eta Concertgebouweko orkestrari, hain zuzen ere. Nielsenek poema sinfoniko izugarri hau aukeratu du titular gisa denboraldi honetan emango duen azken kontzerturako. Programa osatzeko, Schönberg eta Saint-Saëns musikagileen beste bi pieza ezagun izango ditugu entzungai, eta aipatzekoa da Alexandre Kantorow karismadunaren presentzia.


Charla preconcierto
2024/04/26 • 18:00 • Euskalduna. 5H Aretoa Terraza


Erik Nielsen, zuzendaria
Alexandre Kantorow, pianoa


I

ARNOLD SCHOENBERG (1874 – 1951)

Bost pieza orkestrarako Op. 16 (1949 berr.) *

I. Vorgefühle
II. Vergangenes
III. Farben
IV. Peripetie
V. Das obligate Rezitativ

CAMILLE SAINT-SAËNS (1835 – 1921)

5. kontzertua piano eta orkestrarako Fa Maiorrean Op. 103 “Egiptoarra”*

I. Allegro animato
II. Andante
III. Molto allegro

II

RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)

Ein Heldenleben Op. 40

Heroia[Der Held] (attacca)
Heroiaren aurkariak [Des Helden Widersacher] (attacca)
Heroiaren bataila-eremua [Des Helden Walstatt ] (attacca)
Heroiaren bake lanak [Des Helden Friedenswerke] (attacca)
Erretiora mundutik eta heroiaren gailurra [Des Helden Weltflucht und Vollendung]

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
29
Api
2024
>Cámara 08

Cámara 08

Lekua: Euskalduna Jauregia

I

BOSen boskotea pianorekin

Laura Delgado, biolina
María Díaz Caneja, biolina
Lander Etxebarria, biola
Teresa Valente, biolontxeloa
Itxaso Sainz de la Maza, pianoa

ALFRED SCHNITTKE (1935)

Boskotea pianorekin

I. Moderato (attacca)
II. Tempo di Valse (attacca)
III. Andante (attacca)
IV. Lento (attacca)
V. Moderato pastorale

II

BOSen hari-ensemblea

Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
Laura Delgado, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
Pablo Val, biolina
Iñigo Grimal, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa
Gabriel José León, kontrabaxua

ALFRED SCHNITTKE (1934 – 1998)

Moz-Art à la Haydn

BOSen hari eta haize ensemblea

Luis Fernando Núñez, tronpa
Estefanía Beceiro, tronpa
Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Laura Delgado, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1833 – 1897)

Txantxa musikal bat Fa Maiorrean K. 522

I. Allegro
II. Menuetto (Maestoso) – Trio
III. Adagio cantabile
IV. Presto

Informazioa eta sarrerak
04
Mai
2024
>Mozartland

Mozartland

Lekua: Euskalduna Jauregia • 0B Aretoa

Kontzertua familian
Princep Totilau + Cuarteto BOS, konpainia
Wolfgang Amadeus Mozart, musika
Pol Requesens, moldaketak

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

­2 urtetik aurrera

PREZIOAK:
Orokorra 10 €
BOSaren abonatuak* 9 €
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

“Mozartland” kontzertu-ikuskizun bat da, publikoa gonbidatzen duena Mozart txikiaren eta bere arreba Nannerlen jolas gelan esertzera, hezur-haragizko bi haurrek interpretatuta. Han, musikagilearen zuzeneko musikarekin, harizko eta txirulazko laukote baten eskutik, hiru aktorek maskarekin antzezten dituzte Salzburgoko jenio txikia gehien dibertitu zuten ipuin herrikoiak: igela, printzesa, erregea, txanogorritxoa, otsoa, amona, Hansel eta Grettel, sorgina eta Bremengo musikariak.

Bere jokoarekin, Mozart bi anaiak ipuinetako istorioak eta protagonistak edertasun, egia eta ontasun bihurtzen saiatuko dira, urte batzuk geroago Wolfgangek bere musikarekin egingo zuen bezala.

Sarrerak 2023ko abenduaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
Garrantzitsua: ­aretora ­sartu­ nahi duten ­persona ­guztiek­ (adina edozein dela ere) ­dagokien ­sarrera ­aurkeztu ­behar ­dute.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
16 - 17
Mai
2024
>Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Lekua: Euskalduna Jauregia

Barroko-garaian, gehiegikeriak eta muturrak irudikatu ziren gehienbat. Kontratenoreak herniaren rola hartu zuen maiz, hala nola Giulio Cesare eta Orlando pertsonaietan, zeinak Tim Meaden ahots zoragarriaren bidez izango ditugu entzungai; bestalde, deabrua kontraste dinamiko eta bat-bateko disonantzien bidez irudikatzen zen, Leclair eta Boccherini pertsonaietan bezalaxe. Hori guztia, Pedro Gandíak proposatutako programa interesgarriaren baitan, zeina Sevillako Orkestra Barrokoko zuzendari artistikoa izan baita bi hamarkadaz eta zeina garai horretako gure espezialista handietako bat baita.

BOSbaroque

Leclair, Händel, Vivaldi, Geminiani eta Boccheriniren kontratenorarentzako obrak eta ariak

Tim Mead, kontratenorra
Pedro Gandía, kontzertino zuzendaria

Informazioa eta sarrerak