Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 15-2010-2011


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

W. Kilar: Orawa
N. Rota: Concierto “Soirée” para piano y orquesta
L. van Beethoven: Sinfonía nº 3 en Mi bemol mayor, “Heróica”

Benedetto Lupo, pianoa
Antoni Wit, zuzendaria

DATAK

  • 05 maiatza 2011       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 06 maiatza 2011       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Ikusi dezagun, bada, zuon artean nor den aingerutxoa eta nor deabrua

 

Batzuetan, gure barne-gatazkak hain ondo araututa daudenez, gustura ikusteko modukoak dira. Semaforoa gorri dago. Auto bat ere ez dago inguruan. Loba bat esku banatan. Aingerutxoa zure eskuin sorbaldan ageri da flotan, eta “ezta hurrik eman ere” diotsu. Ezker belarrian lekuratutako deabru txikiak ez du txintik ere esaten. Atzazalei begira dago eta alaitasunez altxatzen du bekaina. Azkenean, txapeldunen antzera eusten diezu betiereko gorriak iraundako hiru minutu eta erdiei. Gainera, baliteke lobatxoei gizarte-ikasbideren bat ere ematea 2’15’’-tik aurrera, eredu moduan.

Zure adiskide baten izebaren etxean duzu bazkaria. Lehenengo, baratxuri-zopa. Loreontzi zabal-zabala, handia eta egartsua, inguruan. Uhalik gabeko loreontzia, Balenciagak esango lukeen bezala. Izeba korridorera irten da telefonoa hartzera. Begirada gurutzatuak adiskidearekin. Istriborreko aingerutxoa etsita dago, badaki porrot egin duela eta bere tunikari baratxuri-kiratsa dario. Oraingoan ere ababorreko deabruak ez du txintik ere esan, den-dena argi eta garbi ikusten zuen-eta.

Ene bada! Gauzak beti ez daude hain argi, ordea. Ikusi dezagun nola jokatzen duten gure musikagile maiteek lan berria sortzerakoan. Partitura zuria. Ondo zorroztutako arkatzak eta borragoma. Urruntasunean galdutako begirada estudioko leihatean zehar. Pieza egiteko eskatu digunak argi eta garbi utzi du gure dohain intenporalean, inmaterialean eta inguztian duela konfiantza osoa. Nahi duguna egin dezakegula eta loturarik gabe lan egin behar dugula.

Laburbilduta, askapen pozoitua. Baliteke inork gu kontratatu ez izana eta guk geuk harrapatu nahi izatea gugan dauden ehunka musika.

Geure sorbalden gainean ahotsak entzuten hasten gara. Arazo handia dugu, aingerua eta deabrua bidali dizkigutelako. Badirudi bikiak direla eta inork ezin ditu ahotsagatik bereizi.

– Ez zaitez akademiko klasiko jarri, hori gaindituta daukazu-eta. Arakatu eta auzoko ateak ixtera joan.

– Ez zaitez akademiko abangoardista jarri, hori gaindituta daukazu-eta. Ikus-entzuleak bilatu eta oparia egiezu. Urteen joan-etorrian eurekin egongo den musika sortu.

– Ez eman amore eta ez ezazu errazenera jo. Artea mugan dago!

– Benetan uste duzu ikus-entzuleen gustuko lana sortu dezakezula? Ea ez duzun asmatzen…

– Bertan den-dena onartzen denez, arlo mistikora jotzen baduzu? Bestela, matematiketara jotzen baduzu? Fraktal hauek eurek bakarrik egiten omen dute konposizioa.

– Zu ez zinen eskola, estilo zehatz bateko jarraitzailea, bada? Zure mutisak jokoz kanpo utziko ditu lankideak…

– Lurreratzeko baimena eskatzen duen lan hau benetan arraroa da, baina, tira, gustura entzuteko modukoa da.

– Lurreratzeko baimena eskatzen duen lan hau txantxileko ura baino tradizionalagoa da, baina, tira, gustura entzuteko modukoa da.

– Kaleko jendearen gustukoa zarela ondo baino hobeto egiaztatu duzunez, zergatik ez du musika klasiko apur bat, abangoardiako musika hori egiten? Zeure nabaritasunari atera onura eta berreskuratzen lagundu.

Halaxe ematen dute denbora, iruzkinak eta aholkuak gurutzatzen, baina ez dakigu oso ondo zein diren Darth Vaderrenak eta zein Bambiren laguna zen Tamborrenak. Aingerutxoak eta deabruak oso erabilgarriak dira etikari begira, baina, egia esan, ez da gauza bera gertatzen estetikaren arloan. Nolatan joango gara korrontearen kontra, korrontea norantz doan ere ez dakigu-eta…

Azkenean, benetako artistek, odolean zein erraietan daraman jendeak naturaltasunez aukeratzen ditu aniztasuna zein mugimendua. Auzoz aldatzea dute gustuko. Gaur gaueko egitarauan, hiru lekualdaketaren adibideak egongo dira entzungai. Wojciech Kilarrek eta Nino Rotak kontserbatorioko hainbat ikasgai desikasi zituzten, euren musika hurbilak eskaintzeko. Beethovenena, ordea, guztiz kontrakoa izan zen: artean Vienan ez zegoen kontserbatoriorik, eta etorkizuneko ikasketa-plana desitxuratuta utzi zuen “Heroica” lanaren ondorioz.

Wojciech Kilar 1932ko uztailaren 17an jaio zen Lwówen, eta miraria izan zen nazionalitate poloniarra jasotzea. 15 urte lehenago austriarra izango zen. 10 urte geroago, alemaniarra; eta 5 urte geroago, sobietarra. Gaur egun, Ukrainiako hiria da, ostera. Lwówen, bota askoren oinkadak entzun ziren. 1992an, “Schindlerren zerrenda” filmaren zati bat filmatu zuten bertan. Soinu-banda John Williamsena izan zen arren, filmaren trailerra Kilarren Éxode lanaren gainean muntatu zen, eta ez zen halabeharrez gertatu.

XX. mendean, hainbat musikagilek ohikotasunez lan egin zuten zazpigarren artean: Shostakovich, Bernstein, Weinberg, Herrmann, Schnittke, Morricone… Wojciech Kilar euretako bat da. Ehunetik gora soinu-banda sortu ditu. Asko eta asko, merkatu poloniarrerako; eta beste asko, Lur planetarako. Bram Stokerren Drakula, Piano-jotzailea, Trumanen ikuskizuna edo Heriotza eta Dontzeila. Horrelako musikagileari buruz denetarik esan daiteke, baina ez ideia melodikorik ez duela edo ikus-entzuleengana iristeko gai ez dela. Nazioartean ezaguna izan baino lehen, musikaren munduak 1986an konposatu zuen Orawa lana jaso zuen, eta, azkenean, 2 segundoko motibotxoaren errepikapen zakarrean erortzen ez ziren obra minimalista bakarrenetakoa izan zen.

Minimalismoa hantxe bertan zegoen, bai. Kontserbatorioko irakaslearen amesgaiztoa. Muturreko soiltasuna, errepikapen mugagabeak eta garapen melodikoaren berariazko ukoa. Dena dela, nola edo hala, Kilarrek bazekien zertan zebilen. Mendien eta ibaiaren omenezko kantu erritmiko hau ez da iseka, ez da sormen-faltaren emaitza. Bere generoko lan ezin hobea da. Aldarriak hautsitako hamar minutu hipnotiko. Tibeten gustuko luketen pieza, alegia.

Mende-laurden batetik gorako epealdian, Nino Rota (Milan 1911, Erroma 1979) Federico Felliniren medium musikala izan zen, 1952ko Jeke Zuria filmetik 1978ko Prova d’Orchestra lanera arte. Bien bitartean, Viscontiri, Zefirelliri eta haraxeago jaiotako beste italiar batzuei ere laguntzen zien: Francis Ford Coppolak haren musika erabili zuen lehen bi aitabitxiak filmatzeko orduan. Hainbat soinu-banda landu arren, Rotak denbora atera zuen beti, beste errepertorio batzuk konposatzeko. Horrela, bada, 1962ko irailean, bere Concerto Soirée estreinatu zuen Vicenzako Antzoki Olinpikoan. Piano-jotzaile moduan bere buruari egin zion oparia izan zen, eta, uste bezala, oso gustuko izan zuen.

Kilarri gertatzen zitzaion bezala, melodia hurbilak, herri-keinuak eta mekanismo abangoardistarik gabeko ahotsak egitean, bere asmoa ez zen bere garaia gutxiestea. Jendearekin talentua partekatu nahi zuen buru musikalaren produktua ziren berriro. Lana erokeriatxoa zen, eta XX. mendean Rachmaninoven eskutik sartutako tradizio formal handietatik urrun zegoen.

Kontzertuaren hasieran, baltsea dago entzungai; eta, amaieran, kankana. Bitartean, bere filmetatik hartutako doinuak dira nagusi. Beraz, heterodoxia errespetagarri bezain baldarraren adierazpena baino ez da. Egia esan, faktura bat dator fantasiaren edo suitearen generoarekin, Stravinskyk bere pieza kontzertanteetan egin zuen bezala. Lan mestizoa da nahita. Ia-ia 30 urtez Nino Rota Bariko kontserbatorioko irakaslea eta zuzendaria izan zenez, oso ondo etorri zitzaion ikasleen aire bera arnasteko. Prestakuntza-prozesuan dauden gazteek tradizioa maite dute, baina ez dira haren gatibutzapean sentitzen.

Edonola ere, helburua bera tradizioari ostikoak ematea eta letra onez berridaztea bada, adar horretan inork ez dauka Ludwig van Beethovenek baino esperientzia handiagorik (Bonn 1770, Viena 1827). 1802tik 1804ra sortu zuen Hirugarren Sinfonia bere asalduraren lehen adibideetakoa izan zen. Bere gogokoena, 1817an Kuffner olerkariari adierazi zion bezala.

 

Asmo kontrajarriko bi lan sinfoniko konposatzeko ohore zakarra izan duten musikagile bakarrenetakoa izan zen Beethoven. 1805eko apirilean estreinatutako Heroikoa 55. op. Sinfonian, Napoleonen arrakastak eta irudia abesten ziren, ispilu eta eredu zelako gizakientzat. Handik gutxira, 1813ko irailean estreinatutako Garaipenaren 91. op. Sinfonian, ordea, grina berberaz txalotzen zen Vitoriako batailan haren gudarosteek Wellingtonen esku jasan zuten porrota. Rota Fortunae.

Dena dela, Beethovenek ez zituen inoiz ukatu bere Heroica lanean adierazitako idealak: gizakien handitasuna eta 1801eko aurreko 43. op. lanean bisitatu zuen Prometeoren mitoa. Oso lan handia sortu zuenez, lehenengo edizioan honako hauxe erantsi zuen biolinen particellan: “Sinfonia hau nahita idatzi dut ohi baino luzeago, eta beladaren amaieratik barik hasieratik hurbilago jo beharra dago […], aurreko lanez gogaitutako ikus-entzuleen artean behar besteko eragina eduki dezan”.

Benetan luzea irten zitzaion, bai. Ordubete ingurukoa. Ordura arte inoiz sortutako sinfonia luzeena izan zen. Kexak ere berehala agertu ziren. Hasiera batean, Beethoven apur bat kezkatuta zegoen, baina, laster, urteen joan-etorrian sinfonia ikus-entzuleen burmuinetara egokituko zela erabaki zuen. Hobe esanda, ikus-entzuleen burmuinak bere sinfoniara egokituko zirelakoan zegoen. Sinfonia honetara eta iristear zeudenetara egokituko ziren. Arrazoi zuen, antza. Jende bereziari gertatzen zaion bezala, Beethovenen sorbalden gainean, bi aingerutxo jostari zeuden, eta, seguruenik euren tunikak gorriak ziren arren, bi aingerutxo izango ziren.

Joseba Berrocal

 

 

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2023-2024
29
Api
2024
>Cámara 08

Cámara 08

Lekua: Euskalduna Jauregia

I

BOSen boskotea pianorekin

Laura Delgado, biolina
María Díaz Caneja, biolina
Lander Etxebarria, biola
Teresa Valente, biolontxeloa
Itxaso Sainz de la Maza, pianoa

ALFRED SCHNITTKE (1935)

Boskotea pianorekin

I. Moderato (attacca)
II. Tempo di Valse (attacca)
III. Andante (attacca)
IV. Lento (attacca)
V. Moderato pastorale

II

BOSen hari-ensemblea

Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
Laura Delgado, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
Pablo Val, biolina
Iñigo Grimal, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa
Gabriel José León, kontrabaxua

ALFRED SCHNITTKE (1934 – 1998)

Moz-Art à la Haydn

BOSen hari eta haize ensemblea

Luis Fernando Núñez, tronpa
Estefanía Beceiro, tronpa
Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Laura Delgado, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1833 – 1897)

Txantxa musikal bat Fa Maiorrean K. 522

I. Allegro
II. Menuetto (Maestoso) – Trio
III. Adagio cantabile
IV. Presto

Informazioa eta sarrerak
04
Mai
2024
>Mozartland

Mozartland

Lekua: Euskalduna Jauregia • 0B Aretoa

Kontzertua familian
Princep Totilau + Cuarteto BOS, konpainia
Wolfgang Amadeus Mozart, musika
Pol Requesens, moldaketak

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

­2 urtetik aurrera

PREZIOAK:
Orokorra 10 €
BOSaren abonatuak* 9 €
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

“Mozartland” kontzertu-ikuskizun bat da, publikoa gonbidatzen duena Mozart txikiaren eta bere arreba Nannerlen jolas gelan esertzera, hezur-haragizko bi haurrek interpretatuta. Han, musikagilearen zuzeneko musikarekin, harizko eta txirulazko laukote baten eskutik, hiru aktorek maskarekin antzezten dituzte Salzburgoko jenio txikia gehien dibertitu zuten ipuin herrikoiak: igela, printzesa, erregea, txanogorritxoa, otsoa, amona, Hansel eta Grettel, sorgina eta Bremengo musikariak.

Bere jokoarekin, Mozart bi anaiak ipuinetako istorioak eta protagonistak edertasun, egia eta ontasun bihurtzen saiatuko dira, urte batzuk geroago Wolfgangek bere musikarekin egingo zuen bezala.

Sarrerak 2023ko abenduaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
Garrantzitsua: ­aretora ­sartu­ nahi duten ­persona ­guztiek­ (adina edozein dela ere) ­dagokien ­sarrera ­aurkeztu ­behar ­dute.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
16 - 17
Mai
2024
>Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Lekua: Euskalduna Jauregia

Barroko-garaian, gehiegikeriak eta muturrak irudikatu ziren gehienbat. Kontratenoreak herniaren rola hartu zuen maiz, hala nola Giulio Cesare eta Orlando pertsonaietan, zeinak Tim Meaden ahots zoragarriaren bidez izango ditugu entzungai; bestalde, deabrua kontraste dinamiko eta bat-bateko disonantzien bidez irudikatzen zen, Leclair eta Boccherini pertsonaietan bezalaxe. Hori guztia, Pedro Gandíak proposatutako programa interesgarriaren baitan, zeina Sevillako Orkestra Barrokoko zuzendari artistikoa izan baita bi hamarkadaz eta zeina garai horretako gure espezialista handietako bat baita.

BOSbaroque

Leclair, Händel, Vivaldi, Geminiani eta Boccheriniren kontratenorarentzako obrak eta ariak

Tim Mead, kontratenorra
Pedro Gandía, kontzertino zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
20
Mai
2024
>Cámara 09

Cámara 09

Lekua: Euskalduna Jauregia


G.F. Handel: Sonata en sol menor Op. 2 nº 8 HWV 393
J. D. Zelenka: 6. trio sonata, bi oboe, fagota eta baxu jarraiturako do minorrean

BOSen ensemble barrokoa

J.S. Bach: Brandenburgoko 3. kontzertua sol maiorrean
J.S. Bach: Brandenburgoko 6. kontzertua si bemol maiorrean
BOSen ensemble barrokoa

Informazioa eta sarrerak