Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 17-2011-2012

Amaierako kontzertua <br />Lan handiak bakarlari handientzat


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

J. Brahms:3. sinfonia Fa maiorrean, op. 90
L. Janacék:Katia Kabanova, suitea
R. Strauss:Lieder aukeraketa
 
Ainhoa Arteta, sopranoa
Günter Neuhold, zuzendaria

DATAK

  • 07 ekaina 2012       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 08 ekaina 2012       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

 

UDAZKEN HAIZEAK
Guztiz ezaguna da XIX. mendean Liszt eta Wagnerren aldekoak eta Johannes Brahmasen (1833-1897) aldekoak aurrez aurre jarri zituen polemika. Oro har, esan liteke eskola berriaren eta tradizioaren babesaren arteko lehia izan zela, aurrerabidearen eta kontserbadurismoaren artekoa, etorkizuneko eta iraganeko musikaren artekoa. Liszten poema sinfonikoen eta Wagnerren drama musikalen aurrez aurre, Brahmasek eroso ikusten zuen bere burua sonatak, kuartetoak, kontzertuak, pianorako lanak eta eredu zaharren araberako bariazio sailak idazten; baina bere apaltasunak eta Beethovenen arrastoak eragiten zion erantzukizunaren ondorioz, hogei urtetik gora behar izan zituen Lehenengo sinfonia egiteko, hain zuzen ere, 1855ean lehenengo hurbilketa egin zuenetik 1876an erabat amaitu zuen arte. Gero, desagertu egin ziren beldur horiek guztiak, eta hil artean beste hiru sinfonia idatzi zituen.
 
Hirugarren sinfonia, Fa maiorren, op. 90 Wiesbaden bainu-hirian estreinatu zen, 1883ko udan. Wagner hil berria zen, eta Brahms musikagile bizi handientzat hartzen zen Vienan; are gehiago, berrogeita hamar urterekin erabateko heldutasuna iritsi zuen, eta sortu berriak zituen Kontzertua biolinerako (1878) eta 2. kontzertua pianorako (1881). Clara Schumannek poz handiarekin hartu zuen eskuizkribua, eta Vienako Filarmonikoak estreinatu zuen sinfonia berria, Hans Richter zuzendari zela, urte horretako bertako abenduan, Eduard Hanslick kritikariaren pozerako. Kritikaria tradizioaren benetako zaintzailea zen, eta, haren ustez, bi senide zaharrenak baino “hurbilago zegoen perfekzio artistikotik” .
 
Lau sinfoniek Beethovenen ildoari jarraitzen diote, noski, baina Hirugarren sinfoniakSchumannen poetikaren galbahetik igaroa ematen du. Egitura guztiz akademikoa du: lau mugimenduek leial jarraitzen diete arau klasikoei, hasierako Allegro con briotik hasi –txandakatu egiten dira maior eta minor moduak, kutsu ia-ia heroikoko lehian– eta amaierako Allegrora iritsi arte. Amaiera horretan biltzen da, hain zuzen ere, lanaren zama dramatiko ia guztia. Edonola ere, erdialdeko mugimenduak dira sinfonia hau gainerako guztietatik bereizten dituena. Andanteak,Do maiorrean, giro baketzailea, lasaia eta pastorala sortzen du, mugimendu osoaren gainetik hegan egiten duen egurrezko tresnen kantuari esker, erdiko aldearen asaldura lausoa eta udazkeneko haize gozoaren antzeko orkestrazio arina gorabehera. Gero, Poco allegrettoan, inoiz ahazten ez diren doinu horietako bat entzuten dugu, eta horretan oinarrituta musika aldez malenkoniatsua aldez ospela moldatzen da, mugak gainditu eta zinema klasikora edo hainbat zibilizazioren eraikuntzako bideo-jokoetara iritsi dena.
 
Brahms hil zenean, baretua ematen zuen “progresisten” eta “kontserbadoreen” arteko eztabaida zaharrak, baina Richard Straussek (1864-1949) lehenengoekin bat egin zuela esan liteke, sinfoniagile aleman handien bidea saihestu eta poema sinfonikoetara eta, geroago, operetara bildu zenean. Ordainetan, abestiak osatzen jarraitu zuen, eta Mozartekin abiatua izan zitekeen bideari buru eman zion; bide horretan, gerora, Beethoven, Schubert, Mendelssohn, Schumann, Liszt eta Brahms bera nabarmendu ziren. Lied erromantikoaren munduan desberdintasunak alde batera utzi eta denek leku baketsu eta atsegin bat bilatu balute bezala. Hor zeuden, halaber, Wolf eta Mahler. Straussek ehun eta berrogeita hamar lan osatu zituen guztira, eta horietako hainbat erakusgai izango ditugu gaur gaueko kontzertuan. Horiek guztiak Salomé (1905) eta Elektra (1909) abentura espresionisten aurretik idatzi zituen, eta baita Arrosaren zalduna (1911) lanarekin abiatutako iraganerako begirada dekadente eta nostalgiaz betearen aurretik ere.
 
Straussen abestiek jaiera erromantikoa eta lirismo trinko eta garbia dituzte oinarri. Horietako asko haren emazte Pauline de Ahna sopranoaren ahotsean inspiratuta daude. Gustav Falke, Richard Dehmel, Adolf Friedrich, Graf von Schack, Karl Friedrich Henckell, Otto Julius Bierbaum eta Hermann von Gilm zu Roseneggen poemak oinarri hartuta, genero horretako maisu handien distiraz gailendu zen Strauss Meinem Kinde (op. 37, 3. zk., 1898) abesti gozoan, Wiegenlied (op. 41, 1. zk., 1899) laneko poesia zerutiarrean, Ständchen gozoko (op. 17, 2. zk., 1888) errekaren marmarra eta goizaren sorreran, Ruhe, meine Seeleko (op. 10, 1. zk. 1885) arimaren atsedenean, Freundliche Visioneko (op. 48, 1. zk., 1900) bake barean edo Zueignungeko (op. 10, 1. zk., 1885) pasio sutsuan. Hil arte idatzi zituen abestiak, alegia, Azken lau liderrak (1948) lanean entzuten den agur malenkoniatsu eta sakonera arte.
 
Bi titan horien artean, Leoš Janáček (1854-1928) txekiarrak oso nortasun musikal bestelakoarekin egin zuen aurrera, nahiz eta bere garaikideek ez zioten berehalakoan halakorik aitortu. 1940an Brnon Jenufa opera estreinatu zuenean ere ez zuen probintziako musikagilearen iruditik urruntzea lortu. Hala ere, ordurako han zen bere artea, errealismo tragikoaren historia hori txekiar hizkuntzaren musikaltasunetik modu naturalean azaleratzen ziren doinu latz eta biziez erretratatuz. Hala, Janáčekek konfiantza izan zuen Jenufa lanean, eta hamabi urte geroago iritsi zitzaion arrakasta Pragako Antzoki Nazionalean. Haren izena entzuten hasi zen, bere musika zer esana ematen hasi zen, Europako ateak zabaldu zitzaizkion. Gainera, Lehenengo Errepublika Txekoslovakiarraren aldarrikapenaren garaia zen (1918), Masarykeko biltzar iraultzaileen garaia, arima paneslabisten gorespenaren garaia. Eta harena hala zen.
 
Eta horri guztiari izen bat lotu zitzaion 1917an: Kamila Stösslová gaztearena, maitasun sutsuaren ametsa eta beharbada inoiz ez erantzuna. Kamila izan zen, hain zuzen ere, Katia Kabanova operaren inspirazio iturria: “nik banekien Katia nire adiskide Kamilaren bitartez haziko zela, eta Kamila, berriz, Katian haziko zela (…). Ez nuen inoiz Kamilagatik sentitzen dudana baino maitasun handiagorik sentitu. Hari eskainiko diot lan hau”, idatzi zuen musikagileak. Argumentua Aleksandr Ostrovski errusiarraren Ekaitza lanean oinarritua, errusiar hiri txiki batean gertatzen da, Volga ibaiaren ertzean, eta era honetara labur litekeen maitasun istorio triste eta dramatikoa kontatzen du: Katia gazteak zanpatua sentitzen du bere burua senarrarekin (Tijon) eta amaginarrebarekin (Kabanija), eta horregatik bilatzen du Boris gaztearen maitasuna; harrak hartuta, aitortzen du ez dela leiala izan ekaitz baten erdi-erdian, eta ibaira botatzen du bere burua, maitaleari agur esan eta gero, Kabanijaren begirada tinko eta hotzaren aurrean. Tragedia horren atzean etika burgesaren salaketa ezkutua zegoen, balio benetan erreakzionarioei atxikitako gizarte errukigabe baten moralaren salaketa.
 
Brnon estreinatu zen 1921ean, František Neumannen zuzendaritzapean, eta arrakasta handia izan zuen hasieratik beretik. Oso garai emankorraren hasiera izan zen: Azeritxo maltzurra (1924), Makropulos kasua (1926) eta Hilen etxetik (1928), eta beste hainbat lan, hala nola, harizko musika-tresnetarako kuartetoak (1923, 1928), Sinfonietta (1926) edo Meza Glagolitikoa (1926).
 
Gaur gauean entzungo dugun suitea Jaroslav Smolka txekiarrak idatzi zuen, 2007an, eta Londresen entzun zen lehen aldiz, 2010eko otsailean, Jirí Belohlávek BBCren Sinfonikoaren zuzendari zela. Hona hemen operaren une aipagarri eta oroitarazleenetako batzuk: preludioa, Katiaren oroitzapenak eta ametsak, maitasun gaua, ekintza eta Katiaren heriotza. Volgaren ertzeko egunsenti ilunetik hasi eta ekaitza bortitzera eta protagonistaren amaiera tragikora arte, Janáček zaharrak bere lan “samurrenetako” bat sortu zuen, han baitzegoen Kamilaren isla, eta dramatismo guztia Katiaren azken hitzetan urtzen zen, zeinetan dei egiten zien naturari, “irekiko diren lore gorri, urdin eta horiei”, eta lore horiek abestuko zuten maitasunezko azken abestia, betierekoa, berak amestu bezala.
Asier Vallejo Ugarte
 
 
 
 
 
 
 
 



 
Ainhoa Arteta, sopranoa
 
“Metropolitan Opera National Council Auditions” eta “International de Voix d´Opera Plácido Domingo” lehiaketak irabazi ondoren, ibilbide bikainari ekin zion nazioartean, hainbat antzokitan, hala nola, Metropolitan Opera eta Carnegie Hall, Covent Garden, Bayerische Staatsoper, Washingtoneko Opera, Houston, S. Frantzisko, San Carlos Antzokia, Arena di Verona, La Scala, Mexiko, Deutsche Oper, eta, besteak beste, La Traviata, La Bohème, Romeo et Juliette, Fausto, Manon, La Rondine, Turandot… operetan aritu izan da.
Operetako paperez gainera, errezitaldiak eta kontzertuak eskaintzen ditu, maisu handienen zuzendaritzapean, hala nola, Sir Neville Marriner, Gianandrea Noseda, Christopher Hogwood, Vasily Petrenko, Adrian Leaper, Víctor Pablo Pérez, Friedrich Haider, Pier Giorgio Morandi, Miguel Ángel Gómez Martínez eta Günter Neuholdekin, eta errepertorioko pianista handiekin, Marco Evangelisti, Rubén Fernández Aguirre, Malcolm Martineau eta Roger Vignolesekin besteak beste.
Sari ugari irabazi ditu, hala nola: Hispanic Society of Americaren saria, “Musika Klasikoko Artistarik onena”, ONDAS, Federico Romero, Cádizeko Arte Ederretako Errege Akademiako akademikoa, Valentziako Palau de la Músicaren Urrezko Domina eta Alcalá Hiriaren Arteen eta Letren Saria.

Strauss, Ainhoa Arteta-ren ahotsean

Erakargarritasunez betetako amaierako kontzertua.Brahmsen Hirugarren sinfonia, hirugarren mugimendu ezin ederragoarekin, Hanburgoko musikagilearen orrialde inspiratuenetakoa, luxuzko lehen zatia izango da kontzertu honetarako; jarraian, gero eta balio handiagoa duen Janacéken Katja Kabanova operako zati sinfonikoen suite bat izango da entzungai.Eta denboraldiari eta “Lan handiak bakarlari handientzat” zikloari amaiera emateko, Richard Straussen abesti ederrenetako batzuk, Ainhoa Artetaren ahots bikainarekin.
Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2023-2024
08
Api
2024
>Cámara 07

Cámara 07

Lekua: Euskalduna Jauregia

I

BOSen hari eta perkusio ensemblea

Actea Jiménez, perkusioa
Samuel García, biolina
David García, biolina
Leire Moreno, biola
Diego Val, biolontxeloa
Carolina Bartumeu, biolontxeloa

ARVO PÄRT (1935)

Fratres

DANIEL WOHL (1980)

Exchange

BOSen hari-laukotea

Samuel García, biolina
David García, biolina
Leire Moreno, biola
Carolina Bartumeu, biolontxeloa

ANTON VON WEBERN (1883 – 1945)

Langsamer Satz

II

BOSen hari-seikotea

David García, biolina
Samuel García, biolina
Isabel Aragón, biola
Asier Arabolaza, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa

JOHANNES BRAHMS (1858 – 1924)

1. Seikotea Si bemol Maiorrean Op. 18

I. Allegro ma non troppo
II. Andante ma moderato
III. Scherzo: Allegro molto
IV. Rondó: Poco allegretto e grazioso

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
11 - 12
Api
2024
>Samy Moussa eta Dvoráken 7. sinfonia

Samy Moussa eta Dvoráken 7. sinfonia

Lekua: Euskalduna Jauregia

Oso ustekabe atsegina izan da azken urteotan Samy Moussaren musika ezagutzea eta ikus-entzuleekin duen konexio onaren lekuko izatea. Bere lana ezagutzen jarraitu ahalko dugu Adrano biolinerako kontzertuaren bidez, Karen Gomyo bikainaren eskutik; gainera, zuzendari-lanetan arituko da Nielsenen musikarekin eta Antonin Dvoráken 7. sinfonía kartsuarekin.

Samy Moussa, zuzendaria
Karen Gomyo, biolina


I

CARL NIELSEN (1865 – 1931)

Helios obertura Op. 17

ANTONIN DVORAK (1841 – 1904)

Erromantza biolin eta orkestrarako fa minorrean Op. 11*

Karen Gomyo, biolina

SAMY MOUSSA (1984)

Kontzertua biolin eta orkestrarako “Adrano”**

I.
II. Cadenza
III.
IV. Epilogue

Karen Gomyo, biolina

II

ANTONIN DVORAK (1841 – 1904)

7. sinfonia re minorrean Op. 70

I. Allegro maestoso
II. Poco Adagio
III. Scherzo (Vivace)
IV. Finale (Allegro)

*Lehen aldiz BOSen eskutik
**Estreinaldia Espainian

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
18 - 19
Api
2024
>Pahud eta Mahlerren 5. sinfonia

Pahud eta Mahlerren 5. sinfonia

Lekua: Euskalduna Jauregia

Emmauel Pahud aspaldi kokatu zen txirularen esparruko gailurrean. Bere ibilbidean ziztu bizian gertatu da dena 22 urte zituela Berlingo Filarmonikoan bakarlari-plaza lortu zuenetik; bera zuzenean entzun dutenek diote bere musika amasaren luzapena bezalakoa dela. Zuzendari-titular gisa egindako ibilbideari agur esaten hasteko, Erik Nielsenek Mahlerren S. sinfonía eskainiko digu, eta haren gailurrez, haranez eta adagietto ederraz gozatuko dugu.

Abono:

XX Century Classics


C. Nielsen: Flauta eta orkestrarako kontzertua
W.A. Mozart: Andante do maiorrean, flauta eta orkestrarako K. 315
G. Mahler: 5. sinfonia do minor sostenituan

Emmanuel Pahud, xirula
Erik Nielsen, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
25 - 26
Api
2024
>Erik Nielsenek Heroi bizitza bat zuzenduko du

Erik Nielsenek Heroi bizitza bat zuzenduko du

Lekua: Euskalduna Jauregia

Ein He/denleben zuzendari-lana da. Richard Straussek berak zuzendu zuen lehen emanaldian; hala ere, beste zuzendari handi bati eskainita zegoen, Mengelberg zuzendariari eta Concertgebouweko orkestrari, hain zuzen ere. Nielsenek poema sinfoniko izugarri hau aukeratu du titular gisa denboraldi honetan emango duen azken kontzerturako. Programa osatzeko, Schönberg eta Saint-Saëns musikagileen beste bi pieza ezagun izango ditugu entzungai, eta aipatzekoa da Alexandre Kantorow karismadunaren presentzia.


Charla preconcierto
2024/04/26 • 18:00 • Euskalduna. 5H Aretoa Terraza


A. Schonberg: Orkestrarako bost pieza, op. 16
C. Saint-Saëns: Piano eta orkestrarako 5. kontzertua Fa maiorren, 103. op. “Egiptoarra”
R. Strauss: Heroiaren bizitza bat, op. 40

Alexandre Kantorow, pianoa
Erik Nielsen, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak