Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 2-2012-2013

Abono de iniciación


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

W.A. Mozart: Sinfonía nº 35 en Re mayor “Haffner”, K. 385 (25’)
R. Strauss: Don Quijote, op. 35 (40’)
Antonio Meneses, violonchelo

Günter Neuhold

DATAK

  • 08 azaroa 2012       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 09 azaroa 2012       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Apolo eta Dionisio

 
Mozart eta Strauss: bi talentu handi orkestraren zerbitzura; austriar-alemaniar tradizio sinfonikoaren bi ordezkari.
 
Klasizismoa eta Posterromantizismoa: bi garai estetiko. Sinfonia eta Poema sinfonikoa: bi musika-genero, arratsalde honetako kontzertuaz gozatzeko.
 
Apolo musikaren Jainkotzat hartzen da, esferen harmonia kosmikoaren adierazpena baita. Berak bermatzen ditu ordena naturala eta oreka, eta baita proportzioa ere, hizkuntza soinudun formalenaren baitan.
 
Dionisiok eta haren segizioak musikaren bizi-alderdiak eta alderdi basatienak goratzen dituzte. Neurrigabekeria eta gehiegikeria espresionismo hipererromantikoaren zerbitzura jartzen dira, orkestra kolore kartsu eta apoteosikoaren bitartez.
 
Apolo maila handiko anfitrioiaren eskutik agertuko da: Wolfang Amadeus Mozart (Salzburgo, 1756-Viena, 1791) musikagilearen eskutik, hain zuzen ere. Mozartek bederatzi eta hogeita hamabi urte bitartean idatzi zituen sinfonia guztiak (egia da, halaber, hogeita hamabost urte bete baino aste pare bat lehenago hil zela). Denbora tarte horretan, garapen artistiko miresgarria izan zuen musikagileak, kontuan hartu behar baita epe laburra dela hori eta urte horien tartean daudela musikagilearen haurtzaroa eta nerabezaroa.
 
Sinfonia Re Maiorrean KV 385 lana Salzburgoko artzapezpikuarekin harremanak hautsi ondoren osatutako sinfonien sailekoa da; sail horietakoak dira, hain zuzen ere, gaur egun gehien interpretatzen direnak. Vienan estreinatu zen, 1782ko uztailean, Mozartek aitari Konstanze Weberrekin ezkontzeko baimena modu ofizialean eskatu zion egunetan (aitaren onespena Vienako San Estebanen izandako ekitaldi erlijiosoaren hurrengo egunean iritsi zen). Egun horietan, halaber, Mozartek arrakasta handia lortu zuen Bahiketa Serrailoan lanaren estreinaldian: Burgtheater enperadorea ere bertan izan zen, eta antzokia erabat bete zen. Oso garai zoriontsua izan zen hura Mozartentzat: ezkonberria, modu independentean bizi zitekeen, garai hartako salzburgotarren tiraniatik eta kaskarkeriatik urrun, eta estutasun ekonomiko handirik gabe, aurretik aipatutakoaz gainera Vienan irakasle gisa jardutea lortu baitzuen. Garai horretakoak dira, baita ere, maila musikal bikaineko eta originaltasun handiko corpusa osatzen duten pianorako kontzertu izugarrietako asko.
 
Harmoniaz beteriko testuinguru zoriontsu horretan (aitarekin zuen harremana hoztu egin zela izan zuen itzal bakarra) hartu zuen forma Apoloren espirituak, gaur entzungo dugun Sinfoniaren bitartez. Serenata batetik abiatuta idatzi zuen, zortzi urte lehenago Salzburgoko alkatearen seme Sigmund Haffnerren etxean egindako senitarteko ospakizun baterako idatzi zuen serenata orekatutik, hain zuzen ere. Lan osoan igartzen da garai hartako espiritu galaia, eta horrekin batera, oreka finean, kontrapuntuaren zaletasun tematia, Mozarti Bachen eta Haendelen polifoniarekiko sortu zitzaion interesaren emaitza. Orkestraren traman ezin hobeto konbinatzen ditu melodia lagundua, garbia eta argitsua, eta diskurtso betea eta sinesgarria; horiek guztiek diskurtso oso eta sinesgarria ehuntzen dute. Tinbrearen ikuspegitik, egurrezko tresnen multzoan ez dago hutsunerik, nahiz eta badakigun, Mozartek berak idatzitako partituragatik, geroago erantsi zituela muturreko mugimenduetako txirulak eta klarineteak.
 
Lehenengo mugimenduak, Allegro con spirito, irmotasunez ematen dio sarrera Re Maior tonalitatearen indarrari eta argiari, eta pasarte sendoa eta laburra margotzen du; zortziduneko jauzi bereziak dira bertan ezaugarri nagusia, eta martxa baten doinuaz, diskurtsoa menderatu eta ideia labur nostalgikoagoekin osatzen du.
 
Bigarren mugimendua Andante bero eta amultsua da: haizezko tresnak harizkoekin etengabeko elkarrizketan dihardute (orkestraren kolorean proportzioa ondo menderatzen duen erakusgarri). Tinbre guztiek eragiten diete elkarri, entzuleen pultsazioa musikaren hatsari egokitzen zaion elkarrizketa lasai batean.
 
Hirugarren mugimenduan itzultzen da berriro ere kemena, Menuetto sendo eta, aldi berean, dotore batean, baina uko egin gabe XVIII. mendearen amaierako gorteko musikaren kutsuari. Garai hartako kanonen arabera, Hirukote zentral batek ekartzen du sosegua eta ematen dio gozotasuna diskurtsoari, harik eta azentuek mugimenduari hasiera ematen zion ideiara eramaten gaituzten arte.
 
Amaierako prestoan martxaren giroa agertzen da berriro ere; hogeita sei urteko maisuaren esku irmoak baliabide aukera aberatsa erakusten du tinbreei, melodiei eta kontrapuntuari dagokienez. Maisuarentzat betetasun artistikoko garaia izan zenaren eredu soinudun paregabea.
 
Orain entzungo dugun Richard Straussen (Munich, 1864- Garmisch-Bavaria, 1949) Bariazio fantastikoak zaldun-izaerako gai baten gainean lanaren partiturako On Kixote, Sancho Panza eta gainerako pertsonaia guztietan hezurmamitzen dira Dionisio eta haren segizioa.
 
On Kixote, Op 35 1897an osatu zen, eta hurrengo urteko martxoan estreinatu zen, Kolonian. Musikagileak orkestra sinfonikorako idatzitako poema soinudunetako bat da (esapide hori erabiltzea gustatzen zitzaion Straussi). Poema horiek asko lagundu zioten orkestrari hitzik gabe kontatutako istorio konplexuak helarazteko baliabide eraginkorra bihurtzen.
 
Formari dagokionez, eta lanak “bariazioak” azpititulua badu ere, eraldatze tematikoen sail etenik gabea da, mugimendu bakarrean osatua, gainera; aldaketa horiek zoritxarreko kaparearen gorabeheren kontakizunaren zerbitzura jartzen dira, eleberritik hautatutako pasarte batzuetatik abiatuta. Baina, kontakizunaz gainera, haren buruaren mailaz mailako desintegrazioaren deskribapena egiten du, haren sufrimendu psikologikoarena eta haren etengabeko erotasunarena, eta baita bere onera egiten duen itzulera laburrarena ere, azkenik hiltzen den arte: heriotza barea eta otzantasunez onartua, samurtasunez eta gizatasunez betea.
 
Orkestrazioari dagokionez, Straussek ondo hornitutako orkestra batek eskaintzen zizkion aukera guztiak nolako birtuosismoz baliatu zituen ikusita, harrituta gelditu ziren bere garaikideak, baina XXI. mendeko belarriak ere seduzitu eta harritzen ditu oraindik ere; izan ere, haren pentsamenduak, funtsean orkestrala denak, joritasuna sortzen du bere partituretan, musika-tresnen kolore aukera zabalari eta nahasketa ausarten emaitza emankorrari esker. Straussen estilo liluragarrian, ugaritasunez entzuten dira denen ahotsak, baina leku berezia egiten die biolontxeloari (On Kixote) eta biolari (Sancho Panza); azken horri, zenbaitetan, eta asmo dramatikoaren arabera betiere, tuba tenorrak eta klarinete baxuak laguntzen diote. Apustu ausart horrek soinu efektu errealistez beteriko katalogo bat eskaintzen du; asko zor diote horri animazioko film askoren hots bandek. Esate baterako, II. Bariazioan, On Kixoteren irudimenean Alifanfaroen gudaroste ahaltsua osatzen zuten ardien beeka deskribatzen du, ia-ia onomatopeia moduan, eta idazketak hizkuntza atonal baterantz egiten du gero. VII. Bariazioan, haize makina bat gehitzen da, eta haren efektuak eskala kromatiko bizkorretan eransten zaizkie haizezko musika-tresnei, On Kixoteren eta Sancho Panzaren hegaldia erakusteko (tresna grabeen nota astunenek deskribatzen dute ez zutela inoiz lortu).
 
Beste alde batetik, erritmo unitate kementsuetan oinarritutako bulkada indartsuak eta dinamikaren muturreko gorabeherak helburu deskriptiboari laguntzen diote; gainezka egiten duten koloreek eta indarrak hots pintura zirraragarria sortzen dute, eta musika-tresnen aukerak ikusgarritasunera iritsi arte behartzen ditu. Tempoa malgua da, eta ondo egokitzen da lanaren asmo dramatikora.
 
Tratamendu harmonikoari dagokionez, eta tonalitateaz haratago bilatzen saiatzen bada ere, Straussek ez dio aukerarik ematen suntsipenari (urte haietan gertu bazegoen ere), eta harmonia oso kromatizatua eta konplexua erabiltzen badu ere, hizkuntza tonala da, funtsean. Musikagileak, gainera, ez du bazterrera uzten doinua, eta diskurtsoa eraikitzeko osagai gisa baliatzen du; zentzu horretan, azken erromantikotzat hartu ohi da.
 
Ausardia proposamenean eta ikusgarritasuna fresko izugarria egitean, pertsonaiaren eromenaren eta bere buruaren hondamenaren ispilu; xehetasun lirikoek multzo epikoaren ausardiak adina hunkitzen dute. Mosaiko handi bat osatzen dute, eta sonoritate izugarrian zein hainbat tinbre-koloreren izpi labur eta perfilatuetan antzeman liteke; horiek guztiak musikaz kanpoko, eleberri moduko, argumentu fantastikoaren eta gehiegizkotasunaren (patologiara iristerainokoa) zerbitzura jarrita daude. XIX. mendearen amaierako gustuaren araberakoa guztiz.
 
Apoliniarraren orekaren aurrez aurre, dramaturgia dionisiokoa eta gehiegizkoa. Goza ezazue bataz zein besteaz.
 
Mercedes Albaina
 
 
 
RICHARD STRAUSSEN OHARRAK ON KIXOTE LANERAKO
 
Sarrera:On Kixotek burua galdu du zalduntza-eleberriak irakurtzearen ondorioz, eta, ezkutari baten laguntasunarekin, bideari ekitea erabaki du”.
 
Gaia: “On Kixote, Itxura Tristeko zalduna, eta Sancho Panza ezkutaria”.
 
I. bariazioa: “Bikote bitxiaren irteera zaldiz Tobosoko Dulcinearen banderapean, eta abentura haize-errotekin”.
 
II. bariazioa: “Garaitutako borroka Alifanfarón enperadorearen armaden aurka”
 
III. bariazioa: “Zaldunaren eta ezkutariaren arteko elkarrizketa; Sanchoren aldarrikapenak, galderak eta errefrauak; On Kixoteren aholkuak, lasaitzeak eta promesak”.
 
IV. bariazioa: “Penitenteen prozesio baten jazoerak”.
 
V. bariazioa: “On Kixote armak zaintzen; lasaialdi gozoak Dulcinea urrunaren pentsamenduaren aurrean”.
 
VI. bariazioa: “Emakume baserritar baten topaketa; Sanchok Dulcinearen metamorfosi gisa deskribatuko dio bere jaunari”.
 
VII. bariazioa: “Zaldiz airean zehar”.
 
VIII. bariazioa: “Zoritxarreko ibilaldia sorgindutako ontzian (barkarola erritmoa)”.
 
IX. bariazioa: “Mando gainean doazen bi fraide beneditarren aurkako borroka, aztitzat hartuak”.
 
X. bariazioa: “Ilargi Zuriaren Zaldunaren aurkako borroka handi eta berezia. On Kixotek, lur jota, agur esango die armei, eta artzain bihurtzea eta etxera itzultzea erabakiko du”.
 
Finale: “Bere senera etorrita, On Kixotek kontenplazioan emango ditu azken egunak; heriotza”.
 
 
 
 
Antonio Meneses, biolontxeloa
 
Recifen jaio zen (Brasil). A. Janigrorekin ikasi zuen Dusseldorf eta Stuttgarten, eta hainbat lehenengo sari irabazi zituen garrantzizko lehiaketetan.
 
Europa, Amerika eta Asiako hiriburu nagusietan eskaini ditu emanaldiak, orkestra garrantzitsuenekin, eta zuzendari ospetsuenekin aritu da. Mundu osoko Jaialdi handietara gonbidatu ohi dute.
 
Lankidetzan jardun du Emerson Quartet eta Vermeer Quartetekin; G. Wyss edo M. Presslerren mailako pianistekin, eta, gaur egun, M. J. Piresekin. Beaux Arts Trio taldeko kidea izan zen.
 
Hainbat grabazio egin ditu, besteak beste: Brahmasen biolin eta txelorako Kontzertu bikoitza, Straussen “On Kixote”, Villa-Lobos, Popper, C.P.E. Bach, Schubert, Schumann, Mendelssohn eta Beethovenen txelo eta pianorako lan guztiak; J.S. Bachen 3 Suiteak, Haydnen kontzertuak eta Pereiraren “Txelorako kontzertinoa”. Elgar eta Gálen kontzertuak grabatuko ditu.
 
Maisu-eskolak ematen ditu eskola ospetsuenetan, eta Bernako kontserbatorioko irakaslea da. A. Gaglianoren (1730) txelo bat jotzen du, edo M. Stürtzenhofeckerrek egindako tresna moderno bat (2009).

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2019-2020
12 - 13
Abe
2019

BOS 06

Lekua: Euskalduna Jauregia

Lucas & Arthur Jussen, piano bikotea
Erik Nielsen, zuzendaria

I

FRANZ JOSEPH HAYDN (1732-1809): 59. sinfonia La Maiorrean “Sua” 17:00

I. Presto
II. Andante o piu tosto Allegretto
III. Menuetto – Trio
IV. Allegro assai

FRANCIS POULENC (1899-1963): Kontzertua bi piano eta orkestrarako re minorrean 20:00

I. Allegro ma non troppo
II. Larghetto
III. Finale: Allegro molto
Lucas y Arthur Jussen, piano bikoeta

II

IGOR STRAVINSKY (1882-1971): Suzko Txoria, Suitea (1945eko bertsioa) 31:00

Sarrera – Preludioa, Suzko txoriaren dantza eta
bariazioak – Pantomima I – Pasoa bitara – Pantomima II – Scherzo
(Printzesen dantza) – Pantomima III –
Rondó – Infernuko dantza – Lullaby (Sehaskakanta) – Amaierako ereserkia

Dur: 100’ (g.g.b.)

Sarrerak erosi
Denboraldia 2019-2020
16
Abe
2019

Cámara 4

Lekua:

Bakarlari Handiak Errezitaldian 

W. A. Mozart: Sonata para 2 pianos, Re Mayor KV448 (375a)
F. Mendelssohn: Andante y Allegro Brillante, op. 92, en La mayor (cuatro manos)
M. Ravel: Ma Mère l’Oye (cuatro manos)
I. Stravinsky: Le Sacre du Printemps(bi pianorako bertsioa)

Lucas & Arthur Jussenpiano bikotea

Sarrerak erosi
Denboraldia 2019-2020
19 - 20
Abe
2019

BOS 07

Lekua: Euskalduna Jauregia

Gabonetako kontzertua

Erik Nielsen,  zuzendaria
Mirjam Mesak, sopranoa
Sofia Pavone, mezzosopranoa
Richard Cox, tenorra
Milan Siljanov, baxua eta narratzailea
Bilboko Korala (Enrique Azurza, zuzendaria)

Arnold Schönberg (1874 – 1951): 9:00
Varsoviatik bizirik ateratako bat Op. 46*

Milan Siljanov, baxua eta narratzailea
Bilboko Korala (Enrique zurza, zuzendaria)

Ludwig van Beethoven (1770 – 1827): 1:05:00
9. sinfonia re minorrean Op.125 “Koral”

I. Allegro ma non troppo, un poco maestoso
II. Molto vivace
III. Adagio molto e cantabile
IV. Presto – Allegro assai – Allegro assai vivace

Mirjam Mesak, sopranoa
Sofia Pavone, mezzosopranoa
Richard Cox, tenorra
Milan Siljanov, baxua eta narratzailea
Bilboko Korala (Enrique Azurza, zuzendaria)

*Lehenengo aldiz BOSek

Dur: 80´(g.g.b.)

Sarrerak erosi
Denboraldia 2019-2020
29 - 30 - 04
Urt
2020

Alare! Euskal Operaren Urrezko Bristadak”

Lekua: Euskalduna Jauregia

PRIMERA PARTE

1.- MIRENTXU J. Guridi – A. Echave …………………………. Preludio orquesta
2,- MAITENA Ch. Colin – E. Decrept ………….……………… Vals Tenor
3.- MAITENA Ch. Colin – E. Decrept …………………………. Coplas de Batichta Tenor
4.- ERRAMUNTXO J. Fndez. Eleizgaray – J. Artola…….. Aria Tenor
5.- ERRAMUNTXO J. Fndez. Eleizgaray – J. Artola……… Aria Soprano
6.- TXANTON PIPERRI B. Zapirain – T. Alzaga ……………Tenor y Coro
7.- MAITENA Ch. Colin – E. Decrept …………………………..Intermedio de orquesta
8.- MIRENTXU J. Guridi – A. Echave ………………………….. Soprano y Coro
9.- MIRENTXU J. Guridi – A. Echave …………………………. Soprano
10.- PUDENTE J. A. Santesteban – S. Baroja ……………… Coro
11.- TXANTON PIPERRI B. Zapirain – T. Alzaga …………. Duo Soprano y Tenor
12.- AMAYA J. Guridi – J. M. Arroita Jauregui …………… Ezpata dantza con coro y orquesta

SEGUNDA PARTE

1.- MENDI MENDIYAN J. M. Usandizaga – J. Power..…. Preludio Coro y orquesta
2.- MENDI MENDIYAN J. M. Usandizaga – J. Power ….. Alare ! Tenor
3.- MENDI MENDIYAN J. M. Usandizaga – J. Power ….. Aria Soprano
4.- OLESKARI ZAHARRA J. de Olaizola ……………………….. Romanza Tenor
5.- IZIAR M. Oñate – E. Gorostidi …………………………………. Aria Tenor
6.- TXANTON PIPERRI B. Zapirain – T. Alzaga ……….…… Intermedio de orquesta
7.- BIDE ONERA A. Valle – A. Echave ………………………… Aria Tenor
8.- ANBOTO B. Zapirain – T. Alzaga …………………………… Duo Soprano y Tenor
9.- AMAYA J. Guridi – J. M. Arroita Jauregui …………….. Coro
10.- MIRENTXU J. Guridi – A. Echave …………………………. Aria Tenor
11.- MAITENA Ch. Colin – E. Decrept ……………………….. Soprano, Tenor y Coro final

Ana María Otxoa, Soprano
Andeka Gorrotxategi, Tenor

Oliver Díaz, Director

Euskalduna Jauregia

Sala OB
29/12/2019 – 11:00 horas. Ensayo abierto al público) (11,5€)
30/12/2019 – 20:00 h. Función (52€)
Más información

Getxo-Muxikebarri Zentroa

4/01/2020 – 17:00 horas. Ensayo abierto al público) (6,00€)
4/1/2020 – 19:30 h. Función (40€)
Más información

Gehiago ikusi