Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 3-2012-2013


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

A. Dvorák: Concierto para piano y orquesta en Sol menor, op. 33 (36’)
T. Marco: Espacio de espejo
S. Prokofiev: Sinfonía nº 1 “Clásica” (17’)
Jan Simon, piano

Anne Manson

DATAK

  • 15 azaroa 2012       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 16 azaroa 2012       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Omenaldiak
Hainbat dira musikaren historian beste konpositore edo interpretatzaile batzuei omenaldi eginez konposatutako lanak.Hori da, hain zuzen ere, gaur gauean entzungo ditugun hiru partituren kasua.Pianorako kontzertua Karel Slavkovský txekiarrari eskerrak emateko idatzi zen -Pragan estreinatu zuen, urte bi geroago-, Dvoráken ganberako musikaren (pianoarekin) enbaxadore arrakastatsua izan baitzen. Tomás Marcok Ispiluaren espazioa konposatu zuen, Radio France irratiak eskatuta, Cristóbal Halffterren 60. urteurrena ospatzeko; Halffterrek estreinaldia zuzendu zuen 1990eko urriaren 3an. Beste alde batetik, Prokófievek bere Lehenengo Sinfonia asmatu zuen, konposizioko ikasle zenean, Haydnen musikagatik sentitzen zuen miresmena zela-eta, eta partitura bere lagun handi, konpositore eta musika-kritikari Boris Asafievi eskaini zion.
Dvorákek orkestrarako eta instrumentu bakarlarirako konposatu zuen lehenengo kontzertua Pianorako Kontzertua izan zen. 1876ko abuztutik irailera bitartean idatzi zen (8. hari koartetoa Mi maiorrean eta Stabat Mater lanak idatzi ziren urte berean), baina ez zuen inoiz arrakasta handirik lortu. Izan ere, bere beste bi kontzertuak ez bezala, hau da, biolinerako kontzertua la minorrean eta biolontxelorako kontzertua si minorrean, Pianorako kontzertua ez da auditoriumetako errepertorio ohikoenaren parte izaten. Partitura samurra da, oso erromantikoa, Dvoráken berezko inspirazio melodikoaz betea, baina garaiko kritikak eta publikoak beste zerbait espero zuen, hau da, bakarlariak bere gaitasun ikaragarria erakutsiko lukeen musika, bere garaian egiten zituen pianorako lan arrakastatsuenen antzean (artean, Liszten Années de pèlerinage lanaren hirugarren koadernoan murgildurik zegoen, eta, aurreko urtean, Tchaikovskyk bere pianorako 1. kontzertua konposatu zuen).
Hala ere, Dvorákek Beethovenen pianorako kontzertuetara hurbiltzen zen estiloan konposatzea erabaki zuen; horietan, bakarlariak zeregin zuhurragoa dauka, alarderik eta birtuosismorik gabe. Hiru mugimendutan eta tonu minorrean idatzita (bakarlari eta orkestrarako bere beste bi kontzertuen antzean), Pianorako kontzertua sol minorrean Allegro agitato zabal batekin hasten da, Beethovenen kutsu nabariarekin. Orkestrak sarrera zabala egiten du, eta, bertan, gai nagusi biak aurkezten ditu. Ondoren, pianoa agertzen da, eta mugimendu guztian solas egingo du orkestrarekin, harik eta kadentzian klimaxa lortu arte. Lehenengo mugimendu kementsuaren ostean, bigarrenak, Andante sostenuto delakoak, amets-giroa transmititzen du. Hariak eta tronpak gai nagusi delikatua sartzen dute, eta, ondoren, pianoak jasotzen du, gozo-gozo. Bitarteko atal baten ostean, non musika ametsetatik iratzartzen dela baitirudien, partitura hasierako espiritu onirikora itzultzen da. Hirugarren mugimendua, Allegro con fuoco, oso melodikoa eta dantzagarria da, eta modu alaitsuan eta aldartetsuan amaitzen da; Dvorákek, azken zati horretan, Txekia jaioterriko folklorea islatzen du.
Tomás Marco gure herrialdeko gaur egungo konpositorerik adierazgarrienetakoa da.Maderna, Boulez, Stockhausen, Ligeti edo Adorno bezalako maisuekin trebatu zen, eta 1967an Stockhausenen laguntzaile izatera iritsi zen. 2002an, Musikaren Sari Nazionala jaso zuen, bere ibilbide luzean erakunde ospetsuek emandakoei gehitu zitzaion beste sarietako bat; erakunde horien artean, besteak beste, hurrengoak aipa ditzakegu:Gaudeamus Fundazio holandarra, Parisko VI. Bienala, Casalsen Mendeurrena, Urrezko Harpa edota UNESCOren Konpositoreen Tribuna.
Ispiluaren espazioa 1989-90. urteen artean konposatu zuen. Marcoren hitzetan:“Konposizioak tamaina txikiko orkestra erabiltzen du, bai eta bakarlari ezaugarriak ere, iradoki zitzaidanaren antzean, eta guztiz abstraktua eta formala den lan gisa garatzen da, non adierazpena formaren beraren jatorri baita. Adierazpenak, beraz, hausnarketa-prozesu ugari baliatzen ditu, bai eta hainbat motatako simetriak ere, berezko espazioa sortzeko. Instrumentuak non kokatu, espazioa ez da soinuan fokalizatuko (lehentasun batzuk badaude ere horren gainean), entzuleak bizitzeko espazio propioa, bizigarria, sortzen duen behin-behineko musika-sentsazioaren erabilpenean baizik. Une batzuetan, tinbreak musika elektroakustikoaren zenbait prozeduratara hurbiltzen dira, eta, beste batzuetan, banakako purutasun osoarekin erabiltzen dira. Ispilu formaletan elkar ikusten duten ispilu tinbrikoak, hausnarketarako espazio anitza sortuz. Musikari buruz dudan ikusmoldearen nire ispilua, eta bere ohorean sorrarazten den konpositorearen urrutiko erreferentziarena. Harreman eta erreferentzien joko dialektikoa, ez dena zertan banakatu, eta berez berba egin beharko lukeen musika bati motibagarri zaiona.
 
1917. urteko otsailean izandako errusiar iraultzaren eztandak ez zuen Petrogradoko bizitza musikala nabarmen aldatu. Prokófiev, hogeita bost urte zituela, etapa sortzaile eta askotarikoaren protagonista izan zen urte horretan, eta bere katalogoko zenbait lan ospetsu idatzi zituen, hala nola: Jokalaria, biolinerako 1. kontzertua Re maiorrean; Ikuspen iheslariak pianorako, eta bere Lehenengo Sinfonia (honi buruz bere Autobiografian idatzi zuen).“1917ko uda bakar-bakarrik pasatu nuen, Petrogradoko inguruetan. Kant irakurri nuen eta lan handia egin nuen. Ez nuen nire pianoa landara eraman nahi, pianorik gabe irteten den material tematikoa hobea zela erakutsi nahi nuelako… Ideia horri esker, pianorik gabeko lan sinfoniko oso bat konposatu nuen. Modu horretan idatzita, orkestrako koloreak argiak eta garbiak izango ziren, halabeharrez. Nik banuen ideia bat, egingo nuen sinfonia Haydnen estilokoa izateko –nire ikasketen hasieran, Tcherepninekin emandako eskoletan, Haydnen teknikak bereziki erakartzen ninduen–, eta barru-barruko planteamendu horrekin askozaz samurragoa egin zitzaidan pianorik gabe “korronte arriskutsuan” murgiltzea. Nire ustez, gure garaian bizi izan balitz, konposizio estiloa mantenduko balu ere, estilo modernoaren zerbait ere bereganatuko luke. Konposatu nahi nuen sinfonia zen hori: sinfonia bat, modu klasikora. Benetako forma hartzen joan zenean, honela deitu nion: “Sinfonia Klasikoa”; lehenengo eta behin, deitzeko modurik errazena zelako; bigarrenik, eta handikerietan ibili gabe, liztor habia sortzeko; eta, azkenik, Sinfonia benetan “klasikoa” zela frogatu nezakeelako esperantzan, etekin handia aterako niokeelako.
Bere itxaropen guztiak bete egin ziren. Prokófievek, nekez ulertu zitekeen abangoardiako konpositoretzat jotzen zenak, harridura sortu zuen lan honekin, izan ere, nazioarteko aintzatespena lortu zuen bere estreinaldian, konpositoreak berak 1918ko apirilaren 21ean San Petersburgon zuzendutakoa. “Oro har, ez dauzkat estimu handitan beste pertsona baten "eraginpean" idatzitadauden Pulcinella edo nire Sinfonia klasikoa bezalako lanak. Zoritxarrez, Stravinskyk beste modu batean pentsatzen du, eta ez du ikusten egoera hori ikusi eta gauza bera gura duen tximinoa bezala…”.
Lana lau mugimendutan dago idatzita. Lehenengoak, Allegrok, gai nagusi bikain bat deskribatzen du, eta orkestrako atal guztiek protagonismo bera daukate. Biolinen erregistrorik altuenean interpretatutako melodia maitagarri eta gozo batek bigarren mugimenduaren Larghetto hasi eta amaitzen du; erdialdera-edo, pizzicato bat egiten du, tutti bikainaren aurretik. Hirugarrena Prokófievek 1916an konposatutako Sinfoniaren lehenengo mugimendua izan zen, Gavotta, Non troppo allegro. Finaleak, guztietatik bikainenak, abilezia eta gaitasun handia eskatzen dio orkestrari, folklore errusiarraren beraren melodiak gogorarazten dituen bitartean.
 
                                                                                                Patricia Sojo
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Jan Simon, pianoa
 
Zazpi urte zituela hasi zen pianoa ikasten aitaren laguntzarekin, Ladislav Simon konpositore eta zuzendariarekin, alegia. Pragako Musikaren Akademian ikasi zuen. Graduatu ondoren, bere musika-ikasketekin jarraitu zuen erakunde berean, Ivan Moravecekin batera. Ondoren, Homero Franceschen eskolak jaso zituen Zurichen, eta James Toccoren eskolak Lübecken.
Arrakasta handiz parte hartu du hainbat musika lehiaketatan. Mallorcako Chopin Lehiaketan saritu egin zuten 1985ean, Pragako Udaberriko Jaialdiaren lehiaketan 1988an, William Kappel (AEB) Lehiaketan 1990ean, eta Bruselako Isabel Erreginaren Lehiaketan 1991n.
Jan Simonek sarritan jo izan du orkestra ezagunekin, hala nola: BBCren Orkestra Sinfonikoa, Baltimoreko Orkestra Sinfonikoa, Israelgo Orkestra Filarmonikoa, Txekiako Orkestra Filarmonikoa, Bonneko Beethovenhall Orkestra Sinfonikoa, Pragako Irratiaren Orkestra Sinfonikoa, Moskuko Bakarlariak, Eslovakiako Orkestra Filarmonikoa, Pragako Philharmonia, Pragako FOK Orkestra Sinfonikoa eta beste askorekin. Zuzendari ospetsuekin egin du lan: Jiří Bělohlávek, Tadeusz Strugala, Vassili Sinaisky, Marc Soustrot, Serge Baudo, Ondrej Lenárd, Libor Pešek, Jakub Hrusa eta Gaetano Delogurekin, besteak beste. Bere kontzertu birek hainbat herrialdetatik eraman izan dute, hala nola, Estatu Batuetatik, Kanadatik, Mexikotik, Australiatik, Egiptotik, Japoniatik, Txinatik eta Taiwanetik. Bere diskografiak 20 titulu baino gehiago ditu. 1996. urtean, Cannes Classical Saria eskuratu zuen, mundu mailan estreinatutako Schulhoffen Pianorako kontzertuak lanaren grabazioagatik (Supraphone).
Bere ibilbide artistikoaz gain, Pragako Irratiaren Orkestra Sinfonikoaren intendente kargua du. 2012az geroztik, instrumentu taldeak eta Pragako Irratiak antolatutako lehiaketak eta jaialdiak zuzentzen ditu.
 
 
Anne Manson, zuzendaria
 
Anne Manson zuzendari estatubatuarrak podioaren gainean duen dinamismoa, aldakortasun estilistikoa eta jendeari konpositorearen barne-mundua helarazteko duen gaitasuna ditu ezaugarririk nabarienak. Manitoba Chamber Orchestraren zuzendari musikala izan da 2008az geroztik, eta bira arrastatsuak egin ditu orkestrarekin; bere batutapean, prestigio handia eskuratu du, eta ganbera errepertoriora hurbildu eta ideia berriak aztertu ditu.
 
Mundu osoko orkestrak zuzentzeko gonbidatu izan dute: London Philharmonic, Wiener Philharmoniker, Singapore Symphony, Swedish Chamber Orchestra, Parisko Ensemble Intercontemporain, Leipzig Radio Orchestra, Los Angeles Philharmonic, Royal Scottish National Orchestra, American Composers Orchestra eta BBC Scottish Orchestra, besteak beste. Halaber, Espainiako hainbat orkestra garrantzitsu ere zuzendu ditu.
 
Ikaragarri txalotu dute opera errepertorioan egindako lan etengabeagatik. Hori horrela, Anne Manson Kanadako DORA Award izenekoarekin saritu dute, Brittenen Midsummer Night’s Dream operagatik. Sari hori Kanadako antzerki, dantza eta operaren sari gailena da. Aipagarriak diren beste interpretazio batzuk hurrengoak izan dira: Barberren Vanessa, New York City Operan; Cosi fan tutte, San Frantziskoko Operan; eta Philip Glassen Orphée, Portlandeko operan. Gainera, azpimarratzekoak diren beste emanaldi batzuk ere baditu, besteak beste, Genoako Gran Theatre antzokian edota Stockholm Royal Operan egindakoak.
Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2023-2024
18 - 19
Api
2024
>Pahud eta Mahlerren 5. sinfonia

Pahud eta Mahlerren 5. sinfonia

Lekua: Euskalduna Jauregia

Emmauel Pahud aspaldi kokatu zen txirularen esparruko gailurrean. Bere ibilbidean ziztu bizian gertatu da dena 22 urte zituela Berlingo Filarmonikoan bakarlari-plaza lortu zuenetik; bera zuzenean entzun dutenek diote bere musika amasaren luzapena bezalakoa dela. Zuzendari-titular gisa egindako ibilbideari agur esaten hasteko, Erik Nielsenek Mahlerren S. sinfonía eskainiko digu, eta haren gailurrez, haranez eta adagietto ederraz gozatuko dugu.

Abono:

XX Century Classics


Erik Nielsen, zuzendaria
Emmanuel Pahud, flauta


I

CARL NIELSEN (1865 – 1931)

Kontzertua flauta eta orkestrarako*

I. Allegro moderato
II. W. A. Mozart: Andante,flautarako Do Maiorrean, K. 315
III. Allegretto

Emmanuel Pahud, flauta

II

GUSTAV MAHLER (1860 – 1911)

5. sinfonia do sostenitu minorrean

I. Trauermarsch
II. Sturmisch bewegt
III. Scherzo: Kraftig, nicht zu schnell
IV. Adagietto
V. Rondo – Finale

*Carl Nielsenen kontzertua flauta eta orkestrarako bi mugimenduen artean Wolfgang Amadeus Mozarten andante flauta eta orkestrarako Do Maiorrean, K. 315 joko da.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
25 - 26
Api
2024
>Erik Nielsenek Heroi bizitza bat zuzenduko du

Erik Nielsenek Heroi bizitza bat zuzenduko du

Lekua: Euskalduna Jauregia

Ein He/denleben zuzendari-lana da. Richard Straussek berak zuzendu zuen lehen emanaldian; hala ere, beste zuzendari handi bati eskainita zegoen, Mengelberg zuzendariari eta Concertgebouweko orkestrari, hain zuzen ere. Nielsenek poema sinfoniko izugarri hau aukeratu du titular gisa denboraldi honetan emango duen azken kontzerturako. Programa osatzeko, Schönberg eta Saint-Saëns musikagileen beste bi pieza ezagun izango ditugu entzungai, eta aipatzekoa da Alexandre Kantorow karismadunaren presentzia.


Charla preconcierto
2024/04/26 • 18:00 • Euskalduna. 5H Aretoa Terraza


Erik Nielsen, zuzendaria
Alexandre Kantorow, pianoa


I

ARNOLD SCHOENBERG (1874 – 1951)

Bost pieza orkestrarako Op. 16 (1949 berr.) *

I. Vorgefühle
II. Vergangenes
III. Farben
IV. Peripetie
V. Das obligate Rezitativ

CAMILLE SAINT-SAËNS (1835 – 1921)

5. kontzertua piano eta orkestrarako Fa Maiorrean Op. 103 “Egiptoarra”*

I. Allegro animato
II. Andante
III. Molto allegro

II

RICHARD STRAUSS (1864 – 1949)

Ein Heldenleben Op. 40

Heroia[Der Held] (attacca)
Heroiaren aurkariak [Des Helden Widersacher] (attacca)
Heroiaren bataila-eremua [Des Helden Walstatt ] (attacca)
Heroiaren bake lanak [Des Helden Friedenswerke] (attacca)
Erretiora mundutik eta heroiaren gailurra [Des Helden Weltflucht und Vollendung]

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
29
Api
2024
>Cámara 08

Cámara 08

Lekua: Euskalduna Jauregia

A. Schnittke: Boskotea pianoarekin
BOSen boskotea pianoarekin

A. Schnittke: Moz’ Art à la Haydn
BOSen hari-ensemblea

W. A. Mozart: Ziri musikal bat, KV 522
BOSen hari eta haize ensemblea

Informazioa eta sarrerak
04
Mai
2024
>Mozartland

Mozartland

Lekua: Euskalduna Jauregia • 0B Aretoa

Kontzertua familian
Princep Totilau + Cuarteto BOS, konpainia
Wolfgang Amadeus Mozart, musika
Pol Requesens, moldaketak

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

­2 urtetik aurrera

PREZIOAK:
Orokorra 10 €
BOSaren abonatuak* 9 €
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

“Mozartland” kontzertu-ikuskizun bat da, publikoa gonbidatzen duena Mozart txikiaren eta bere arreba Nannerlen jolas gelan esertzera, hezur-haragizko bi haurrek interpretatuta. Han, musikagilearen zuzeneko musikarekin, harizko eta txirulazko laukote baten eskutik, hiru aktorek maskarekin antzezten dituzte Salzburgoko jenio txikia gehien dibertitu zuten ipuin herrikoiak: igela, printzesa, erregea, txanogorritxoa, otsoa, amona, Hansel eta Grettel, sorgina eta Bremengo musikariak.

Bere jokoarekin, Mozart bi anaiak ipuinetako istorioak eta protagonistak edertasun, egia eta ontasun bihurtzen saiatuko dira, urte batzuk geroago Wolfgangek bere musikarekin egingo zuen bezala.

Sarrerak 2023ko abenduaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
Garrantzitsua: ­aretora ­sartu­ nahi duten ­persona ­guztiek­ (adina edozein dela ere) ­dagokien ­sarrera ­aurkeztu ­behar ­dute.

Informazioa eta sarrerak