Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 6-2009-2010

Patuaren deia


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

D. Shostakovich: Sinfonía de cámara op. 110a
P.I. Tchaikovsky: Sinfonía nº 5

Günter Neuhold, zuzendaria/director

DATAK

  • 10 abendua 2009       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 11 abendua 2009       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Mercedes Albaina

BIHOTZA ESKUETAN

Horrelaxe etorri zaizkigu gaur arratsaldean kontzertua konpartitzera datozkigun arima musikal biak: Shostakovich, inguratzen zuen munduak eragiten zion sufrimendua erakutsiz, konplexu eta mingots; Tchaikovsky, berriz, bere barruko bizitza goraipatuz. Hori ere oinazetua eta konplexua. Hizkuntza desberdinak erabiltzen dituzte, eta, hala ere, biek erabiltzen dute prozedura bera: diskurtso musikala koherentzia emango dion elementu batekin josten dute.  

Ganberarako sinfonia Op. 110a lanaren kasuan, elementu hori sortzailearen izeneko lau letraren musikalizaziotik sortutako “motiboa” da: Dmitri SostakoviCH. Alemanierazko notei erreparatzen badiegu, monograma horrek Re (D), Mi bemol (S), Do (C) eta Si (H) notei erantzuten die. Diseinu musikal horrek garraiatuko du jabearen espiritua, konposizioaren luze-zabalean.

Dmitri Shostakovichek (1906-1975) bizitza kontraesankorra eta anbibalentea izan zuen, ohorez eta tristuraz betetakoa. Errusia sobietarreko oinarrizko musikaria izan zen, eta hainbatetan irabazi zuen Stalin Saria. Diktadoreak berak derrigortu zuen sormena kontrolatzera ere, 1948an, burgesen formalismora erortzea leporatuta. Muga horrek 1953ra arte iraun zuen indarrez (urte horretan hil zen Stalin).

Umetatik erakutsi zuen musika egiteko talentu handia zuela. Amak erakutsi zion pianoa jotzen eta orkestrarako egindako lanak pianoan jotzeko gai zen irakurtzen ari zen aldi berean. Bere memoria miresgarriak eta bere entzumen erabatekoak partitura baten xehetasunik txikiena ere lehenengo begiratuan ikustea ahalbidetzen zioten…, eta idazteko grinak harrapatu zuen. “Ezin dut konposatu gabe bizi”. Pasio hori muturreko erregistro instrumentaletara jotzen duen hizkuntzan islatuta geratu da; melodia zabal, liriko, pentsarazle eta sentimental batean egindako salto nabarmenekin, batzuetan. Beste batzuetan, aldiz, etengabe errepikatutako erritmo-eskemak erabiltzen ditu adierazpenerako tresna bezala. Testuran aldaketak eginez jolastea ere gustatzen zaio: dentsitatetik gardentasunera pasatuz, batzuetan elkarrekin doazen eta besteetan elkarrekin ez doazen lerro musikalekin.

Aipatutako Ganberarako Sinfonia do minorreko 8. hari koartetotik abiatzen da, zeina Shostakovichek berak idatzi baitzuen Dresdenera hiru egunerako egin zuen bidaia batean (harrigarriak bere talentua eta lana!), 1960an. II. Mundu Gudako bonbardaketen arrastoen ikuspegi mingarriak eragin handia izan zuen musikariarengan, eta “faxismoaren eta gerraren biktimei” eskaini zien obra. Are gehiago (bere alaba Galinaren oroitzapenen arabera), amaitu zuenean honakoa esan zuen Shostakovichek: “obra hau neure buruari eskaintzen diot”.

Edozelan ere, esandako moduan, bere sinadura partitura guztian dago.  Gainera, badaude bere konposizioetako zenbait pasarte ere.  

Rudolph Barshai (1924) orkestra zuzendaria eta biola-jotzaile aparta da, eta gaztetan, besteak beste, David Oistrakh, Emil Gilels, Mstislav Rostropovich, Yehudi Menhin eta Shostakovichekin berarekin batera jo zuen: Azken horrekin konposizioa ikasi zuen, eta haren irakaspenek lagundu zioten dudarik gabe, bere irakaslearen 8. koartetoa orkestran jotzeko musika konponketak egiteko.

Ganberarako Sinfonia Op. 110a (abiapuntuan daukan hari koartetoaren moduan) bost mugimendutan artikulatuta dago, eta horietatik hiruk daramate “Largo” agindua. Obra etenik egin gabe entzuteko pentsatuta dago. Harizko instrumentuen familiaren kolorea nahikoa da tentsioz eta penaz betetako mundua, umore mingotsa eta sentipen liriko sendoa sortzeko.

Konposizio honek erakusten du Shostakovichek konpas gutxi batzuekin emozio sakonen atmosfera gizatiarra eta hunkigarria sortzeko zuen gaitasuna (Barshaik berretsia).

Bestalde, Tchaikovskyren 5. Sinfonia mi minorrean zeharkatzen duen elementu musikalak osotasuna ematen dio obrari (“patuaren gaia” izenarekin ezagutzen da), eta hasieratik amaieraraino ikusten dugu non dagoen lau mugimenduetako bakoitzean.

Erromantiko gorenaren erakusle bikaina zen Tchaikovsky, eta sinfonia unibertsotzat hartzen zuen, bertan bere maitasunak, pasioak, sufrimenduak, pozak… sartzeko; hau da, bere barne mundu osoa. Berak deskribatu zuen bere jeinu sortzailea: “iruditzen zait benetan daukadala sentimenduak, aldartea eta irudiak musikaren bidez adierazteko bertutea (benetan, zintzo eta xume).  Zentzu horretan, gizon errealista eta funtsean errusiarra naiz”. Behin, honakoa idatzi zuen: “Ez al da egia sinfoniak adierazi egin behar dituela hitzek esan ezin dituztelako bihotzean babestu eta gugandik irteteko indar egiten ari diren gauza guzti horiek?”.

Zein ondo azaltzen duten esaldi hauek bere musika sinfonikoaren dimentsio dramatiko eta teatrala!

Gogo horrekin eta gainezka egin beharrean, bere tinbre koloreen paleta sentimenduen erakusketaren zerbitzura jartzen da, eta horrek garai baten amaiera erakusten du.
 
Tchaikovskyren musikak bere jario lirikoak, emoziozkoak, malenkoniatsuak, ameslariak, gainezka egiten dutenak zein intimoak bideratzen ditu ezer gorde gabe.  Guztia mugaraino eramanda, baina edertasunari muzin egin gabe.  

Orkestrazioak, estetikarako bere ikuspegi garatuan oinarrituta, ukimena aldatzen den bakoitzean soinu originalak eskaintzen ditu. Bere irudimen musikalak altu egiten du hegan eta melodiak asmatzeko duen gaitasuna elikatzen du. Ez zion alferrik lagun egin umetatik Tchaikovskyri edertasunarekiko sentimendu sakonak. Kontu handiz ereindakoa zen eta irudimen dirdiratsuarekin loratu zen.

P. I. Tchaikovsky (1840-1893) Romanovtarren agintepeko Errusia inperialean jaio eta bizi izan zen. Bere familia ondo zegoen ekonomikoki, eta musika zein literatura zaleak ziren. Haren txikitako hezkuntzan, frantziarra gehienbat, eragin handia izan zuen bere irakasle suitzarrak. Izan ere, babestu egin zuen bere ikasleak (etorkizuneko musikagilea) musikarako, literaturarako eta, orokorrean, arterako zuen joera. Geroago, San Petersburgoko Kontserbatorio sortu berriarekin eta Moskuko Musika Sozietate Errusiarrarekin (gero, hau ere kontserbatorioa izan zen) izandako harremanek hobetu egin zuten bere talentuaren garapena, eta bere musikan zenbait gauza herrikoi sartu zituen. Beti mantendu izan zuen nahasketa gozo hori: findutako mundutartasuna eta arima errusiarra.

Diskurtso musikala antolatzerakoan berak bere buruari egozten zion zailtasuna ere (“Beti arduratu izan nau nire musikari forma aldetik egitura perfektua emateko nire gaitasunik ezak. Lan gogorrak bakarrik ahalbidetu dit, azkenean, edukiari dagokion formaraino heltzea, neurri batean”), herentzian hartutako moldeetan gainezka egiten duen hizkuntza baten erakuslea da, dudarik gabe: hizkuntza erromantikoaren erakusle, hain zuzen ere. Beste hauek ere esan zituen: “Konposatzen dudan guztian aurkitzen ditut erdi mailako edozein kritikarik erraz igartzeko moduko akatsak; ezin dut saihestu akatsak egitea”. Entzuten dituzue zuek? (zorionekoak akatsok!).
Edozein kasutan, formarako gaitasunik ezaren bizipen hori adierazteko zuen beharrari lotuz gero, bere lanaren batasuna eta koherentzia da emaitza, gidoi antzeako bati lotuta geratzen baita. Kasu honetan, “patuaren gaiari”.  

5. sinfonia mi minorrean Op. 64 1888an konposatu zuen Tchaikovskyk. Sasoi hartan, musikagileak Nadieschda von Mecken laguntza epistolarra eta diru-laguntza jasotzen zituen artean. Alargun aberats horrekin zorretan dago musikaren mundua, Tchaikovskyren lanekiko erakutsi zituen sentsibilitateagatik eta gogoagatik.  

Ohituta gauden moduan programatutako sinfonia ez bada ere (ez dago entzuleek musika entzuten duten bitartean musikaz kanpoko gidoi bat jarraitu dezaten inolako intentzio argirik), badaude konposatu ahala musikagileak bere koadernoan idatzitako ohar batzuk. Hauek dira:

1. mugimendua: sarrera: patuaren aurrean konformismo osoa, gertatzen ari denaren aurrean ezin delako ezer egin. Allegro: zalantzak, negarrak, aurpegiratzeak, kexak…  
2. mugimendua: ez luke gehiago balioko fedearen besoetara joateak? Programa bikaina izango da lortzen baldin badut”.  

Zeinen patu zoragarriak gozatzen duen musikaz!  Bihotza eskuetan… eta belarriak erne!

Mercedes Albaina

Tchaikovskyk eta Shostakovichek txanpon beraren bi aldeak erakusten dituzte lan hauetan: musika, arimaren nahien adierazpen intimoa. Shostakovichek “faxismoaren eta gerarren biktimei” eskaini zien harirako 8. koartetoa, eta Rodolf Barshaik, Borodin laukote famatuko biolin-jotzaileak, hari-orkestrarako transkribatu zuen, Ganbera sinfonia op. 110a sortuz.Bosgarren sinfonian, Tchaikovskyk amore eman zuen patuaren deiaren gaineko ideia beethoveniarraren aurrean, eta honakoa galdetu zion bere buruari: “Ez litzateke egokiagoa izango fedeari bete-betean lotzea?”.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2024-2025
07
Mar
2025
>Musika-Música | 1. Kontzertua

Musika-Música | 1. Kontzertua

Lekua: Arriaga Antzokia

SOCIEDAD CORAL DE BILBAO

ENRIQUE AZURZA zuzendaria

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA (BOS)

ERIK NIELSEN zuzendaria

R. Wagner: El holandés errante, obertura
P. I. Chaikovski: El lago de los cisnes, suite
A. Borodin: Danzas polovtsianas de «El príncipe Igor»

Informazio gehiago

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
08
Mar
2025
>Musika-Música | 18. Kontzertua

Musika-Música | 18. Kontzertua

Lekua: Euskalduna Jauregia · Auditorioa

ELLINOR D’MELON biolina

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA (BOS)

ERIK NIELSEN zuzendaria

P. I. Chaikovski: Romeo y Julieta, obertura–fantasía TH 42c
M. Bruch: Concierto para violín y orquesta nº1 en sol menor opus 26

Informazio gehiago

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
13 - 14
Mar
2025
>Beethoven eta Atomic Doktorea

Beethoven eta Atomic Doktorea

Lekua: Euskalduna Jauregia

John Adamsek opera biziberritu zuen, eta eszenara itzularazi zituen egunkarietako azaletan agertutako arestiko historiaren albisteak. Atomic Doktoreak bonba atomikoaren lehen saiakuntzak inguratu zituen tentsio-giroa birsortzen du, eta aurrea hartu zuen Oppenheimer heroi tragikoaren mailara igotzeko orduan. Bere musikak hain izan zuen indar handia, non Adamsek sinfonia bat sortu zuen bere gainean; programan, horren atzetik, Beethovenen biolin-kontzertu argitsua dator, Khachatryan bikainaren eskuetatik iritsiko zaigun musika sendagarria.

Joana Carneiro, directora
Sergey Khachatryan, violín


I

SAMUEL BARBER (1910 – 1981)

Adagio harirako

JOHN ADAMS (1947)

Doctor Atomic Symphony*

The Laboratory – Panic – Trinity

II

LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)

Kontzertua biolin eta orkestrarako Re Maiorrean Op. 61

I. Allegro ma non troppo
II. Larghetto. Attacca:
III. Rondo. Allegro

Sergey Khachatryan, biolina

*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 110’ (g.g.b.)

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
24
Mar
2025
>Ganbera 7

Ganbera 7

Lekua: Euskalduna Jauregia

Bakarlari Handiak BOSekin batera

Komitas: Armeniar abesti herrikoiei buruzko 14 pieza
A. Schönberg: Gau itxuraldatua Op. 4, hari-seikoterako

Sergey Khachatryan, biolina
BOSen hari-seikotea

Informazioa eta sarrerak