Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 6-2011-2012

Gabonetako Kontzertua<br />Hastapeneko abonua


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

G.F. Händel:Mesias (W.A. Mozarten orkestrazioa)
 
María José Moreno, sopranoa
Gemma Coma-Alabert, Mezzosopranoa
José Luis Sola, Tenorra
Christopher Robertson, baxua
Bilboko Koral Elkartea (J. Gergely, zuzendaria)
Günter Neuhold, zuzendaria

DATAK

  • 22 abendua 2011       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 23 abendua 2011       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Georg Friedrich Händel (1685-1759)
Wolfgang Amadeus Mozart (1756-1791)
Der Messias
Lehenengo zatia
1. Sinfonia
2. “Tröstet Zion” errezitatiboa (tenorra)
     “Alle Tale macht hoch und erhaben” aria (tenorra)
 3. “Denn die Herrlichkeit Gottes des Herrn” (korua)
 4. “So sprucht der Herr” errezitatiboa (baxua)
     “Doch wer mag ertragen den Tag seiner Ankunft” aria (baxua)
5. “Und er wird reinigen die Kinder Levi” (korua)
 6.   “Denn sieh! Eine Jungfrau wird schwanger” errezitatiboa (mezzosopranoa)
       “O du, die Wonne verkündet in Zion” aria (mezzosopranoa eta korua)
 7. “Das Volk, das im Dunkeln wandelt” aria (baxua)
8. “Uns ist zum Heil ein Kind geboren” (korua)
9. Pifa
10.   “Es waren Hirten beisammen auf dem Felde” errezitatiboa (mezzosopranoa)
11. “Und Alsobald war da bei dem Engel” (II. mezzosopranoa)
12. “Ehre sein Gott in der Höhe!” (korua)
13. “Erwach, zu Liedern der Wonne” (tenorra)
       “Dann tut das Auge des Blinden sich auf” errezitatiboa (sopranoa)
14. “Er weidet seine Herde” aria (sopranoa)
15. “Sein Joch ist sanft” (bakarlariak)
Atsedenaldia
Bigarren zatia
16. “Wahrlich” (korua)
17. “Durch seine Wunden sind wir geheilet” (korua)
18. “Schau hin und sieh” aria (II. sopranoa)
19. “Er ist dahin aus dem Lande der Lebenden” errezitatiboa (sopranoa)
      “Doch du lieBest ihn im Grabe nicht” aria (sopranoa)
20. “Machet das Tor weit” (korua)        
21. “Wie lieblich ist der Boten Schritt” aria (sopranoa)
22. “Warum entbrennen die Heiden” aria (baxua)
23. “Der da wohnet im Himmel” errezitatiboa (tenorra)
24. “Du zerschlägst sie mit dem Eisenszepter” aria (tenorra)
25. “Hallelujah” (korua)
        
Hirugarren zatia
26. “Ich weiB , dass mein Erköser lebet” aria (sopranoa)
27. “Wie durch Einen der Tod” (korua)
28. “Merkt auf, ich” errezitatiboa (baxua)
       “Sie schallt, die Posaun” aria (baxua)                 
29. “Würdig ist das Lamm” (korua)        
       “Amen” (korua)

  

Mozarten eskutik Haendelen espiritua zabalduko da gaur kontzertu-aretotik, gure belarriei eta bihotzari gozamena emateko.
Georg Friedrich Haendel 1685eko otsailaren 23an jaio zen, Newtonek grabitazioaren lege unibertsala atera zuen urte berean. Halle hiri saxoian jaio zen; garai hartan, herrialde germaniarrak 300 estatutan baino gehiagotan zeuden banatuta, eta horietako batean zegoen Halle. Administrazio politiko txiki horiei esker loratu zen Alemaniako bizitza musikala, batez ere kantata eta ganbera-musikako genero instrumentalen bidez. Londresen hil zen, 1759ko apirilaren 14an, Mesias lanaren emanaldi batera joan eta egun gutxira.
Haendelen aitak bere kabuz lan egiten zuen, bizargile-zirujaua zen, burgesia luterano txikiko kidea. Haendelek txikitatik erakutsi zituen musikarako zituen dohainak eta joera, baina aitak ahaleginak egin zituen semeak musika lanbide gisa har ez zezan. Hala ere, ezin izan zuen saihestu semeak zituen gaitasun eta interes horiek sendotu zitezen, eta lan-ibilbide batean gauzatu zitezen. Bizitzan barrena, lan-ibilbide horrek arrakasta ugari ekarri zizkion musikagileari, baina baita porrotak ere; irabaziak ekarri zizkion, eta, era berean, sekulako galerak. Alabaina, musika-arloan zuen sormenaren ondorioz, Haendelek toki nabarmena bete zuen musikako konposizioaren historian (eta sekula ez da gainbehera joan). Ildo horretan, bera hil ondoko urteetan, bere musika jotzen jarraitu zuten (aitzitik, ez zen hori gertatu garaikidea zuen Johann Sebastian Bachen musikarekin). Haren ondotik heldu ziren musikagile handiek ere Haendelen talentua eta sorkuntza-lana miretsi zuten. Adibidez, Beethoveni galde egin ziotenean zein ote zen sekula izandako musikagilerik handiena, zera erantzun zuen: “Haendel. Belaunikatu egiten naiz haren aurrean”. Era berean, Haydnek zera adierazi zuen, Hallelujah laneko korua entzun ondoren: “Gu guztion maisua da”.
Itxura guztien kontra, Haendelek amaren eta izebaren laguntza lortu zuen, funtsezko laguntza. Bestalde, Saxonia-Weissenfelsko dukea liluratuta geratu zen haurra 8 urte zituela jotzen entzun zuenean, eta berariaz gomendatu zion Haendelen aitari utz ziezaion haurrari musikako eskolak hartzen, Halleko organistarengana joanda. Operak beti erakarri zuen Haendel, eta, beraz, Hanburgora jo zuen, Alemania barrokoan hiri garrantzitsua baitzen Hanburgo genero horretan; eta, hortik, Florentziara joan zen gero, 1706an Gastón de Medicik gonbidatu baitzuen. Italiara egin zuen lehenengo bidaia horretan, Erroman eta Venezian ere izan zen, eta, hor, areago handitu zen opera generoarekiko zuen joera. Bidaiak erabat markatu zuen musikagile eta enpresaburu honen ibilbidea, gero opera-lanen estreinaldiz bete baitzuen Londresko giro musikala (interesa zuen monarkiak eta gora zihoan eta musika irrikaz zegoen burgesiak menderatzen baitzuten orduko giro hura). Hala ere, lehiak zeuden sopranoen artean (Italiara egiten zituen ondoz ondoko bidaietan Haendelek sopranoak bilatzen eta kontratatzen baitzituen, eta lehen mailako ahotsak ere bai), beste musikagile eta konpainia batzuk azaldu ziren, eta ikusleen gustua ere aldatuz zihoan, beti ez baitzen gustu fidela eta pixka bat azalekoa ere bazen. Horren ondorioz, Haendelek porrot handiak izan zituen; baina, dena dela, buru argiz saihesten zituen, agertokitik ezkutatzen baitzen, eta gero hausnarketa egiten baitzuen berriz, zein produktu eskaini behar zuen aztertzeko. Era horretan, oratoria generora itzuli zen berriz, lehenago genero horretara hurbildu baitzen, eta arrakastaz gainera. Bestetik, Haendelen erlijiozko gogo biziaren emaitza ere bazen hori, gogo bero hori handituz baitzihoan, eta musikaren bidez lortu nahi zuen helburua ez baitzen “entzuleak ondo pasatzea, baizik eta hobetzea”. Hasieratik zuen indarra baliatuz –Italian ongarritutako eta Londresko musikazko gatazka gogorretan garatutako indarra–, Mesias lanean, Haendelek argi erakusten du zenbateko gaitasuna zuen era askotako osagaiak bildu eta multzo guztiz homogeneo batean batzeko: handitasun harmonikoa, adierazkortasun melodikoa (italiar erakoa guztiz), lanketa kontrapuntistikoa (kutsu alemaniarrekoa), zentzu dramatikoa, bikaintasun ia operistikoa, eta hotsandia eta arrandia (gustu ingelesaren araberakoa).
Sukarrezko oldar batean balego bezala egin zuen obra, hiru aste baino gutxiago hartuta. 1742ko apirilean izan zen estreinaldia, Dublinen, hainbat ospitaletako gaixoen eta presoen aldeko saio batean. Zalantzarik gabe, estreinaldiak izan zuen ongintzako izaera horrek erabat markatu zuen musika-mota hau. Londresen, Covent Gardenen aurkeztu zen obra, 1743ko martxoan, “Drama sakroa” izenburupean. Era horretan, jasotako kritikak saihestu nahi zituzten, kritikak jaso baitzituzten: antzezpena baliatu zutela erlijiozko izaera zuen lan bat antzezteko, eta interpretatzaileen ahotsak “opera generokoak” zirela guztiz, ez zutela batere zerikusirik liturgiarekin. Emaitza gorabeheratsua izan zen, eta Handelek partitura aztertu zuen berriz. 1750ean, Foundling Hospital-enantzeztu zuten berriz, umezurtzen aldeko ongintzazko ekitaldi batean. Harrez gero, Mesias lanaren ongintzako ohiko jardueren egoitza izango zen leku hori. Orduko hartan, gainera, kontzertua “zabalik” egon zen ikusle guztientzat, oro har. Hurrengo urteetan, sistema hori ezarri zuten Europako hiri nagusietan, eta oso lagungarria izan zen musikako generoak berriztatzeari begira. Haendel hil ondoren, behin eta berriz egin zituzten Mesias lanaren antzezpenak Londrestik kanpo: Florentzian (1768), New Yorken (laburpenak, 1770), Hanburgon (1772), Mannheimen (1777)… Azkenik, Musikaren Historiako konposiziorik ezagunenetako bat da.
Ingalaterran egindako antzezpen batean, Gottfried van Swieten baroia liluratuta geratu zen lana ikusita (Londresen zegoen diplomatikoa zen Gottfried van Swieten, gero Haydnen Sorkuntza lanaren testua itzuliko zuena). Hala, Gottfried van Swietenek enkargua egin zion Daniel Ebelingi testua alemanera itzul zezan, eta Mozarti eskatu zion lana berrikus zezan, orkestra klasikoak eskaintzen zituen aukeren eta garai hartako gustuen arabera egokitze aldera. Asmo horrek gidatuta, Salzburgoko musikagileak organoaren baxu etengabea kendu zuen, zati batzuk gaineratu zituen flautaz, klarinetez, fagotez, tronboiz eta tronpaz jotzeko, pasarte batzuk berregin, eta beste batzuk konpondu zituen. Horrez gain, ahots desberdinei esleitu zizkien aria batzuk, Haendelek asmatutakoak ez ziren ahotsei. Horixe da gaur entzungo dugun bertsioa. Haren lehenbiziko antzezpena 1789ko martxoaren 6an izan zen Vienan, Johann Esterházy kondearen etxean, Der Messias KV 572 izenpean. Ondoko gogoeta batzuetan, zenbait musikologok zera aipatu zuten: “estuko dotorez egindako apaingarriak, marmolezko tenplu baterako egokiak”. Hala ere, bertsio hori oso ezaguna izan zen denbora luzez ikusle britainiarrentzat, eta horiek ziren, izan ere, obraren lehenbiziko onuradunak.
Oratorio eta opera genero barrokoei dagokien moduan, atal hauek ditu: Obertura, errezitatuak (ekintzak aurrera egin dezan), ariak (ahotsek beren dohainak erakusteko) eta zati koralak. Idazkera kontrapuntistikoan ahotsak imitatu egiten dira, bai eta korapilatu ere, edo arintasunez eta era bikainean bata bestearen atzetik joan; idazkera homofonikoan, berriz, ahotsek beren ozentasuna batzen dute, ehundura trinkoagoa, sendoagoa eta sinesgarriagoa lortzeko. Hala, bada, bi idazkera horiek jakituria handiz nahastuz, barietate pizgarria eta erakargarria lortzen da zati koraletan. Bakarlarien ahotsetan, ondo taxututako doinuen berotasun adierazkorra eta birtuositate handiko filigrana txandakatzen dira, erlijiozko adierazgarritasunaren zerbitzuan. Horrekin batera, orkestrazioa bikaina, sendoa edo iradokitzailea da, saio bakoitzak duen asmo dramatikoaren arabera.
Argumentu sakratu baten garapena baino gehiago, Mesias hausnarketa bat da, berrerospenaren misterioari eta gizakiak Jaungoikoarekin duen harremanari buruzko hausnarketa. Asmo ‘dramatikoaren’ eta ‘kontenplaziozkoaren’ arteko orekazko mirari bat da; obra ez da liturgian erabiltzekoa, baina erlijiozko inspirazio garrantzitsua eta sakona du. Hala ere, ez da hain “teatrozkoa”, ez baitu hotsandiko kontzertu-aretorik edo tenplurik behar antzeztu dadin.
Egiturari dagokionez, hiru zatitan dago banatuta, eta labur-zurrean kontatzen du Kristoren bizitza: Jaiotza (1. zatia), Pasioa (II. zatia) eta Heriotza (III. zatia). Haendelen ohiko libretista batek egin zuen testua, Charles Jennensek. Hainbat pasarte hartu zituen abiaburu gisa, lan hauetatik hartu ere: Profeten liburua, Salmoak, Ebanjelioak, Apostoluen eginak, Apokalipsia eta San Pabloren gutunak, 1539ko Bibliako bertsiotik hartuta.
Hallelujah entzuteko zutik jartzeko ohitura anglosaxoiak uste honetan du sorburua: Londresko estreinaldian Jorge II.a erregeak horixe egin omen zuen. Alabaina, ez dago froga sinesgarririk erregea han izan zela egiaztatzeko. Jarduera horri egindako lehenbiziko aipamena 1756ko data duen gutun batean agertzen da.
Eta inspirazio horrek entzulearengan pizten duen harridurari dagokionez, Haendelek zera esaten digu: “Hallelujah sortu nuenean nire baitan ba ote zegoen, ez dakit. Jainkoak jakingo du…”.
Eta Jaungoikoak hala nahi badu, bere soinuzko jakituriaz, etor dadila 2012. urtea denontzat musikaz beterik.Goza ezazue.
Mercedes Albaina
 
 
MARIA JOSÉ MORENO, sopranoa
Granadan jaio zen, eta oso gaztea zenetik Madrilen bizi da, izan ere, bertako Kantuko Goi Eskolan ikasi zuen. 1997an, Francisco Viñas lehiaketa irabazi zuen; lehiaketa horren barruan, ikus-entzuleen saria eta abeslari espainiar onenaren saria ere eman zioten.
Vienako Staatsoperren Barbiere di Siviglia laneko Rosina eta Les Contes d’Hoffmaneko Olympia abestu ditu; Milango La Scalan, RigolettokoGildaren rolarekin egin zuen debuta, Leo Nuccirekin batera. Falstaffeko Nannetta interpretatu du Londresen, Colin Davis eta London Symphonyrekin; emanaldi horren grabazio bat egin zen LSO live-rako, eta Grammy saria jaso zuen 2006an. Duela gutxi eskainitako emanaldien artean, Alberto Zeddarekin egindako La gazza ladra (Ninetta) nabarmendu behar da. Zaira (Zaira) opera estreinatu zuen Portugalen, Lisboako Gulbenkian Fundazioan.
2009an Pesaroko Rossini Jaialdian debutatu zuen, Comte Oryko Contessa Adèleren papera abestuz, eta lortutako arrakastaren ondoren, berriro gonbidatu zuten 2010ean, Demetrio eta Polibioren protagonista interpretatzeko eta Pergolesiren kontzertu bat eskaintzeko.
 
Duela gutxi egindako proiektuen artean, honokoak nabarmentzen dira: kontzertuak Italian “I Solisti Veneti”-rekin; Don Giovanniko Donna Anna, Coruñako Mozart Jaialdian; Doña Francisquita, Madrilgo Zarzuelaren Antzokian, Bartzelonako Liceon eta Sevillako La Maestranzan; Zauberflöteko Königin der Nact, eta Rigolettoko Gilda.
 
 
GEMM COMA-ALABERT, mezzosopranoa
Azken denboraldietan nazioartean ikus-entzuleak liluratu dituen mezzosoprano espainiar gaztea. Opera, oratorio eta errezitaldietan egindako interpretazioek ikus-entzuleen estimu zintzoa jaso dute areto ospetsuetan, hala nola, Parisko Théâtre des Champs Elyséesen, Gran Teatre del Liceun, Bilboko operan, Oviedon…
Bere ahots-kolorearen aberastasuna eta pertsonaien interpretazio sutsua operako hogeita hamar rol baino gehiagotara iritsi da, besteak beste, Carmen, Rosina, Dorabella, Fidalma, Mrs. Herring edo Isaurara. Oratorioaren arloan, interpretazio hauek nabarmentzen dira: Pasioa San Mateoren arabera, Bachen Magnificat, Juditha Triumphans (Vienale, Venezia 2009) edo Pergolesiren Stabat Mater.
Denboraldi honetan honakoak interpretatu ditu: Nicklas (Les Contes d´Hoffmann), P. Dukasen Selysette (Arianne et Barbe.Bleu) Liceun, P. Casalsen El Pessebre (Montpellierreko Musika Jaialdia, Lawrence Fosterrekin).
Harmonia Mundi, Virgin eta Naïve disko-etxeetarako egiten ditu grabazioak. Emanaldiak egin ditu Arte, Mezzo, France Musique eta RNEn. E. Morriconeren Vatel filmaren soinu-banda grabatu du.
 
JOSE LUIS SOLA, tenorra
Ibilbide arrakastatsua egin duen tenor nafar hau opera, oratorio eta zarzuela askotan aritu izan da bakarlari lanetan, antzoki garrantzitsu askotan, hala nola, Errege Antzokian, Liceun, Sant Gallenen, Varsoviako Wielkin, Michigan Operan, OLBEn, Guatemalako Colón Antzokian eta Cesena Antzokian, (Italia), maisu eta abeslari handiekin.
Bere azken konpromisoetatik honakoak nabarmentzen dira: L´Italiana in Algeri, Jerezko Villamarta Antzokian, Kordobako Antzoki Handian eta Costa Rican; Txirula magikoa, Málagako Cervantes Antzokian; Il Concilio dei Pianeti, Claudio Scimone eta I Solisti Venetirekin, Paduan; Don Pasquale, Iruñeko Baluarten eta Málagako Cervantes Antzokian; Faust, Varsoviako Wielki Antzokian; Falstaff, OLBEn, L’Arbore di Diana eta Orrialde zuria, Madrilgo Errege Antzokian.
Etorkizunerako dituen konpromisoetako batzuk hauek dira: Il turco en Italia eta Stabat Mater-en grabazioa Wildbaden (Alemania); Txirula magikoa, Oviedon; “La Sonnambula” eta Erregimentuaren alaba, Iruñean; Don Giovanni, Menorcan; eta kontzertuak Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin.
Mesias
Gabonetako jaiekin gehien erlazionatu den lana izanik, bitxia da egiaztatzea Mesias lanak 10 urte baino gehiago zeramala gure abonuko denboralditik kanpo.Mozartek egindako berrikusketari helduko diogu; bertsio horretan, indartu egin zuen egur-haizeko zatia eta metalaren zatia, txirulak, klarineteak, tronpak eta tronboiak gehituz jatorrizko händeliarrean, eta testua ingelesetik alemanera itzuliz.  Era berean, kontzertu hauekin, omenaldia egingo zaio Bilboko Koral Elkarteari, bere 125. urteurrenean.

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2019-2020
23
Ira
2019

BM SUPERMERCADOS pro ALBOAN

Lekua: Euskalduna Jauregia

Beethovenen 9. Sinfonia

Ana Otxoa, sopranoa
Maite Maruri, mezzosoprano
Javier Tomé, tenor
José Manuel Díaz, barítonos

Bilboko Koral Elkartea
Bilbao Orkestra Sinfonikoa

Carlos Garcés, zuzendaria

 

Entradas

Gehiago ikusi
Denboraldia 2019-2020
27
Ira
2019

X Musikagileak

Lekua:

S. Martínez     Utopía, Homenaje a Ligeti

I. Urrutia          Gerok

M. Urquiza      Ikusia ikusirik

A. Barrio          Aquilea

H. Parra           InFALL

 Jordi Francés, director

Gehiago ikusi
Denboraldia 2019-2020
03 - 04
Urr
2019

BOS 01

Lekua: Euskalduna Jauregia

E. Grieg: Concierto para piano y orquesta en La menor, op. 16
A. Bruckner: Sinfonía nº 7 en Mi mayor

Joaquín Achúcarro, pianoa
Erik Nielsen, zuzendaria

Gehiago ikusi
Denboraldia 2019-2020
10 - 11
Urr
2019

BOS 02

Lekua: Euskalduna Jauregia

Anthony Gabriele, zuzendaria

Gehiago ikusi