Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 7-2010-2011


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

A. Edler Côpes: ¿Recuerda el mar a quien camina sobre él?
(Acuerdo AEOS-Fundación Autor. Estreno absoluto)
S. Prokofiev: Romeo y Julieta, suite
J. Brahms: Concierto para piano y orquesta nº 2

Joaquín Achúcarro, pianoa
Roberto Minczuk, zuzendaria

DATAK

  • 13 urtarrila 2011       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 14 urtarrila 2011       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

SCHERZO TXIKI HORI

Gaur gaueko egitarauak ehun eta hogeita hamar urte inguruko lapsus bat hartuko du barne. Gehiago izan zitezkeen, baina bakarrik atzera joanda, izan ere, kontzertua ireki eta AEOSek (Orkestra Sinfonikoen Elkarte Espainiarra) Autor Fundazioarekin sinatutako hitzarmenaren barruan orkestrak estreinatzen duen “Gogoratzen ote du itsasoak nor dabilen bere gainean oinez?” lana musikaren historia den lerro luzearen muturrean dago, hain zuzen ere, etorkizuneko artea egungo arte bihurtzen den puntuan, garaikidetasunaren erdi-erdian. Lanak Sylvia Plathen “Mystic” poemaren bertso batetik hartu du izena (“Does the sea remember the walker upon it?") eta Das Geächtnis des Wassers (2007-08), biolin, biola eta orkestrarako eta Punto rosso sull’oceano (2009), 10 instrumenturako lanekin batera, memoriaren eta sarri itsasoarekin duen loturaren gainean hausnartzen duen trilogia osatzen du. Bere autore Aurélio Edler-Copesek (Brasil, 1976), besteak beste, Gabriel Erkoreka edo Ramón Lazkano euskal konpositoreen dizipuluak, 2007. urtean auto-istripu batean hil zen anaiari eskatzen dio ziklo hau, eta, azaldu duenez, “lanetako bakoitzak abiapuntu berbera du. Soinuzko prozesioa, harizko soloek noizbehinka hausten dutena. Denboraren iragaitea hezurmamitzen duten agerpenak, urratutako bidean agertzen diren oinatzak bezala. Bere mapa partikularrean, pieza bakoitzak, emeki-emeki, bere bidea hartzen du eta amaiera ezberdin batera eboluzionatzen du. Hasierako figuren mailakako intentsifikazioa eta asetzea, agian, bere sublimazio propiorako ikuspegi berri bat emateko saiakeran.
Bestela, zer da Edler-Copes Prokofievekin lotu dezakeena? Argi dagoela dirudi: erbeste kulturala, borondatezkoa brasildarraren kasuan eta pixka batt gutxiago errusiarrarenean. Badakigu nolakoa zen Mosku 1918an. Baina Prokofiev gazteak (27 urte zituen) goiz itzuli nahi zuen; Estatu Batuetan gizon egingo zen, eta, hasiera batean abentura amerikarra ondo zihoala uste bazuen ere, laster ohartu zen bere arrakastek pianista gisa zuen gaitasunarekin zutela zerikusia, eta, ez, konpositore gisa zuenarekin. Rachmaninov berria zen, Errusiatik zetorren birtuosoa, baina bere lanak makina bat ezbehar zituen, eta Hiru laranjen maitasuna lanaren estreinaldia ez zen izan edo ez zen izango nahikoa. Errusiak, urrutikoa, handia eta iraultzailea, zerumugan segitzen zuen, baina, lehenago, Europan "sartzen" saiatu behar zuen, Parisen. Izan ere, Sergei Diaghileven laguntzari esker, Bufoia, Altzairuaren ibilera edo Seme iriolea bezalako lanak argitaratu zituen bertan, bai eta Hirugarren kontzertua, piano eta orkestrarako bezalako partitura ospetsuak ere. Halarik ere, Frantziako hiriburua beste ikuspegi batekoa zen; Stravinskik eta Seiren Taldeak agintzen zuten han (musikalki), eta Prokofieven interesek ekialderantz joko zuten (Brusela, Berlin), harik eta hogeiko hamarkadan bere herrialdean bira bat egitea onartu zuen arte. Arrakasta handia izan zuen, eta bere sorterrian etorkizun oparo baterako itxaropen izpi bat jaio zen musikariarengan.
Eta gauzak horrela zeuden 1934. urtean, hain zuzen ere, garai hartan Leningradoko Opera eta Ballet Antzokiaren zuzendari zen Sergei Radlovek (denbora gutxira Kirov bihurtu, eta, askozaz geroago, 1992an, Gergieven egungo Mariinsky) musikariari iradoki zion ballet bat konposatu zezan, Shakespearen Romeo eta Julietaren zorigaiztoa oinarri hartuta. Egia esan, artean Prokofiev Parisen bizi zen, baina eskariak eta Batasunera bisitak gero eta sarriagoak ziren, eta Stalini ederki zetorkion propaganda politiko eta kultural gisa, kanpora begira. Hala ere, arazoak berriro itzuli ziren laster. Urtebete geroago, eskaria egin zuen antzokiak atzera egin zuen eta gure konpositoreak Moskuko Bolshóira joan behar izan zuen, non oso ongietorri beroa eman zioten. 1935. urteko udan, pianorako bertsioa amaiturik zegoen, eta orkestrazioa hiru hilabete geroago etorri zen. Baina hemen ere tirabirak egon ziren: antzokiak autorearen amaiera zoriontsua atzera botatzeaz gainera (autoreak esaldi kategoriko batekin defendatu zuen: bizidunek dantza egin dezakete, hildakoek ez), dantzarako ezinezkoa zela begitantzen zitzaion. Ez ziren garai onak: zuzendaritza estalinista bertan zegoen. Hala, bada, Prokofievek Brnoko Operara eraman zuen partitura, eta, bertan, Moraviako hiriburuan, estreinatu zen, 1938ko abenduaren 30ean. Urtebete baino gehiago behar izan zuen Kirovera iristeko, eta zortzi urte iragan ondoren heldu zen Bolshóira.
Alabaina, Moraviako estreinaldia baino lehenago, konpositoreak balletean oinarritutako suite orkestral bi erakutsi zizkion publikoari: bat Moskun izan zen, 1936ko azaroan, eta, bestea, berriz, Leningradon, 1937ko apirilean. Gaur gauean, lehenengoaren zati bat (Minueto, Tebaldoren heriotza) eta bigarrenaren beste zati bat (Monteskoak eta Capuletoak, Julieta Gaztea, Romeo Julietaren hilobiaren aurrean) entzungo ditugu; musika bizia, atmosferikoa, melodikoki trinkoa (“melodia maite dut eta musikaren elementu funtsezkoenentzat jotzen dut) eta erritmo bizikoa oso, edota, kritikariek ondoren esango zuten bezala, dekadentea, formalista, iraultzen kontrakoa, europeizatua: XX. mendea, XIX. mendearen luzapen gisa.
Eta, modu honetan, Brahmseraino heltzen gara, XIX. mendeko Europa erdialdeko sinfonismoaren euskarri eztabaidaezinetako bat eta hirugarren B alemaniarra, Bach eta Beethovenen atzetik, eta, berarekin, "scherzo ederra eta txikia duen kontzertu txiki" horretara, hain zuzen ere, 1881eko udan Heinrich von Herzogenbergerri idatzitako gutunean aipatzen zuen. Egia esan, lan hau Bigarren kontzertua, pianorako lan ikaragarria da, eta Budapesten urte horretako azaroan estreinatu zuen, Eduard Marxsen maisuari eskainita. Denbora asko pasatu zen Lehenengoaz (1859) geroztik, eta Brahms baretu egin zen. Ordurako ez zen gazte erromantiko eta sutsua, sinfonia handi bi konposatzea zer den zekien gizon jakintsua eta lasaia baino, eta bazekien esku artean zuen tradizioa mantentzen. Eta lanaren lau mugimenduak oso ezberdinak baziren ere, horietan guztietan heroismo biziko haize-boladak lirismo handiko distirarekin tartekatzen dira, dela tonu sarkor orokor baten (Allegro non troppo), oldarkor baten (Allegro appassionato), poetiko baten (Andante) edo lasai baten (Allegretoo grazioso) gainean.
Hasierako atmosfera lasaia da, izan ere, Allegro non troppo delakoari pianoarekin ematen zaio hasiera, tronpa leunkiro bilduz, baina berehala kadentzia sartzen da bat-batean. Ondoren, gai nagusi biak tutti-an jotzen dira, eta horien inguruan mugimendua hezurmamitzen doa pasarte rapsodiko, elkarrizketa adierazkor edo bakarlariaren eta orkestraren artean norgehiagoka tirabiratsuetan. Allegro appasionatoa Brahmsen “scherzo txikia” da, mugimendu ilun eta oldartsua, bi konposiziok menderatuta: lehenengoa sutsuagoa, eta, bigarrena, berriz, samurragoa. Scherzoaren erdian pizten dela dirudien argi garden eta bikaina egon arren, itxiera ezin da asaldatzailea eta dramatikoki urduria baino izan. Bizitza berriro sortzen da Andantearen leuntasunean, biolontxeleko solo ameslari batekin hasten dena. Bakarlariak erdian egiten dituen txio eta arpegio boteretsu eta kezkagarriek ere ezin dute pentagrama hauen azpian dagoen abstrakzio lirikoaren xarma hautsi, eta biolontxeloak, ondoren, berriro heltzen dio abstrakzio horri, pianoarekin solasean dabilenean. Eta Allegretto graziosoa bizitasunaren, gardentasunaren, baikortasunaren, joko dibertigarrien, irribarre isekarien, jauzi okerren eta erresonantzia ijitoen benetako miraria da, izan ere, ez zegoen pianismo erromantikoaren katedral handi honi amaiera emateko modu zoriontsuagorik. 
Asier Vallejo Ugarte

Joaquín Achúcarro, pianoa

Joaquin Achúcarroren ibilbide artistiko bikain eta eredugarriak (Chicago Sun Times egunkariak "The Consummate Artist" zela esan zuen) aintzatespen nazionala eta nazioartekoa eman dio.
Bilbon jaio zen, eta Edvard Griegekin ahaideturik dago, bere birraitona norvegiarraren bitartez. Ikasle garaian, nazioarteko hainbat sari irabazi zituen Espainia, Frantzia, Italia eta Suitzan, baina, 1959. urtean, Liverpooleko Nazioarteko Lehiaketa irabazi ondoren, bere ibilbidearen hasiera izan zen.
Geroztik, Achúcarrok nazioarteko kontzertista jarduera du, eta hainbat lekutan jo du, esaterako, Avery Fisher Hall, Berlin Philharmonie, Carnegie Hall, Concertgebouw, Kennedy Center, Musikverein eta Royal Albert Hallen. Halaber, bakarlari moduan ere aritu izan da hainbat orkestratan, hala nola, Berlin Philharmonic, Chicago Symphony, New York Philharmonic, Sta Cecilia di Roma, National de France, Tokyo Philharmonic, RIAS Berlin, Tonkünstler Wien eta Espainiako orkestretan. Halaber, zuzendari handi ugarirekin aritu izan da, besteak beste, Claudio Abbado, Sir Adrian Boult, Riccardo Chailly, Sir Colin Davis, Zubin Mehta, Sir Yehudi Menuhin, Seiji Ozawa eta Sir Simon Rattlerekin.
Arteetako ohore handienak jaso ditu: Sienako (Italia) Chigiana Ad Honorem akademiko izendatu dute (Italia), Arte Ederretako Urrezko domina, Musikaren Sari Nazionala eta Meritu Zibilaren Gurutze Handia. 2004. urtean, Bilboko hiribilduaren Seme Kutun izendatu zuten, eta 2000. urtean, UNESCOk Artist for Peace izendatu zuen Parisen.
SONY, BMG-RCA, Claves eta Ensayo-rako grabatu du.
1989az geroztik, Dallaseko (AEB) Southern Methodist Unibersityren J.E. Tate Katedra dauka, eta Sienako (Italia) Chigiana Accademiako Udako Nazioarteko Ikastaroetako irakaslea da.
2008. urtean, Dallaseko talde eta erakunde multzo batek Joaquin Achucarro Foundation sortu zuen, "legatu artistiko eta irakaskuntza-legatua betikotzeko" eta piano-jotzaile gazteei euren hastapenetan laguntzeko.

Roberto Minczuk, zuzendaria

Gaur egun, Roberto Minczuk Calgaryko Orkestra Filarmonikoaren musika-zuzendaria da, Brasilgo Orkestra Sinfonikoaren zuzendari artistikoa eta Río de Janeiroko Udal Antzokiko opera eta orkestrako musika-zuzendaria.
New Yorkeko Filarmonikarekin egin zuen debuta 1998. urtean. Roberto Minczuk Kurt Masuren ikaslea izan zen, eta arrakasta handia izan du Ipar Amerikako orkestra nagusi ia guztietan, baita Europako hainbat hiritan ere.
Hainbat orkestratan aritu da: Birmingham, Bournemouth, Dallas, Montreal eta Vancouverreko Orkestra Sinfonikoak, Liverpooleko Errege Orkestra Filarmonikoa, Tokio, Londres, Bergen eta Helsinkiko Orkestra Filarmonikoak, Galesko BBCren Orkestra Nazionala, Philadelphiako Ganbera Orkestra. Azpimarratzekoa da 2006an Barbican Jaialdian egindako lana. Halaber, Edinburgoko Jaialdian ere parte hartu du, eta Concertgebouw Hallean debuta egin zuen, Hagako Orkestra Egoiliarra zuzentzen.
Orain dela gutxi, Héctor Villa-Lobosen Bachianas Brasileiras guztiak grabatu ditu, Sao Pauloko Estatutako Orkestra Sinfonikoarekin batera, BIS disko-etxerako. Era berean, Antonio Carlos Jobimen lan sinfoniko osoak grabatu ditu. Grabazio horri esker, Grammy Latino Saria eskuratu zuen 2004. urtean.
Roberto Minczukek tronpa-jotzaile prodijio gisa ekin zion bere ibilbideari, eta hamasei urterekin, Sao Pauloko Sinfonikoaren tronpa bakarlaria izan zen. Ikasle garaian Juilliard Schoolen ikasi zuen, eta bakarlari moduan hainbat emanaldi egin zituen, New Yorkeko Orkestra Sinfoniko Gaztearekin, Carnegie Hallen, bai eta New Yorkeko Filarmonikoarekin ere, orkestra honek gazteentzat egindako Kontzertuetan (Young People’s Concerts).
Juilliard Schoolen graduatu ondoren 1987. urtean, Roberto Minczuk Leipzigeko Gewandhaus Orkestraren kide egin zen, Kurt Masur maisuak gonbidaturik. 1989. urtean, Brasilera itzuli zen, eta, bertan, Eleazar de Carvalhorekin eta John Neschlingekin batera, bere zuzendaritza ikasketekin jarraitu zuen.

 

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2024-2025
07
Mar
2025
>Musika-Música | 1. Kontzertua

Musika-Música | 1. Kontzertua

Lekua: Arriaga Antzokia

SOCIEDAD CORAL DE BILBAO

ENRIQUE AZURZA zuzendaria

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA (BOS)

ERIK NIELSEN zuzendaria

R. Wagner: El holandés errante, obertura
P. I. Chaikovski: El lago de los cisnes, suite
A. Borodin: Danzas polovtsianas de «El príncipe Igor»

Informazio gehiago

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
08
Mar
2025
>Musika-Música | 18. Kontzertua

Musika-Música | 18. Kontzertua

Lekua: Euskalduna Jauregia · Auditorioa

ELLINOR D’MELON biolina

BILBAO ORKESTRA SINFONIKOA (BOS)

ERIK NIELSEN zuzendaria

P. I. Chaikovski: Romeo y Julieta, obertura–fantasía TH 42c
M. Bruch: Concierto para violín y orquesta nº1 en sol menor opus 26

Informazio gehiago

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
13 - 14
Mar
2025
>Beethoven eta Atomic Doktorea

Beethoven eta Atomic Doktorea

Lekua: Euskalduna Jauregia

John Adamsek opera biziberritu zuen, eta eszenara itzularazi zituen egunkarietako azaletan agertutako arestiko historiaren albisteak. Atomic Doktoreak bonba atomikoaren lehen saiakuntzak inguratu zituen tentsio-giroa birsortzen du, eta aurrea hartu zuen Oppenheimer heroi tragikoaren mailara igotzeko orduan. Bere musikak hain izan zuen indar handia, non Adamsek sinfonia bat sortu zuen bere gainean; programan, horren atzetik, Beethovenen biolin-kontzertu argitsua dator, Khachatryan bikainaren eskuetatik iritsiko zaigun musika sendagarria.

Joana Carneiro, directora
Sergey Khachatryan, violín


I

SAMUEL BARBER (1910 – 1981)

Adagio harirako

JOHN ADAMS (1947)

Doctor Atomic Symphony*

The Laboratory – Panic – Trinity

II

LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)

Kontzertua biolin eta orkestrarako Re Maiorrean Op. 61

I. Allegro ma non troppo
II. Larghetto. Attacca:
III. Rondo. Allegro

Sergey Khachatryan, biolina

*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 110’ (g.g.b.)

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
24
Mar
2025
>Ganbera 7

Ganbera 7

Lekua: Euskalduna Jauregia

Bakarlari Handiak BOSekin batera

Komitas: Armeniar abesti herrikoiei buruzko 14 pieza
A. Schönberg: Gau itxuraldatua Op. 4, hari-seikoterako

Sergey Khachatryan, biolina
BOSen hari-seikotea

Informazioa eta sarrerak