Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 8-2012-2013

Concierto de Carnaval


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

O. Golijov: Last round
O. Golijov: Sueños y plegarias de Isaac el Ciego (The dreams and prayers of Isaac the Blind), para clarinete y orquesta
A. Dvorák: Sinfonía nº 9 en Mi menor, op. 95 “del nuevo mundo”
David Krakauer, clarinete

Lawrence Foster

DATAK

  • 07 otsaila 2013       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 08 otsaila 2013       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

SUSTRAIAK

 
Herrialde baten singulartasunak eta izaerak bertako musika-ekoizpenarekin duen harremana ez da soilik folklorean islatzen. Herri batek bertako konpositoreek sortzen duten musikarekin duen lotura, herriaren izaeraren eta bertako biztanleek entzuten duten musika “klasikoarekiko” tradizioaren arteko lotura, beti izan da estua, musika herrikoiari dagokionez. Gaurko programatutako kontzertuak topaketa horren isla fidela ematen du. Hiru konposizioren bitartez hurbilduko gara gai horretara; hain zuzen ere, ehun urteko tartea dago beraien artean, eta lanon egile bakoitza kontinente batean jaio zen, baina, edozelan ere, herri baten sentimendua musikaren bitartez islatzeko asmoz izan ziren idatziak. Osvaldo Golijov konpositore argentinar garaikidearen Last Round eta The dreams and prayers of Isaac the Blind (Isaac Itsuaren amets eta otoitzak) lanek bidaia zurrunbilotsu batean eramango gaituzte, Astor Piazzollaren tango argentinar berriaren soinuetarantz eta antzinako hizkuntza juduen oihartzunetarantz; aldiz, kontzertuaren bigarren zatian, Antonín Dvorák konpositore txekiarrak eta haren Bederatzigarren Sinfonia ospetsuak melodia indiar amerikarren arima kutsatuko digute.
 
Osvaldo Golijov La Platan (Argentina) hazi zen, Ekialdeko Europatik zetorren familia judu batean, musika klasikoz, musika liturgiko hebrearrez, klezmer musikaz (Ekialdeko Europako judu askenazien musika) eta Piazzollaren tango berriez inguratuta; aldiz, Antonín Dvorákek Estatu Batuetan egindako egonaldia aprobetxatu zuen, beltz espiritualen errepertorio erakargarriaz blaitzeko eta, horrela, bere konposizio amerikarretan zeukan sentimendua islatzeko. Inspirazio txekiarreko lehenagoko lanekin egin zuen moduan, Dvorákek ez zuen aurretiazko material musikalik erabili; aitzitik, melodia eta erritmo berriak landu zituen, usain amerikarrak islatu ahal izateko.
 
Golijov 1992an hasi zen Last Round konposatzen, eta Astor Piazzollaren aldeko omenaldi gisa sortu zuen, hura hil ostean. Izenburua Julio Cortázarrek boxeoari buruz idatzi zuen istorio labur batetik dago aterata, eta tangoen konpositorearen espirituak bizia salbatzeko egingo duen ametsezko azken roundari egiten dio erreferentzia. Bandoneon idealizatu baterako sortutako lan honen lehenengo mugimenduak borroka sinbolizatzen du, Piazzollaren eta heriotzaren arteko topaketa oldartsua; aldiz, bigarrenak –Gardelen “Mi Buenos Aires querido” lanaren errepikaren gainean konposatutako fantasia– amaierako hasperen infinitua transmititzen du. Baina Last Round tango sublimatua ere bada; bertan, musikarien arkuak airean hegan doaz, tango-dantzarien hanken moduan; izan ere, koreografia horietan, dantzariak etengabe hurbiltzen eta urruntzen dira elkarrengandik. Lana 1996an amaitu eta estreinatu zen.
 
The dreams and prayers of Isaac the Blind 1994an izan zen konposatua. Jatorrizko bertsioa klarinete klezmerrerako eta hari-laukoterako idatzi bazen ere, gaur gauean klarinete eta hari-orkestrarako bertsioa entzungo dugu, handik hamaika urtera osatu zena. Izenburuak Isaac itsuari egiten dio erreferentzia, XIII. mendeko errabino probentzar handiari; kabalari buruzko egilea izan zen, eta, haren ustez, unibertsoko gertakari guztiak alfabeto hebrearreko letren konbinazioren baten ondorio ziren. Golijoven iritziz, sinesmen horrek indarrean jarraitzen du gaur egun; izan ere, batzuen ustez, gure bizitzen eta patuen gakoak koderen baten atzean daude ezkutatuta, eta, hain justu, gai horrek inspiratu zuen musika hau. Konpositorearen arabera, “itsutasuna garrantzitsua da lan honetan, ametsa eta otoitza bezala, baina beti pentsatu izan dut, lan hau jotzerakoan ahalik eta intentsitaterik handiena lortzeko, musikariek itsu jo beharko luketela, metaforikoki hitz eginez. Itsutasunak hasiera-hasierako garaietan konposatzeko zuten modua gogorarazten dit: kantatzeko eta entzuteko dugun trebeziatik sortzen den artea, eta trebezia horietan datzana; gure oroimenetan soinuzko gazteluak eraikitzeko dugun boterean, alegia. Konposizio honetako hiru mugimenduak juduek historian zehar erabilitako hiru hizkuntzatan idatzita daudela ematen du: preludioa eta lehenengo mugimendua, hizkuntzarik zaharrenean, arameraz; bigarren mugimendua, erbesteko hizkuntza aberats eta hauskorrean, yiddish hizkuntzan; eta hirugarrena eta postludioa, hebreera sakratuan.”
 
1891n, New Yorkeko Musika Kontserbatorio Nazionaleko presidenteak, Mrs Jeannette Thurberrek, gonbita egin zion Antonín Dvoráki, ordurako nazioartean ere oso izen handia baitzuen, aipatutako kontserbatorioa zuzendu zezan. Erakunde abangoardista hark arraza guztietako ikasleak onartzen zituen, bai eta minusbaliatuak eta musika-ezagutza gutxiko ikasleak ere. Thurber familia arduratzen zen finantziazioaz, eta doakoa zen lehenengo hiru urteetan. Thurber andreak ez zuen soilik pertsona ospetsu bat bilatzen Kontserbatorioari izen ona emateko; horrez gain, etorkizuneko konposizio-eskola amerikarraren sustatzailea ere aurkitu nahi zuen. Soldatarekin interesatuta eta bere ibilbideari horrek esperientzia berriak ekarriko zizkiolakoan, 1892ko urriaren 1ean, Dvorákek kontratua sinatu zuen emakume horrekin; horren arabera, konposizioa eta instrumentazioa irakatsi behar zien ikaslerik onenei, eta zentroko korua eta orkestra ere zuzendu behar zituen.
 
Hara heldu eta bi hilabetera, bere Bederatzigarren Sinfonia idazten hasi zen; gero, “Mundu berrikoa” izenburua gehitu zion, bere harrera-herriaren omenez. Sentsibilitate nazional amerikarra antzeman eta hori partitura batera eramateko asmoz, bereziki erakargarria egin zitzaion beltz espiritualen mundua, inspirazio-iturri gisa. Hori dela eta, Kontserbatorioko ikasle afro-amerikar batekin jarri zen harremanetan (Harry T. Burleigh), eta, saio askoren bitartez, ikasleak melodia zahar haiek kantatzen zizkion eta konpositoreak entzun, esentzia horretaz erabat blaitu zen arte eta bere konposizio propioak idazten hasi zen arte. Estreinaldia, bere ibilbideko arrakastarik handiena, Carnegie Hallen izan zen, 1893ko abenduaren 16an, konpositorea bertan zela. Mugimendu bakoitzaren amaieran, Dvorákek txalo-zaparrada handiak jaso zituen.
 
Estreinaldiaren bezperan, Dvorákek hauxe argitaratu zuen The New York Herald egunkarian: “Arreta handiz aztertu nituen lagun batek emandako melodia indiarrak, eta erabat murgildu nintzen doinu horien ezaugarrietan eta espirituan, nire Sinfonian erreproduzitu ahal izateko. Aldez aurretik existitzen ziren melodia horietako bat ere ez dut erabili. Musika indiarraren ezaugarriak erakusten dituzten konposizio originalak idatzi ditut, eta, konposizio horiek subjektu gisa erabiliz, garatu egin ditut, erritmo, harmonia, kontrapuntu eta orkestra-kolore modernoen baliabide guztiekin. Sinfonia sarrera labur batekin hasten da, 30 konpas inguruko Adagio batekin; horrek zuzenean garamatza Allegro mugimendurantz, zeinak nire Dantza eslaviarrak lanean jorratu nituen printzipioak sinbolizatzen baititu: arraza baten espiritua musikaren bitartez gordetzea eta itzultzea, melodia nazionaletan edo kantu folklorikoetan gertatzen den modu esanguratsu berean. Bigarren mugimendua Adagio bat da (Largo ospetsua), formagatik desberdintzen dena obra klasikoetatik. Egia esan, lan handiago baten zirriborroa da, Longfellow’s Hiawatha poema oinarri hartuta idatzi nahi izan nuen kantata edo opera baten zirriborroa. Largo atalean islatutako poema-zati zehatza Hiawatha’s Wooing lanari dagokiona da. Scherzo atalak, Hiawatharen jaiko eszenan inspiratutakoak (bertan, indiarrek dantza egiten dute), izaera indiarraren kolorea eman nahi dio musikari. Amaierako mugimenduan, lehenago jorratutako gai guztiak agertzen dira, hainbat modutan. Instrumentuak bat datoz “OrkestraBeethoveniarra” deitzen dugunarekin;ez dago harparik eta ez zitzaidan beharrezkoa iruditu instrumentu berritzailerik gehitzea, nahi nuen efektua lortu ahal izateko.”

Dvorákek bere jaioterriarekiko nostalgia handia zuenez, eta Thubertarren egoera ekonomikoaren ondorioz soldata ere murriztu egin zitzaionez, 1895ean, udako oporrak Bohemian igarotzen ari zela, idatzi egin zien, esanez, familia-arrazoiak zirela medio, berriz ere itzuliko zela Pragako Kontserbatoriora konposizio-irakasle gisa, eta, ondorioz, ez zela New Yorkera bueltatuko.
 
 
Patricia Sojo
 
 
 
 
David Krakauer, klarinetea
 
Mundu osoan txalotua den David Krakauer klarinete-jotzaileak leku nabarmena dauka klezmer musikaren (Ekialdeko Europako juduen musika-generoa) mundu mailako ordezkari nagusien artean. Krakauerrek estilo ugari menperatzen ditu, eta fusio-musika baino askoz ere harago heltzen da. Gainera, musika klasikoaren eta klezmer musikaren inguruan egiten dituen grabazioak izugarri saltzen dira, eta lan horiek bere tonu, birtuosismo eta imajinazio aparta definitzen dute.
 
Kategorizazio mota guztiei aurre egin dien artista gisa, David Krakauerrek kolaborazio artistiko garrantzitsu eta etengabekoak egin izan ditu, mota askotako musikari eta konpositoreekin.
 
Azken urteotan, Krakauer bakarlari berri eta sendo gisa agertu da berriro, klezmerraren soinua Estatu Batuetako eta Europako entzule sinfonikoen aurrean aurkezterakoan. Azken aldian, oso izen handiko orkestrekin jo izan du; besteak beste, Dresdeneko Orkestra Filarmonikoa, Ozeano Bareko Orkestra Sinfonikoa, Weimarreko Staatskapelle, Detroiteko Sinfonikoa, Phoenixeko Sinfonikoa, Coloradoko Musika Jaialdiko Orkestra, Quebeceko Sinfonikoa, Seattleko Orkestra Sinfonikoa, Amsterdam Sinfonietta, Mundu Berriko Orkestra Sinfonikoa, Brooklyngo Filarmonikoa, Berlingo Opera Komikoko Orkestra eta Lamoureuxeko Orkestrarekin.
 
 
 
 
 
Lawrence Foster, zuzendaria
 
 
2012/13an, Lawrence Fosterrek hamargarren eta azken denboraldia egingo du Gulbekian Orkestran, zuzendari titular eta artistiko gisa. Marseillako Orkestra Filarmonikoaren musika-zuzendaria ere bada, eta, denboraldi bakoitzean, bi opera eta zenbait kontzertu sinfoniko zuzentzen ditu aipatutako orkestrarekin. 
Bere hurrengo emanaldien artean, aipatzeko modukoa da Espainiako Orkestra eta Koru Nazionalekin eta Parisko Ganbera Orkestrarekin (biak Ute Lemperrekin) arituko dela, bai eta Lyongo Orkestra Nazionalarekin (Radu Lupurekin), Bartzelonako Orkestra Sinfonikoarekin, Leipzigeko MDR Orkestra Sinfonikoarekin, Kopenhageko Filarmonikoarekin, Houstongo Sinfonikoarekin (Joshua Bellekin), Berlingo Orkestra Sinfonikoarekin eta São Pauloko Estatuko Orkestra Sinfonikoarekin ere. Era berean, 2013ko abuztuan, berriz ere bisitatuko du Schleswig-Holsteineko Musika Jaialdia.
Opera-zuzendari gisa, Lawrence Foster mundu osoko areto nagusietan aritu izan da. Maiz egiten du lan Hamburgeko Estatuko Operarekin, eta bertan estreinatuko du bere hurrengo ekoizpena, Azeritxo azkarra, 2013/14an. Marseillako Operak denboraldi honetarako dituen ekoizpenen artean, aipagarriak dira Masseneten Kleopatra eta Berliozen Troiarrak; eta, geroago, Falstaff eta Holandar alderraia. Era berean, nabarmentzeko modukoak dira Khovanschina, Frankfurteko Operarako, eta Rusalka, Montecarloko Operarako.
Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

27 - 28 - 29
Abe
2024
>Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Haurtxoentzako kontzertuak. Gabonetako klasikoak

Lekua: Euskalduna Jauregia. Bilbo

Konpainia: Musicalmente konpainia
Saxofoiak: Alberto Roque/José Lopes
Akordeoia: Pedro Santos
Ahotsa: Isabel Catarino/Cristiana Francisco
Dantzaria: Inesa Markava
Ahotsa eta Zuzendaritza: Paulo Lameiro


0 eta 3 urte bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Aforoa: 50 haurtxo emanaldi bakoitzean (gehienez 3 pertsona haurtxo bakoitzeko).
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten pertsona guztiek (haurtxoak barne) dagokien sarrera aurkeztu behar dute.


Sarreren prezioak:
– Orokorra 12 €
– BOSeko abonatuentzako 10 €*
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
16 - 17
Urt
2025
>ONE eta Mahlerren “Titán”

ONE eta Mahlerren “Titán”

Lekua: Euskalduna Jauregia

M. de Falla: Bizitza laburra, interludioa eta dantza
M. de Falla: Gauak Espainiako lorategietan
G. Mahler: 1. sinfonia Re Maiorrean “Titán”

Espainiako Orkestra Nazionala
Juan Floristán, pianoa
Juanjo Mena, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
20
Urt
2025
>Ganbera 4

Ganbera 4

Lekua: Euskalduna Jauregia

B.H. Crusell: Kuartetoa Mi bemol Maiorrean
R. Kókay: Quartettino
BOSen hari-laukotea klarinetearekin

M. Ravel: Sonatinea, flauta, biola eta harpa hirukoterako
A. Roussel: Serenade Op. 30
BOSen hari, harpa eta flauta hirukotea

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
30 - 31
Urt
2025
>Mundu Berriko sinfonia

Mundu Berriko sinfonia

Lekua: Euskalduna Jauregia

J. Guridi: Plenilunio, de Amaya
L. Liebermann: Piccoloa eta orkestrarako kontzertua Op. 50
A. Dvorák: 9. Sinfonia mi minorrean Op. 95 “mundu berrikoa”

Néstor Sutil, piccoloa
Erik Nielsen, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak